Lehen bizilagunak

Egungo Arabako lurraldean bizi izan ziren lagunen lehen lekukotasunek ez dute 200.000 urte. Antzinako bizilagun horiek arrastoak aurki ditzakegu ibaien terrazetan idoro diren harrizko lanabes bakun eta lakarretan ditugu.

Gerogo, Paleolitoan barrena, aztarnak irmoagoak dira. Neanderthalgo gizakiek eta Cro-Magnongo gizakiek silexa edo suharria erauzi eta lantzeko “lantegi” batzuetan aritu ziren lurraldean (Murba eta Arrillor, Egino, Urbasa, Altzania eta Birgara).  

Geroago, Würm izeneko izotz aroko eguraldiaren laztasuna arindu ondotik, zenbait giza kokagune edo egonleku agertu ziren Araban eta, gainera, bertako harpeetan finkatu ziren eta gizarte bizitza konplexuagoaren aztarnak utzi zizkiguten. 

Neolitoan, joera horiek guztiak egonkortu ziren eta, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerez gain, atari zabaleko jardueretan ere hasi ziren, zirkulu erako txaboletan.  Garai hartan ohikoa zenez, orduko gizakiek hostilamenduak prestatu eta hilobi monumentuak eraiki zituzten. Azkenen erakusgarri ditugu mendialdeko trikuharriak (Entzia, Badaia) eta lautadakoak (Arabako Errioxa). Zeramikak, armek eta apaingarriek ematen digute sasoi hartako garapenaren berri.

Metalen Aroan, akulturazioa etorri zen eta gizatalde batzuk harremanetan jarri ziren beste gizatalde batzuekin.  Ekandu indoeuroparrek eragina izan zuten espazioa erabiltzeko moduan eta biztanleak “kastro” direlakoetan antolatu ziren (Atxabal, Lastra), zeramikagintza eta ehungintza garatu zuten eta, geroago, burdingintza. Hildakoak erraustea nagusitu zen, baina megalitoen tradizioak (harrespilak) bizirik iraun zuen eskualde batzuetan (Entzia). Trikuharriak ere altxatu ziren eskualde horietan. Haitzuloetako labar artea, hala nola grabatuak eta marrazkiak, lurralde osorik barrena hedatu ziren.

Azkenik, Arabako lurraldean aurki dezakegun azken kultura ildoa zeltiberiarrena izan zen, historiaurrearen amaieran. Zeltiberiarrak Ebroko haranetik eta Mesetatik etorri ziren. Herri horren eraginaren aztarnak hauexek dira: babes eremua ezarri zuten hiri bilbez hornituriko herrixken inguruan (oppida) eta etxebizitzen oinplanoa hobea zen (Lastra, La Hoya, Civitas). Gainera, zerealen inguruan hartutako espezializazioari esker, merkataritza jarduera areagotu zen.

Hala, erromatarrek aurkitu zuten Arabako lurraldeak bazeukan artean nolabaiteko kultura sofistikazioa, zalantzarik gabe, ekoizpenaren garapenak ahalbidetuta.