Nor gara

Nor gara?

Arabako Foru Aldundiko Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzua Arabako dokumentu ondarearen kudeaketaz arduratzen da.

Zerbitzu honek Arabako administrazio publikoek eta Arabako Lurralde Historikoko beste eragile publiko eta pribatu batzuek sortutako dokumentazioa jaso eta zaintzen du. Ondare hori kontserbatu, deskribatu eta zabaldu egiten da, jendeak ikusteko aukera izan dezan (zuzenean, nahiz Internet bidez), eta herritarrek informaziorako eta kulturarako duten eskubidea bermatzeko.

 
 
 
Facebook Arabako Artxiboa
Twitter Arabako Artxiboa
Instagram Arabako Artxiboa
Vimeo Arabako Artxiboa
Flickr Arabako Artxiboa
 
 
 
 

Non gaude?

 

Arabako Foru Aldundiaren Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren kokapena:

Zumakadi ibilbidea, 21

01006 Gasteiz

Telefonoa: 945 181 927 Faxa: 945 181 937

Posta elektronikoa: archivo@araba.eus

 

Jendaurreko arretaren eta kontsulta gelaren ordutegia:

 

Astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era.

Egun bereziak: 9:15-12:30 (urtarrilaren 5a; Andra Mari Zuriaren jaiak eta Olarizu eguna).

Itxita: larunbat, igande eta jaiegunetan, urteko laneko jaiegunen egutegiaren arabera eta 2023erako Arabako Foru Aldundiaren bulegoak ixteko egunen arabera (abenduaren 24a eta 31).