Berritasunak

2024/02/29

Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Artxiboan ikerketak egiteko bi bekaren deialdia egin du. Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 27an amaituko da.

2023/12/22

PHOTOARABAk 150.000 irudi ditu gaur! Eta bi erakusketa birtual berrirekin ospatzen dugu: 90eko hamarkadako Baskoniari eskainitakoa bata, eta Gasteizko saltoki zaharrei eta haien errotuluei eskainitakoa bestea.

2023/09/26

Foru Gobernu Kontseiluak onetsi du "Arabako Foru Aldundian dokumentuak kudeatzeko eta artxibo elektronikoa egiteko erreferentziazko agiri markoa" jasotzea. Dokumentu horrek Arabako Foru Administrazioan dokumentua kudeatzeko sistema abian jartzeko betekizun funtzionalak, antolakuntzakoak eta teknologikoak ezartzen ditu, eta inplementazio hori gauzatzeko ezinbesteko ekintzak zehazten ditu.

2023/06/07

Arabako Artxiboak Kexaako monumentu multzoaren agiri historikoak jaso eta erakusten ditu. Erakusketak bat egingo du ostiralean ospatuko den Artxiboen Nazioarteko Egunarekin eta ikusgai egongo da ekainaren 30era arte.

2023/05/06

Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak bere Zerbitzu gutuna argitaratu du, erabiltzaileei ematen dizkien zerbitzuak eta haien eskubideak jasotzen dituena. Era berean, zerbitzu horiei dagokienez hartutako kalitate konpromisoak adierazten dira. Hemen deskarga daiteke.

2023/04/20

399 ikaslek hartu dute parte “Idazketa eta idatzitakoa” izeneko lantegian aurten Arabako Artxiboan.

Lantegiaren unitate didaktikoa kontsulta dezakezu euskarazgaztelaniaz eta ingelesez.

2023/03/31

Artxiboko eta Dokumentuak kudeatzeko Zerbitzuak Gaubeako Udalarekin batera antolatzen du "Artxibo Biziak" erakusketa, artxibo publikoek toki administrazioan egiten duten kultura eta Administrazio lana zabaltzeko.

2023/03/28

Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Artxiboan ikerketak egiteko bi bekaren deialdia egin du. Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 27an amaituko da.

2023/03/27

Benetako kolorea. Arabako Artxiboak Vitoria-Gasteizko koloretako filmak 1954 eta 1959 bitartean berreskuratu ditu.

2023/03/20

Kultura eta Kirol Sailak Ramón Cuesta Astobizaren “El Fuero de Ayala fuera de Ayala” lan berria argitaratu du. Bertan, arau horren historiari buruzko datu ezezagun berriak ematen ditu, argitaratu gabeko dokumentuetan oinarrituta. Dokumentu horietako asko Arabako Artxiboan gordetzen dira. Liburuaren lehen orrialdeak hemen irakur ditzakezu.

2023/03/07

Arabako Artxiboak digitalki erreproduzitzen ditu Erantzukizun Politikoen Auzitegiaren espediente judizial historikoak (1939-1941), Europako Next Generation funtsek finantzatutako proiektuen esparruan.

Informazio gehiago hemen.

2023/01/13

Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako "Alferrak, Gaizkileak eta Arriskugarritasun Soziala. Jazarpen baten historia grafikoa (1933-1995)" erakusketa inauguratu da. Arabako Artxiboak koordinatzen du.

Erakusketa hemen deskarga dezakezu.

2022/12/21

Micaela Portillari buruzko 6. erakusketa birtuala argitaratu da PHOTO-ARABAn, jaio zeneko mendeurrenean. Micaelaren beraren bideoa ere ikusgai.

2022/12/09

PHOTOARABAk 100.000 irudi ditu gaur! Eta Deportivo Alavés 1954an Lehen Mailara igotzeari eskainitako erakusketa birtual berri batekin ospatzen dugu.

2022/10/24

Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboaren weborrian argitaratu da Probintzia Ermandadearen funtsaren katalogoa (1291-1890), 5.202 erregistro dituena.

2022/06/13

Probintzia Plazan PHOTO-ARABA, Arabako argazkigintza historikoaren atariari buruzko erakusketa dago. Ekainaren 30era arte egongo da ikusgai.

Erakusketaren panelak hemen deskarga ditzakezu.

2022/06/10

Arabako Artxiboak PHOTO-ARABA aurkeztu du, Arabako argazkigintza historikoaren ataria.

2022/05/11

ALHAOn argitaratu da  Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoko dokumentazio administratiboa baloratzeko batzordea sortzea. Batzorde hau Foru Administrazioak sortutako dokumentuak identifikatzeaz arduratuko da, gorde edo ezabatzeari buruzko irizpena ematen.

2022/05/02

Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Artxiboan ikerketak egiteko bi bekaren deialdia egin du. Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 27an amaituko da.

2022/04/26

Arabako Artxiboak argazki historikoak proiektatzen ditu Arabako jaiak direla eta.

2022/03/18

Martxoaren 2tik Agiritegi Zerbitzuaren izena honako hau da: Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzua, eta haren ohiko funtzio eta egitekoei gehitu zaie Arabako Foru Aldundiaren dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko sistema zuzentzea eta mantentzea, foru administrazioko artxibo elektroniko bakarra barne.

Hemen kontsulta dezakezu aldaketa hori onesten duen 9/2022 Foru Dekretua.  

2022/02/04

431 ikaslek hartuko dute parte “Idazketa eta idatzitakoa” izeneko lantegiaren edizio berrian Arabako Agiritegian.

Lantegiaren unitate didaktikoa kontsulta dezakezu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

2022/01/20

Indarrean sartu da 5/2022 Foru Dekretua, dokumentuak erreproduzitzearen eta Arabako Artxiboak emandako beste zerbitzu batzuen prezio publiko berriak jasotzen dituena.

2021/12/07

Arabako Artxiboak eta LP Fotógrafos estudioak azken horren argazki funtsaren dohaintza ziurtatu dute.

2021/11/13

Arabako Artxiboak Ehariko Administrazio Batzarraren artxibo historikoa gorde, deskribatu eta digitalizatzen du.

2021/11/09

Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboaren weborrian argitaratu da 2021eko azaroan eguneratutako Aldundia funtsaren dokumentazio historikoaren katalogoa (1085-1962), 63.854 erregistro dituena.

2021/07/22

Arabako Artxiboak kontserbatzen diren Andra Maria Zuriaren marrazkirik zaharrenetako baten faksimilea eman dio Andra Maria Zuriaren Kofradiari.

2021/07/05

Uribarri Gaubeako Errotaren funtsaren dokumentu katalogoa argitaratu da Arabadok - Arabako Artxiboaren atarian, 34 deskribapen unitaterekin.

2021/06/29

Marques del Puerto familiaren funtsaren dokumentu katalogoaren zati bat argitaratu da Arabako Artxiboaren ataria-Arabadok-en, 183 deskribapen unitaterekin.

2021/06/03

Jendaurrean aurkeztu dugu Agiritegi Zerbitzuaren logo berria.                                    

2021/03/18

Arabako Probintzia-Artxibo Historikoaren orrialdean argitaratu da 2021ean eguneratutako eskribauen eta notarioen indizea.

2021/01/15

Arabadoken (Arabako Artxiboaren atarian) DAI Ataleko espedienteen katalogoa argitaratu dugu 1950era arte, 50.691 erregistro guztira.