Nola kontsultatu
Prestatu zure ikerketa eta kontsultatu zure zalantzak
Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak bere eginkizunen artean du, kudeatzen eta kontserbatzen duen Arabako dokumentu-ondarea hedatzea eta zabaltzea.
Deskribatutako dokumentazioaren zati handi bat Arabako Artxiboa-Arabadok atarian kontsulta daiteke.
Artxiboetan ikertzea ez da erraza. Hasteko, irakurri Kontsulta-gidak, lehen urratsetan lagun diezazugun prestatu ditugunak.
Deskribapen-tresnak atalean kontsulta daitezke Zerbitzu honek kudeatzen eta kontserbatzen dituen funts eta bilduma dokumentalen gidak, inbentarioak eta katologoak.
Gainera, ohiko kontsulta batzuk jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak gordetzen dituen funts eta bilduma dokumentalei buruzko kontsulta bat egin nahi baduzu, horiei buruzko ikerketa bat egiteko, eskatu Arabako ondare dokumentalari buruzko informazioa/aholkularitza.
Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren funtzionamendu orokorrari buruz galdetu nahi badiguzu (irekitze-ordutegiak, bisitak eta bestelako jarduerak, sarbidearen baldintzak, etab.), idatzi archivo@araba.eus helbidera edo deitu 945 18 19 27 telefonora.
Zerbitzuaren inbentario eta katalogoei dagokienez, gogoratu zure ustez egokiak diren iradokizunak eta hobekuntzak egin ditzakezula.
Informazioa
Ohiko galderak
Honako hauek dira Artxiboak eta Dokumentu-Ondareari buruzko ohiko galderak:
Arabako Artxiboak kontsultarako dituen argazki guztiak Interneteko PHOTO-ARABA atarian daude eta handik deskarga ditzakezu.
PHOTO-ARABA atarian dauden irudiak Creative Commons BY-NC-SA 4.0 lizentziapean zabaltzen dira, eta, beraz, EZ da beharrezkoa berariazko baimena eskatzea beste hedabide batzuetan argitaratzeko, betiere lizentzia horren erabilera-baldintzak errespetatzen badira.
Nolanahi ere, irudien jatorria aipatu behar duzu jarraibide hauen arabera.
Arabako Artxiboko weborriaren Deskribapen tresnak atalean ikus ditzakezu argazki bildumen deskribapenak (baina ez bistaratu irudiak). Hortik kontsulta ditzakezu Schommer Koch, López de Guereñu, Ibarrondo, Miñones, Varona eta Foru Aldundiaren Protokolo Funtsaren argazki bildumen katalogoak.
Gainera, gure ikertzaileen aretoan (8:15etik 14:30era) Schommer Koch, López de Guereñu, Ibarrondo, Varona, Baraibar eta Gonzalo Bilbaoren bildumetako argazki albumak kontsultatzeko aukera duzu.
XXX udalerriko XXX zenbakidun lurzatiari buruz duzuen informazioa kontsultatu nahiko nuke, bereziki 1980 baino lehenagoko irudiak eta mapak, lurzati horretako katastroko mugen bilakaera egiaztatzeko.
---
Jakin nahiko nuke nola eskuratu 1932ko katastroa dela-eta XXX udalerrian (XXXko Udala) egin ziren aireko argazkiak.
Arabako katastroko, egungo edo historiako, argazkiei eta dokumentazio grafikoari buruzko eskaerak zuzenean egin behar dira helbide honetan:
Araba Foru Aldundiaren Katastro Zerbitzua
Samaniego Kalea, 14-2. sol.
01008 GASTEIZ
Tel.: 945 181 569 - Faxa: 945 181 519
Helbide elektronikoa: catatastro.solicitudes.generales@araba.eus
Katastroko dokumentazioaren zati handi bat, aireko argazkiak barne, Interneten dago eskuragarri GeoAraba webgunean, Arabako lurraldearen bilakaera aztertzeko oso tresna interesgarria baita.
Arabadok atarian bistaratu ditzakezu Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak kontsultarako gordetzen duen kartografia historikoa.
Photoaraba atarian Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak gordetzen dituen argazki bildumak bistaratu ditzazkezu.
Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzu honetan, Arabako Foru Aldundiak erabilera publikoetarako eraiki edo birgaitutako eraikinen dokumentazioa baino ez dugu gordetzen.
Sustapen pribatuko obren proiektuen eta planoen kasuan (etxebizitza partikularrak, lonjak, etab.) dokumentazioa dagozkien udal artxiboetan gordetzen da, eraikinetan obra handiak egiteko lizentziak udalen eskumena baitira.
Gasteizen eta bertako landa erakundeetan egindako obren kasuan, honako hauei egin diezaieke kontsulta:
Gasteizko Udal Artxiboan
Unibertistateko Ibilbidea, 1
01006 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 161 492
Posta elektronikoa: archivo.0107@vitoria-gasteiz.org)
Lurralde Historikoko beste herri batzuk izanez gero, dagokion udalari bidali beharko dio kontsulta.
Zure intereseko dokumentazioa Udal Artxiboan aurkitu ezean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Arabako Ordezkaritzara ere zuzendu zaitezke (Berpizkundearen Plaza, 3; 01004 Vitoria-Gasteiz; Tel . 945 230 412), azken kasu horretan ezin dugu ziurtatu dokumentazioa bertan gordetzen denik.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Nagusiak Arabako Etxebizitza Fiskaltzaren espedienteak ere gordetzen ditu. Fiskaltza horrek obrak eta eraikinak ikuskatu zituen 1937 eta 1979 bitartean, eta lokalen eta etxebizitzen bizigarritasun-zedula izapidetzen zuen.
Zure kontsulta helbide honetara bidal dezakezu:
Eusko Jaurlaritzaren Artxibo Orokorra
Lakua II eraikina, beheko solairua, "Q" aldea
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoa: ejgvartxibo@euskadi.eus
Tel. 945 019 052; 945 018 564
Posible al da Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan Araban egindako Gizarte Zerbitzuaren ziurtagiri bat lortzea?
AFAko Agiritegi Zerbitzuan Arabako Gizarte Zerbitzuaren ziurtagiriak jasotzeko erregistro liburu bat gordetzen da, lau urtekoa, 1974ko urritik 1978ko urrira artekoa.
Liburu horretan Gizarte Zerbitzua egindako pertsonaren ondorengo datuak agertzen dira: izen-abizenak, prestazioaren zenbakia, non egin zen (herria), ziurtagiriaren eskaera eta jasotze data (bukatu ondoren emandakoa). Aitzitik, ez dira agertzen prestazioaren hasiera eta amaiera data zehatzak, liburuak zerbitzua amaitzean ziurtagiriak jasotzen zituztela egiaztatzeko baino ez zuelako balio.
Eskatzailearen izena liburuan badago, goian adierazitako datuak jasotzen dituen ziurtagiri bat helarazi ahal izango zaio.
Ziurtagiria eska diezagukezu inprimaki hau beteta hona bidaliz archivo@araba.eus edo inprimakia eskuratu dezakezu aurrez aurre Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan (Zumakadi pasealekua, 21; Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era.
Gizarte Zerbitzuaren ziurtagiria izapidetze elektronikoaren bidez ere eska dezakezu.
Zure datuak agertzen ez badira jo dezakezu Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Arabako Bulegora (Eduardo Dato kalea, 36; Gasteiz; Tel.: 945 160 722).
Zerbitzu honek ehun urtetik gorako antzinatasuna duten notario-protokoloak baino ez ditu gordetzen. Libreki kontsulta daitezkeen bakarrak dira, beren izaera historikoa dela eta.
Ehun urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten notario-eskritura eta protokoloei buruzko kontsultak Arabako Artxiboko Notarioari bidali behar zaizkio:
FELIX IGNACIO TORRES CIA
Araba Jeneralaren kalea, 16-2. ezk.
01005 Gasteiz
Tlf: 945 140 166
Faxa: 945 143 407
Artxiboko notarioak zehaztasun handiagoarekin jakinaraziko dizkizu dokumentazio hori eskuratzeko baldintzak.
Araban adoptatu bazaituzte eta zure jatorriaren bila bazabiltza, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeen eta Familiaren Arloarekin harremanetan jar zaitezke (945 121 060 telefonoa) eman beharreko pausoen berri eman diezazuten.
Telefono bidezko aurretiko hitzordua edo aurrez aurreko aurretiko hitzordua ere eska dezakezu webgunearen bidez.