Gure zerbitzuak
Ematen ditugun zerbitzuak
Kontsulta presentziala
Behar bezala identifikatuta, herritar guztiak sar daitezke kontsulta gelara, non jatorrizko agiriak zuzenean kontsultatzen baitira.
Agirien erreserba
Ikertzaileak dokumentuak erreserbatu ditzake kontsultatzeko, eta horretarako, posta elektronikoz edo posta arruntez, faxez edo telefonoz jakinarazi ahalko du. Gelan gehienez bost instalazio unitate kontsultatzeko aldez aurreko erreserba.
Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak gordetzen dituen funtsei eta bildumei buruzko kontsultak erantzuten ditu, eta horiei buruzko ikerketa hasi nahi duten pertsona guztiak aholkatzen ditu. Horretarako, eskatu Arabako ondare dokumentalari buruzko informazioa/aholkularitza.
Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren funtzionamendu orokorrari buruzko kontsultak egiteko (irekitze-ordutegiak, bisitak eta bestelako jarduerak, sarbidearen baldintzak, etab.), idatzi archivo@araba.eus helbidera edo deitu 945 18 19 27 telefonora.
Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak erreprografia zerbitzua eskaintzen du, arauetan aurreikusitako baldintza eta mugekin. Funts propioen paperezko edo euskarri digitaleko kopiak egiten dira. Behar izanez gero, erabiltzaileak agirien kopiak konpultsatzeko eska dezake, indarrean dagoen tasa eta prezio publikoen taularen arabera.
Kontsultatu hemen erreprografia zerbitzuaren prezio publikoak.
Artxiboetako edozein ikertzailek edo erabiltzailek agirien erabilera publikoa egin nahi badu ikerketa lanetarako, zabalkunde lanetarako, erakusketetarako edo beste edozein kultura jardueratarako, berdin diolarik telebistarako filmazioak diren, edizio komertzialak edo beste edozein hedapen publiko, Zerbitzu honekin harremanetan jarri beharko du eskaera egiteko.
Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuaren funts bibliografikoa zabala da (erreferentziazko obrak, monografiak, aldizkari-bildumak, etab.) ezagutza sortu, osatu edo zabaltzeko eta ikerketeei buruzko zalantzak argitzeko. Kontsulta-liburutegia besterik ez da, hau da, liburuak ezin dira maileguan atera, eta aretoan bertan kontsultatu beharko dituzu. Liburutegiko katalogoa Interneten kontsulta dezakezu helbide hauetan:
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea
- Estatuko Artxiboen Liburutegi Sarearen Katalogo Kolektiboa (mcu.es)
Bildumaren atal handi bat Artxiboaren kanpoko biltegi batean gordetzen da. Horregatik, baldin badakizu zein liburu kontsultatu nahi duzun, eskaera egin egun bat lehenago gutxienez; idatzi archivo@araba.eus helbidera edo deitu 945 18 19 27 telefonora.
Aldez aurretik eskatuta, Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak doako bisita gidatuak antolatzen ditu, euskaraz edo gaztelaniaz, sei eta hamabost pertsona bitarteko taldeentzat, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian. Bisitan, zerbitzuaren funtzionamendua eta gordetzen dituen dokumenturik garrantzitsuenetako batzuk ikusi ahal izango dira.
Agiriak aldi baterako uztea erakusketetarako
Agirien mailegua, erakusketetan jartzeko, aldi baterako, Arabako Foru Aldundiak eta Kultura Ministerioak ezarritako arauen arabera.
Ziurtagiriak jaulkitzea
Ziurtagiriak jaulkitzea; behar izanez gero, erabiltzaileek doako bertaratze ziurtagiria eska dezakete.
Halaber, Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak gordetako dokumentuen erreprodukzioak konpultsatzea eska daiteke, bat datozela ziurtatzeko.
Espazioak alokatzea eta lagatzea
Aldez aurretik eskatuta, artxiboko ekitaldi aretoa eta gela didaktikoa erabili ahal izango dira, hitzaldiak, eztabaidak, proiekzioak edo erakunde publiko edo pribatuek antolatutako beste ekitaldi zientifiko batzuk egiteko, indarrean dagoen tasen eta prezioen taularen arabera.
Zerbitzu karta
Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak zerbitzu karta du, erabiltzaileei ematen zaizkien zerbitzuak eta haien eskubideak jasotzen dituena. Era berean, zerbitzu horiei dagokienez hartutako kalitate konpromisoak adierazten dira. Hemen deskarga daiteke.
Lagundu hobetzen
Erabiltzaileek gure zerbitzua hobetzen lagun dezakete iradokizun, kexa edo esker on bat aurkeztuz, aurrez aurre edo esteka honetan horretarako dagoen formularioaren bidez.