Honako gai hauei buruzko galderak aurkituko dituzu: bizileku eta zerbitzu arkitektura, fede adierazpenak, lurraren defentsa eta komunikazioak eta ekoizpen jarduera.
2 Mendiluzeko cromlecha. Legaireko zelaiak, Entziako mendilerroan
3 Felix Maria Samaniego alegialariaren momumentua Guardian
4 Dorre optikoa Quintanilla Erriberabeitian
5 San Antolin eliza Urbina Legution
6 San Martingo zubia Mendotzan
7 Maiorgako burdinola Okondon
8 Kalatua Eltziegon
9 Etxola Navaridasen
10 Baserri dorrea Murgan
11 Harresia Antoñanan
12 Erdi Aroko galtzada San Adriango tunelean
TRIBIALA
Zenbat dakizu Arabako ondare historiko-arkitektonikoari buruz?
Parte hartu gure erronkan eta ondo pasa. Jolas ezazu gurekin Trivialean eta ezagutu itzazu gure ondare historiko-arkitektonikoaren hainbat alderdi. Gonbida itzazu zure familia eta lagunak jolastera, eta ekin elkarrekin bidaia honi Arabako historian eta geografian zehar.
1. Ekoizpen jarduera
Historiaurretik gaur egunera arte, Araban ekoizpen jarduera handia egon da, etengabe eraldatzen eta ingurunearen aldaketetara egokitzen joan dena. Ekoizpen jarduera horren barruan, gure lurraldearen ezaugarrietako bat ardoarekin lotutako jarduera da, probintziako garrantzitsuenetako bat bihurtu baita, eta, beraz, gure nortasun ezaugarrietako bat.
Zenbat dakizu Arabako ekoizpen jardueraren arkitekturari buruz?
Gure lurraldea edertzen duen arkitektura erlijiosoak gure probintziaren izaera eratu zuten eraikitzaileen eta biztanle elizkoien historia transmititzen digu, eta gure sinesmen eta errituen iragana eta oraina adierazten duten leku erlijiosoek egituratutako paisaia sortzen du.
Zenbat dakizu Arabako fede adierazpenaren arkitekturari buruz?
Orain inoiz baino gehiago, gure etxea familia bilgune bihurtu da: lan egiteko, ikasteko, jolasteko, hausnartzeko leku...; azken finean, gure bizipenen eta egunerokotasunaren agertoki nagusi.
Historian zehar, giza jarduerak aldatuz doaz, baita bitartekoak ere, baina gure bizitzako oinarrizko alderdiek aldatu gabe jarraitzen dute denboran zehar. Garai eta maila sozial bakoitzak gure bizitzako oinarrizko alderdi horiek betetzeko modu desberdinak erakusten dizkigu.
Zenbat dakizu Arabako bizileku eta zerbitzu arkitekturari buruz?
Araba mugako lurraldea da, eta bertako biztanleek, mendeetan zehar, estrategiko trebe bihurtu behar izan dute, orografia bideak eta herriak defendatzeko aprobetxatuz, gaur egun oraindik harritzen gaituzten eraikuntza itzelen bidez: dorreak, gazteluak, defentsa harresiak...
Araba ere mendeetan zehar biztanleen joan etorriaren seinaleek zeharkatzen duten lurraldea da. Arabako paisaia egungo eta iraganeko ibilbideek zeharkatzen dute. Ibilbide horiek gizakiak bizirauteko egin duen borrokaren isla dira, eta era guztietako oztopoak gainditu dituzte, bai mendi bai ibai, helmugara iristeko. Bide horiek gizakiaren komunikazio beharraren eta gure lurraldeko eta inguruko espazioak elkartzeko beharraren isla ere badira.
Zenbat dakizu Arabako defentsa arkitekturari eta komunikazioei buruz?
Historian zehar, emakumeek ekarpen apartak egin dizkiote gizarteari. Ekarpen horietako batzuk ezagunak dira, beste batzuk ez hainbeste, baina guztiak aitzindari izan ziren garai hartan.
GERA ZAITEZ ETXEAN, ARAKATU, EZAGUTU ETA GOZATU ARABAKO HISTORIA-ONDAREAZ.
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.