Alegría - Dulantzi

  • Alderdia: AIA
  • Alkatea: Joseba Koldo Garitagoitia Odria
  • Azalera: 19,8 km2
  • Helbidea: Herriko Plaza 1 01240
  • Tel.: 945420027

 

Udalerriko zaindariaren jai nagusiak, San Blas festak, otsailaren hasieran ospatzen dituzte; hala ere, jai hauen aurreko larunbatean, jai giroa izaten da nagusi Dulantzin. Egun horretan, Dulantziko bizilagunek karlisten eta liberalen arteko gerra antzezten dute herriko kaleetan zehar. Halaber, Aialako Amaren omenezko festak ere ospatzen dituzte herrian iraileko bigarren asteburuan, eta blusak izaten dira jai horietako protagonista nagusiak

Arabako Lurralde Historikoan dago Dulantzi, Arabako Lautadako Kuadrillan, eta honako bi herriek osatzen dute: Egiletak eta Dulantzik. Hiru elementu nagusi bereizten dira udalerriko egituran; harresia, eliza eta Gaonatarren gotorlekua, herria sortu zenetik hari lotuta egon den familia, hain zuzen.

Ondare kultural aberatsa dauka Dulantziko herriak. Batetik, San Blas eliza ederra nabarmenduko dugu, XVI. mendean eraikitakoa. Aialako Amaren ermita erromanikora joko dugu ondoren, hiru arkutako elizate dotorea ikusteko.

Gaonatarren etxearen inguruan, Santa Klara komentuak, 1581. urteaz geroztik monasterio den eraikinak, aho zabalik utziko du bisitaria. Azkenik, plaza nagusira heltzean, udaletxearen eraikin dotorea ikusi ahal izango dugu.


Amurrio

  • Alderdia: PNV
  • Alkatea: Txerra Molinuevo Laña
  • Azalera: 96,5 km2
  • Helbidea: Plaza de Juan de Urrutia 21 01470
  • Tel.: 945891161

Jai-egutegi luzea dute herrian; abuztuaren 15ean eta 16an, esaterako, Jasokundearen Andre Mariaren eta San Rokeren omenezko festez gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, kirol eta kultura ekitaldi franko antolatzen dituzte urte osoan zehar; Mineralen eta Fosilen Azoka Aste Santuan, eta nazioarteko arku-tiro lehiaketa uztailean, besteak beste.

Amurrio Arabako Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldean dago, Aiarako Kuadrillan, hain zuzen. Nekazal giroko auzoek eta haritzez betetako basoek eta pinudiek inguratzen duten herria "Bidegurutzea" izenaz ere ezagutzen dute, antzina Gaztelako lurrak Bizkaiko portu garrantzitsuenekin lotzen zituelako. Egun, inguruko industriagune garrantzitsuena da, eta, horrez gainera, baditu erakargarri bihurtzen dute hainbat ezaugarri.

Hala, ondare kultural anitza dauka Amurriok. Esate baterako, Santa Maria eliza bisita dezakegu, XII. mendeko eraikin gotikoa. Arkitektura zibilari dagokionez ere, osagai garrantzitsuak ditu Arabako herriak, eta Mariaka, Urrutia eta Saerin dorreak dira horren erakusgarri.

Bestalde, natura maite dutenek ere badute zer ikusi eta zertaz gozatu Amurrion. San Roke parkera ibilaldi lasaia eginez gero, izen bera duen ermita ikusiko dugu, eta baita hango paisaia ederra ere. Kirolzaleentzat, berriz, Salvador kiroldegia dago; erabat aproposa da atletismoan, futbolean, arku-tiroan eta tenisean aritzeko.


Turismo bulegoa: Aldai, 3


Añana

  • Alderdia: PNV
  • Alkatea: Juan Carlos Medina
  • Azalera: 21,9 km2
  • Helbidea: Plaza Miguel Díaz Tuesta 3 B 01426
  • Tel.: 945891161

Kultura aberastasunaz gainera, Gesaltza-Añanak jai egutegi oparoa du, eta hala, bertara joaten den edonork primeran pasatzeko aukera izango du. Bi festa nagusi azpimarratu behar dira: Judasen erretzea Aste Santuan eta Arrosarioaren jaia urriko lehen asteburuan.

Añanako Kuadrillaren erdigunean dago herri hau, Arabaren hego-ekialdean.

Gesaltza-Añanara lehen aldiz joaten den oro harrituta geratuko da inguruan ikus daitezkeen egurrezko egitura zuri eta arraroekin. Gatzagak dira horiek eta larrainak, putzuak, ubideak, bidexkak eta biltegiak dituzte. Gatza erauzteko, Muera ibaiko ura lurruntzen dute, lurrazaleko gorabeherak aprobetxatuz. Gaur egun, gatz-mehatzeak zaharberritzen ari dira, paisaia are gehiago edertzeko.

Gesaltzok Estatuko monumentu izendatu dituzte, eta, horrez gain, gizon-emakume guztien ondare izateko UNESCOren hautagaien zerrendan dago. Izan ere, herriari izena ematen dioten gatz-meatzeak ekonomiaren eta gizartearen ardatz izan ziren eta horixe zen gure arbasoen bizibidea.

Herriak kultura ondare aberatsa du oso. Hala, eraikin interesgarri asko dago ikusteko. Esate baterako, San Joan Akreko komendadoreen komentua bisita daiteke, baita Villaconesko Andre Mariaren eliza ere. Azken horrek XIII. mendeko zenbait elementu gordetzen ditu oraindik, baina gaur egungo eraikina XV. eta XVI. mendeetakoa da. Ozpinatarren Jauregia ere nabarmentzekoa da eta Erdi Aroko kutsuko hotela da gaur egun. La Carrera kalearen goialdean, berriz, Herrandarren jauregi barrokoa dago, XVII. mendekoa.


Turismo bulegoa:

  • Foruen Enparantza, 11
  • 01213 Rivabellosa (Araba)
  • Telefonoa: 945 355 089
  • Faxa: 945 355 053

Aramaio

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Iban Herrarte Arana
  • Azalera: 73,8 km2
  • Helbidea: Plaza de Bizente Goikoetxea, 1 01160
  • Tel.: 945445016
  • Faxa: 945445356

Aramaion, bestalde, urte osoan zehar udalerriko auzoetan antolatzen dituzten jaietan ongi pasatzeko aukera dugu, giro ezin hobea izaten baita. Sagardogileen Eguna, esaterako, jaiegun berezia da eta San Prudentzio egunaren ondorengo lehen igandean ospatzen dute. Aramaioko baserrietan ekoizten duten sagardo gozoa edateko aukera bikaina dugu egun horretan.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoen erdian dago Aramaio. Mendiz eta zelaiz inguratuta dago eta, hala, kolore berdea da nagusi paisaian.

Inguru eder horiez gain, eraikin polit asko dago ikusteko herrian. Besteak beste, Aurtola burdinola eta Salturri baserria azpimarra daitezke; biak ondare arkitektoniko izendatu zituzten 2001. urtean. Halaber, elizak, baselizak eta beste eraikin eder asko daude Aramaion, eta guztiek ondare historiko aberatsa osatzen dute.

Inguruneak zenbait ibilbide eta txango egiteko parada eskaintzen dio turistari. Gainera, Uribarri-Ganboa eta Urrunaga urtegiak oso hurbil daude eta uretako kirol asko egin daitezke horietan.


Armiñón

  • Alderdia: PNV
  • Alkatea: Gorka Meana Marcos
  • Azalera: 10,6 km2
  • Helbidea: Calle Real 1 B 01220
  • Tel.: 945365088
  • Faxa: 945365097

Armiñonera irailean joatea erabakiz gero, oso ongi pasatzeko aukera izango dugu San Formerio erromerian; izen bereko baselizan ospatzen dute hilaren 25ean eta jende asko biltzen da bertan.

Nekazal giroko udalerri txiki hau Añanako Kuadrillan dago, Arabako hego-ekialdean, eta hiru herrik osatzen dute: Armiñonek, Estavillok eta Lacorzanak, hain zuzen.

Armiñon herri lasaia da eta Zadorra ibaiaren ertzean kokatuta dago. Familiarekin oporretan joateko leku aproposa da, ibaiertza aisialdirako gune bikaina delako. Gainera, bisitatzea merezi duen eraikin eta monumentu asko dago. Erromatar garaiko zubian has dezakegu ibilbidea; ondoren, San Andres elizatik eta Montoya-Urbina jauregitik jarrai dezakegu, guztiak oso interesgarriak baitira.

Estavillo Armiñonetik oso gertu dago, eta han nabarmentzekoa da atari gotiko bikaina duen San Martin eliza. Lacorzanan, berriz, Hurtado de Mendoza dorretxea aipatu behar dugu. Almenadun dorreak oinarri angeluzuzena du.

Turismo bulegoa: Kale Nagusia, 8


Arraia - Maeztu

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: María Gemma Ramos Fernández
  • Azalera: 123,1 km2
  • Helbidea: La estación 13 01120 Maestu / Maeztu
  • Tel.: 945410033

San Adrianen omenez antolatzen diren festak aipa daitezke, esate baterako: ekainaren bigarren hamabostaldian hasten dira eta aukera paregabea da Arraia-Maeztun izaten den giroa gertutik ezagutzeko.

Arabako Mendialdeko Kuadrillan dago Arraia-Maeztu, eta inguruko herririk zabalenetakoa da, Bernedorekin batera.

Lehenik eta behin, Izkiko Parke Naturala aipatu beharra dago, hori baita herriko osagai esanguratsuenetakoa. Baso-paisaia ederra aurkituko dugu naturgunean, tartean Europako ameztirik handienetakoa. Gainera, Izki, Molino eta Berron ibai txikiek harana zeharkatzen dute, are politagoa bihurtuz. Parajeaz gozatzeko, 15 bat ibilbide daude, eta, horiei esker, ingurunea bere osotasunean ezagutzeko parada izango dugu.

Halaber, Arraia-Maeztuk ondare artistiko eta kultural garrantzitsua du. Etxe batzutan, esate baterako, hainbat familiaren armarriak daude ikusgai. Eraikin hauen artean, azpimarratzeko modukoak dira samaniegarren jauretxea (XVII. mendeko lan barroko bikaina) eta Gurutze Santuaren omenezko eliza. Azken honek erloju bitxia du dorrean; izan ere, Papamoscas izeneko panpina artikulatua dago bertan, orduak ematean eskua mugitzen duen pertsonaia.


Turismo bulegoa:

  • Arabako Mendialdeko Eskualdea
  • Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
  • 01110 Kanpezu (Araba)
  • Telefonoa: 945 405424
  • Faxa: 945 405472
  • E-posta: info@montanaalavesa.com 
     

Arratzua-Ubarrundia

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Mª Blanca Antepara Uribe
  • Azalera: 57,4 km2
  • Helbidea: Uribea 12 01520 Durana
  • Tel.: 945299516

Urtegiaren inguruan aisia eta zerbitzuak eskaintzeko bi gune daude: bi klub nautiko Arroiaben eta Uribarri-Ganboan (horietan, irteerak eta ikastaroak antolatzen dituzte) eta atseden hartzeko eta bainatzeko zenbait leku Landan eta Zuazako uharte-aterpetxean. Bizikletaz ibilaldia egiteko ere aukera paregabea dugu, Gasteiz eta Landa lotzen dituen bidegorrian, hain zuzen. Hala, Arratzu-Ubarrundia inguratzen duen natura ederraz gozatu ahal izango dugu.

Arabako lurralde historikoan dago Arratzu-Ubarrundia, Gorbeialdeko Kuadrillan. Hainbat herribatzarrek osatzen dute eta horietatik Dura da udalerriko auzoburua.

Arratzu-Ubarrundiaren lur gehienak Uribarri-Ganboa urtegiaren ertzean daude; Zadorra ibaiaren emaria biltzen du eta urez eta argindarrez hornitzen ditu Bilboko eta Gasteizko hiriguneak.

Eraikin eta monumentu interesgarriak ikusten has dezakegu udalerrian barrena ibilbidea. Duranan, esaterako, nabarmentzeko modukoa da Esteban Deunaren parrokia erromanikoa. Horrez gainera, Arzubiaga, Betolatza eta Uribarri Ganboako elizak ere ikustea merezi du. Arkitektura zibilari dagokionez, Zurbaon, XVII. eta XVIII. mendeko jauretxeak azpimarratu behar ditugu, garai hartako familia boteretsuenek eraikitakoak.


Turismo bulegoa:

Udala Enparantza, 1
01130 Murguia (Álava)


Artziniega

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Joseba Mirena Vivanco Retes
  • Azalera: 27,4 km2
  • Helbidea: Garai Plaza / Plaza de Garay 1 01474
  • Tel.: 945396353
  • Faxa945396402

Herriko jaiak irailaren hasieran ospatzen dituzte Arteako Andre Mariaren omenez, eta orotariko ekitaldiak topatuko ditugu egitarauan: kontzertuak, pilota-partidak eta pintura-lehiaketak, besteak beste. Bestalde, iraileko lehen igandean antolatzen duten Antzinako Merkatua aipatu behar dugu, oso garrantzitsua baita. Egun horretan, herriko bizilagunek Erdi Aroko arropak jantzi eta XV. mendeko lanak erreproduzitzen dituzte.

Herri eder hau Aiarako Kuadrillan dago, Arabako ipar-ekialdean, hain zuzen. Zazpi auzok osatzen dute 600 metro inguruko hainbat mendik babesten duten udalerria eta Artziniega herria du auzoburu.

Hiribilduak Erdi Aroko kutsua du, eta, alde zaharreko karrika estuetan barrena, atzera egingo dugu denboran; izan ere, Artziniegako alde historikoa monumentu-multzo izendatu zuten 1995ean. Bertan, hiru kale nagusi daude paraleloan (Goiko kalea, Erdiko kalea eta Beheko kalea) eta kantoi estuei jarraiki helduko gara batetik bestera. Hainbat estilotako eraikin eder asko topatuko ditugu Artziniegan, eta horien artean hauek nabarmenduko ditugu: Artziniega dorrea, ate klasizista duen jauregitxo errenazentista, Moja Agustindarren komentua eta antzinako udaletxea, XIX. mendekoa. Erdigunetik gertu, altxor bikaina dago: Arteako Andre Mariaren santutegia. Kanpoaldean, lau arkudun atari dotorea du, eta, barruan, berriz, XVI. mendeko erretaula nagusia, estilo hispaniar-flamenkoa duena.

Erdi Aroan zehar bidaia egin ostean, Museo Etnografikoa bisita dezakegu. Gizakiaren omenez sortu zuten eta eraberritutako eraikin historiko batean dago. 17 areto ditu eta horietan eskualdeko biztanleen bizimodua (bai landa giroan, bai hirigunean) nolakoa den erakusten dute.

Horrez gain, naturaz eta kirolaz gozatzeko toki aparta da; izan ere, txango luzeak egin ditzakegu oinez, bizikletaz edo zaldiz inguruko bide eta pistetan. Gainera, kirol-azpiegitura handia du herriak, eta, horri esker, jarduera asko egin ditzakegu.


Turismo bulegoa:

Cuesta de Arteko, 12 (Museo etnografikoa)
01474 Artziniega


Asparrena

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Txelo Auzmendi Jiménez
  • Azalera: 65,2 km2
  • Helbidea: Herriko Enparantza 1 01250 Araia
  • Tel.: 945304006
  • Faxa: 945314507

Jai egitarauari dagokionez, San Pedroren omenezko festak (ekainaren bukaeran) eta Araiako Umorezko Antzerki Jaialdia (abuztuaren erdialdean) nabarmendu behar ditugu.

Asparrena Arabako Lurralde Historikoan dago, Arabako Lautadako Kuadrillan. Hainbat herrixkak osatzen dute udalerri eder hau, eta Araia herria du auzoburu, han baitago udaletxea.

Ingurune naturalak ibilbide anitz egiteko aukera eskaintzen dio turistari. Horietako bat, adibidez, Zirauntza ibaiaren sorbururaino heltzen da eta toki honek erabat txundituko gaitu.

Halaber, Lezeko amildegi-kobazuloa paisaiak gordetzen duen altxor esanguratsuenetakoa da. Altzania mendilerroan dagoen altuera handiko haitzulo estua da; handik gertu, Eginoko eskalada-eskola azpimarratu beharra dago, abenturazaleek diziplina honi ekiteko aukera izango baitute bertan.


Turismo bulegoa:

Arabako Lautadako Kuadrillako Turismo Bulegoa
Senda Langarica, 4 behea
01200 Salvatierra/Agurain (Araba)


Aiara

  • Alderdia: EH Bildu
  • Alkatea: Prudencio Otegui Echevarria o
  • Azalera: 14.033 km2
  • Helbidea: Barrio de la Iglesia 2 B 01476 Respaldiza / Arespalditza
  • Tel.: 945399013
  • Faxa: 945399331

Herriko jaiak apirilaren amaieran ospatzen dituzte, San Prudentzioren ohorez. Aukera paregabea da Aiarara egindako bidaia ongi bukatzeko, egun horietan oso giro ona izaten da eta.

Aiara Arabako Lurralde Historikoaren iparraldean dago, Aiarako Kuadrillan, eta Bizkaiarekin egiten du muga. Hedaduraz, eskualdeko herririk handiena da; 24 herribatzar ditu eta horietan 2.000 bat lagun bizi dira. Arespalditza da udalerriko auzoburua.

Salbada mendizerra azpimarratu beharra dago paisaian; Garobel izenaz ere ezaguna da eta Tologorri, Ungino eta Aro mendiak aipa daitezke han. Mendilerroaren magalean, mendi eta haran txikiz beteriko labirinto bat dago, eta, han, belazeak, herri txikiak eta baserriak dira nagusi. Mendi horietan, pinudien alboan, haritz, pago eta izeiak topatuko ditugu. Beraz, naturaz gozatzeko ingurune benetan aproposa da.

Ondare historiko eta artistikoari dagokionez, merezi du inguruko dorretxeetan barrena (Zuaza, Murga?) ibilaldia egitea. Kexaan, berriz, Aialatarren, Aiarako eskualdeari izena eman zion familiaren, oinetxe bikaina dago. Gotortutako jauregiak, komentuak eta Cabelloko Ama Birjinaren kapera-dorreak osatzen dute Erdi Aroko multzo hori. Kapera horretan, Pedro Lopez de Ayala kantzilerraren eta Leonor Lopez de Guzman haren emaztearen alabastrozko hilobiak daude.


Mañueta

  • Alderdia: PP
  • Alkatea: Francisco Javier Garcia
  • Azalera: 9,5 km2
  • Helbidea: Plaza del Ayuntamiento 5 01307 Baños de Ebro / Mañueta
  • Tel.: 945609054

Festa giroko jarduerei dagokienez, San Bartolome jaiak ospatzen dituzte abuztuaren amaieran, eta, azaroaren 10ean, berriz, San Martinen ohorez antolaturikoak hasten dira.

Erromatarren garaiko herri eder hau Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan, Ebro ibaiaren ertzean, hain zuzen.

Lehenik eta behin, bi fasetan eraikitako Antiguako Andre Mariaren elizak atentzioa emango digu. Atariak estilo barrokoa du eta irudi nagusiak, berriz, ezaugarri erromanikoak eta gotikoak ditu.

Bestalde, San Kristobal baseliza azpimarra dezakegu. Herriaren goiko aldean dago, eta, handik, erdigunearen bista bikaina dago. Halaber, Ebro ibaia igarotzeko eraiki zuten zubi polita nabarmendu behar dugu.


Turismo bulegoa:

Biasterri-Arabako Errioxako Eskualdea
Gasteiz errepidea, z/g
01300 Laguardia (Araba) 


Barrundia

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Igor Medina Isasa
  • Azalera: 97,5 km2
  • Helbidea: Plaza del Ayuntamiento 1 01206 Ozaeta
  • Tel.: 945317006
  • Faxa: 945317126

Barrundia Arabako Lurralde Historikoan dago, Arabako Lautadako Kuadrillan. Hainbat biztanlegunek osatzen dute Arabako txoko eder hori, besteak beste, Ozetak, non udaletxea baitago.

Alde horretako lekurik ospetsuenen artean dugu Garaioko Probintzia Parkea, bainua hartzeko hondartza egokituak dituen leku ederra. Garaiotik gertu Mendixurko parke ornitologikoa dago. Naturazaleek eta animaliazaleek uretako hegazti ugari eta hainbat espezie gehiago ikusteko aukera paregabea dute han.

Historia eta arte ondareari dagokionez, benetan interesekoak diren eraikinak daude udalerrian. Ozetako Done Joan Bataiatzailearen eliza eta Isasmenditarren jauregia adibide adierazgarri batzuk baino ez dira, herri bakoitzak baitu ikustea merezi duten arkitektura altxorren zerrenda luze bat.


Arabako Lautadaren Kuadrillako turismo bulegoa
Langarica bidea, 4 behea
01200 Agurain (Araba)

Berantevilla

  • Alderdia: EAJ-PNA
  • Alkatea: Isabel Arbaizagoitia Peral
  • Azalera: 35.7 km2
  • Helbidea: Calle Mayor 21 01211 Berantevilla
  • Tel.: 945337059
  • Faxa945337181

Herria irailean bisitatzea erabakitzen duen edonork Berantevillako jai nagusiak ezagutu ahal izango ditu; hilabete hasieran izan ohi dira Jasokundearen Andre Mariaren omenez. Hilaren 9a da egunik garrantzitsuena eta herriko kale guztiak igarotzen dituen kalejira egiten dute. Etxerik etxe dabiltzala, gaztelu bat osatzen dute bertako biztanleekin, eta goian geratzen denak bertsoa egin behar izaten du.

Berantevilla Arabako lurralde historikoan dago, Añanako Kuadrillan, eta Atalaya eta Txulato mendietako zelai zoragarriek inguratzen dute.

Erdi Aroko arrastoa agerian geratzen da garai hartako ezaugarriak dituzten eraikin eta monumentu askotan. Horrez gain, armarridun jauregi-etxeak ere badira ikusgai, batez ere, Berantevillako Kale Nagusian.

Erdigunean, Jasokundeko Andre Mariaren eliza ikusteko geldialditxoa egingo dugu. Dorre ederra dauka, batetik, eta XVIII. mendearen hasierako erretaula churriguereskoa, bestetik. Herritik kanpo, Ayuda ibaiaren alboan, Linares Parkea topatuko dugu. Aisialdirako gune aparta da, futbol zelaia, erretokiak, mahaiak, bankuak eta haurrentzako jolasak ditu eta.


Turismo bulegoa:

Añanako Eskualdea
Foruen Plaza, 11
01213 Rivabellosa (Araba)
Telefonoa: 945 355089
Faxa: 945 355053
E-posta: anana@cuadrilladeanana.es  


Bernedo

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Enrique Javier Moraza Pérez

  • Azalera: 130.4 km2
  • Helbidea: Plaza del castillo 1 01118 Bernedo
  • Tel.: 945378041
  • Faxa: 945378200

Bernedora irailaren hasieran joatea erabakiz gero, Okoneko Andre Mariaren santutegiaren inguruan hilaren 8an egiten duten erromerian parte hartzeko aukera izango dugu. Aparteko jaia da, eta naturaz eta giro ezin hobeaz goza daiteke bertan.

Arabako Mendialdeko Kuadrillan dago herri hau, Gasteizko mendien eta Kantabriako mendilerroaren artean. 13 herrixkek osatzen dute eta horien artean Bernedo hiria azpimarratuko dugu, berau baita udalerriko auzoburua.

Ingurunea oso aproposa da hainbat ibilbide egiteko edota inguruko tontorretara igotzeko. Leku erakargarria da, beraz, naturaz eta kirolaz gozatzeko. Belabia, Kapildui eta Pagogan mendiek, besteak beste, Bernedoko lurrak babesten dituzte. Gainera, herriaren zati bat Izkiko Parke Naturalaren barnean dago eta horrek xarma berezia ematen dio.

Naturgune paregabe horiez gain, ondare historikoa eta kulturala oso aberatsa da. Durruma Kanpezun, esaterako, San Roman baseliza nabarmentzeko modukoa da; izan ere, Ega ibarraren eta Kantabria mendilerroaren panoramika zoragarriak ikus daitezke handik. Halaber, Arluzean, eraikin txiki batek atentzioa emango digu: aspaldiko erlategi baten hondarrak dira, eta, garai batean, eztia egiteko erabiltzen zuten. Bernedon, berriz, iraganean herria babestu zuen harresiaren aztarnak, mendebaldeko atea tartean, ikus daitezke, eta, Kantabriako mendilerroaren magalean, aldiz, gaztelu baten hondakinak topatuko ditugu.


Turismo bulegoa:

Arabako Mendialdeko Eskualdea
Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
01110 Kanpezu (Araba)
Telefonoa: 945 405424
Faxa: 945 405472
E-posta: info@montanaalavesa.com  


EUSTATen dauden udaleko datu estatistikoak

NOMENCLATOR-erako esteka 

Kanpezu

  • Alderdia: Agrupación de Electores Kaixo
  • Alkatea: Ibernalo Basterra Txasko
  • Azalera: 85 km2
  • Helbidea: Samuel Picaza 1 01110 Campezo
  • Tel.: 945405443
  • Faxa: 945405444

Erakargarri horiez guztiez gain, jaiz eta ohitura interesgarriz beteriko egitarau oparoa eskaintzen dute Kanpezun. Adibidez, iraileko lehen igandean, herriko festa nagusietan, Ibernalo ermitaren inguruan erromeria ospatzen dute. Eguna hasteko meza izaten dute, eta, gero, lore-eskaintza eta prozesioa egiten dituzte.

Codes mendizerraren babesean eta Ega ibaiaren aldamenean dago Kanpezu, Arabako Lurralde Historikoan eta Arabako Mendialdeko Kuadrillan.

Eraikin bikainak ageri dira udalerria osatzen duten bost herrietan zehar. Santikurutze Kanpezun, esaterako, Jasokundearen Andre Mariaren eliza nabarmendu daiteke. XIV. mendeko tenplu gotiko honek lau kapera ditu nabean eta ataria apartekoa da. Ondoren, Antoñanan jarrai dezakegu gure bisita, Euskadiko Monumentu Nazional izendatu baitzuten. Bertan, Erdi Aroko osagai ugari daude; dorretxeak eta armarriak dituzten etxeak, besteak beste.

Txoko eder hauek ezagutu eta gero, inguruneak gordetzen dituen altxorrak ikus ditzakegu. Izan ere, ongi zehaztutako ibilbideak topatuko ditugu. Hala, leku zoragarrietara joateko parada izango dugu; Intako behatokitik, adibidez, Arabako mendialdeko paisaia liluragarriei erreparatuko diegu.


Turismo bulegoa:

Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
01110 Kanpezu (Araba)
Telefonoa: 945 405424
Faxa: 945 405472
E-posta: info@montanaalavesa.com 


EUSTATen dauden udaleko datu estatistikoak

NOMENCLATOR aplikazioa

Burgelu

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Natividad Lopez de Munain Alzola
  • Azalera: 32.1 km2
  • Helbidea: Avenida de Burgelu 17 01192 Burgelu
  • Tel.: 945420713

Elburgo Arabako Lurralde Historikoko herri zoragarria da eta Arabako Lautadako Kuadrillan dago.

Enklabe eder honetan, garrantzi historiko handiko eraikinak eta lekuak daude ikusteko. Jaiotzako Andre Mariaren elizatik ekin diezaiokegu ibilbideari, Añuan. Han atzeman daitezkeen Erdi Aroko ezaugarriek eta eraikinaren estilo erromanikoak atentzioa emango digute. Era berean, San Joan Arraraingoaren baseliza azpimarratu beharra dago; izan ere, kapiteletan eskultura interesgarriak ditu.

Bestalde, Larreatarren jauregiak aipamen berezia merezi du. Altxor errenazentista honen etxaurrean, Larreatar sendiaren armarria ikus dezakegu. Gainera, handik, Arabako Lautadako bista liluragarriez gozatu ahal izango du turistak.


Turismo bulegoa:

Arabako Lautadako Kuadrillako Turismo Bulegoa
Senda Langarica, 4 behea
01200 Salvatierra/Agurain (Araba)
Telefonoa: 945 301 200
Fax: 945 3120185 


Eltziego

  • Alderdia: ZIEKO BAI
  • Alkatea: Juan Carlos Uribe Rueda
  • Azalera: 16 km2
  • Helbidea: Plaza Mayor 1 B Elciego
  • Tel.: 945606520
  • Faxa: 945606272

Eltziegora irailean joanez gero, Plazako Andre Mariren jaiekin amaituko dezakegu bidaia. Herriko festarik garrantzitsuenak dira eta irailaren 8an ospatzen dira. Giro paregabea, musika eta dantza izaten dira nagusi egun horretan. Gainera, aipamen berezia merezi dute gaita-joleek, alaitasunez betetzen baitute jai hau.

Eltziego Arabako Errioxan dago, Araba lurralde historikoan. Iparraldean, Kantabriar mendikatea ikusten da, eta hegoaldetik Ebro ibaia igarotzen da. Ekialdean, Lapuebla de Labarcarekin egiten du muga, eta mendebaldean, Baños de Ebro herriarekin. Eltziego Arabako Errioxako Kuadrillan dago, Gasteiztik 58 kilometrora.

Inguru honetako herrietan gertatzen den moduan, ardoa eta produktu honekin zerikusia duen guztia da jarduera ororen erdigunea. Ezagutu beharreko paradisua da, hortaz, ardogintza eta mahasgintza gustuko duen edonorentzat; izan ere, kalitate handiko ardandegiak daude eta eskaintza paregabea da.

Horrez gain, artea maite duen orok ere badu zer ikusia, San Andres parrokia eta Plazako Andre Mari ermita, esaterako. Azken hau XVII. mendeko arkitekturak utzitako gutizia da. Herriak historia aberatsa du, eta horren erakusgarri dira kaleetan ikusiko ditugun eraikin eta jauregi dotoreak.


Bilar

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Enrique Pérez Mazo
  • Azalera: 17.50 km2
  • Helbidea: Plaza de Santa María 14 01309 Elvillar / Bilar
  • Tel.: 945604011

Arabako udalerri honek abuztuaren 15ean eta 16an ospatzen ditu San Roke herriko zaindariaren jaiak.

Araba lurralde historikoaren hegoaldean dago Bilar herria, zonalde lauan eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan. Soto ibaia igarotzen da herritik, Ebroren ibaiadarra.

Udalerriko hirigunean bertan ekingo diogu Bilar ezagutzeari. Jasokundeko eliza gotikoa bisitatuko dugu lehenik, XVI. mendekoa. Plaza nagusira iristerakoan, jauregi itxurako hainbat etxe aurkituko ditugu bertan. Bilar herriaren inguruetan, El Encinal eta Sorginaren Txabola trikuharri ikusgarriak daude; halaber, Los Husos kobazuloetan aztarnategi garrantzitsua dago.


Turismo bulegoa:

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
Vitoria kalea, z/g
01300 Laguardia
Telefonoa: 945 60 02 52
Faxa: 945 62 10 65


Iruña Oka

  • Alderdia: PSE-EE
  • Alkatea: Miguel Angel Montes Sánchez
  • Azalera: 53.2 km2
  • Helbidea: Parque de Jose Antonio Aguirre Lekube Lehendakari 1 01230 Nanclares de la Oca
  • Tel.: 945371064

Araba lurralde historikoan dago Iruña Oka, Añanako Kuadrillaren ekialdean. Bost herrixka batzen ditu Iruña Oka udalerriak, eta Arabako Lautadan dago, Gasteizekin muga egiten.

Interes handiko eraikin ugari daude udalerri arabar honetan; besteak beste, Jasokundeko Andre Mariaren eliza bisitatu dezakegu, hango aztarna erromanikoak ikusiaz. Halaber, Trasponte zubi erromatarrera ere joko dugu, Zadorra ibaiaren gainean; hamahiru arkuko zubi hau udalerriko eraikin garrantzitsuena da.

Ondare historiko zein kulturalaz gain, ibilaldiak egiteko leku atseginak daude udalerriaren inguruetan, Escobillo herria, kasu. Ingurune natural zabala dago herrian, eta antzinako gaztelu baten hondakinak ikus daitezke gainera.


Iruraiz-Gauna

  • Alderdia: EH Bildu
  • Alkatea: Iratxe del Barco Murua
  • Azalera: 47,1 km2
  • Helbidea: c/ Única, 4 01193 Azilu
  • Tel.: 945300991

Iruraitz-Gauna Araba lurralde historikoan dago, Arabako Lautadako Kuarillan, hain zuzen ere.

Herrira iristen garenean, bertako altxor historikoek erabat txundituko gaituzte. Lehenik eta behin, Tourseko San Martin Gazeoko elizara joan gaitezke, eta, absidean, 1967an aurkituriko margoak ikusiko ditugu. Estilo gotikoa dute, eta erlijioari buruzko irudiak erakusten dituzte.

Bestalde, Alaitzan, Jasokundearen Andre Mari eliza azpimarra dezakegu; bertan, Erdi Aroko borrokak irudikatzen dituzten margoak topatu zituzten. Beraz, bisitariak arte-irakasgai bikaina jasotzeko aukera izango du.

Udalerria ekainaren hasieran bisitatzea erabakiz gero, San Victor jaiez gozatuko dugu, baita tradizio bitxi bat ezagutu ere. Izan ere, herriko biztanleek santu honen garezurra zilarrezko ontzi batean gordetzen dute erlikia gisa. Urtero, San Victor baselizara eramaten dute ureztatzeko, eta, ondoren, ur hori edan egiten dute ustez dituen ahalmen sendagarriez baliatzeko.


Turismo bulegoa:

Arabako Lautadako Kuadrilla
Mayor, 8
01200 Salvatierra / Agurain (Araba)
Telefonoa/Faxa: 945 302 931 


Kripan

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Joseba Fernández Calleja
  • Azalera: 12.5 km2
  • Helbidea: Plaza Barbakana, 1 01308 KRIPAN
  • Tel.: 945608108
  • Faxa: 945608044

Kripanera irailaren hasieran etortzea erabakitzen duen orok, Ama Birjinaren ohorez ospatzen dituzten jaiez gozatu ahal izango du.

Araba lurralde historikoko herri eder hau Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan dago. Erdi Aroan erromesaldirako erabiltzen zituzten bideen gainean ageri da.

Lehenik eta behin, 1965an aurkituriko Los Husos aztarnategi arkeologikoak ikus ditzakegu. Bertako hondarrek garai neolitikoko giza-zantzuak erakusten dituzte. Halaber, San Joan Bautista XVII. eta XVIII. mendeetako elizak atentzioa emango digu. Bestalde, XII. mendeko Santa Maria elizara joan gaitezke, atari erromaniko zoragarria baitu.

Kantabria mendizerrak inguratzen du herria eta txoko ederrez beteriko paisaia ikusgarria atzeman daiteke. Lurrazala erabat egokia da paseatu eta ibilbide lasaiak egiteko.


Turismo bulegoa:

Biasterri-Arabako Errioxako Kuadrilla
Gasteiz errepidea, z/g
01300 Laguardia (Araba)


Kuartango

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Miren Meabe Carro
  • Azalera: 84.4 km2
  • Helbidea: 01430 Zuhatzu-Kuartango
  • Tel: 945362600

Añanako Kuadrillan dago udalerri arabar hau, Arabako Lautadan, eta Gasteizko mendebaldean. Baias ibaiko urak bertatik igarotzen dira eta honako mendiok ditu babesle: Gibijo, Arkamo eta Badaia. Iparraldean, Berberana (Burgos), Arrastaria, Urcabustaiz eta Zuia ditu ; hegoaldean, Erribera Goitiarekin egiten du muga ; ekialdean, aldiz, Badaia dauka eta mendebaldean, azkenik, Valdegovia eta Berberana (Burgos).

Honako herrixka hauek osatzen dute Kuartango: Anda, Andagoya, Aprícano, Archúa, Arriano, Catadiano, Guillarte, Etxabarri, Iñurrita, Jokano, Luna, Marinda, Santa Eulalia, Sendadiano, Tortura, Urbina de Basabe, Urbina Eza, Uribarri, Villamanca eta Kuartangoko Zuhatzu.

Ingurune paregabean dago kokatuta bailara osoa, aberastasun handiko paisaia osatuz. Eskolunbeko Andre Mariaren Santutegian ekingo hasiko dugu bidaia, eta handik, Katadianoko lau trikuharriak bisitatuko ditugu.
Hirutasun Santuaren baselizara joko dugu hurrena, eta hango paraje ederrez gozatu ostean, Urbinako Basabe etxe nagusia ikusiko dugu.

Horretaz gain, Jokanoko gunea ere ikusteko modukoa da ; Solacuebako haitzuloak daude bertan, historioaurreko aztarna ugariz eta labar-margoz beteta. Azkenik, Kuartangoko Zuhatzun atseden ederra hartu dezakegu, antzinako bainuetxearen inguruan, errekaren alboan.


Bastida

  • Alderdia: PP
  • Alkatea: Daniel García Ruiz
  • Azalera: 38.5 km2
  • Helbidea: Plaza de la Paz S/N 01330 Labastida
  • Tel.: 945331818

Ardoak eta produktu honen inguruko kulturak zeresan handia dute herriko jardueran eta jaien antolakuntzan. Urte osoa da aproposa Bastidara joateko, eta are gehiago, azaroan. Hilabete horretan amaitzen da mahats-bilketa, eta, hori ospatzeko, jai berezia prestatzen dute. Musika eta giro ona izaten dira jaun eta jabe herriko kaleetan.

Ebro ibaiaren urertzetik gertu dago Arabako Errioxako herri hau. Iparraldean, Toloño mendiak babesten du Bastida, eta hegoaldean, berriz, Ebro ibaia dauka, Araba eta Errioxa lurralde historikoak banatzen dituen muga naturala.

Bastida ezinbesteko geltokia da ardoaren sekretu eta kontu guztiak ezagutu nahi dituen ororentzat. Batetik, inguruko mahasti ikusgarriak aipatu beharra daude. Bestetik, ibilbide polita egin dezakegu herriko ardandegietan zehar, aspaldiko haitzuloetatik hasi eta egungo soto handietara heldu arte. Biztanle askok ardoaren negozioan dihardute eta hori da ekonomiaren ardatz nagusia.

Hain maitatua den edari hau dastatu ostean, Bastidak dituen bestelako altxorrak ikus ditzakegu. Alde zaharrean, esate baterako, Santo Kristo ermitarekin egingo dugu topo, estilo erromanikoa eta gotikoa duena. Gainera, Toloño eta Larrazuria arkuak azpimarratu behar ditugu; izan ere, garai batean, herrira sartzeko ateak ziren eta zutik diraute gaur egun ere.


Turismo bulegoa:

Guardia-Arabako Errioxa Kuadrilla
Frontin, 3
Bastida 01330
Telefonoa: 945 33 10 15
Faxa: 945 33 10 56

Lagrán

  • Alderdia: EH Bildu
  • Alkatea: Urtzi Gaintzarain González de Durana
  • Azalera: 45.6 km2
  • Helbidea: La herrería 1 01118 Lagrán
  • Tel.: 945378059

Eskualde honek jai eta ohitura zerrenda luzea eskaintzen du une dibertigarriak igarotzeko. Pipaonen, jardunaldi etnografikoa antolatzen dute abuztuaren azken larunbatean. Egun horretan, garai bateko lanbideak gogoratzen dituzte, eta aukera aparta da gai horren inguruko xehetasunak ezagutzeko.

Araba lurralde historikoko herria hau Arabako Mendialdeko Kuadrillan dago, Kantabria mendizerraren magalean. Pipaon, Lagran eta Villaverde guneek osatzen dute leku zoragarri hau.

Ondare historikoa eta kulturala oso ugaria da, eta eraikin interesgarri asko daude ikusteko. San Andres Villaverdeko elizak, esaterako, XVI. mendeko ataria eta erretaula platereskoa ditu. Ondoren, Lagranen topatuko dugun Erdi Aroko multzo ederra ikusi ahal izango dugu. Horrez gain, Pipaon herritik igaro gaitezke ibilbide historiko hau ongi amaitzeko. Bertan, Santa Kruzen Gorespenari eskainitako elizak atentzioa emango digu, eta barruan dagoen rococo estiloko erretaula nagusia nabarmen daiteke.

Txango bikain honen ostean, bisitariak ingurune naturalaz gozatzeko parada du. Cervera mendia, adibidez, leku paregabea da ibilaldi atsegin eta lasaiak egiteko. Bestalde, Eskamelo mendiaren antzeko gailur aldapatsuagoak ere topatuko ditugu.


Turismo bulegoa:

Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
01110 Kanpezu (Araba)
Telefonoa: 945 405424
Faxa: 945 405472
e-posta: info@montanaalavesa.com 


EUSTATen dauden datu estatistikoak

NOMENCLATOR-erako esteka

Laguardia

  • Alderdia: PNV
  • Alkatea: Raúl García Ezquerro
  • Azalera: 81.1 km2
  • Helbidea: Plaza Mayor, 1 01300 Laguardia
  • Tel.: 945600007

Araba lurralde historikoko hegoaldean dago Guardia, Arabako Errioxan. Iparraldean, Kantabriako mendizerrarekin egiten du muga, hegoaldean, Ebroko ezkerraldea dauka; ekialdean, ostera, San Gines ibaiak Bilarko eta Laguardiako udalerriak banatzen ditu, eta azkenik, mendebaldean, Navaridas herriarekin egiten du muga Guardiak.

Guardian ezinbesteko geldialdia egin beharra dago ardoaren ibilbide famatua osatzeko. Lurralde honetan ohikoa den paisaian ardandegi eta mahasti ederrak daude. Ardo onenak dastatzeko, lur azpian, 6 metrotara, eraikitako ardandegietara joan gaitezke; hala, edari honen inguruko kultura ezagutzeko parada ere izango dugu.

Herriaren historia luzea da, eta, hobeto ezagutu eta miresteko, kaleetan zehar osteratxoa egitea baino ez dugu. Laguardia harresiz inguratuta dago eta bost ate ditu barrura sartzeko. Ibilbidea Erregeen Andre Mari elizatik has dezakegu; eraikin hau egiteko lau mende behar izan zituzten. Arte-irakasgai honekin jarraitzeko, jatorri militarreko Abacial dorrera joango gara, XIII. mendekoa.

Ondare kultural aberats hau sustatzeko, "Guardia eta bere garaiak" izeneko ekimena jarri dute abian. Eraikin horiek guztiak argiz edertzen dituzte eta horiek ikusteko txangoa egiten dute.


Turismo bulegoa:

Guardiako turismo bulegoa
Samaniego Jauregia
San Joan plaza
01300 Guardia (Araba)
Telefonoa: 945600845
Faxa: 945600845
turismo@laguardia-alava.com  


Lantziego

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Itziar De Álava Martínez de Icaya
  • Azalera: 24.2 km2
  • Helbidea: Plaza de la Iglesia 1 01308 Lanciego
  • Tel.: 945608041

Arabako Errioxako mahats-biltzearen jai ospetsua Lantziegotik igarotzen da irailean. Eskualde osoa zeharkatzen duen jai ibiltari honek Arabako herri txiki baina xarmangarri honetan egiten du geralekua.

Arabako hegoaldean dago Lantziegoko udalerria, Arabako Errioxako Kuadrillan eta Errioxako Autonomi Erkidegoarekin muga egiten.

San Acisclo eta Santa Victoria elizak bisitatuz ekingo diogu Arabako udalerri hau ezagutzeko ibilbideari ; bi eliza ederrak ikusi ostean, Mendiko Ama Birjinaren baselizara joko dugu.

Lantziegoko herri-arkitekturari dagokionez, eraikin errenazentista zein barroko ugari ditu, eta horregatik, Arabako Errioxako hirigune ederrena dauka Lantziegok. Halaber, Armendarizko markesaren jauregia ere ikusteko modukoa da, egun herriko udaletxearen eraikina dena.


Lantarón

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: José Luis Salbidea Martínez
  • Azalera: 67.85 km2
  • Helbidea: Ayuntamiento 2 01213 Comunión
  • Tel.: 945332024

Lantaron herria Arabako Lurralde Historikoan dago, eta Añanako Kuadrillan. Ebro ibaiaren urak bustitzen du zonaldea, eta inguruan Obarenes mendia eta Arkamo, Arcena eta Urduña mendilerroak ditu.

Lantarongo Udala honako hamabi herri hauek osatzen dute: Alcedo, Berguenda, Caicedo de Yuso, Comunion, Fontecha, Leciñana, Melinilla, Puentelarra, Salcedo, Sobron, Turiso eta Zubillaga. Geroz eta jende gehiago joaten da toki polit hau bisitatzera, ongi pasatzeko jarduera asko antolatzen baitituzte.

Ondare kulturala oso zabala da Lantaronen eta hamabi herrietako antzinako altxor paregabeek hori erakusten dute. Salcedoko San Esteban eliza, esate baterako, erabat deigarria da, arkitektura benetan bitxia duelako. Gainera, kaleetan zehar ibiliz gero, antzinako galtzada erromatarretan gabiltzala ohartuko gara.

Kirola nahiago dutenek ere aukera bikaina dute Lantaronen; izan ere, futbol, tenis, saskibaloi, eskubaloi, igeriketa, bola-joko eta bestelako kiroletan aritzeko instalazio ederrak eraiki dituzte. Halaber, uretan egiteko jarduerak eta arrantza gustuko dituztenek horiek egiteko parada izango dute Ebro eta Omecillo ibaietan.


Labuebla de Labarca

  • Alderdia: LPA
  • Alkatea: María Teresa Córdoba Fernández
  • Azalera: 6 km2
  • Helbidea: Plaza del Plano S/N 01306 Lapuebla de Labarca
  • Tel.: 945607051

Lapuebla de Labarca Arabako Lurralde Historikoan dago, "El Risco"n, herriko gune malkartsu batean. Ebro ibaiaren gainean dago, eta, hori dela eta, Ebroko balkoia dela esan izan dute.

Txangoa herriko alde zaharretik has dezakegu, mendebaldean dago eta eliza inguratzen du. Kale horietatik barna, etxe errenazentistak ikusiko ditugu, baita zenbait armarri ere. Jauregi barroko bat ere bisita dezakegu, eta azkenik, XVI. mendeko Ama Jasokundearen eliza.

Ardoa eta bere kulturak garrantzi handia dute inguruan. Horrez gain, Labuebla de Labarca ardoaren ibilbide ezagunean egin beharreko geldialdia da. Ardorik onenak dastatu ahal izango ditugu bertako ardandegietan, eta, halaber, edari honen ekoizpen-prozedura ezagutu daiteke.


Legutio

  • Alderdia: EAJ - PNV
  • Alkatea: Nerea Bengoa García de Cortázar
  • Azalera: 46 km2
  • Helbidea: Carmen 10 01170 Legutiano
  • Tel.: 945455010

Legutio Arabako Lurralde Historikoan dago, Gorbeialdeko Kuadrillan. Paisaiari dagokionez, zelai berde asko dago, eta hainbat animalia espezie bizi da bertan. Halaber, urtegi artifizialak eta ibaiak ere ugari dira.

Herrira sartu bezain laster, Erdi Aroko bi arkuko portale batekin egingo dugu topo, eta, horri esker, urte haietan murgilduko gara une batez. Osagai horrek agerian uzten du Erdi Aroko herrien egitura. Horrez gain, zenbait baserri ikusiko ditugu Legutianoko kaleetan.

Erdigunean ostera egin eta gero, Albertia mendiaren magalera joango gara. Hango tontorrak balkoi lana egiten du; izan ere, paisaia ederrak ikus daitezke han goitik: Urrunaga, Albina eta Zadorra urtegiak, kasu. Naturaz gozatzeko leku zoragarria da, zalantzarik gabe.

Urtegi horiek turista asko erakartzen ditu ingurura, arrauna eta beste hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen baitute, baita atseden hartu eta erlaxatzeko ere. Golfak zeresan handia du; izan ere, nahi duenak hori praktikatzeko aukera du Larrabea Golg Klubean.


Leza

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Ignacio Gallo Herrera
  • Azalera: 9.9 km2
  • Helbidea: Herriko Plaza 1 01309 Leza
  • Tel.: 945605021

Arabako Lurralde Historikoko herri txiki hau Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan dago.

Lezara heldu eta berehala, kaletako eraikinek atentzioa emango digute, oso erakargarriak direlako. Erdigunean, esate baterako, zenbait etxe errenazentista ageri dira. Halaber, San Martin eliza ere guztiz deigarria da, atari isabeldar ederra baitu.

Herriko ingurunean barrena abiatuz gero, El Sotillo trikuharria ikusi ahal izango dugu. 1955ean aurkitu zuten, eta 9 lauzaz osaturiko ganbera biribila du. Bestalde, Herrera mendatearen goiko aldean, Errioxako balkoiaren behatokiarekin egingo dugu topo; bertan, paisaiak eskaintzen dituen bista zoragarriei erreparatu ahal izango diegu.


Turismo bulegoa:

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
Gasteiz errepidea, z/g
01300 Guardia (Araba) 


Laudio

  • Alderdia: EH Bildu
  • Alkatea: Ainize Gastaka Martínez
  • Azalera: 37.7 km2
  • Helbidea: Herriko Plaza 5 01400 Llodio / Laudio
  • Tel.: 944034800

San Roke herriko zaindariaren omenezko jaiak ere garrantzitsuak dira oso. Abuztuaren 15ean hasten dira eta bezperan, Odolosteen eguna izeneko jai erraldoia antolatzen dute herritarrek.

Arabako Lurralde Historikoaren iparraldean dago Laudio, Aiarako Eskualdean, eta Bizkaiarekin egiten du muga. Eskualdeko udalerririk garrantzitsuena den honek zazpi auzo dauzka: Ugarte, Gardea, Areta, Lateorro, Larrazabal-Landaluze, Larraño eta hirigunea bera. Nerbioi ibaia da auzo horien guztien ardatz nagusia.

Laudiok aukera ugari eskaintzen dizkio bisitariari, herri eta hiri giroak nahasten baitira bertan. Ingurune menditsua dauka, naturazaleentzako egokia. Ibilbide atseginak ere egin ditzakegu, bizikletaz zein oinez; hala, herria inguratzen duten inguru zoragarriak ikusteko parada izango dugu.

Mendian zehar txangoa egin ostean, hiri erdiko dendak eta kale jendetsuak bisita ditzakegu. Horrez gainera, azpimarratzekoak dira herriko hainbat eraikin dotore, Ugarte Dorretxea tartean. Laudion hamar dorretxe eraiki zituzten antzina, baina egun hori da zutik iraun duen bakarra. Halaber, Katuxa Jauregia aipatu behar dugu, herriko beste altxor bat; XVIII. mendean eraiki zuten, suak suntsituriko eraikin baten gainean.

Bestalde, Arabako herri horrek jai egutegi zabala du. Antzerki, musika-emanaldi, erakusketa eta beste hainbat ekitaldi daude urte osoan zehar eta horregatik edozein egun da aproposa Laudiora joateko. Besteak beste, bi jai nabarmenduko ditugu: Dolumin ostiraleko azoka tradizio handiko festa da eta Aste Santuak baino lehen egiten dute.


Turismo bulegoa:

Aiara eskualdeko turismo-bulegoa
Lamuza, 11
01400 Laudio (Araba)

Tel. 944034930


Moreda Araba

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Maravillas Garcia Diaz de Cerio
  • Azalera: 8.7 km2
  • Helbidea: La Cruz kalea 1 01322 Moreda de Álava
  • Tel.: 945601893

Moreda de Alava Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan dago, eta Nafarroarekin egiten du muga.

Herriak ondare kultural aberatsa du, eta, beraz, ibilbide interesgarria egin dezakegu horietan barrena. Armarriak dituzten eraikinak daude, baita puntu erdiko arkuak dituzten atariak eta eguteran dauden galeriak ere.

Halaber, Santa Maria elizak aipamen berezia merezi du. Bi garaitan eraiki zuten; lehenik eta behin,1595. urte inguruan, eta, ondoren, XVII. eta XVIII. mendeen artean. Barneko aldean, erretaula barrokoa du, eta, horrez gain, margo zoragarriak hormetan eta gangetan.

Ohiturak eta usadioak ugari dira eskualde honetako herrietan, baita Moreda de Alavan ere. Urtero, Pazko-igandean, Judasen Erreketa egiten dute espiritu gaiztoak uxatzeko.


Turismo bulegoa:

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
Gasteiz errepidea, z/g
01300 Guardia (Araba) 


Navaridas

Navaridasko jai nagusiak ekainaren 2an ospatzen dira, Ortegako San Joanen omenez.

Arabakoko Lurralde Historikoan dago Navaridas, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako muino txiki batean.

Navaridasko eraikinik garrantzitsuena Sorkunde Garbiaren eliza da; aurrealdea berezia dauka parrokiak, bi aldetan banatuta, bata gotikoa eta bestea barrokoa. Halaber, baseliza bi daude herrian, Santiago eta Ortegako San Joan ermita, alegia.

Udalerriko ondare historiko eta erlijiosoa bisitatu ondoren, "El monte" deritzon gunera jo dezakegu, Arabako Errioxako artadirik ederrenaz gozatzeko bertan.


Turismo bulegoa: 

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla
Gasteiz errepidea, z/g
01300 Guardia (Araba)


Okondo

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Juan Jose Escuza del Campo
  • Azalera: 29.9 km2
  • Helbidea: Avenida de Zudiviarte 2 1º 01409 Okondo
  • Tel.: 945898023

Jai egun ugari ospatzen dira Okondon urtean zehar, baina herriko festa nagusia abuztuaren 24an ospatzen da, San Bartolomeren omenez. Gainera, baserritarren azoka ere egiten da Okondon martxoko hirugarren igandean, eta nekazaritzako, abeltzaintzako zein eskuz egindako baserriko produktu ugari egoten dira ikusgai.

Arabako Lurralde Historikoan dagoen herrixka lasaia da Okondo; Aiarako Kuadrillan dago, eta Bizkaiarekin muga egiten du. Gainera, sei herri gunek osatzen dute Okondo, eta bere inguruetan, Ganekogorta mendia nabarmendu daiteke.

Arkitektura erlijiosoari dagokionez, Unzako Andre Mariaren eliza ederra azpimarratu dezakegu, XVIII. mendeko eraikin barrokoa. Honen inguruetan, gainera, San Bartolome ermita bisitatu dezakegu.

Halaber, San Prudentzio eta San Esteban ermitak, erretaula neoklasikodunak, eta Otaolako San Sebastian baseliza ere bisitatu ditzakegu; azken honek kanpai bat dauka eraikinaren sarreran, eta antzinako tradizioari jarraiki, ekaitzak uxatzen ditu bere soinuarekin.

Arabako udalerri honek, bestalde, paisaia paregabea dauka; Izalde errekaren bideari jarraituz, begiratoki natural zoragarriak aurki ditzakegu. Era berean, ingurune naturalaz gozatzeko ibilbide ugari eskaintzen dizkio bisitariari Okondok.


Oyón - Oion

  • Alderdia: EH Bildu
  • Alkatea: José Manuel Villanueva Gutiérrez
  • Azalera: 45.2 km2
  • Helbidea: Plaza Mayor 5 01320 Oyón-Oion
  • Tel.: 945622190
  • Faxa: 945622183

Oioneko festa nagusiak abuztuan ospatzen dituzte. Hala ere, urtean zehar bestelako ospakizunak ere egiten dira herrian, besteak beste, urtarrilaren 22an San Bixente eta San Anastasioren omenez egiten dituzten jaiak.

Arabako Lurralde Historikoaren hegoaldean dago Oion, Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrillan, Nafarroatik eta Errioxatik oso gertu. Hiru herrik osatzen dute udalerria, Gorrebustok, Labrazak eta Oionek. Azken hori dugu udalerriko auzoburu, bertan baitaude zerbitzu gehienak.

Oion herriko kaleetan, armarridun eraikin dotoreak ikus ditzakegu, Portuko markesaren eta Buretako kondearen jauregiak esaterako. Jasokundeko Andre Mariaren eliza ere deigarria da oso. XV. eta XVI. mendeen artean eraikitako portada gotiko ikusgarria du. Elizaren dorrea ere bikaina da eta "El Giraldón" deitzen diote.

Bestalde, Labrazan nabarmentzeko modukoa da herrixka inguratzen duen harresia. Muino baten gainean eraiki zuten Erdi Aroko herritxoa. Harresiaren barruan, karrika estuei jarraiki, San Migel elizara iritsiko da bisitaria. Tenpluaren hormetako batek harresia osatzen zuen. Azkenik, Gorrebuston, armarridun etxeak eta Arabako Errioxako elizarik berriena (XIX. mendea) aurkituko ditugu.


Peñacerrada - Urizaharra

  • Alderdia: Agrupación Independiente
  • Alkatea: Juan José Betolaza
  • Azalera: 62.1 km2
  • Helbidea: Fray Jacinto plaza 2 01212 Peñacerrada-Urizaharra
  • Tel.: 945367004

Jai egun, erromeria eta ekitaldi kultural zein erlijioso ugari ospatzen dira Urizaharran urtean zehar. Hirigunean bertan urriaren 6an ospatzen dira jai nagusiak, Arrosarioko Andre Mariren omenez.

Arabako Lurralde Historikoan dago Urizaharra, Arabako Mendialdeko Kuadrillan; Atxabal (1.172 m) eta Toloño (1.263 m) mendiak ditu inguruan.

Sei herriz osatuta dago udalerria eta horietatik guztiotatik Urizaharran daude zerbitzu gehien, besteak beste, udaletxea bera. Halaber, erdi aroko hiribildu hau harresiz inguratuta dago, eta harresian bertan Hegoaldeko Atea izeneko ate bikaina ikusiko dugu.

Urizaharran bertan abiatuko dugu gure ibilbidea, Jasokundeko Andre Mariren parrokia ederra bisitatuz. Handik, Foruen enparantzara joko dugu, eta Hijargo dukeen jauregia bisitatuko dugu han, XVII. mendeko eraikina.

Faido herriari ere aipamen berezia eskainiko diogu, izan ere, bertan daude Peñako Andre Maria, San Miguel eta Kruzia kobazulo artifizialak. Hiru horien artean, Peñako Andre Maria ermitari lotutako kobazuloa azpimarra dezakegu, Euskadiko Monumentu Nazional izendatua.

Ondare historikoaz gain, herriko ingurune ederraz gozatzeko aukera ere eskaintzen digu Urizaharrak, San Leongo kobazulo natural biak ikusiaz.


Erriberagoitia

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Javier Gallego Rodríguez
  • Azalera: 119.8 km2
  • Helbidea: C/Álava nº 2 01420 Pobes
  • Tel.: 945362021

Arabako Lurralde Historikoan dago Erriberagoitia, Añanako Kuadrillan, Gasteiztik 21 kilometrora. 25 herrixkak osatzen duten udalerria ingurune paregabean dago; izan ere, industrializazio gutxi egon da eta, hala, Araba landatarraren oinarria gordetzen jakin dute Erriberagoitiko herritxoek.

Baias ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria eta bere joanean, hainbat errekastoren ura jasotzen du. Bisitariak ibilaldiak egiteko aukera aparta du udalerri honetan. Iparraldean, Arkamo eta Badaia mendilerroek paisaia ederra marrazten dute. Erdialdean, hainbat mendi ageri dira, Cantoblanco eta Escaños tartean, eta hegoaldean berriz, ingurua laua da.

Pobes dugu Erriberagoitiko auzoburua, udalerria osatzen duten herrixken erdigunea, hain zuzen. Bertan, merezi du Jasokundeko Andre Mariaren eliza, atari erromaniko ederra duen tenplua, ikustea. Horrez gainera, ezaguna da oso Pobesen bertan urtero, urriko bigarren igandean, antolatzen duten Babarrun Azoka. Egun horretan, baserriko produktuen erakusketa, salmenta eta dastaketa izaten da herrian eta milaka lagun batzen dira.

Pobesetik iparraldera, Subilla Morillasen inguruetan, Gobaederra izeneko haitzuloa azpimarratzeko modukoa da, izan ere, arkeologia aztarnak topatu zituzten bertan. Ipar-ekialdean, Barronen, XIV. eta XV. mendeen artean eraikitako dorrea ikus dezakegu eta udalerriaren hegoaldean ostera, Leziñana Okan, herrixka inguratzen duen harresiari atxikita dauden gotortutako etxeak nabarmenduko ditugu.


Erribera Beitia

  • Alderdia: RBB (Ribera Baja Bizirik)
  • Alkatea: Amado Martínez de Iturrate Cuartango
  • Azalera: 27.7 km2
  • Helbidea: Plaza de San Martín 1 01213 Rivabellosa
  • Tel.: 945355116

Arabako Lurralde Historikoan dago Erriberabeitia, Añanako Kuadrillan. Bayas ibaiak zeharkatzen du eskualde hau, eta lurralde laua nagusi izan arren, hainbat muino daude bertan, Campas, Quintanilla eta Monteria tartean.

Erriberabeitia udalerria, Arabako gainontzeko haranak legez, sakabanatuta dauden herrixka txikiz osatuta dago. Zehazki, sei herritxo daude eta hirigunea Rivabellosan dauka.

Melledes herrian hasiko dugu gure ibilbidea, hango San Joan eliza bisitatuz. Manzanosera heltzeaz batera, herriko banaketa bereziaz jabetuko gara, trenbideak zehazten duena, hain zuen. Antzinako Errege-bideari jarraituta, San Joan Bataiatzailearen elizaraino iritsiko gara. Leihate erromaniko ederra dauka azken horrek. Handik, Igaegi herrira joko dugu eta bertan, nabarmentzekoak dira topatu dituzten historiaurreko aztarnategiak.

Quintanilla de la Riberara iristean, Bayas eta Zadorra ibaiek zeharkatzen dituzten lur eremuen ikuspegi paregabea izango dugu. Horrez gainera, ezin dugu ahaztu herri horretako eraikinik bereziena, San Esteban parrokia (XVII), alegia.

Erriberabeitian ibilaldia osatzeko, hango hirigunea bisitatuko dugu, Rivabellosa; hemen batzen dira udalerriak eskaintzen dituen zerbitzu publiko gehienak. Bertan, merezi du Errosarioko Andre Mariaren eliza (XV) eta Saenz de Santamaria jauretxea bisitatzea. Azkenik, Rivagudara iritsiko gara, eta herrixka horretako erdigunean bukatu dugu, Jasokundeko Andre Mariaren eliza dagoen lekuan, hain zuzen.

Turismo bulegoa:

Añanako Kuadrilla
Foruen enparantza, 11
01213 Erriberabeitia
Telefonoa: 945 355 089
Faxa: 945 355 053
anana@cuadrilladeanana.es 

Agurain

  • Alderdia: EH Bildu
  • Alkatea: Raúl López de Uralde Baltasar
  • Azalera: 37.8 km2
  • Helbidea: Zapatari 15 01200 Salvatierra / Agurain

Arabako Lurralde Historikoaren herri hau Arabako Lautadako Kuadrillan dago eta Entzia eta Iturrieta mendilerroak ditu inguruan, pagadi ikusgarriekin. Bost herrik osatzen dute eta horietatik, Agurain nabarmendu behar dugu, udalerriko auzoburua delako, batetik, eta 1975ean monumentu-multzo izendatu zuten Erdi Aroko harresidun hirigunea duelako, bestetik.

Hala, alde zaharrak hiru kale nagusi ditu: Zapatari, Haragitegi eta Kale Nagusia. Azken horretan daude herriko eraikinik ederrenak, Santa Maria eta San Joan Bataiatzailearen elizak, tartean. Biek XVI. mendeko erretaulak dituzte barruan.

Horrez gainera, datu interesgarri gisa, Donejakue bideak herria igarotzen duela aipa daiteke.

Ingurune naturala ederra da, eta, horri esker, zenbait ibilbide egin daitezke, bizikletaz zein oinez. Era horretan, ezkutuan dauden bazter guztiak ezagutu ahal izango ditugu.

Hala, merezi du inguru hartan dauden monumentu megalitikoak ikustea. Besteak beste, nabarmentzeko modukoak dira Sorginetxe trikuharria (Arrizabalaga auzoan), Mendiluzeko cromlecha eta Itaidako menhirra (azken biak Entziako mendilerroan aurkitu zituzten). Opakua mendatetik hurbil daude eta oso ongi zaindu dituzte, monumentuok duten interes historikoaren seinale.


Turismo bulegoa:

Kale Nagusia, 8
01200 Agurain (Araba)
Telefonoa: 945 302 931
turismo@cuadrillasalvatierra.org 


Samaniego

  • Alderdia: EH Bildu
  • Alkatea: M. Pilar Garmendia Iparraguirre
  • Azalera: 81.1 km2
  • Helbidea: Sor Felicias 1 01307
  • Tel.: 945609104

Urte osoa da aproposa Samaniego ezagutzeko, eta are gehiago, Aste Santua. Izan ere, herri honetako ohitura zaharrenetako bat ezagutzeko aukera izango dugu garai horretan. Judasen Erretzeari buruz ari gara. Berpizkunde igandean, panpina bat erretzen dute herriko izpiritu gaiztoak uxatzeko. Aspaldiko usadio hau ikusgarria da oso.

Arabako Lurralde Historikoaren hegoaldean dago Samaniego, Errioxatik oso hurbil. Kantabriar mendilerroaren magalean kokatuta, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla osatzen duten 15 udalerrietatik bat dugu.

Samaniegon ezinbesteko geldialdia egin beharra dago ardoaren ibilbide famatua osatzeko. Lurralde honetako paisaian ohikoak dira ardandegi eta mahasti ederrak. Ardo onenak dastatzeko, udalerrian dauden ardandegietara joan gaitezke; hala, edari honen inguruko kultura ezagutzeko parada izango dugu.

Horrez gainera, nabarmentzeko modukoa da herriko alde zaharra. Ongi zainduta dago eta kaleetan barrena, besteak beste, XV. mendeko Jasokundearen eliza ikusiko dugu. Eliza hori gotorleku bezala eraiki zuten. Atari barroko bikaina du, eta, barruan berriz, erretaula nagusi churriguereskoa dauka. Samaniego Jauregia ere eraikin ederra da. XVII. mendeko oinetxea zaharberritu egin zuten eta egun hotela da. Halaber, erdigunetik kanpo, Bailarako Ama Birjinaren baseliza polita topatuko dugu mahastiek marrazten duten paisaian.


Donemiliaga

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Erika Letamendi Hurtado
  • Azalera: 89.8 km2
  • Helbidea: Andia 9 01208 Ordoñana / Erdoñana
  • Tel.: 945300472

Donemiliaga herriko jairik esanguratsuenak San Roman festak dira; maiatzeko azken asteburuan ospatzen dira Durruma herrixkan. Udalerriko jairik jendetsuenak hauek izan arren, herrixkarik gehienek beraien zaindariaren jaiak ospatzen dituzte; modu horretara, uztailaren 2an Gipuzuri erromeria izaten da Adanako Santa Isabel baselizan.

Arabako Lurralde Historikoko ipar-mendebaldean dago Donemiliaga, Arabako Lautadako Kuadrillan. Gainera, 15 herrixkatan dago banatuta udalerria eta horietatik guztietatik Erdoñana da herrialde nagusia.

Barria auzoan ekingo diogu gure ibilbideari, Narvaja herrixkan; Barriako San Bernardo fraideen monasterioa bisitatuko dugu hemen, XII. mendeko eraikina. Egun, gune honetan dagoen eraikina XV. mendekoa da eta garai batean monasterioa zena aterpetxea da orain, gazte askoren udalekuetako aterpea.

Udalerriko ondarea bisitatzeko ibilaldiarekin jarraituz, 1832an Egilazetik gertu aurkitutako trikuharria ikusiko dugu ondoren ; 1965an ekin zioten indusketa laneai, eta horrela, tumuluaren alderdi bat bistan gelditu da. Egilaz edo Aizkomendi trikuharria Euskal Herrian ondoen zaindutako aurkikuntzetako bat da.


Urkabustaiz

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Xabier Álvarez de Arcaya Fernández de Landa
  • Azalera: 60.5 km2
  • Helbidea: c/ Godamiturri nº 7-1ª planta. 01440. IZARRA-URKABUSTAIZ
  • Tel.: 945437080
  • Faxa: 945437288

Izarra Urkabustaizeko herri nagusiko jai nagusiak irailaren 30ean eta urriaren 3an ospatzen dituzte, Errosarioko Ama Birjinaren omenez.

Arabako Lurralde Historikoan dago Urkabustaiz. Gorbeialdeko Kuadrillako mendebaldean dago kokatuta, Gorbeiako mendigunearen eta Urduñako haitzen artean. Udalerria 11 auzok osatzen badute ere, Izarra da bertako hirigunea.

Urkabustaizeko ondare historikoa Zuia eskualde osoko ederrenetakoa da. Eraikinik esanguratsuenen artean, Beluntzako San Pedro eliza nabarmendu dezakegu, XII. mendekoa, arte erromanikoaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen baitigu.

Bestalde, paseatzeko hainbat ibilbide eskaintzeaz gain, bisitari gehien jasotzen dituzten eskualdeko lekurik ederrenetakoak daude Urkabustaizen; Unza eta Ebana artean kokatuta Goiuri-Ondona ur-jauzi ikusgarria, esaterako. Halaber, Gibijo mendizerran kokatutako Ibaizabal ur-jauzia ere nabarmenduko dugu; Izarratik oinez joan gaitezke bertaraino, inguruotako bista paregabeak ikusiaz.

Arabako udalerri hau pagoz eta haritzez beteriko basoz inguratuta dago, eta Alto del Corral da mendizale gehien jasotzen dituena. Azkenik, Ostuño parkera joko dugu, Izarrako ingurune natural paregabean dagoen aisialdirako gunera.


Gaubea

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Gorka Salazar Senso
  • Azalera:  238.5 km2
  • Helbidea: Arquitecto Jesús Guinea 30 01426 Villanueva de Valdegovía
  • Tel.: 945353033
  • Faxa: 945353133

Arabako Lurralde Historikoaren mendebaldean dago Gaubea, Añanako Kuadrillan eta Burgostik gertu. 30 herrixkak osatzen dute udalerria, eta Uribarri Gaubea da herrigune nagusia edo udalerriko auzoburua.

Gaubeako haranak paraje paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen dio bertara hurbiltzen den orori, ingurune zoragarriak ezezik, ondare natural zein historiko-artistiko aberatsa baititu. Batetik, ermitak eta elizak azpimarratuko ditugu, hala nola, Jasokundeko Andra Mari eliza erromanikoa, Tuestan, aurrealde erromanikoa duen eraikin ederra.

Bestalde, hainbat dorre eta oinetxe ere izango ditugu udalerrian bisita gune. Horien artean, nabarmentzekoa da Varonatarren dorre-jauregia, XIV. mendearen bukaeran eraikitakoa eta Villanañe herrian kokatutakoa; egun, monasterio bat jaso arren, barrunbe gotortu eder honek defentsarako elementu ugari gordetzen ditu oraindik. Herrigunean bertan, Angostoko Andra Mari eliza ere nabarmentzeko moduko eraikina da, errenazimendu garaiko erretaula duen XIV. mendeko tenplua, alegia.

Halaber, interes handiko aztarna ugari daude oraindik udalerri honetan, besteak beste, Corro eta Pinedo kobazuloak eta Santa Lucía-Santa Olalla nekropoliak.

Azkenik, Valderejoko Parke Naturala ere edertasun handiko paraje ikusgarrian dago, naturarekin bat egoteko leku atsegina osatuz. 1992an izendatu zuten Parke Natural eta fauna zein flora aberatsa jasotzen du. Valderejoren bihotzean egonik, Lalastra herrixka hartuko dugu parkean zehar ibilbideak egiteko abiapuntu.


Turismo bulegoa:

Jesus Guinea arkitektoa, 96
01426 Gaubea
Telefonoa: 945 353040
Faxa: 945 353040
turismo@valdegovia.com  


Harana

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Larraitz Waliño Arana
  • Azalera: 39.1 km2
  • Helbidea: Avenida Entzia, 52. 01117 Alda
  • Tel.: 945406006

Haranak oso erroturik dauden jaiez eta ekitaldiez gozatzeko aukera ematen dio bisitariari. Herrira maiatzean joatea erabakiz gero, Maiatzeko Jaia hurbiletik ezagutuko dugu. Erritual tradizionala da, eta, horren arabera, pago bat landatzen dute herriko mutur batean.

Arabako Mendialdeko Kuadrillako herria da Harana. Eskualdeko ekialdean dagoen haran zoragarri baten aurrean gaude eta Nafarroarekin egiten du muga.

Herrira iritsi eta berehala, ingurune naturalaren edertasunak atentzioa emango digu. Landaretza aberatsa eta animalia-espezie asko nahasten dira lursail hauetan. Enklabe zoragarri honek, gainera, zenbait irteera egiteko parada eskaintzen du, bai ibilbide laburrak, baita tontorretara igoerak ere.

Txango hau egin eta gero, herriko kaleetan barnera gaitezke, eta, hala, hainbat txoko artistiko eta kultural ikusi ahal izango ditugu. San Pedro parrokia-eliza da azpimarragarrienetariko bat, barneko ganga gotikoei eta Juan de Garayk diseinaturiko atari politari esker. Bestalde, etxe batzuk Erdi Aroko ezaugarriak gorde dituzte eta oso deigarriak dira.


Turismo bulegoa:

Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
01110 Kanpezu (Araba)
Telefonoa: 945 405424
Faxa: 945 405472
E-posta: info@montanaalavesa.com  


Eskuernaga

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Iñaki Pérez Berrueco
  • Azalera: 8.5 km2
  • Helbidea: Herrería 15 01307 Villabuena de Álava / Eskuernaga
  • Tel.: 945609024

Herriko jai nagusiak maiatzaren 15ean eta azaroaren 30ean ospatzen dira, San Torcuatoren eta San Andresen omenez, hurrenez hurren.

Arabako Lurralde Historikoaren hegoaldean dago Eskuernaga, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan. Hirigunea Herrera errekaren alde bietan dago kokatuta, eta, udalerriko gainontzeko lurretan, mahastiek marrazten dituzten paisaia zabalak eta lurzoru lauak dira nagusi.

Udalerri honetan nabarmentzeko modukoak dira erdiguneko eraikin dotoreak. Besteak beste, hainbat jauretxe ikus ditzake bisitariak, Indianoaren etxea eta Solanoko Markesarena, tartean.

Horretaz gain, San Andres parrokia ederra ere azpimarratzekoa da. XVI eta XVIII. mendeen artean eraiki zuten eraikin hori. Era berean, merezi du San Torcuato eta Andre Mariaren ermita bisitatzea. Erromatar garaiko aztarnak gordetzen ditu baseliza horrek barruan.

Arabako Errioxako beste hainbat herrirekin gertatzen den bezala, ardoaren kultura guztiz errotuta dago Eskuernagan. Hala, inguruko upeltegiak bisitatzeko aukera paregabea dugu, ardoa nola egiten den ikusteko.


Vitoria-Gasteiz

  • Alderdia: PSE-EE
  • Alkatea:  Maider Etxebarria García
  • Azalera: 276,8 km2
  • Helbidea: Plaza de España s/n 01001
  • Tel.: 945161616

Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiriburua da Gasteiz. Lurralde Historikoaren erdigunean dago eta EAEko organo instituzional garrantzitsuenak bertan daude: Lehendakaritza Ajuria Enean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza Lakuan eta Eusko Legebiltzarra. Hala, Gasteiz jarduera administratiboaren erdigune da.

Horrez gainera, hiri monumentala dugu. Hirigune historikoa, esaterako, Monumentu Multzo izendatu zuten 1997an. Trazatu gotikoa eta karrika estuetan barrena dauden etxetzar eta jauregiak ederki asko gorde ditu hiriak urteen joan-etorrian. Alde zaharrean dauden lau elizen dorreak nabarmentzen dira bertan: Santa Maria katedrala edo katedral zaharra, hirigunearen goiko aldean topatuko dugun eliza; San Pedro eta San Bizente elizak, eta San Migel parrokia. Azken horretan gurtzen dute Andre Maria Zuria, Gasteizko zaindaria.

Amabirjinaren izena daraman plaza San Migel elizaren azpian dago. Gasteiztarren eguneroko bizitzaren erdigune dugu, eta gainera, oso leku ezaguna da; izan ere, Andre Maria Zuriaren jaiak bertan hasten dira abuztuaren hasieran, Zeledonen jaitsierarekin. Plaza Berria, 1984an monumentu artistiko-historiko izendatu zuten enparantza, handik oso gertu dago. Arkupez inguratuta dago udaletxea hartzen duen plaza eta bertan hasten da zabalgune neoklasikoa. Handik abiatuta oinezkoentzako kaleak aurkituko ditu bisitariak eta horietan merkataritza giro bizia egon ohi da.

Berdegune handiak 

Hirigintza eta ingurumena ongi uztartzen jakin du EAEko hiriburuak. Estatuan inguru berde gehien duen hirietako bat da Gasteiz, biztanle bakoitzeko 40 metro karratuko gune berdea baitago aisialdirako. Erdigunetik kilometro gutxira daude Gasteizko eraztun berdea osatzen duten lau naturguneak; Olarizu, Armentia, Salburua eta Zabalgana. Hirigunea eta landagunea lotzeko balio dute, eta ekologiaren eta paisaiaren aldetik garrantzi handia dute.

Bestalde, kultura eskaintza zabala dago Gasteizen. Kultur etxe eta museo ugari daude, tartean Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa. Egitarau oparoan hainbat kultura-jarduera azpimarratzeko modukoak dira; Euskal Zinemaren Astea, Udaberriko Artisautza Azoka eta Nazioarteko Jazz Jaialdia, esate baterako.


Turismo bulegoa: Plaza General Loma, s/n 


Iekora

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Alfredo Arguijo Echazarreta
  • Azalera: 18.8 km2
  • Helbidea: La iglesia 4 01322 Yécora / Iekora
  • Tel.: 945601255
  • Faxa: 945601255

Mahastiz betetako lautada inguruan duela, muino batean dago Arabako Errioxako herri txiki hau. Arabako hegoaldeko landa giroko herrixkek duten egitura bera du Iekorak. Hala, etxe multzo trinkoa dago herrigunean, altuera txikiko eraikinek osatutakoa, urteen joan-etorrian aldaketa gutxi jasan dutenak.

Erdigunean, Errenazimentu garaiko hainbat eraikin ikus ditzakegu, baina zalantza barik, San Joan Bataiatzailearen eliza dugu monumenturik ikusgarriena. XIV. mendeko kanpandorre karratua du eta bi estilo uztartzen ditu tenpluak, gotikoa eta errenazentista, hain zuzen.

Hirigunetik hurbil, kilometrora batera gutxi gorabehera, Berzijanako Andre Mariaren baseliza (XIII-XIV) azpimarratu behar dugu. 1984an eraberritu zuten eta zuhaitzez jositako paraje ederrean dago. Halaber, inguru hartan, Erdi Aroko iturria topatuko du bisitariak. Iturri Zaharra ere deitzen diote horri.

Bestalde, eskualde honetan ohikoa denez, ardoaren kultura erabat barneratuta dute herritarrek. Lau upelategi txiki daude bertan, eta Errioxa jatorri-izeneko ardoa lantzen dute.

Antzinako usadio eta ohiturak ongi gordetzen jakin dute Iekoran. Hala, urtero, maiatzaren bigarren asteburuan eta abuztuaren hirugarrenean, Katearen dantza izenekoa egiten dute Berzijanako Amaren omenez. Guztira, zortzi dantzari eta Katximorroa, eskualde honetako pertsonaia tipikoa, aritzen dira.

Ama Birjina ermitatik parrokiara eta alderantziz eramaten dute prozesioan maiatzean eta abuztuan, hurrenez hurren. Bidean doazela, lau gizonezkok eta lau emakumezkok, hiru aldiz egiten dute dantza bi ilaratan jarrita, parez pare. Alkandora zuria, praka edo lasaiera handiko gona, abarketak eta buruan zapia daramate dantzariek.


Zalduondo

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Lurdes Lekuona Laburu
  • Azalera: 12 km2
  • Helbidea: Arbín 01208 Zalduondo
  • Tel.: 945314534
  • Faxa: 945314534

Zalduondoko jai nagusiak inauteriak dira, eta jaietako pertsonaia ugari izaten dira festotan, tartean kaldereroak.

Arabako Lurralde Historikoan dagoen herri txikia bat da Zalduondo, Arabako Lautadako Kuadrillan.

Ondare historiko azpimarragarria dauka herri arabar honek. Lazarragatarren jauregian ekingo diogu gure ibilbideari, XVI. mendeko eraikinean. Eskualdeko Museo Etnografikoa dago bertan, eta inguruotako kultura zein historia elementu ezberdinen bidez erakutsiko zaigu, hau da, fauna, landare eta eskuz egindako elementuen bidez. Nabarmentzekoa da, halaber, Larreatarren jauretxea, oraintsu eraberritu duten eraikina.

Hainbat eliza zein ermita ere badaude Zalduondon, herriko hainbat gunetan. Izpiritu Santuaren ermitan, esaterako, San Adrian kobazuloan dago, eta San Julian zein Santa Basilika baselizak, ostera, Aistraren inguruetan daude, garai batean erromatarren herri gunea izandakoa.

Herriko ondare historikoa ikusi ondoren, Zubizabal eta Txaroste erdi aroko zubiak ikusteko aukera eta hauen inguruetan ibilaldi ederrak egiteko aukera ere eskainiko digu Zalduondok.


Zambrana

  • Alderdia: PSOE-PSE
  • Alkatea: Maria Trinidad Zarza Martínez
  • Azalera: 39,5 km2
  • Helbidea: Ayuntamiento 2 01212 Zambrana
  • Tel.: 945337014

Urtean zehar hainbat jai egun ospatzen dira Zambranan. Santa Luzia zaindariaren jaiak, esaterako, uztailaren azken asteburuan ospatzean dira; jai herrikoiak, ostera, irailean izaten dira, San Isidroren omenez.

Arabako Lurralde Historikoan dago Zambrana, Añanako Kuadrillan. Lau auzok osatzen dute udalerria eta Zambrana bera da auzoburua.

Arabako herri hau ezagutzeko ibilbidea hirigunean bertan hasiko dugu, hango harresidun etxeak eta Santa Luzia eliza bisitatuz. Berganzo herrian, bestalde, San Migel parrokia ikusiko dugu, erretaula erromaniko ederra duen eliza, hain zuzen.

Ondoren, Portilla herrirako bidea hartuko dugu, izen bereko gaztelu ospetsua ikusteko. Inguruan, gainera, paisaia natural ederra dauka eta, hortaz, Arabako zonalde honetako ikuspegi paregabeak ikusteko aukera ezin hobea izango dugu gaztelutik bertatik.


Zigoitia

  • Alderdia: EAJ-PNV
  • Alkatea: Javier Gorbeña García
  • Azalera: 102 km2
  • Helbidea: Bengolarra 1 01138 Ondategi
  • Tel.: 945464041

Arabako Lurralde Historikoaren iparraldean dago Zigoitia, Gorbeialdeko Kuadrillan, hain zuzen. 17 herrixkek osatzen dute udalerria, eta horietatik Gopegi eta Ondategi dira garrantzitsuenak. Gainera, azken hori da Zigoitiko auzoburua.

Armarridun etxe eta jauretxeen lurraldea, Zigoitiak interes historiko eta edertasun handiko eraikin ugari ditu. Maurga izeneko herritxoan, esaterako, nabarmentzeko moduko zenbait oinetxe daude, Hurtado-Mendozatarren dorretxea (XV. eta XVI. mendeak) eta Berastegitarren jauregia, tartean.

Arkitektura erromanikoa ere ikus daiteke udalerri honetako herrixketan barrena. Zestafen esaterako, arte erromanikoaren bi eraikin adierazgarri aipatu behar ditugu; San Nicolas parrokia eta Gorostizako San Migelen baseliza. Ondategin berriz, San Lorenzo parrokia azpimarratuko dugu. Eraikinak estilo erromanikoa gorde du, baina barruko erretaula nagusia barrokoa da. Gopegin azkenik, merezi du Andre Mariaren eliza ikustea.

Zigoitia eskualdeko bigarren udalerririk handiena dugu azaleran. Lur gehienak gainera, Gorbeiako Parke Naturalean daude. Naturgune paregabea da Gorbeiakoa, paisaiaren eta ekologiaren ikuspuntutik balio handiko ingurua baita. Euskal mendizaletasunaren erreferente dugu Gorbeiako (1.481 m) tontorra. Murua herritik hainbat bide hartuta igo daiteke gailurrera. Horietako batek Zubialde ibaiari jarraitzen dio eta bisitariak paraje ederra topatuko du inguru horretan: Mairuelegorretako kobazuloak. Hainbat galeriek osatzen duten labirintoak 12 kilometroko azalera du eta barruan forma bitxiak aurki ditzakegu.

Horrez gainera, begiratoki paregabea topatuko dugu Oketa (1.031 m) mendian; Zigoitiko eta Arabako Lautadako paisaiak ikusiko ditugu, Urrunagako urtegia eta Urkiolako gaina atzean dituztela.

Halaber, Bengolarra izeneko aisaldigunea ere aipatu behar dugu. Hariztiez eta berdegunez inguratuta, atseden hartzeko leku paregabea da. Zerbitzu asko ditu gainera, igerilekua, mahaiak, barbakoak, frontoia, haurrentzako jolastokia?

Bestalde, Zigoitian urtero antolatzen duten Gorbeialdeko Zaldien Erakusketa nabarmentzekoa da. Azoka horretan, zaldiak, behiak, ardiak eta ahuntzak ikus daitezke eta horrez gainera, zaldi-hezieraren erakustaldiak egiten dituzte.


Zuia

  • Alderdia: EH BILDU
  • Alkatea: Unai Gutiérrez Urquiza
  • Luzeera: 123 km2
  • Helbidea: Udal Plaza Nº1, 01130 Murgia
  • Tel.: 945430005  
  • Faxa: 945430366

Arabako Lurralde Historikoan dago Zuia, Gorbeialdeko kuadrillan. 13 herriz osatuta dago eta Murgia da bertako herri nagusia edo auzoburua.

Udalerri arabar honetako bidaia hasteko, Zuiako ia herri guztietan dauden baserri handiak bisitatuko ditugu. Erdi Aroko baserriak dira eta, etxe horietako asko, gainera, familia askoren arteko borroken agertoki izan ziren antzina.

Zuiako inguruan, eta Bitoriano herritik igota, Oroko haitzak ezagutuko ditugu, Zuia osorik inguratzen dute pagadiz eta hariztik betetako natur gune dotorea; halaber, han dauden ikuspegiak dira, zalantzarik gabe, bisitariak inguruotan aurkituko duen interes gune nagusia. Horretaz gain, udalerriko eraikin erlijioso nagusia ere gune horretan dago, Oroko Santutegia, XVI. mendekoa.

Bestalde, baso zabaletan zehar abiatuz gero, Jugo herritik gertu, Jugatxi ermita ikusiko dugu, erretaula barrokoa duen nekazaritza estiloko eraikin ederra, XIII. mendekoa. Horretaz gain, Jugatxiko atsedenlekua ere ermitaren inguruan dago.

Azkenik, bisitari azken ukitua emateko, eztiaren museora joan gaitezke, eta han, produktu honi buruzko bitxikeria guztiak ezagutu ahal izango ditugu. Izan ere, eztia erauzteko eta ontziratzeko areto berezia dago, eta erlezainak hara joaten dira uzta lantzera.


Turismo bulegoa:

Gorbeialdeko Kuadrillako Turismo Bulegoa
Udaletxeko plaza, 1
01130 Murgia (Araba)
Telefonoa: 945 43 01 67
Faxa. 945 430 133
oficinadeturismo@cuadrillazuia.com