Kexaako monumentu multzoa

Kexaan gertatu ziren Arabaren eta Euskal Herriaren historiako pasadizo aipagarrienetako batzuk. Aiaratarrengandik jaso dugun kultur ondarea, Kexaako monumentu multzo bikaina, kultur ondasun kalifikatu bat da. Nobleziaren ondare zibil gisa, zatirik handiena XIV. mendearen bigarren erdian eratua, bera da hobetoen mamitu zen ondaretako bat, eta gaur egunera arte hobetoen zaindu zenetako bat.

Aiaratarren leinuaren eta Kexaako oinetxearen arteko batasun estu-estu hori agitu zen jauregia eraiki zenean, 1378. urtean moja domingotarren komentua sortu zenean, Aiaratarren leinuaren mausoleoa ezarri eta Adatseko Ama Birjinaren kapera-dorrea eraiki zenean. Adatseko Ama Birjinaren kaperan biltzen da Kantzilleraren ahalegin artistikoen muina.

 

Harremanetarako informazioa  

Turismo bulegoa: 945 39 94 14

Monumento multzoa, aurretiko zita: 945 39 92 64