Berehalako informazio hornidura
Nabarmenduak
BIH sistemari buruzko informazio orokorra
2018ko urtarrilaren 1ean, Arabako Foru Ogasunak BEZa kudeatzeko sistema berria ezarri du; sistemaren oinarria informazioa berehala ematea da.
Sistema horretaz baliatuz, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak arteztu ahal izango dira Arabako Foru Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez, fakturazio erregistroak ia berehala bidaliz, hain zuzen.
Nork erabili behar du BIH?
BIH Sistema berria nahitaez erabili behar dute gaur egun BEZaren autolikidazioa hilero aurkeztu behar duten subjetu pasiboek; honako hauek dira:
- Hileroko Itzulketen Erregistroan inskribatuta daudenak.
- Enpresa handiak (6 milioi € baino gehiago fakturatzen dituztenak).
- BEZaren taldeen araubide berezian dauden enpresak.
Horrez gainera, subjektu pasiboek beren borondatez erabaki ahal izango dute BIH sistema berria erabiltzea; horren aldeko hautapena errolda eredu egokian adierazi beharko dute.
BIH ohiko galderak
Ohiko galderak kontsultatu (2023ko maiatzan eguneratuak)
-
Berraztertutako galderak: 2.17, 9.1, 9.6
-
Berri galderak: 3.20, 3.21, 3.22, 4.25, 4.26, 4.27, 9.6
Dokumentazio teknikoa
Dokumentazio teknikoa
Berritasunak
2024-09-27 Baliozkotzeen eta erroreen dokumentu berria argitaratu da. Dokumentu horretan zerga-tasen ( % 0 eta % 5) eta zerga-tasa berrien ( % 2 eta % 7,5) luzapen-mailako aldaketak islatzen dira, dagozkien baliokidetasun-errekarguekin eta indarrean jartzeko datekin.
2024-01-01 Baliozkotze eta akatsen bertsio berria argitaratuta. Zehazki, BEZaren tasen aldi baterako luzapenaren jarraipenari buruz
2023-12-27 Baliozkotze eta akatsen bertsio berria abian dago.
2023-11-03 SuministroInformacion.xsd eskemaren bertsio berri bat argitaratu da. BEZaren lerroak areagotu dira fakturetan, gehienez ere 12 lerroraino. Orain arte muga BEZaren 6 lerrotan egon da.
2023-06-30 Baliozkotzeen eta akatsen dokumentua aldatu da, ekainaren 28ko 5/2013 Errege Lege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
2023-06-28 Baliozkotze eta akatsen bertsio berria argitaratuta.
2023-01-01 Baliozkotzeen eta erroreen dokumentu berria argitaratzea. Onartzen dira % 0ko eta % 0,62ko errekargu tasak eragiketa data 2023ko urtarrilaren 1a bada (errekargu mota bakoitzerako aurreikusitako denbora mugekin).
2022-09-27 Baliozkotze eta akatsen bertsio berria argitaratuta.
2021-07-01 IOSS indarrean jartzea eta H7 dokumentu berria. Baliozkotze eta erroreen dokumentua eguneratzea
2021-02-01 "Kontsignan dauden ondasunen salmenten" hornikuntza eskuragarri dago
2021-01-11 Baliozkotze eta akatsen bertsio berria abian dago.
2020-12-18 Proben ingurunean eskuragarri dago “Kontsignan dauden Ondasunen Salmenten” web zerbitzua.
Oroigarri: Eskemak eguneratu dira.
2020-11-16 Proben inguruan “baliozkotze eta errore berriak” erabilgarri.
2020-10-28 Dokumentu berriak (Baliozkotzeak eta akatsak, Web zerbitzuaren deskribapena, Eskemak, Web zerbitzuen WSDL, Bloke funtzionalak). 2021/01/11ean indarrean sartzea.
Proben ingurunea martxan jartzea 2020/11/16tik aurrera.
2020-02-03 Baliozkotzeen eta akatsen dokumentua: R2 eta R3 motako ordezko faktura zuzentzaileetarako ezarritako baliozkotzeen malgutzea.
2020-01-30 Ohiko galdera berriak argitaratu ditugu.
2019-11-05 Baliozkotze eta akatsen bertsio berria abian dago.
2019-10-01 Proben inguruan “baliozkotze eta errore berriak” erabilgarri.
2019-07-15 Baliozkotze eta erroreen dokumentu berriaren argitalpena (2019ko azarotik aurrera).
Web zerbitzuaren deskribapena
Baliozkotzeak eta akatsak
Bloke funtzionalak
WEB zerbitzuen WSDL
Abenduaren 21ean aldatu dira web zerbitzuetako WSDLak, behin betiko URLei erreferentzia egiteko. Proba inguruko URLak eskuragarri daude Proba inguruko azalpen agirian.
Bidalitako fakturen hornikuntza
Inbertsio ondasunen hornikuntza
Erkidego barneko eragiketen hornikuntza
Bidalitako kobruen hornikuntza
Zerga Garrantzia duten Eragiketen hornikuntza
Jasotako Ordainketen hornikuntza
Eskemak
Proba ingurunea
Borondatezko ordezkaritza, araudia eta kontaktua
Nola bidali eta ikusi fakturazio erregistroak zergaduna ez den beste batek, BIHren bitartez.
Pertsona horrek altan egon behar du Borondatezko Ordezkarien
Erregistroan, eta 2D maila eduki behar du, zergadunak baieztatua.
Foru Gobernu Kontseiluaren 29/2018 Foru Dekretua, ekainaren 26koa. Onestea aldatu dadila balio erantsiaren gaineko zergaren arautegia, zeina onetsi baitzuten apirilaren 27ko 124/1993 Foru Dekretuak eta fakturatzeko eginbeharren arautegia onetsi zuen maiatzaren 28ko 18/2013 Foru Dekretuak
Foru Gobernu Kontseiluaren 56/2017 Foru Dekretua, abenduaren 5ekoa, zenbait zerga araudi aldatzea, balio erantsiaren gaineko zergan informazioa berehala hornitzea gehitzeko >>
703/2017 Foru Agindua, abenduaren 26koa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuarena, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez artezteko arauak eta zehaztapen teknikoak ezartzen dituena
422/2018 Foru Agindua, uztailaren 9koa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuarena. Honako hau aldatzea: 703/2017 Foru Agindua, abenduaren 26koa, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez artezteko arauak eta zehaztapen teknikoak ezartzen dituena.
Arabako Foru Ogasunak bi postontzi edukiko ditu zergadunei BEZaren berehalako informazio horniduraren inguruan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko.
Kudeaketaren inguruko galderak:
gestionSII@araba.eus
Sistema informatikoaren inguruko galderak:
informaciontecnicaSII@araba.eus