BEZaren hileko itzulketak

Hileko itzulketa jasotzeko eskubidea erabili nahi duten subjektu pasiboak subjektu pasiboak hileko itzulketen erregistroan (HIE) inskribatuta egon behar dira. Ez daudenek honako hau soilik eskatu ahal izango dute itzultzeko: urte naturaleko azken likidazioa amaitutakoan beren alde duten saldoa.

Betebeharrak direla eta, subjektu pasiboek hilean-hilean aurkeztu behar dituzte BEZaren autolikidazioak, baliabide telematikoak erabiliz; gainera, BEZaren faktura erregistroak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztu behar dituzte.

  1. Baliabide telematikoen bidez aurkeztutako 036 ereduko zentsu aitorpen batean eskatu behar da (inskripzioa soilik).

  2. Zergadunak egunean eduki behar ditu bere zerga betebeharrak.

  3. Ezin da egon HIEn kautelaz baja ematea edo IFZ kentzea eragiten duten kasuetan.

  4. Ezin du egin araubide erraztuan kargatzen den jarduerarik.

  5. Entitate taldeen araubide berezia: Taldeko entitate guztiek erabaki behar dute HIEn inskribatzea eta horretarako baldintzak bete behar dituzte.

Urte batean erregistroan inskribatuta egoteko, eskaera aurreko urteko azaroan aurkeztu behar da. Erregistroko inskripzioa urtarrilaren 1ean hasiko da ondorioak sortzen.

Hala ere, HIEn inskribatzeko eskaera aurreko paragrafoan ezarritako epealdian aurkezten ez duten subjektu pasiboek eta, jarduera egiten hasi ez arren, jarduera horretarako ondasunak edo zerbitzuak eskuratu dituzten enpresaburuek eta profesionalek aldizkako autolikidazioak aurkezteko epealdian eskatu ahal izango dute erregistroan inskribatzeko. Batera zein bestera, HIEko inskripzioak autolikidazioak likidatzeko epealdiko azken egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Urte batean HIEn baja emateko eskaerak aurreko urteko azaroan aurkeztu behar dira. Baja eskatuz gero, ezin eskatu izango da berriz inskribatzeko urte natural berean.