Nola izapidetu
Erabili beharreko ereduak
Eredu hau BEZaren hileko edo hiruhilekoko aitorpena egiteko aurkeztu behar dute jarduera ekonomikoetan BEZaren araubide orokorra aplikatzen duten enpresaburuek eta profesionalek, bai eta araubide bereziren bat (nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia, baliokidetasun errekarguaren araubidea eta araubide erraztua ez besteren bat) aplikatzen dutenek ere.
Eredu hau BEZaren noizean behin zergadunek aurkeztu behar dute Batasunaren barruko garraio ibilgailu berrien emate salbuetsien gaineko karga itzultzeko eskatzeko, bai eta baliokidetasun errekarguaren araubidean dauden jarduerak baino egiten ez dituztenek ere Batasunetik kanpoko bidaiariei itzulitako BEZaren kuotak ordain dakizkiela eskatzeko.
Eredu hau ez enpresaburu ez profesional ez diren pertsonek aurkeztu behar dute Batasunaren barruan garraio ibilgailu berriak eskuratzen dituztenean, bai eta enpresaburu edo profesional izan arren BEZaren hiruhilekoko aitorpenik aurkeztu behar ez dutenek ere, eragiketa jakin batzuk egiten dituztenean.
Eredu hau jarduera ekonomikoetan BEZaren araubide berezia aplikatzen duten zergadunek aurkeztu behar dute zerga horren hiruhilekoko autolikidazioa egiteko.
Eredu hau talde bateko kide izanik urtarrilaren 19ko 12/1993 Foru Dekretuko IX. tituluko IX. kapituluko araubide berezia aplikatuko duten entitateek aurkeztu behar dute hileko eragiketen berri emateko.
Eredu hau nekazaritza, basogintza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian dauden zergadunek aurkeztu behar dute Batasunaren barruan egindako esportazioen edo emateen konpentsazioa eskatzeko.
Eredu informatibo hau pertsona edo entitate batekin guztira 3.005,06 eurotik gora jotzen duten eragiketak egiten dituzten enpresaburuek eta profesionalek aurkeztu behar dute.
Eredu informatibo hau Batasunaren barruan ondasun emateak edo eskuraketak egin dituzten enpresaburuek eta profesionalek aurkeztu behar dute, bai eta hiru aldeko eragiketak egin dituztenek ere.
Eredu hau entitate talde bateko entitate nagusia izanik urtarrilaren 19ko 12/1993 Foru Dekretuko IX. tituluko IX. kapituluko araubide berezia aplikatuko duten entitateek aurkeztu behar dute taldearen baterako aitorpen-likidazioa egiteko.
Eredu hau araubide orokorrean egonik BEZaren hileko edo hiruhilekoko aitorpenak 303 ereduan aurkeztu behar dituzten zergadunek aurkeztu behar dute BEZaren urteko aitorpena egiteko. Ekitaldian egindako eragiketa guztiak biltzen dituen eredu informatiboa izateaz gainera urteko azken aitorpena ere bada (hiruhilekoa edo hilekoa).
Eredu hau araubide erraztuan egonik BEZaren hiruhilekoko autolikidazioak 310 ereduan aurkeztu behar dituzten zergadunek aurkeztu behar dute BEZaren urteko aitorpena egiteko. Ekitaldian egindako eragiketa guztiak biltzen dituen eredu informatiboa izateaz gainera urteko azken aitorpena ere bada (hiruhilekoa).
Ondasun emateak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi aurreko likidazio aldiei dagozkien tributazio proportzioak erregularizatzea.
Zer egin epez kanpo egonez gero?
- Aurkezteko moduak
- Autolikidazioa epez kanpo aurkezteagatik aplikatzen diren errekarguak, berandutze interesak eta zehapenak
- Aitorpenaren emaitza dirua sartu beharra bada
- Aitorpenaren emaitza dirua konpentsatu edo itzuli beharra bada (ZFAOko 202. artikulua)
- Zehapenak errekerimenduei kasurik ez egiteagatik
Aurkezteko moduak
Autolikidazioak baliabide telematikoak erabiliz, internet bide edo paperean aurkez daitezke, kasuan kasukoa ereduaren arabera. Aurkezteko moduen eta tokien berri jakiteko, begiratu BEZaren eredu hauek:
Autolikidazioa epez kanpo aurkezteagatik aplikatzen diren errekarguak, berandutze interesak eta zehapenak
Zergadun batek balio erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioren bat (ereduak: 303, 308, 309, 310, 322, 341, 347, 349, 353, 390 eta 391) aurkezten ez badu horretarako berariaz ezarritako epealdiaren barruan, behartuta egon arren, epez kanpo aurkeztu ahal izango du bere borondatez.
Aurkezten ez badu, Foru Ogasunak autolikidazioa erregularizatzeko eskatu ahal izango dio eta zehapena ezarriko dio.
Aitorpenaren emaitza dirua sartu beharra bada
Errekerimendurik gabe, Zergen Foru Arau Orokorreko 27. artikulua:
- 6 hilera arteko berandutzea: sartu beharreko kuotaren (interesak batu gabe) % 5eko errekargua.
- 7. hiletik urtea bete arte: % 5eko errekargua eta berandutze interesak.
- Urtebetetik gorako berandutzea: % 10eko errekargua eta berandutze interesak.
Errekerimendua eginda, Zergen Foru Arau Orokorreko 195. artikulua:
- Zehapena arau hauste larria egiteagatik: zerga kuotaren % 75 (adostasuna egonez gero, % 45; ZFAOko 192. art.) eta berandutze interesak.
Aitorpenaren emaitza dirua konpentsatu edo itzuli beharra bada (ZFAOko 202. artikulua)
Errekerimendurik gabe:
-
390, 391, 303, 309 eta 310 ereduak: 100 euroko zehapena.
-
347 eta 349 ereduak: 150 euroko zehapena.
Errekerimendua eginda:
- 390, 391, 392, 303, 309 eta 310 ereduak: 200 euroko zehapena.
- 347 eta 349 ereduak: 300 euroko zehapena.
Zehapenak errekerimenduei kasurik ez egiteagatik
Zehapenak aitorpen errekerimenduei epealdiaren barruan kasurik ez egiteagatik (ZFAOko 208. artikulua)
-
jakinarazpena: 150 euro.
-
jakinarazpena: 300 euro (hau da, 150 euro gehiago).
-
jakinarazpena: 600 euro (hau da, 300 euro gehiago).
Zehapenak agiri, informazio eta abarren errekerimenduei kasurik ez egiteagatik (ZFAOko 208. artikulua)
-
jakinarazpena: 300 euro.
-
jakinarazpena: 1.500 euro (hau da, 1.200 euro gehiago).
-
jakinarazpena: aurreko urteko negozioen kopuruaren % 2 (gutxienez 10.000 euro, gehienez 400.000 euro); aurreko 1.500 euroak deskontatzen dira.
Zehapenak autolikidazioa baliabide elektroniko, informatiko edo telematikokien bidez ez aurkezteagatik
- Izapide elektronikoak egin behar dituen zergadun batek autolikidazioa paperean aurkezten badu, 1.500 euroko zehapena ezarriko zaio (ZFAOko 204. artikulua).