Errentaren gaineko zergaren ohiko galderak

Errenta kanpainaren informazio orokorra

PFEZaren aitorpenak ondoko sistema hauen bidez aurkez daitezke:

 

A - RENTAFÁCIL:

1. Arabako Foru Aldundiak Arabako zergadun askoren helbideetara apirileko lehenengo astean bidaltzen dituen autoaitorpen proposamenak dira, eta legez autolikidaziotzat hartuko dira zergadunak adostasuna ematen duen edo proposamen hori aldatzeko eskatzen duen garaian.

2. Halaber, autolikidazio proposamen horiek kalkulatzen zaizkien zergadunek aldatu ahal izango dituzte, haien barruan honako hauek sartzeko:

  • a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauaren 32. artikuluaren 1. paragrafoan aipatzen diren etxebizitzetatik eratorritako kapital higiezinaren etekinak.
  • b) Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauaren 86. artikuluan aurreikusia.
  • c)  Kenkaria Irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 35/2021 Arauari atxikitako entitateen alde egindako dohaintzengatik.
  • d) PFEZaren 33/2013 Foru Arauaren 87.5 artikuluan jasotako etxebizitza kontuengatiko kenkaria.
  • e) Banku-helbideratzeko kontua.

Aldaketa horiek Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egin behar dira. Horretarako, baliozkoak izango dira IZENPEk emandako Bak eta Bakq identifikazio eta sinadura elektronikorako baliabideak, bai eta egoitza elektroniko horretan baliozkoa den beste edozein ziurtagiri digital ere.

Zergadunak aldaketa horiek egin dituela eta aldatutako proposamena onartu duela egiaztatzen den unean, proposamen horrek autolikidazioaren balio juridikoa izango du, eta dagokion kuota itzuli edo, hala badagokio, helbideratuko da.

Adostasuna jakinarazi edo aldaketa egin eta gero, kuotaren emaitza itzultzekoa baldin bada, itzulketa egingo da (apirilaren 9an hasiko dira egiten itzulketak), eta kuotaren emaitza ordaintzekoa baldin bada, haren zenbatekoa helbideratuko da, zatikatuta. Zordunketa datak: % 60, ekainaren 25an, eta gainerako % 40, 2026ko azaroaren 10ean, autoaitorpen proposamenean ageri den kontuan edo zergadunek aldatutakoan.

3. Zergadunak ez badu ematen bere adostasuna edo ez badu eskatzen proposamen kalkulatua aldatzeko, administrazio ekintza ez egindakotzat emango da, eta zergadunak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2025eko aitorpena aurkeztu beharko du – eginbehar hori baldin badu – aurkezpen modu hauetako edozeinetan: rent@raba edo rentared.

4. Zergadunei Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan bidalitako aitorpen-proposamenen berrespenak eta Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan www.araba.eus  webgunearen bidez egindako aldaketak 2026ko apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean egin ahal izango dira

Proposamen horien berrespenak, finantza-erakunde laguntzaileetan, telefonoan. 900 111 202 eta araba.eus web orrian, ziurtagiri elektronikorik behar izan gabe, 2026ko apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean egin ahal izango dira.
Era berean, proposamen horiek 2026ko apirilaren 13tik ekainaren 25era bitartean aldatu ahal izango dira Foru Ogasunaren bulegoetan, baldin eta zergaduna ez badago baztertuta Ogasunaren bulegoetan egiteko, RENT@RABA atalean.

 



RENT@RABA:

1. Rentaraba pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak egiteko zerbitzu bat da, aitorpen modalitate horretaz baliatzeko baldintzak betetzen dituzten zergadunei eskaintzen zaiena. Zerbitzu hori Arabako Foru Aldundiaren Ogasun bulegoetan ematen da. Foru Ogasunaren bulegoetan aitorpenak egiteko aurrez aurreko zerbitzua erabili ahal izango dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun guztiek, honako kasu hauetakoren batean daudenek izan ezik:

  • Jarduera ekonomiko bat egiten dutenak edo errentak eratxikitzeko araubidean dauden erakundeetako bazkide, jaraunsle edo partaide direnak.

  • 2025eko ekitaldian ohiko etxebizitza eskualdatu dutenak.
  • 2025eko ekitaldian balore higigarriak (akzioak...) edo higiezinak (etxeak, lurrak...) saltzeko hiru eragiketa baino gehiago egin dituztenak.
  • 2025eko ekitaldian balore-merkatu arauturen batean negoziatzeko onartu ez diren merkataritza-sozietateen akzioak edo partaidetzak eskualdatu dituztenak.
  • Zergak lekuz aldatutako langileen araubide bereziaren arabera ordaintzea.
  • Alokairu turistikora bideratutako higiezinengatik etekinak lortu izana.
  • Higiezinen kapitalaren errendimenduak lortzea, bi etxebizitza higiezin desberdinen mugarekin.
  • Higiezinen eskualdaketak egin izana, baldin eta jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratu baziren, irabazpidezko ondasunak desegin baziren edo indibisoa utzi bazen gehiegizko adjudikazioekin.
  • Kriptotxanponak transmititu izana.

2. Halaber, Arabako Foru Aldundian akreditatutako aholkularitza eta gestoriek sistema honen bidez aurkez ditzakete zergadunen aitorpenak.
 
BORONDATEZKO ORDEZKARITZA

Arabako Foru Aldundian akreditatutako aholkularitza edo gestoria baten bidez aurkezten baldin bada aitorpena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak RENTARABA modalitatean aurkezteko beharrezkoa izango da borondatezko ordezkaritzako 2 a) azpimaila ematea, bat etorriz Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2021 FORU DEKRETUArekin, zeinaren bidez onesten baita Kontseiluaren apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuaren aldaketa (dekretu honek Arabako Foru Ogasunean zergen arloko zenbait izapide eta jarduera egiteko emandako borondatezko ordezkaritza arautu zuen eta Borondatezko Ordezkarien Erregistroa sortu zuen).

Halaber, konfiantzazko pertsona bati baimena eman nahi bazaio RENTAFACIL modalitateko autolikidazio proposamenak bistaratzeko, aldatzeko eta onartzeko, eta RENTARED modalitateko autolikidazioak aurkezteko, borondatezko ordezkaritzaren 2 a azpimaila eman ahal izango du, bat etorriz Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2021 FORU DEKRETUArekin, zeinaren bidez onesten baita Kontseiluaren apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuaren aldaketa (dekretu honek Arabako Foru Ogasunean zergen arloko zenbait izapide eta jarduera egiteko emandako borondatezko ordezkaritza arautu zuen eta Borondatezko Ordezkarien Erregistroa sortu zuen).

Foru bulegoetan edo aholkularitza eta gestorietan arreta emateko epeak
Apirilaren 13tik aurrera, Foru Ogasunaren bulegoek errenta aitorpenak egiteko eta RENTAFACILeko proposamenak aldatzeko zerbitzua eskaintzen jarraituko dute, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Apirilaren 7tik aurrera, aholkularitza eta gestoriek beren bezeroen errenta eta ondare aitorpenak aurkeztu ahal izango dituzte.
 


 

C - RENTARED:

Aitorpen hauek zergadunek egiten dituzte, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako eta ondarearen gaineko zergarako laguntza-programa informatikoa, Arabako Foru Aldundiak egindakoa, erabiliz, eta Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikora helarazten dituzte www.araba.eus-en bidez.

Zure aitorpena sistema honen bidez aurkeztu ahal izango duzu apirilaren 7tik aurrera.

Aitorpen hauek bidaltzeko, baliozkoak izango dira IZENPEk emandako Bak eta Bakq identifikazio eta sinadura elektronikorako baliabideak, bai eta egoitza elektroniko horretan baliozkoa den beste edozein ziurtagiri digital ere.
 

2025eko PFEZaren aitorpena aurkezteko aukeratzen den modalitatearen arabera, ondoko hauek dira epeak:

 

1 - RENTAFÁCIL:

Zergadunei bidalitako aitorpen-proposamenak AFAren egoitza elektronikoan 2026ko apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean baieztatu eta aldatu ahal izango dira.

Proposamen horien baieztapenak, AFAren egoitza elektronikotik kanpo, finantza-entitate laguntzaileetan, 900 111 202 telefono zenbakian eta www.araba.eus webgunean, ziurtagiri elektronikorik gabe, 2026ko apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean egin ahal izango dira.

 Halaber, rentafacil-eko proposamenen aldaketak, Foru Ogasunaren bulegoetan, apirilaren 13tik ekainaren 25era bitartean egin ahal izango dira, baldin eta baztertze-kasuetakoren batean ez badaude (ikusi RENTARABA atala).

 


 


2 - RENT@RABA:

  • Lehenengo eguna:

    • Foru Ogasunaren bulegoetan: 2026ko apirilaren 13a.

    • Arabako Foru Aldundian akreditatutako aholkularitza edo gestorien bitartez, eta haiek Internetetik helaraziz: 2026ko apirilaren 7a.
  • Azken eguna:
    • Foru Ogasunaren bulegoetan: 2026ko ekainaren 25a, apirilaren 9tik ekainaren 5era bitartean 900 111 203 telefonoan hitzordua eskatuta.
    • Arabako Foru Aldundian akreditatutako aholkularitza edo gestorien bitartez, eta haiek internetetik helarazita: 2026ko ekainaren 25a.

 



3 - RENTARED:

  • Lehenengo eguna: 2026ko apirilaren 7a.
  • Azken eguna:
    • a. Positiboak, kuotaren ordainketa helbideratuta dutenak: 2026ko ekainaren 17a.
    • b. Positiboak, pasabidearen bitartez ordainduz: 2026ko ekainaren 25a.
    • c. Positiboak, ordainketa-gutunarekin: 2026ko ekainaren 25a.
    • d. Nuluak eta itzultzekoak: 2026ko ekainaren 25a.
       

Aitorpena Aldundiaren web orrian eskura dagoen Laguntza Programa Informatikoaren bitartez egin ostean, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikotik bidaltzen da, www.araba.eus  baliatuta.

Apirilaren 7tik aurrera, NAN/AIZ zenbakia sartu Interneten (www.araba.eus) eta jakingo duzu aitorpen proposamena (rentafacil) jasoko duzun.

Proposamena ikusteko, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikotik egin dezakezu, www.araba.eus baliatuta.
 

Proposamenarekin ados egonez gero, hauetakoren batean berrets dezakezu:

  • Internetetik 
  • Zeure finantza erakunde laguntzailean.
  • Telefono honetara deituz: 900 111 202 (gure telefonia zerbitzu interaktiboa asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan dago lanean; arreta pertsonalizatua, berriz, astelehenetik ostiralera, ordutegi hauekin: 9:00-18:00).

 
2025eko errentaren autolikidazioaren kopia bidaltzeko eskaera
 

Baterako aitorpen-proposamena onartu behar baduzu, ezinbestekoa da beste ezkontidearen 2a ordezkaritza-maila

 

Hitzordu eskaera  2026ko apirilaren 9tik ekainaren 5ra arte egin ahal izango da.

Honela:

  • Interneten bidez 
  • Telefonoz, 900 111 203 zenbakira deituta. (telefonia interaktiboa, egunero 24 orduetan, bai eta banakako arreta ere, astelehenetik ostiralera, 08:15etatik 18:00etara).

 

Las entidades financieras colaboradoras para rentafacil son las siguientes:

Entidades financieras colaboradoras: Kutxabank, Cajamar, Santander, Caixabank, Laboral Kutxa y Caja Rural de Navarra

* Kontu-zenbakia ere aldatu ahal izango dute.

 

Arabako Foru Aldundiaren Ogasunaren bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta.

  • Gasteiz: Samaniego, 14
  • Laudio: Herriko plaza, z/g
  • Guardia: San Joan plaza, 1

Behar bezala baimendutako aholkularitza eta gestorietan.
 

Foru Ogasunaren bulegoetara aitorpena egitera joan aurretik (Gasteiz, Laudio edo Guardia) HITZORDUA eskatu behar da,  2026ko apirilaren 9tik ekainaren 5ra bitartean, honela:

  • Internet bidez 
  • Edo telefono honetara deituz: 900 111 203 (gure telefonia zerbitzu interaktiboa asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan dago lanean; arreta pertsonalizatua, berriz, astelehenetik ostiralera, ordutegi hauekin: 08:15-18:00).

 

 2025eko ekitaldian lanbide arteko gutxieneko soldata 16.576 € urtean izan da.

Borondatezko ordezkaritza

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak "Rent@raba" modalitatean aurkezteko, borondatezko ordezkaritza eman beharko da, apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuan eta martxoaren 16ko 11/2021 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera. Dekretu horiek Arabako Foru Ogasunean zerga-arloko izapide eta jarduketa jakin batzuk egiteko emandako borondatezko ordezkaritza arautzen dute, eta Borondatezko Ordezkarien Erregistroa sortzen dute.

Zure aholkularitzak bezero bakoitzari eskatu beharko dio, Egoitza Elektronikoaren bidez, apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuaren aldaketa onartzen duen Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2021 Foru Dekretuan araututako borondatezko ordezkaritzaren 2a) maila. - Lehenago ere ordezkaritza-maila hori badute, ez da beharrezkoa izango berriro eskatzea.

2a) borondatezko ordezkaritza-maila horrek ez du beste ordezkaritza-mailarik eskatzen, hau da, gainerako guztiekiko maila independentea da. Bezeroaren datu fiskalak lortzeko eta Arabako Foru Ogasunari PFEZaren eta ondarearen aitorpena bidaltzeko baino ez du gaitzen.

Zure aholkularitzak 2a) mailako borondatezko ordezkaritza eskatu ahal izango du, horrek balio mugagabea edo aldi baterakoa izan dezan. 2a) mailako borondatezko ordezkaritza aldi baterako aukeratuz gero, eskabidean zehaztu beharko da zer ekitalditarako nahi den ordezkaritza hori (2020tik aurrera).

Aldi baterako ordezkaritzaren balio-epea sei hilabetekoa izango da, eskaera egiten denetik. Epe hori igarotakoan, ordezkaritza automatikoki iraungiko da.
 

Eranskina, aholkularitzei eta kudeatzaileei ordezkaritza errazteko

1.- Bezeroak/ordezkatuak identifikazio elektronikorako bitarteko bat badu (BAKQ edo beste edozein ziurtagiri digital), balidatu ahal izango duzu Internet bidez egindako eskaera.

2.- Aurreko puntua aplikatu ezin bada, zure aholkularitzak, eskaera egitean, adieraz dezake Arabako Foru Ogasunak gako bat bidal diezaiola zure bezeroari/ordezkatuari, eta hark, jaso ondoren, aholkularitzari emango dio.
 

Eranskina, aholkularitzei eta kudeatzaileei ordezkaritza errazteko

Gakoa SMS bidez bidaliko da, oro har, zure bezeroaren/ordezkatuaren telefono mugikorrera, betiere hark baimena eman badio Arabako Foru Ogasunari erroldan jasotako harremanetarako datuak erabiltzeko zerga-izapide guztietarako.

Gakoa postaz bidaliko da zure bezeroaren/ordezkatuaren etxera, harremanetarako telefono mugikorrik ez badago edo Arabako Foru Ogasunari harremanetarako datuak erabiltzeko baimenik eman ez bazaio.
 

Nahi izanez gero, borondatezko ordezkari bat izenda dezakezu, kontsultatzeko, aldatzeko eta, hala badagokio, zure proposamena Egoitza Elektronikoan onartzeko. Ordezkariak BAK, BAKQ edo beste edozein ziurtagiri digital bat baino ez du eduki behar, zure ordezkaritza eskatu ahal izateko Egoitza Elektronikoan.

Ordezkaritza eskatu ondoren, SMS bat iritsiko zaizu mugikorrera, gako batekin, edo, Ogasunak zure telefono mugikorraren zenbakirik ez badu, gako hori zure etxera iritsiko da. Gako hori zure ordezkariari jakinaraziko dio, zure proposamena onar dezan.
Zure konfiantzazko pertsonak borondatezko ordezkaritzaren 2a) maila eskatu beharko du egoitza elektronikoaren bidez, apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuaren aldaketa onartzen duen Foru Gobernuaren Kontseiluaren 11/2021 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

Borondatezko ordezkaritzaren 2a) maila horrek ez du beste ordezkaritza-mailarik eskatzen, hau da, gainerako maila guztietatik independentea da. Zure bezeroaren datu fiskalak lortzeko eta Arabako Foru Ogasunari PFEZaren eta ondarearen aitorpena bidaltzeko baino ez dizu gaitzen.

Konfiantzazko pertsonak 2a) mailako borondatezko ordezkaritzan parte hartzeko aukera izango du, azken horrek balio mugagabea edo aldi baterakoa izan dezan. Aldi baterako balioa duen 2a) mailako Borondatezko Ordezkaritza aukeratzen badu, eskabidean zehaztu beharko da zer ekitalditarako nahi den ordezkaritza hori (2021etik aurrera).

Aldi baterako ordezkaritzaren baliozkotasun-epea sei hilabetekoa izango da, eskaera egiten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, ordezkaritza automatikoki iraungiko da.
 


Eranskina, konfiantzazko pertsonaren ordezkaritza errazteko

 

 

Hildakoaren borondatezko ordezkaritza emateko inprimakia bete eta sinatu beharko duzu, eta Ogasunera bidali, honako bide hauetako edozein erabiliz:

Hildakoaren azken borondateen ziurtagiria eta testamentua aurkeztu beharko ditu, legezko jaraunsle gisa agertzen dela egiaztatzeko. Testamenturik ez badago, jaraunsleen adierazpena aurkeztu beharko da.

Arabako Ogasuneko Oinordetzen gaineko Zergaren likidaziorako erreferentziazko dokumentazioa aurkeztu bada, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar.

Legezko oinordekoaren eta borondatezko ordezkariaren IFZren kopia ere erantsi beharko da.
 

 

Aitortzeko betebeharra eta tributazio moduak

Ekitaldi honetan ez daude aitorpena aurkeztera behartuta errentak iturri hauetatik soilik lortu dituzten zergadunak:

a) Lanaren etekin gordinak, 20.000 € urtean gehienez, banakako aitorpenetan. Baterako zerga ordainketan muga hori aipatutako etekin mota lortu duen zergadun bakoitzari aplikatuko zaio salbuespen honekin:

  • Onura fiskalen bat jasotzeko eskubidea izateko baldintzak edo epeak bete ez direla Zerga Administrazioari jakinarazteko edo erregularizatzeko betebeharra egotea.

 b) Kapitalaren etekin gordinak eta ondare irabaziak, salbuetsitakoak barne, urteko guztirako zenbatekoa 1.600 € baino gehiago izan ez bada.

Errentaren iturriak lana, kapitala eta ondare irabaziak ez beste batzuk izan badira, errenta guztien aitorpena egin beharra dago, lehenengo eurotik hasita.

Lanaren etekin gordinen mugak zehazteko ez dira kontuan hartuko salbuetsitako errentak.
 

Aurreko galderan aipatutakoak baino etekin gutxiago lortu arren, zergadunak aitorpena aurkez dezake kontura egindako ordainketa guztiak, edo batzuk, itzul dakizkion.

Era berean, foru arau honen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera autolikidazioa egiteko betebeharrik ez izan arren autolikidazioa aurkezten duten zergadunek, eta horren ondoriozko kuota osoa edo egindako behin-behineko likidazioa nahikoa ez bada Zergaren Foru Arauaren 86. artikuluan aurreikusitako ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkari osoa edo haren zati bat aplikatzeko, aplikatu gabeko zenbatekoa jasotzeko eskubidea izango dute. 

PFEZean bi familia unitate mota bereizten dira:

  • Guraso biko familia unitatea: legez banandu gabeko ezkontideak edo Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikotea, eta beraien adingabeko seme-alabak (gurasoen baimenarekin beren kabuz bizi direnak izan ezik) eta kuradoretzapean dauden eta ordezkapen ahalmena duten seme-alaba adinez nagusiak ere.
  • Guraso bakarra duen familia unitatea, edo bi guraso duena baina genero indarkeriaren epai judizial bat dago, edo epai judizial bidez egiaztatuta dago ondorengoen mantenu ESKLUSIBOA.

Inor ezin da izan aldi berean bi familia unitatetako kide.
 

Familia unitate bateko kideek aitorpena banaka edo batera egitea hauta dezakete; batera egitea hautatuz gero, guztien errentak metaturik ezarriko zaie Zerga.

Errentak metatzeak sortzen duen eragin negatiboa zuzendu egingo da autolikidazio bakoitzeko 4.800 euroko murrizketa eginez zerga oinarri orokorrean.

Zergaldi batean hasieran egindako aukera alda daiteke zerga autolikidatzeko borondatezko aldiaren ondoren, baldin eta zerga-administrazioak aldez aurretik errekerimendurik egin ez badu, eta ez badu lotzen beste zergaldi batzuetarako.
 

Oro har, ez; izan ere, adin nagusikoa denez, ez da familia unitateko kide, salbu eta seme-alabak adin nagusikoak badira eta kuradoretzapean badaude, eta gurasoek ordezkaritza ahalmenak badituzte. 

Berdin dio lortutako etekinak zenbatekoak diren: semeak edo alabak Zergaren aitorpena bakarka aurkeztu badu, gurasoek ezin dute ondorengo ahaide horren kenkaria aplikatu.

Ez, indarreko legeriaren arabera izatezko bikote gisa eratu ez den bikotea ez da sartzen familia unitate gisa aurreikusitako ezein kasutan, eta, beraz, ezin izango du inola ere baliatu zergak batera ordaintzeko aukera. 

Kasu honetan zergaldia urtarrilaren batetik zergaduna hil den egunera artekoa da. Baliteke, ordea, familia unitateko beste kideek aitorpena batera egitea hautatzea eta aitorpen horretan sartzea zergadun zenduaren errentak, hari dagozkion familia kenkariak eta kenkari pertsonalak, egonez gero, heriotza egunera arteko proportzioan murriztu gabe aplikatuta.

Bi aukera dituzte:

  • Bakoitzak bere aldetik aurkeztu urte guztiko aitorpena.
  • Urte guztiko aitorpena batera aurkeztu (bien etekinak batuta).

Salbuetsitako errentak

Langileek kaleratzen dituztenean edo lana uzteagatik (hau da, lan harremanaren etena ezinbestekoa da; beraz, ez daude salbuetsita, nahiz eta Langileen Estatutuan jasota egon, lekualdatzea, lan baldintzen aldaketa edo beste arrazoiren bat dela medio jasotakoak) jasotzen dituzten kalte-ordainak: Langileen Estatutuan, hau garatzeko arauetan edo epaiak betearazteari buruzko arauetan derrigorrezkotzat jotzen den zenbatekoa. Salbuetsita egongo dira, halaber, Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeko 30.2 artikuluaren ondorioz bazkideek kooperatibakide izateari uzteagatik jasotzen diren kalte-ordainak, Langileen Estatutuko 52. artikuluko c) letran ezarritako lan uzterako laneko arautegian derrigorrezkotzat jotzen den zenbatekoan.

Kalte-ordain salbuetsiaren zenbatekoa ezin da izan 183.600 € baino gehiago.

Ondokoak ez dira joko derrigorrezko zenbatekotzat eta Zergaren kargapean egongo dira:

  • Hitzarmen, itun edo kontratu bidez ezarritako zenbatekoak.
  • Edozein kausa dela medio lan kontratua amaitu delako jasotako zenbatekoak, baldin eta kausa hori Langileen Estatutuan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen dutenetakoa ez bada. Adibidez: langileak lana bere borondatez uztea, aldi baterako lan kontratua amaitzea, bidezkotzat jotako zigor-kaleratzeak etab.

 

Langile taldea kaleratzen bada Langileen Estatutuko 51. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz edo kontraturen bat azkentzen bada Langileen Estatutuko 52. artikuluko c) letran ezarritako arrazoietako bategatik, eta kaleratzea edo kontratu azkentzea arrazoi ekonomiko edo teknikoengatik, antolakuntzako arrazoiengatik, produkzio arrazoiengatik edo ezinbestean gertatu bada, salbuetsita egongo da jaso den kalte ordainetik Langileen Estututuan bidagabeko kaleratzerako ezarritako nahitaezko muga gainditzen ez duen kopurua.

Herri administrazioen giza baliabideetarako plan estrategikoek, enplegu erregulazioko espedienteen helburu berberak badituzte, hauek bezalako tratamendua izango dute.

Kalte-ordain salbuetsiaren zenbatekoa ezin da izan 183.600 € baino gehiago.
 

9. 6) art. Pertsonei egindako kalte fisiko, psikiko edo moralen erantzukizun zibilagatik jasotako kalte-ordainak: legez edo epai bidez aitortutako zenbatekoa.

Salbuetsita daude kalte hauengatik jasotako kalte-ordainak, hirugarren batek edo aseguruak (kaltea jasan duenarenak ez beste batek) erantzukizun zibilagatik ordainduak. Kalte-ordaina erabat salbuetsita dago, zenbatekoari erreparatu gabe, tartean epaile jarduna badago: epaile batek zenbatekoa ezarri, alderdiak adiskidetu edo haietako batek amore eman. Kalte-ordaina epai bidetik kanporako akordio baten bidez ezartzen bada, legez ezarritakoa gainditzen duen zenbatekoa zergapean dago. Kalte materialengatik jasotako kalte-ordainak ez daude salbuetsita.
 
9.7 artikulua) Aurreko zenbakian adierazitako kalte mota berdinengatik aseguru kontratuen bidez jasotzen diren zenbatekoak, edozein arrazoirengatik.

Jasotako zenbateko hauen artean ez dira sartzen hirugarren batek zergadunari egindako kalteengatik erantzukizun zibileko aseguruak emandakoak, baizik eta istripua izan duenak berak hitzartutako aseguruak emandakoak. 150.000 € arteko zenbatekoa salbuetsita dago eta hortik gorakoa zergapean. Kalte materialengatik jasotako zenbatekoak ere ez dira sartzen kasu honetan. Aseguru hau bateragarria da aurrekoarekin kalte mota beragatik. Salbuetsitako zenbatekoa 200.000 € izango da lesioak hartzailea zeregin eta lan guztietarako ezindu badu, eta 300.000  € aurrekoaz gainera eguneroko bizimoduko ohiko ekintzetarako besteren laguntza behar badu.
 

Honako prestazio hauek salbuetsita daude:
•    Gizarte Segurantzak edo hura ordezten duten erakundeek zergadunari aitortutako prestazioak, baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorren, ezintasun iraunkor partzialaren, ezintasun iraunkor osoaren, absolutuaren edo baliaezintasun handiaren ondorioz. Ezintasun iraunkor partzial edo osoaren kasuan, salbuespena ez zaie aplikatuko foru arau honen 18.a) artikuluan aurreikusitakoez bestelako lan-etekinak jasotzen dituzten zergadunei, ezta 1.000 eurotik gorako jarduera ekonomikoei ere.

Hala ere, prestazioak aldizka jasotzen direnean, aurreko lerrokadan aipatutako bateraezintasuna ez da aplikatuko prestazioa lehen aldiz jasotzen den zergaldian.

  • Era berean, baldintza berberetan salbuetsita daude ezintasun iraunkorragatiko prestazio hauek (partziala, osoa, absolutua eta baliaezintasun handia):
  • Kooperatibistek borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde batetik jasotzen dituztenak.
  • Gizarte Segurantzaren erregimen berezian sartuta ez dauden norberaren konturako langileen edo langile autonomoen profesionalei aipatutako Gizarte Segurantzaren araubidearen ordezko aukera gisa jarduten duten Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateek aitortutakoak.

Kontuan izan behar da kontzeptu horrengatik aitortu behar ez den zenbatekoa ezin izango dela izan Gizarte Segurantzaren araubide berezian sartuta ez dauden profesional horiek Gizarte Segurantzaren pentsioa jasoz gero beren konturako langileengandik edo autonomoengandik edo bazkide kooperatibistengandik jaso zezaketena baino handiagoa.

  • Funtzionarioek klase pasiboen araubidetik jasotzen dituztenak.
  • a) Ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren 31. artikuluaren babesean emandako ordainketa bakarreko 200 euroko laguntza (11/2022 Errege Lege Dekretua, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko, kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko eta La Palma uhartearen ekonomia eta gizartea berreskuratzeko zenbait neurri onartzen eta luzatzen dituena).
  • b) Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez emandako laguntzak. Agindu horren bidez, talde kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren – NextGenerationEU (Programa BAKARRA, Bono Soziala) – esparruan.

Mutualitateak

Mutualisten pentsioari buruzko informazioa

NFIRPFren zazpigarren xedapen iragankorrak ekitaldi bakoitzeko errenta-aitorpenean lan-etekin gisa sartu beharreko zenbatekoa murrizteko aukera jasotzen du, mutualistek erretiro- edo baliaezintasun-pentsioak jasotzen dituztenean, eta pentsio horiek ezin izan zirenean beren zerga-oinarrian murriztu.

1979ko urtarrilaren 1a baino lehen lan-mutualitateetan kotizatu zuten eta gertaera hori egiazta dezaketen erretiroagatiko eta baliaezintasunagatiko pentsioak jasotzen dituztenek.

Prestazioa % 75ean integratuko da 1979ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako kotizazioetatik eratorritako zatiari dagokionez, eta % 0an, berriz, 1967ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko kotizazioetatik eratorritakoa. Pentsioaren zein zati dagokion kotizazioei zehazteko, arau proportzional bati jarraitu ahal izango zaio.

Nolanahi ere, bai Rentafacilloren bidez bidalitako proposamenek, bai laguntza-programak berak, erretiro-pentsioaren errendimenduak barne hartzen dituzte, zergadun bakoitzari aplikatu beharreko ehunekoen arabera; beraz, ez da inolako aldaketarik egin beharko proposamenetan, ez eta laguntza-programaren erabileraren ondoriozko kalkuluan ere, gai horri dagokionez.

Lanaren etekinak

Oro har, bai; langabezia prestazioak zergapean daude. Hala ere, erabat salbuetsita daude ordainketa bakarrean jasotzen diren langabezia prestazioak, baldintza hauekin:

  • Dagokion kudeaketa erakundeak ordaintzea.
  • Zergaduna lan sozietate edo lan elkartuko kooperatiba batean sartzea edo merkataritzako erakunde baten kapitalera ekarpena egitea.
  • Akzioak edo partaidetzak gutxienez 5 urte mantentzea.

Langile autonomoen kasuan, jarduera epe berean mantentzea. Ez da eskatuko akzioari edo partaidetzari bost urtez eutsi beharrik, edo bost urteko epean jarduerarekin jarraitzerik, baldin epe hori ez bada betetzen konkurtso prozedura batek eragindako enpresaren likidazioaren ondorioz.
 

Baldin eta errentak ez baziren jaso horretarako eskubidea edo zenbatekoa zehazteko epailearen erabakiaren zain egotearen ondorioz, ordaindu gabeko zenbatekoak erabaki hori sendo bihurtzen den zergaldiari egotziko zaizkio.

Baldin eta zergadunari leporatu ezin zaizkion arrazoi justifikatuengatik lanaren ondoriozko etekinak ordaindu behar ziren zergaldietan jaso beharrean beste batzuetan jaso badira, hauei egotziko zaizkie. Hala gertatuz gero, aitorpen likidazio osagarria egingo da inolako zigorrik, berandutze korriturik eta errekargurik gabe. Aitorpen hau etekinak jasotzen diren egunetik Zergaren hurrengo aitorpenaldia amaitu arteko aldian aurkeztu behar da.
 

Kopuru horien % 60 sartuko da zergan, gertakizun bakoitzarengatik jasotzen den lehenengo prestazioa denean, baldin eta 33/2013 FAk, PFEZrenak, 19. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen badira.   Ezabatu egiten da 5 urtean behin integrazio murriztua aplikatzeko aukera.

Ondorio horietarako, jasotako lehenengo zenbatekoa iritziko zaio 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera eskuratzen denari, egun hori baino lehenago prestazioak jaso badira ere, eta edozein izanda ere beraiei emandako zerga tratamendua, aurreko araudiaren babesean (abenduaren 17ko 46/2013 Foru Dekretuaren Xedapen Gehigarri Bakarrean).
 

Gastu kengarriak ondoko hauek soilik dira:

  • Gizarte Segurantzari edo funtzionarioen derrigorrezko mutualitate orokorrei ordaindutako kotizazioak, eskubide pasiboen murrizketak eta umezurtzen ikastetxeei edo antzeko erakundeei egindako kotizazioak.
  • Indarreko araudiarekin bat etorriz Gizarte Segurantzari dagozkion zenbait kontingentziaren prestazioak bereganatu dituzten erakundeei edo instituzioei zergadunek ordaindutako kopuruak.
  • Herritarrek hautatutako edo izendapen libreko kargudun politikoek beren antolakunde politikoei derrigorrez ordaindutako zenbatekoak. Zergadunaren errenta iturri nagusia lanpostu horretan jardunez lortutako diru sarrerak izan badira, kontzeptu honengatik etekin osoen % 25 ken daiteke gehienez.

 

Hobariak:Sarrera osoen eta gastu kengarrien arteko diferentziari (d) aplikatzen zaizkio, diferentziaren zenbatekoaren arabera eta hartzaileek ezintasunen bat duten kontuan hartuz.

Familia unitateak baterako aitorpena aurkeztea hautatzen badu, mota honetako errentak lortu dituzten kide guztiei dagozkien zenbatekoak batu behar dira.
 

DIFERENTZIA (d) HOBARIA
14.800 € edo gutxiago

 

8.000 €

 

14.800,01 € eta 23.000 € artean

 

8.000 € - 0,6098 x (d-14.800 €)

 

23.000 € baino gehiago

 

3.000 €

 

Beste iturri batzuetako errentak > 7.500  €

 

3.000€

 

 

Hobarien zenbatekoa honela handituko da:

  • % 100, ezintasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa duten langile ezindu aktiboentzat.
  • % 250, ezintasuna % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa izanik mugitzeko gaitasuna murriztuta duten langile aktibo ezinduentzat. Halakotzat joko dira desgaitasunaren gradua aintzatesteko, adierazteko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuaren mugikortasun-jardueren mugak ebaluatzeko azpibaremoaren arabera mugitzeko gaitasuna ehuneko 25 edo gehiago murriztuta daukaten pertsonak. Ehuneko bera aplikatuko zaie ehuneko 65eko desgaitasuna edo handiagoa daukaten langile aktibo desgaituei ere.
  • Hobariaren aplikazioak ezin ekar dezake lanaren etekin garbia negatiboa izatea.

12. artikuluko 2. idatz zatian araututakoaren arabera, lanaren etekinak haiek jasotzeko eskubidea sorrarazi duenari soilik egotziko zaizkio, honako hauen prestazioak izan ezik: Gizarte Segurantza, pentsio planak, BGAEak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak eta enpresen pentsio konpromisoak erabidetzen dituzten aseguru kolektiboak. Prestazio hauek onura aitortuta duten pertsona fisikoei egotziko zaizkie.

Etekinak, oso-osorik egotziko zaizkio jasotzeko eskubidea sortu duen ezkontideari edo izatezko bikoteko kideari. Etekinen zenbatekoa ezin izango da erdi bana egin, zeinahi delarik ere ezkontzaren edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoa.

Pentsio horiek salbuetsita daude, PFEZi buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauaren 9. artikuluko 12. zenbakian ezarritakoaren arabera:

9. artikulua. Errenta salbuetsiak.

  • 12) Urriaren 30eko 8/2015 Errege Dekretu Legegileak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratua onartzekoak, II. tituluaren X. eta XV. kapituluetan eta VI. tituluaren I. kapituluan  arautzen dituen familia laguntzak, eta Gizarte Segurantzaren eta klase pasiboen erregimen publikoetatik jasotzen diren zurztasun pentsioak eta hartzeko pasiboak nahiz hogeita bi urtetik beherako biloben eta anai-arreben alde edo lan orotarako ezinduen alde aitortutakoak. Salbuetsita daude, baita ere, jaiotzagatik, erditze anitzagatik, adopzioagatik, adopzio anitzagatik, kargupeko seme-alabengatik eta zurztasunagatik jasotzen diren gainerako prestazio publikoak.

Alokairuak

1 Etxebizitzaren errentamenduak errentariarentzat:

a) Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen babesean izenpetutako kontratuak (2. art.)

Soilik:

  • %30ko hobaria, higiezin bakoitzetik lortutako etekin osoen gainean. Ehuneko hori ehuneko 35ekoa izango da etxebizitza foru arau honen hogeita hamalaugarren xedapen gehigarrian aipatutako gune edo guneren batean dagoenean.
  • Bizitegi merkatu tentsionatu gisa deklaratutako zona batean dagoen etxebizitzatik datozen kapital higiezinaren etekinaren kasuan, edo hitzartutako errenta erreferentziazko indizeen edo bitartekaritza publikoko prezioen arabera mugatu bada borondatez, hobaria % 70ekoa izango da..
  • Besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak, gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa kendu ondoren.
  • Errentak osorik edo zati batean ez ordaintzea estaltzen duten aseguru primen zenbatekoa, urtean 300 euro gehienez.

Ondasun higiezin bakoitzean, hobariaren eta gastu kengarrien baturak ezin du sortu etekin garbi negatiboa.

 b) 1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako errentamendu kontratuak, kontratuaren errenta berrikusteko eskubidea ez badute.

Soilik:

  • %50eko hobaria, higiezin bakoitzetik lortutako etekin osoen gainean.
  • Besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak, gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa kendu ondoren.

Ondasun higiezin bakoitzean, hobariaren eta gastu kengarrien baturak ezin du sortu etekin garbi negatiboa.

c) Eusko Jaurlaritzaren programen bidez sinatutako kontratuak, "Bizigune" Etxebizitza Hutsen Programaren esparruan. Programa hori Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak arautzen du, ASAP, merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza programari buruzkoak. 

  • Etekin osoen gainean % 70eko hobaria aplikatuko da.
  • Besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak, gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa kendu ondoren.

d) Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legea (3. artikulua) aplikatu behar EZ zaien kontratuak, higiezin horietan jarduera ekonomikorik gauzatzen ez bada 

Hauek bakarrik:

  • Ehuneko 20ko hobaria, higiezin bakoitzetik lortutako etekin osoen gainean.
  • Besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak, gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa kendu ondoren.

 
2. Etxebizitzaren bestelako erabilerarako errentamenduak

Etekin osoa ondoren zehazten diren gastu kengarrien zenbatekoan gutxituko da:

  • Etekinak sortzeko egin behar izan diren gastuak, tartean direla etekinen iturri diren ondasunak edo haiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen korrituak eta finantzaketako gainerako gastuak.
  • Etekinen iturri diren ondasunek erabileragatik edo denboraren joanean jasandako narriaduraren zenbatekoa; arau bidez ezartzen diren baldintzetan.

 Gastu kengarriaren baturak ezingo du, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik sortu.
1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako errentamendu kontratuen kasuan, kontratuaren errenta berrikusteko eskubidea ez badute.

Etekin osoa ondorengo hauetan gutxituko da:

  • %40ko hobaria, higiezin bakoitzetik lortutako etekin osoen gainean.
  • Etekinak sortzeko egin behar izan diren gastuak, tartean direla etekinen iturri diren ondasunak edo haiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eskuratzeko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen korrituak eta finantzaketako gainerako gastuak.
  • Etekinen iturri diren ondasunek erabileragatik edo denboraren joanean jasandako narriaduraren zenbatekoa; arau bidez ezartzen diren baldintzetan.

 Ondasun higiezin bakoitzean, hobariaren eta gastu kengarrien baturak ezin du sortu etekin garbi negatiboa.
 

 

Kapital higiezinaren etekinak haien iturri diren ondasun higiezinen edo higiezien gaineko eskubide errealen jabe diren pertsonei dagozkie.

Ondasun higiezin baten jabetza pertsona bat baino gehiagorena bada, haren ondoriozko etekinak denek lortutzat joko dira, eta bakoitzari jabetzan duen partaidetzaren proportzioan egotziko zaizkio.

Ezkontzaren edo indarreko legeriaren arabera eratutako izatezko bikotearen kasuan, ezkontzaren araubide ekonomikoa edo ondare araubide ekonomikoa arautzen duten xedapenen arabera bi ezkontideentzat edo aipatutako izatezko bikoteko kideentzat komunak diren ondasun eta eskubideetatik eratorritako etekinak horietako bakoitzari erdibana egokituko zaizkio (partaidetza kuota desberdina justifikatzen denean izan ezik). Aldiz, arau horien arabera ezkontide edo izatezko bikoteko kide batenak soilik diren ondasunek edo eskubideek sortutako etekinak hari bakarrik dagozkio.
 

Hauxe da negozioaren errentamendua: funtzionamenduan dagoen enpresa antolakunde bat errentan ematea, merkataritza lokala, instalazioak, bezeroak etab. barne direla. Negozioaren errentatzaileak jasotzen dituen kopuruak kapital higikorraren etekinak dira errentaren gaineko zergaren ondorioetarako. Aldiz, errentamendua enpresa jarduera izanez gero, etekinak izaera horretakoak dira.

Etxebizitzaren azpierrentamendua kapital higigarriaren etekin gisa ordainduko da. Etekin garbia lortzeko, kengarriak izango dira azpierrentatzaileak errentamendu kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak, azpialokatutako elementuaren zati proportzionalean eta, horrez gain, azpialokatutako higiezin bakoitzeko lortutako etekin guztien eta gastu kengarri gisa zenba daitekeen zenbatekoaren arteko aleari ehuneko 30ko hobaria aplikatuko zaio.

Jarduera ekonomikoak

Etekin garbia kalkulatzeko zuzeneko zenbatespena erabiliko da; modalitate hauek daude:

  • 1.  Arrunta.
  • 2. Erraztua. Modalitate hau aplikatzeko ezinbestekoa izango da, batetik, zergadunak aurreko urtean burututako jardueren eragiketa bolumena 600.000  € baino gutxiago izatea eta, bestetik, zergadunak bere jarduera guztien etekin garbia zehazteko modalitate hau aplikatzea hautatzea.

Etekinen zuzeneko modalitate arrunta da eskuarki aplikatu beharreko metodoa. Modalitate erraztua borondatezkoa da eta bere  aplikazioa berariaz eskatu behar da. Zergadunak ezer adierazten ez badu, zuzeneko zenbatespeneko metodo arrunta aplikatuko da, zeren eta modalitate erraztua aplikatzeko ere berariaz eskatu behar baita.
 

40/2014 FD, abuztuaren 1ekoa, 29. artikulua.

Zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztua aplikatu nahi izanez gero, ondorioak izan behar dituen urte naturaleko martxoaren 1a baino lehen egin behar da aukera hori. Jarduera bati ekiten bazaio, erroldan alta emateko aitorpenean adierazi behar da modalitatea hautatu dela.

Aukera horrek modalitatea aplika daitekeen hurrengo urteetarako balioko du, baldin eta zergadunak ez badu aurreko paragrafoan ezarritako epealdian berariaz ezeztatzen zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuaren aukera.
Basogintzan, ardogintzan, nekazaritzan, abeltzaintzan edo arrantzan, jarduera artistikoa eta salgaiak errepidez garraiatzeko jardueran ari den zergadun batek zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate erraztuan aplikatzea aukeratzen badu, erregela bereziak aplikatu ahal izango ditu etekin garbia zehazteko. Horretarako, zergadunek erregela berezi hauek aplikatzea hautatu behar dute zerga honen zergaldi jakin bateko autolikidazioa aurkeztean, eta horretarako aski dute jardueraren etekin garbia jarduerarako ezarritako erregela bereziak aplikatuz zehaztea. Geroago aukera aldatu ahal izango da, betiere Zerga Administrazioak jarduketaren bat egin baino lehen.
 

Jarduera ekonomiko batean hasten diren zergadunek % 10 murriztu ahal izango dute, gizonak badira, edo % 15, emakumeak badira, haren etekin garbi positibotik, hura positiboa den lehen zergaldian eta hurrengo zergaldian, baldin eta etekin garbi positibo hori lortzen den lehen zergaldia jarduera hasi eta lehenengo bost zergaldietan gertatzen bada.

Ondorio horietarako, ez da ulertuko jarduera ekonomiko bat hasten denik, baldin eta zergadunak jarduera hori lehenago egin badu, zuzenean edo zeharka. Zergadunak jarduera bera egiten duela ulertuko da jarduera hori talde berean sailkatuta dagoenean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen barruan.

 

  • Sarrerak eta gastuak kalifikatu eta kuantifikatuko dira, hauek izan ezik: narriaduraren ondoriozko galerak, amortizazioak, errentamendu, lagapen eta balio galeren gastuak, eta jarduerari atxikitako ondare elementuen ondoriozko irabaziak eta galerak.
  • Aurreko puntuan aipatutako diru sarreren eta gastuen arteko aldea ondoren adierazten diren ehunekoetan gutxituko da, amortizazio gisa, narriaduraren ondoriozko galera gisa, errentamendu, lagapen edo balio galeren gastu gisa eta nekez justifika daitezkeen gastu gisa:
    • Aipatutako sarreren eta gastuen arteko diferentziaren 35.000,00 eurotik beherako kopurua: ehuneko 20. 
    • Aipatutako sarreren eta gastuen arteko diferentziaren 35.000,00 - 85.000,00 euro bitarteko kopurua: ehuneko 15. 
    • Aipatutako sarreren eta gastuen arteko diferentziaren 85.000,00 eurotik gorako kopurua: ehuneko 10.
  • Ateratzen den zenbatekoari, jarduerari atxikitako ondare elementuen irabazi eta galerak gehitu edo kenduko zaizkio, foru arau honen 25. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoari jarraituz. 

Foru arau honen hogeita hamalaugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren eremu edo guneetan kokatutako jarduera ekonomikoen kasuan, artikulu honen 1. apartatuko b) letran aipatzen den ehunekoa ehuneko 45ekoa izango da. Ehuneko hori erregelamendu bidez aldatu ahal izango da.  Aurreko paragrafoan xedatutakoa eremu eta gune horietan fisikoki eta modu iraunkorrean kokatuta dauden jarduera ekonomikoei baino ez zaie aplikatuko, aurrez aurre garatzen edo gauzatzen badira, eta eremu edo gune horietatik harreman zuzenean bezeroekin edo erabiltzaileekin.

 

Basogintza jarduera ekonomiko bat garatzen duten zergadunek ehuneko 10ean murriztu ahal izango dute haren etekin garbi positiboa, behar den kasuetan artikulu honetako 4. eta 5. apartatuetan xedatutakoa aplikatu ondoren. (PFEZaren arauaren 25. artikulua). Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatzeko, beharrezkoa izango da Arabako Foru Aldundian basogintzaren arloan eskumena duen sailak arauz ezartzen dituen baso kudeaketa jasangarrirako konpromisoak betetzea. Konpromiso horiek betetzen direla egiaztatzeko, basogintzaren arloan eskumena duen Arabako Foru Aldundiko sailak horri buruz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du".Basogintza jarduera ekonomiko bat garatzen duten zergadunek ehuneko 10ean murriztu ahal izango dute haren etekin garbi positiboa, behar den kasuetan artikulu honetako 4. eta 5. apartatuetan xedatutakoa aplikatu ondoren. (PFEZaren arauaren 25. artikulua). Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatzeko, beharrezkoa izango da Arabako Foru Aldundian basogintzaren arloan eskumena duen sailak arauz ezartzen dituen baso kudeaketa jasangarrirako konpromisoak betetzea. Konpromiso horiek betetzen direla egiaztatzeko, basogintzaren arloan eskumena duen Arabako Foru Aldundiko sailak horri buruz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du".

Diru sarreren eta gastuen arteko aldea ehuneko 70 gutxituko da, amortizazio gisa, narriaduraren ondoriozko galera gisa, errentamendu, lagapen edo balio galeren gastu gisa eta nekez justifika daitezkeen gastu gisa.

Zuzeneko zenbatespen arrunta (ZZA) eta zuzeneko zenbatespen erraztua (ZZE) bateraezinak dira, jardueretako bat hasten den urtean izan ezik.

Lehenengo aldiz jarduera ekonomiko berri bat hasten duten zergadunek 2.100 euroko kenkaria aplikatu ahal izango dute, jarduera hori garatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak badituzte. Jarduera ekonomiko berria lehen aldiz hasten duten zergadunak bat baino gehiago badira, aurreko lerrokadan aipatutako kenkaria zati berdinetan banatuko da jarduera ekonomiko hori normalean, modu pertsonalean eta zuzenean egiten duten zergadun guztien artean.

Jarduera ekonomikoa 500 biztanle edo gutxiagoko gune edo guneetako batean hasten bada, kenkaria 2.100 eurokoa izango da, jarduera hasten duten zergadunen kopurua edozein dela ere.

Emakumeak diren zergadunek, jarduera ekonomiko horretan ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean jarduten badute eta aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, 500 euro gehitu ahal izango diote kenkaria aurreko paragrafoan aipatutako kenkariari.

Aurreko bi paragrafoetan xedatutakoa eremu eta gune horietan fisikoki eta modu iraunkorrean kokatuta dauden jarduera ekonomikoei bakarrik aplikatuko zaie, baldin eta gune eta gune horiek aurrez aurre eta bezeroekin edo erabiltzaileekin harreman zuzenean garatzen edo gauzatzen badira.
Jarduera ekonomiko berri bat hasi dela pentsatzeko, jarduera ekonomiko berri bat benetan eta eraginkortasunez agertu beharko da.

Aurreko lehenengo lerrokadatik hirugarrenera bitartean adierazitako zenbatekora arte kendu ez den zenbatekoa hurrengo eta hurrengo bost urteetan amaitzen diren zergaldien autolikidazioetan aplikatu ahal izango da.
Artikulu honetan aipatzen den kenkaria aplikatu ahal izateko, jarduera ekonomikoa gutxienez bi urtez egin beharko da, eta jarduera ekonomikoa urte osoan garatu beharko da. Beraz, jarduera horretan ez dira sartzen urtaroko edo asteburuko jarduerak.

Kenkari hori aplikatzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, kendutako zenbatekoak bidegabe sartu beharko dira, dagozkion berandutze-interesekin batera. Diru-sarrera hori egiteko, ez-betetzea gertatu den zergaldiari dagokion kuota diferentzialari dagokion zenbatekoa gehituko zaio. Hala ere, zergadunak aukera izango du bidegabe kendutako zenbatekoak, dagozkien berandutze-interesekin, aurreko une batean ordaintzeko.

Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 115. artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, artikulu honetan aurreikusitako kenkaria egin ahal izateko, zergadunak dagokion ekitaldiko autolikidazioa aurkeztean espresuki aplikatzea erabaki beharko du.
 

Salmentak eta bestelako eskualdatzeak

Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondorioz lortutako ondare-irabazia salbuesten duten 4 kasu bereiz ditzakegu:


1) Ohiko etxebizitza berri bat eskuratzean eskualdatzean lortutako zenbateko osoa berrinbertitzen duenean. Lortutako zenbateko osoa behin edo ondoz ondo berrinbertitu beharko da, eskualdatze-datatik gehienez 2 urteko epean. Era berean, ohiko etxebizitza eskualdatu aurreko 2 urteetan erositako ohiko etxebizitza berri baten prezioa ordaintzeko besterentzean lortutako zenbatekoek salbuespena jasotzeko eskubidea emango dute.

Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdatzean jasotakoa baino txikiagoa bada, berriz inbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-irabaziaren zati proportzionala bakarrik baztertuko da tributaziotik.

2) Mendekotasun larria edo mendetasun handia duten pertsonek beren ohiko etxebizitza kostu bidez eskualdatzean lortu direnean irabaziak, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendetasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeko Legearekin bat etorriz. Zergaduna bere ohiko etxebizitza eskualdatzen ari dela ulertuko da eraikin hori une horretan bere ohiko etxebizitza denean edo eskualdatze-dataren aurreko bi urteetako edozein egunera arte halakotzat hartu denean.

3) Irabaziak 65 urtetik gorako pertsonek beren ohiko etxebizitza kostu bidez eskualdatzean lortu direnean. Salbuespen hori lehenengo 400.000 euroko irabaziei aplikatuko zaie, eta transmisio bakarrari. Zergaduna bere ohiko etxebizitza eskualdatzen ari dela ulertuko da eraikin hori une horretan bere ohiko etxebizitza denean edo eskualdatze-dataren aurreko bi urteetako edozein egunera arte halakotzat hartu denean.

4) Irabaziak 65 urtetik gorakoek egindako ondare elementuen besterentzetik lortu badira, betiere besterentzetik lortutako zenbateko osoa sei hilabeteko epean erabiltzen bada bere alde aseguratutako biziarteko errenta bat eratzeko. Horretarako, gehienez ere 240.000 euro bideratu ahal izango dira biziarteko errentak eratzera, biziraupenagatik jasotako bizi aseguruko kontratuen errendimenduak salbuetsita uztera bideratutako zenbatekoekin batera (9.43 artikulua).
Berrinbertitutako zenbatekoa jasotakoa baino txikiagoa denean, berriz inbertitutako zenbatekoari dagokion irabaziaren zati proportzionala bakarrik baztertuko da tributaziotik.

Zordunaren edo bermatzailearen ohiko etxebizitza ordainean ematean, haren gaineko hipotekarekin bermatutako zorrak kitatzeko, zor horiek kreditu-erakundeekin edo, modu profesionalean, hipoteka-maileguak edo -kredituak emateko jarduera egiten duen beste edozein erakunderekin egindakoak direnean.

Zordunaren ohiko etxebizitza edo berme-emailearen ohiko etxebizitza ordainean ematea zordunaren ohiko etxebizitza erosteko zorren berme gisa abal-emailearen izaera dela eta egiten denean ere izaera bera izango du.

Era berean, salbuetsita egongo dira aurreko betekizunak biltzen dituen etxebizitzaren eskualdaketa dela-eta agerian jartzen diren ondare-irabaziak, betiere hipoteka judizialen edo notarioen exekuzioetan egiten badira.

Nolanahi ere, beharrezkoa izango da ohiko etxebizitzaren jabeak zor osoa ordaintzeko eta etxebizitza besterentzea saihesteko adinako beste ondasun edo eskubiderik ez izatea.
 

33/2013 Foru Arauak, PFEZrenak, 20. xedapen gehigarrian ezartzen du hitzartutako baloreak kostu bidez eskualdatzen direnean aukeran dagoela 47.1.a artikuluko araubide orokorra aplikatu ala ehuneko 3ko karga berezia aplikatu eskualdaketa balioari.  Karga berezia aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Eskualdaketa kostu bidez egitea.
  • Eskualdatutako balio multzorako, eskualdaketaren guztirako balioa 10.000 eurokoa baino gutxiagokoa izatea ekitaldi bakoitzean.
  • Adierazpena aurkeztean berariaz jasota uztea aukera. Aukera hori aldatu ahal izango da aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu ondoren, baldin eta Administrazioak ez badu aldez aurretik errekerimendurik egin.

Karga aplikatuta ateratzen den zenbatekoa kuota osoari gehituko zaio, eta ez da sartuko aurrezkiaren zerga oinarrian.
 

Pertsona fisikoek ekainaren 24ko 4/1993 Legean, Euskadiko kooperatibenean, xedatutako mendeko finantza-ekarpenen ondorioz lortutako etekinei aplikagarri zaien zerga araubidea.

  • Balore horien eskualdaketa, ordainketa, amortizazio, truke edo bihurketako eragiketen kasuan, dagozkion errendimenduak kapital higigarriaren errendimendutzat kalifikatuko dira.

Zerga trataera bera izango dute saltzen dituzten erakundeekin epaiz kanpoko erabakien ondorio diren salerosketa edo transakzioek, ordainketa horiei konturako atxikipena egin zaien ala ez gorabehera.

  • Tituluen harpidetza deusez jo duen epaia egonez gero, adituko da titularrak ondare irabazia edo galera lortzen duela, epaia irmo bihurtzen den ekitaldiari egoztekoa, haren alde aitortutako berandutze interesen (batetik) eta aurre egin behar dien zenbatekoen eta dagozkion berandutze interesen (bestetik) arteko aldea adinakoa.
  • Tituluak eman dituzten kooperatibak konkurtsoan sartzeko adierazpena egin bada eta tituluok konkurtso kreditu bihurtu badira, zergadunek aukera izango dute kreditu horren ondorioz ondarean izandako aldaketa errenta orokorrean sartzeko PFEZaren Foru Arauaren 62.artikuluan xedatutakoaren konforme, edo kapital higigarriaren errendimendutzat jotzen delako.
     

Finantza ekarpen menpekoen, lehentasunezko partizipazioen eta zor menpekoaren ondoriozko errenta negatiboak integratzeko eta konpentsatzeko araubidea.
Bai ondare galeretatik bai kapital higigarriaren errendimendu negatiboetatik datozen saldo negatiboen zatia (zeinahi den ere kapital higigarriaren errendimendu negatiboen jatorria, finantza ekarpen mendekoak, lehentasunezko partizipazioak eta zor menpekoaren higigarriaren errendimenduen saldo positiboarekin, berdin batarekin zein bestearekin).
 

BGAEak eta pentsio planak

Likidazio oinarria likidazio oinarri orokorraren eta aurrezkiaren likidazio oinarriaren batura da.
Likidazio oinarri orokorra kalkulatzeko zerga oinarri orokorrari ondoko murrizketa hauek aplikatu behar zaizkio, hemen ageri diren hurrenkera berean:

  • Epai bidez finkatutako konpentsazio pentsioak eta mantenurako urteko sariak ezkontideari edo izatezko bikotekideari (Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak) ordaintzeagatiko murrizketak, zergadunak seme-alabei ordaintzen dizkienak izan ezik. Konpentsazio pentsioa edo mantenurako kopurua ordaintzen duena haren jasotzailearekin bizi bada, murrizketa hau ezin da aplikatu.
  • Gizarte aurreikuspeneko sistemetara (pentsio planak, BGAE, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak...) zergadunaren zein haren ezkontidearen alde edo pertsona ezinduen alde egindako ekarpen eta kontribuzioengatiko murrizketak.
  • Baterako aitorpena egiteagatiko murrizketa, 4.800 €.

Atal honetan aipatutako murrizketak aplikatuta ezin da sortu likidazio oinarri negatiboa, ez eta haren gehikuntza ere.

Aurrezkiaren likidazio oinarria kalkulatzeko hauxe egin behar da: aurrezkiaren zerga oinarritik konpentsazio pentsioen eta mantenu urtekoen soberakina, zerga oinarri orokorrean aplikatu ez dena, kendu. Emaitza ezin da izan negatiboa.
 

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/41/CE Zuzentarauan araututako mutualitate, bermatutako aurreikuspen plan, gizarte aurreikuspeneko mutualitate eta pentsio planetara egindako ekarpenek antzeko tratamendua dute zerga ondorioetarako.

Pentsio planak, BGAEak, 2003/41/CE Zuzentarauan araututako pentsio planak eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak borondatezko aurreikuspen sistemak dira, eta zergadunak murrizketak aplika ditzake bere zerga oinarri orokorrean haietara egindako ekarpenengatik, muga batzuen barruan. Sustatzailearen ekarpenek ere murrizketak sor ditzakete, baldin eta aurrez lanaren etekin moduan egotzi baditu. Onuradunak jasotako zenbatekoak lanaren etekintzat hartzen dira.

Bermatutako aurreikuspen planak bizitza-aurrezkiko aseguru kontratu gisa eratzen dira, planaren iraupen osorako, hau da, normalean 65 urte bete arte, bermatutako gutxieneko korritua ematen dutela. Pentsio planen zerga araubide bera daukate.
 
Erretiro planetara egindako ekarpenek ez dute eskubiderik ematen zerga oinarri orokorra murrizteko. Onuradunak jasotako zenbatekoak kapital higikorraren etekintzat jotzen dira, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauaren 18.a) artikuluaren arabera lanaren etekintzat hartu behar ez badira.
 

Oro har, PFEZari buruzko 33/2013 Foru Arauak 5.000 euroko muga ezartzen du zergadunak egindako ekarpenetarako. 8.000 eurokoa sustatzailearen edo bazkide babeslearen ekarpenetarako, bai eta negoziazio kolektiboan adostutako edo langileak erabakitako ekarpenetarako ere. Eta 4.000 eurokoa urtean, enpleguko gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenen baturarako, baldin eta sistema horietan parte hartzen duen pertsona edo bazkide osoa norberaren konturako langilea edo autonomoa bada. 

Aurreko murrizketetarako baterako muga 12.000 eurokoa izango da.

Dena den, erretiroagatik edo dirua 10 urteren ondoren berreskuratzeagatik kapital prestazioren bat jasotzen den ekitaldi berean egiten diren ekarpen edo kontribuzioei dagokienez, murrizketak muga hau izango du: zerga oinarrian sartzen diren jasotako diru kopuruei dagozkien ekarpenen zenbatekoa.
 

Ezin izango dute zerga oinarritik murriztu gizarte aurreikuspeneko sistemara norberaren edo ezkontidearen alde egiten diren ekarpenak eta sistema horretara egiten diren kontribuzioak, horiek bazkideak, partaideak, mutualistak edo aseguratuak erretiratu ondoko zergalditik aurrera egiten badira.
Pertsona bat erretiratuta egongo da bazkide, partaidetzadun, mutualista edo aseguratua erretiratu egiten denean, benetan,

Gizarte Segurantzaren edo hura ordezkatzen edo haren alternatiba den araubidean. Horren ondorioetarako, erretiro izaera izango dute onartzen diren erretiro aurreratuak, malguak, partzialak eta beste erretiro baliokide batzuek. Dena den, bazkideari, partaidetzadunari, mutualistari edo aseguratuari erretiro partziala onartzen bazaie, murriztu egin ahal izango dira zerga oinarritik erretirorako egiten diren ekarpen guztiak.

Aurreko paragrafoan aipatutako erretirorik bereganatu ezin denean, esan nahiko du Gizarte Aurreikuspeneko Planaren estatutuetan zehaztutako adina betetakoan erretiratu dela; adin hori, gutxienez, 60 urte izango da. Estatutuetan adinik zehazten ez bada, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean zehaztutako erretirorako ohiko adina betetakoan gertatu dela esan nahiko du.
 

Aurreko mugen barruan egindako murrizketak gorabehera, zergadunaren ezkontideak edo izatezko bikotekideak (Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikotea) ez badu lortu zerga oinarri orokorrean sartu beharreko errentarik, edo urtean 8.000 € baino gutxiago lortu baditu, zergadunak bere zerga oinarritik kendu ahal izango ditu ezkontidea edo izatezko bikotekidea (Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikotea) partaide, mutualista edo titular den gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak; gehienez 2.400 € urtean.

Artikuluko 71.1. apartatuan aipatzen diren gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak egin dituzten bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aukera edukiko dute ekarpenok hurrengo bost ekitaldietan murrizteko, aipatutako muga errespetatuta, baldin eta zerga oinarri orokorrean murriztu ezin izan badira ezarritako gehieneko muga gainditzeagatik eta murrizketa aplikatzen den ekitaldian erretiratuta ez badaude.  
Kentzeko eskaera hori, egindako ekarpenak ezarritako mugak gainditzen dituztelako nahiz zerga oinarria nahikoa ez delako kendu ezin izan diren ekitaldiari dagokion PFEZaren aitorpenean egin behar da.

Hurrengo bost ekitaldien barruan, egindako ekarpenak ezarrita dauden mugetara iristen ez diren lehenengo ekitaldiari egotziko zaio soberakina. Gaindikina gertatu den zergaldian, zergadunaren ekarpenak eta sustatzailearen edo bazkide babeslearenak pilatu badira Zergaren Foru Arauan ezarritako mugak gaindituz, murrizketak aplikatuko dira, hurrenkera honi jarraituz:

  • 1) Aurreko ekitaldiko ekarpenak.
  • 2) Aurreko ekitaldiko kontribuzioak.
  • 3) Ekitaldiko kontribuzioak.
  • 4) Ekitaldiko ekarpenak.

 

Ekarpenak ezinduak berak eta beste norbaitek haren alde egin badituzte, edo ezinduak berak bakarrik, murrizketaren gehieneko muga 24.250 € da.

Ekarpenak beste norbaitek egin baditu, pertsona horrek ezinduaren alde egindako ekarpenen murrizketaren gehieneko muga 8.000 € da. Hala ere, murrizketa honek ez du eragozten ekartzaileak ekarpenak egin ahal izatea bere gizarte aurreikuspeneko sistemetara, gorago aipatutako mugekin.

 

Lehenbizi ezinduak berak egindako ekarpenengatiko murrizketak aplikatu behar dira. Horiek 24.250 euroko mugara iristen ez badira, eta kasu horretan bakarrik, aplikatu ahal izango dira beste pertsona batzuek ezinduaren alde egindako ekarpenen murrizketak, muga horretara iritsi arte.  Pertsona horiek egindako ekarpenen proportzioan murriztuko dute zerga oinarria

Zerga oinarria

Zerga oinarri orokorrean ondokoak sartzen dira: lanaren etekin positiboak; ekonomia jardueretako etekinak; etxebizitzen errentamenduaren ondoriozkoak ez diren kapital higiezinaren etekinak; kapital higikorraren beste etekin batzuk (ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren ondoriozkoak, jabetza intelektualarenak...); ondare elementuak eskualdatuta ez beste eragiketa batzuen bidez lortutako ondare irabaziak eta galerak; errenta egozketak.

Aurrezkiaren Zerga Oinarria, bestalde, honako hauek osatuko dute: ohiko etxebizitzen errentamendutik datozen kapital higiezinaren etekinak, kapital higigarriaren etekinak (dibidenduak, interesak, bizitza-aseguruak...), ondare-elementuak eskualdatzeagatik sortutako ondare-irabaziak eta -galerak, eta kalte-ordainen berandutze-interesak.
 

Zerga oinarri orokorrari zergaren eskala orokorrean dagokion karga tasa aplikatuko zaio, dagozkion murrizketak aplikatu ondoren (PFEZaren 33/2013 Foru Araua, 75 art.). Zergadunek 1.583 euroko murrizketa aplika dezakete autolikidazio bakoitzeko kuota orokorrean.

Ohiko etxebizitza 500 biztanle edo gutxiago dituzten zona edo guneetan duten zergadunek, aurreko apartatuan aipatzen den murrizketaz gain, 200 euroko beste murrizketa bat aplikatuko dute kuotaren gainean autolikidazio bakoitzeko, despopulatzeko arriskuan dauden guneetan edo eremuetan bizitzeagatik.

Aurrezkiaren zerga oinarriari PFEZaren 33/2013 Foru Araua, 76 artikuluan ezarritako eskala aplikatuko zaio, dagozkion murrizketak aplikatu ondoren .
 

Kenkari pertsonalak

Ondorengo ahaideen kenkaria

Betekizunak:

  • Lerro zuzeneko eta odolkidetasunezko ondorengoak izatea (seme-alabak, bilobak, birbilobak) edo ondorengoarekin parekatutakoak (adingabeak babesteko edo ordezkaritza-ahalmenak dituen kuradoretzaren arloan eskumena duen erakunde publikoaren aurrean formalizatutako tutoretza edo harrera dela-eta zergadunari lotutako adingabeak).
  • Zergadunarekin bizi izatea (ez da beharrezkoa urte natural osoan etengabe harekin bizitzea; aurreko ahaideen kenkarian, ordea, hala ezarrita dago baldintza hau). Epailearen erabaki batek ondorengo ahaidea ekonomia aldetik mantentzeko beharra ezartzen duen kasuetarako: kenkaria ondorengo ahaidearen mantenu ekonomikoa bere gain hartzen duen gurasoari aplikatuko zaio, karga hori gurasoetako batek bakarrik bereganatzen badu; mantenu ekonomikoa bi gurasoen ardura baldin bada, erdi bana aplikatuko da. Beraz, kasu horietan, kenkaria ez dago bizikidetzari loturik, mantenu ekonomikoari baizik.
  • Ondorengo ahaideak 30 urte baino gehiago ez edukitzea; salbuespena: ezintasuneko edo mendekotasuneko kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzea.
  • Urteko errentak (salbuetsiak zenbatu gabe) lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago ez izatea (16.576 € urtean), edo familia unitatean ez egotea kiderik LGS baino gehiago (salbuetsiak zenbatu gabe) diren errentak lortu dituenik.
  • Ondorengo ahaideak PFEZean aitorpenik ez aurkeztea.
  • Ez da beharrezkoa ezkongabea izatea. 

 
2025eko ekitaldirako kenkarien zenbatekoak hauek dira:

  • Lehenengoagatik: 734,80 € urtean.
  • Bigarrenagatik: 909,70 € urtean.
  • Hirugarrenagatik: 1.532,30 € urtean.
  • Laugarrenagatik: 1.811,70 € urtean.
  • Bosgarrenagatik eta hurrengo bakoitzagatik: 2.366,10 € urtean.

Kenkari hauek ehuneko 15 handituko dira zergadunak 4.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako udalerri batean finkatzen badu ohiko etxebizitza.

  • Ondorengo ahaidea 6 urtetik beherakoa bada, urtean 424,60 € gehituko zaizkie zenbateko horiei.
  • 6 urteko edo adin horretatik gorako eta 16 urtetik beherako ondorengo ahaide bakoitzarengatik, lehengo kenkariaz gain, urtean 68,20 euroko kenkari osagarria aplikatuko da.

Kapitulu honetan jasotako kenkariak aplikatzeko kontuan hartu behar diren zirkunstantzia pertsonal eta familiarrak zergaren sortzapen egunean (eskuarki, urte naturaleko abenduaren 31n) dagoen egoera aintzat hartuz zehaztuko dira.

Kenkari horiek zenbatzeko inolaz ere ez da egingo haiek aplikatzeko gertatu behar diren egoerak gertatu diren urte naturaleko egunen kalkulu proportzionala.

Kenkari hau bateragarria da ezintasunaren kenkariarekin eta seme-alabei mantenua ordaintzearen kenkariarekin.

Seme-alaben mantenurako urtekoak ordaintzearen kenkaria:
Bigarren mailara arteko zergadunek (gurasoak eta aitona-amonak), baldin eta, epailearen erabakiz, beren ondorengoen aldeko elikagaiengatiko urteko kuotak ordaintzen badituzte, eskubidea izango dute kontzeptu horregatik ordaindutako kopuruen ehuneko 15eko kenkaria aplikatzeko, betiere ondorengo bakoitzarentzat ondorengo ahaideen kenkariari dagokion zenbatekoaren % 30eko mugarekin. 

 

Araudi berriak aurreko ahaideen kenkari bakarra ezarri du: 423,72 €.

Kenkari hau ehuneko 15 handituko da zergadunak 4.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako udalerri batean finkatzen badu ohiko etxebizitza.

Betekizunak:

  • Lerro zuzeneko aurreko ahaideak izatea (gurasoak, aitona-amonak, birraitona-birramonak...)
  • Aurreko ahaidea urte natural osoan etengabe zergadunarekin bizi izatea.
  • Bizikidetza horrekin parekatzen da kasu hau: zergadunak bere ondarearen kontura diru kopuruak ordaintzea aurreko ahaidea urte natural osoan bizi den egoitzari (gizarte zerbitzuen foru sarean edo itunduan ez dagoen bati).
  • Aurreko ahaideak zergaldian lortu dituen errentak (salbuetsitakoak zenbatu gabe) lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoak ez izatea.
  • Aurreko ahaidearen familia unitatean ez egotea kiderik LGS baino errenta handiagoak (salbuetsiak zenbatu gabe) lortu dituenik.
  • Aurreko ahaideak PFEZaren aitorpena ez aurkeztea.

 
Kenkaria ondorengo ahaideen artean hainbanatzeko erregelak:

  • Aurreko ahaidea maila bereko ondorengo bat baino gehiagorekin bizi bada, kenkaria zati berdinetan hainbanatzen da.
  • Aurreko ahaidea ahaidetasun maila desberdinak dituzten ondorengoekin bizi bada, aurreko ahaidearekiko ahaidetasun-maila hurbileneko ondorengoek aplika dezakete kenkaria. Horiek ez badituzte lortu urtean LGS baino errenta handiagoak (salbuetsiak zenbatu gabe), kenkaria bigarren mailako ahaidetasuneko ondorengoengana pasatzen da.
  • Zergaduna abuztuaren 1eko 39/2014 Foru Dekretuan (Araban autonomiarako eta mendekoak artatzeko sistemako prestazio ekonomikoak arautzen dituena) ezarritako laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoaren titularra izatea.
  • Haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak eta laugarren gradura arteko ahaideek aplikatu ahal izango dute kenkaria, baldin eta urte natural osoan etenik gabe mendekotasuna edo desgaitasuna duen pertsonarekin bizi badira.
  • Ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin eta aurretik zehaztutako ahaideetakoren batekin bizi izanez gero, ezkontideak edo izatezko bikotekideak bakarrik aplikatu ahal izango du kenkaria, salbu eta hark lortutako errentak lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago ez badira, errenta salbuetsiak kontuan hartu gabe.
  • Kenkari hau aplikatzeko, zergadunak berak izango du lehentasuna.
  • Gradu desberdinetako ahaideekin bizi bada, gradu hurbilenekoak aplikatuko du; gradu berekoak izanez gero, kenkaria hainbanatu egingo da guztien artean, eta zati berdinetan egingo da.
Mendekotasun, desgaitasun eta besteren laguntzaren beharraren gradua KENKARIA (EUROTAN)
% 65eko desgaitasuna edo handiagoa. Mendekotasun moderatua (1. gradua) 431,64 
Mendekotasun larria (II. gradua) 718,08 
Mendekotasun handia (III. gradua) 1.436,16

    

 

Zergadunek Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistema Berezian afiliatutako pertsona bati mugagabeko kontratua egiten badio pertsona jakin bat zaintzeko, kontratuagatik ordaindutako zenbatekoengatik 250,00 euroko kenkaria aplikatu ahal izango du zergaldi bakoitzeko.

Kenkari hau aplikatzeko eskubidea bi zergadunek edo gehiagok dutenean, haren zenbatekoa denen artean hainbanatuko da. 

Baldintzak:

  • 1.    Zergaduna 12 urtetik beherako pertsona batekin edo gehiagorekin bizitzea, pertsona horiek zergadunaren ondorengoak, adoptatuak, etxean hartutakoak edo tutoretzapekoak izatea.
  • 2.    Zergaduna ondorengo, adoptatu, harrerapeko edo tutoretzapeko pertsona batekin edo batzuekin bizitzea, edo bigarren gradura bitarteko zuzeneko aurreko ahaideekin bizitzea, odol ahaidetasunekoak, ezkontza ahaidetasunekoak, izatezko bikotea eratzearen ondoriozko harremanekoak edo adopziozkoak, eta horiek ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasun maila izatea, edo edozein gradutako mendekotasun egoera aitortua izatea.
  • 3.    Zergadunak edo haren ezkontideak edo izatezko bikotekideak aurreko % 65eko edo gehiagoko mendekotasun edo desgaitasun graduren bat aitortuta edukitzea.

 

a) Ezintasunaren edo mendekotasunaren kenkaria (zergadunarena, aurreko edo ondorengo ahaidearena, ezkontidearena edo 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kidearena):

 

Ezintasunaren, mendekotasunaren eta besteren laguntza behar izatearen gradua Kenkaria (eurotan)
Ezintasuna % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa 1.025,64 €
Ezintasuna % 65ekoa edo handiagoa.
Mendekotasun moderatua (I. gradua)
1.464,54 € 
Mendekotasun larria (II. gradua) 1.756,75 €
Mendekotasun handia (III. gradua) 2.191,03 €

    

  • Ezintasuna zergadunak berak, aurreko edo ondorengo ahaide batek, ezkontideak edo Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideak edo laugarren mailara arteko alboko ahaide batek eduki behar du (parekotzat jotzen da tutoretza edo ordaindu gabeko harrera dela medio zergadunarekin loturik dagoen ezindua), adina kontuan izan gabe.
  • Kenkari bera aplika daiteke desgaitasuna edo mendetasuna daukan ezkontideagatik edo izatezko bikotekideagatik, idatz zati honetan ezarritako betekizunak betez gero.
  • Aurreko edo ondorengo ahaideak, laugarren mailara arteko alboko ahaideak (maila hori barne) edo parekotzat jotakoek zergadunarekin bizi behar dute eta ezin dute izan zerga ekitaldirako ezarritako lanbide arteko gutxieneko soldataren bi halako baino gehiagoko errentarik urteko (salbuetsiak zenbatu gabe).
  • Aurreko edo ondorengo ahaidea edo laugarren gradurainoko (berau barne) albo ahaidea gizarte zerbitzuen foru sarekoa (ez horiekin berdinetsia) ez den egoitza zentro batean bizi bada, beraren ziozko kenkaria hango egonaldi gastuak ordaindu dituela faktura bidez frogatzen duen hurbileneko ahaideak aplikatu ahal izango du. Gastuok hurbiltasun gradu bereko hainbat ahaidek ordaindu badituzte, kenkaria hainbana aplikatu ahal izango dute.
  • Beharrezkoa da elkarrekin bizitzea, ezkotidearen kasuan salbu.
  • Kenkari hau bateragarria da ondorengo edo aurreko ahaidearen kenkariarekin eta seme-alaben mantenurako ordaintzen diren urtekoen kenkariarekin.
  • Ezinduak PFEZaren aitorpena aurkezten badu, bi aukera izango ditu: kenkari osoa bere aitorpenean aplikatzea, edo laguntzarako ezindua bere kargu daukan zergadunak aplikatzea.
  • Ezindua zergadun bat baino gehiagoren kontura bizi bada, kenkaria haien artean zati berdinetan hainbanatuko da.
  • Ezintasun gradua egiaztatu behar da (aurreko aitorpenetan egin ez badute).

Kenkari hau bateraezina da aurreko ezintasunaren kenkariarekin.
 
b) Kenkaria 65 urteko edo hortik gorako desgaitasuna edo mendekotasuna duen pertsonagatik, aurreko senideen zerrendan sartuta ez badago:

Aurreko paragrafoan ezarritako kenkariak aplikatuko dira, mendekotasun- edo desgaitasun-maila eta hirugarren pertsonaren laguntza-premia kontuan hartuta.

Baldintzak:

  • 65 urteko edo hortik gorako pertsona izan behar du, aurreko ataleko senideen edo parekoen zerrendan ez dagoena.
  • Zergadunarekin bizitzea eskatzen da.
  • LGSaren bikoitza baino diru-sarrera txikiagoak izan behar ditu (salbuetsiak kontuan hartu gabe).
  • Minusbaliatuak PFEZaren aitorpena aurkez dezake; aitorpena aurkeztuz gero, kenkaria osorik aplikatu ahal izango da, edo, bestela, zergadunak osorik egin ahal izango du, baldin eta laguntza behar badu.

Kenkari hori bateraezina da aurreko desgaitasunagatiko kenkariarekin.


 

Zergadun alargunek 200,00 euroko kenkaria aplikatzeko eskubidea izango dute. 

20.000,00 euroko edo gutxiagoko zerga oinarria duten zergadunek aplikatu ahal izango dute. 

Zerga oinarria 20.000,00 eurotik gorakoa eta 30.000,00 eurotik beherakoa bada 200,00 euroko kenkaria aplikatuko da, ondoko eragiketaren emaitza kenduta: zerga oinarriari 20.000,00 euro kendu eta emaitza 0,0200z biderkatu. 

Kenkaria bateraezina da adinaren kenkariarekin.
 

385 euroko kenkaria aplikatuko dute 65 urtetik gorako zergadunek, baldin eta beren zerga oinarria 20.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada.

Aldiz, beren zerga oinarria 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurotik beherakoa bada, 385 euroko kenkaria aplikatuko dute, ondoko eragiketaren emaitza kenduta: zerga oinarria ken 20.000  €, eta horren emaitza bider 0,0385.

700 euroko kenkaria aplikatuko dute 75 urtetik gorako zergadunek, baldin eta beren zerga oinarria 20.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada.

Aldiz, zerga oinarria 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurotik beherakoa bada, 700 euroko kenkaria aplikatuko da, ondoko eragiketaren emaitza kenduta: zerga oinarria ken 20.000  €, eta horren emaitza bider 0,07.

Kenkari hau aplikatzeko ezinbestekoa da baterako zerga ordainketaren oinarria 35.000 eurokoa edo hortik beherakoa izatea.
 

  • Lau urtetik beherako ondorengoak edo adoptatuak zaintzeko lan, enpresa edo lanbide jarduera eteten edo uzten duten gizonek 200,00 eurora arteko kenkaria aplikatu ahal izango dute eten edo utzi den urte bakoitzeko. Erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan, kenkari hau ehuneko 50 handituko da. 
  • Lanaldi murrizketaren kasuan, lanpostuaren lanaldi osoari dagokion denboraren ehuneko 67an lan egin behar du gehienez, betiere bere lanaldi osoa ez bada legez ezarritako lanaldiaren ehuneko 50 baino txikiagoa. Kasu horietan, 1. paragrafoan arautzen den kenkaria lanaldiari aplikatzen zaion murrizketa ehunekoaren arabera hainbanatuko da. 
  • Umea jaio edo adopzioa formalizatu aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 9 hilabetez egotea Gizarte Segurantzan alta emanda, besteren zein norberaren konturako langile gisa, kooperatibako bazkide langile gisa edo funtzionario gisa. 
     

Zergadun emakumezkoek, lan, enpresa edo lanbide jarduera eten edo utzi ondoren, lan merkatura itzultzen diren ekitaldian 1.500,00 euroko kenkaria aplikatu ahal izango dute adingabea jaio eta zaintzeagatik legez aitortu eta emandako baimen ordaindua amaitzen denetik berriro lanean hasi arte lan jarduna etenda edo utzita igarotako urte bakoitzeko.. Erditze edo adopzio anizkoitzen kasuan, kenkari hau ehuneko 50 handituko da. 

Baldintzak:

  • 1.    Umea jaio edo adopzioa formalizatu aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 9 hilabetez egotea Gizarte Segurantzan alta emanda, besteren zein norberaren konturako langile gisa, kooperatibako bazkide langile gisa edo funtzionario gisa.
  • 2.    Ordaindutako baimenak amaitu eta hurrengo 12 hilabeteetan, gutxienez, ordaindutako jarduerarik egin ez izana.
  • 3.    Lan merkatura itzultzea 12 hilabeteko gutxieneko epea amaitzen denetik kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen duen adingabeak hiru urte bete ondoko 12 hilabetetan. 

Kenkari hori aplikatu ahal izango da zergadunak letra horretan aipatzen den aldian bere lan jarduerarekin jarraitu badu lanaldi murriztuaren modalitatean, baina gehienez ere lanpostuaren lanaldi osoari dagokion denboraren ehuneko 67an lan egiteko modalitate bati heldu badio aldi horretan. 

Lan merkatura itzuli dela ulertuko da zergaduna bere lanpostuko lanaldi osoari dagokion denboraren gutxienez ehuneko 85 lan egitea dakarren lanaldia egiten hasten denean. 

Kasu horietan, 1. apartatuan arautzen den kenkaria lanaldiari aplikatzen zaion murrizketa ehunekoaren arabera hainbanatuko da. 
 

Ohiko etxebizitzagatiko kenkariak

Zergaduna hiru urtez etengabe bizi den etxebizitza da.

Hala ere, hiru urte igaro ez arren, ohiko etxebizitzatzat hartuko da baldin eta zergaduna hiltzen bada edo etxez aldatu beharrean gertatzen bada honakoak bezalako arrazoiengatik: etxebizitza zergadunaren, berarekin bizi den aurreko edo ondorengo ahaide baten, ezkontidearen, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kidearen edo kenkaria egiteko eskubidea sortzen duen pertsona baten ezintasun gradurako ezegokia izatea; ezkontzea; Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera izatezko bikotea eratzea; banantzea; goian aipatutako izatezko bikotea desegitea; lantokiz aldatzea; lehenengo lanpostua edo beste lanpostu bat lortzea; etxebizitza aipatutako epean ordaintzea galarazten duten bestelako ekonomia gorabeherak; edo antzeko egoera justifikatuak.

Ezinbestean etxebizitza aldatu beharra dagoela eskatzen duten egoerak Zuzeneko Zergen Zerbitzuak aztertuko ditu, interesdunak eskatu ostean.

Ohiko etxebizitzaren barruan ez dira hartzen lorategiak, parkeak, igerilekuak, garajeak eta mota guztietako eranskinak, horiek erregistroan etxebizitzarekin finka bakar bat osatu ezean.

Etxebizitza ohikoa izan dadin, beharrezkoa da zergaduna benetan eta modu iraunkorrean urtebetez bertan bizitzea, etxebizitza eskuratu zenetik edo lanak bukatu zirenetik, ondorengo kasuetan izan ezik:

  • Zergaduna hiltzen bada edo etxe horretan bizitzea ezinbestean galarazten duen bestelako egoeraren bat gertatzen bada (hala nola ezkontzea, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera izatezko bikotea eratzea, banantzea, lantokiz aldatzea...).
  • Karguarengatik edo lanpostuarengatik beste etxebizitza bat edukiz gero (etxebizitzaren erabilera gauzazko lan etekin bezala aitortu behar da, eta horren konturako sarrera egin behar da). Kasu horretan, hamabi hilabeteko epealdia karguari edo lanpostuari uzten zaion egunetik aurrera hasten da kontatzen.

Ezarritako salbuespenak aplikatzen direnean, ezinbestean etxebizitza aldatzera behartzen duten edo hartan bizitzea galarazten duten egoerak gertatu arte aplikatuko da kenkaria.

Berdin jokatuko da zergadunak etxebizitza beharra konpentsatzeko diru kopururen bat jaso eta, gainera, erositako etxebizitza bere familia unitatetik kanpoko pertsonek erabiltzen ez badute (kasu horretan, diru kopuru horiek diruzko lan etekin bezala aitortu behar dira, eta atxikipena egin behar zaie).
 

Zergadunek oro har ohiko etxebizitza erosteko zergaldian inbertitutako kopuruen % 18ko kenkaria aplika dezakete, beren kargura egin diren erosketa gastuak barne. Halaber, ohiko etxebizitza erosteko besteren kapitalak erabiltzeagatik, zergadunen kargura joan diren besteren finantzaketak sortutako gastuak barne, zergaldian ordaindutako korrituen % 18ko kenkaria aplika dezakete.

Aurreko ehunekoak 20koa izango dira zergadunak 4.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako udalerri batean finkatzen badu ohiko etxebizitza.

Zergadunak 36 urte baino gutxiago baditu, familia ugariaren titularra bada, guraso bakarra duen familia unitatea bada, genero indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktima bada (egiaztatuta), edo % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badu, % 23ko kenkaria aplikatuko da. Zerga batera ordaintzea hautatzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 36 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, ehuneko 23 aplikatuko da.

Aurreko ehunekoak % 25ekoak izango dira zergadunak 4.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako udalerri batean finkatzen badu ohiko bizilekua eta aurreko paragrafoko kolektiboetako bateko kide bada. 

Aurrezki eta etxebizitza kontuetarako ekarpenei % 18 edo % 20 aplikatuko zaie (zergadunek ohiko bizilekua 4.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako udalerri batean finkatzen dutenean), edo % 23koa 36 urtetik beherakoentzat, eta % 25ekoa 4.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean bizi badira. Kenkaria kalkulatzeko, aurreko apartatuetan aipatutako zenbatekoetatik kendu egingo da zergadunak etxebizitza erosteko edo birgaitzeko jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, hain zuzen ere PFEZaren araudiaren arabera salbuetsita dauden dirulaguntzen zenbatekoa.

Zergadun bakoitzak aurreko idatz zatietan azaldutako kontzeptuengatik zergaldietan zehar aplikatutako kenkarien batura ezin da izan 36.000 € baino gehiago (berrinbertsioa egin bada, PFEZri buruzko 33/2013 Foru Arauaren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsitako ondare irabaziaren % 18 kendu behar da).
 

Ohiko etxebizitza erosteko erabilitako diru kopuruak. Ez dira kontuan hartzen artapen gastuak (pintatzea, entokatzea...), ez konpontze gastuak (berogailua konpontzea, etab.).

Ohiko etxebizitza birgaitzeko erabilitako diru kopuruak. Birgaikuntzatzat hartuko dira jabeak bere ohiko etxebizitzan egiten dituen obrak bi kasu hauetakoren batean: obrak ebazpen bidez jarduera babestu izendatuak izatea, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren arabera; edo, hala badagokio, jarduera babesgarritzat kalifikatua izatea abenduaren 12ko 2066/2008 Errege Dekretuaren arabera edo dekretu hori ordezkatzen duten antzeko arauen ildotik.

Ohiko etxebizitza erostean edo birgaitzean sortutako gastuak ordaintzeko eman diren diru kopuruak, hala nola BEZa, notario edo erregistro gastuak, etab.

Etxebizitza kontuetan sartutako kopuruak. Baldin eta kontua irekitzen den unetik 6 urte * igaro baino lehen ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzen badira.

Ohiko etxebizitza handitzeko erabilitako kopuruak. Bizitzeko azalera handitu behar da.

Ohiko etxebizitza eraikitzeko erabilitako kopuruak. Zergadunak zuzenean ordaindu behar ditu obren gastuak. Lau urte * igaro baino lehenago bukatu behar dira obrak, aparteko zerbait gertatu ezean.

Titulartasun publikoko lurzoruaren gainean eratutako azalera eskubidea eskuratzeko erabilitako diru kopuruak.

Ezinduen komunikazio eta segurtasun oztopoak gainditzeko egindako egokitze eta eraberritze lanetarako erabilitako kopuruak, etxean zein ohiko etxebizitzaren elementu komunetan.
 

Urtean, gehienez, 1.530 € ken daitezke horretan inbertitutako kopuruengatik eta haien korrituengatik.
Muga hau 1.836 eurokoa izango da zergadunak 4.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako udalerri batean finkatzen badu ohiko etxebizitza.

Zergadunak 36 urte baino gutxiago baditu, familia ugariaren titularra bada, % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badu, guraso bakarra duen familia unitatea bada, edo genero indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktima bada, muga 1.955 eurokoa izango da, eskuratze urtean izan ezik

Aurreko paragrafoan aipatutako zergadunak 4.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean bizi badira, muga 2.346 eurokoa izango da, eskuratze urtean izan ezik.

 Zergadun bakoitzak aurreko idatz zatian azaldutako kontzeptuengatik zergaldietan zehar aplikatutako kenkarien batura ezin da izan 36.000 € baino gehiago. Hala badagokio, batura horri kendu behar zaio PFEZaren 33/2013 Foru Arauaren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare irabaziari % 18 aplikatuta ematen duen emaitza.
 

Zergaldian ohiko etxebizitza alokatzeagatik zenbatekoak ordaintzen dituzten zergadunek bi kenkari hauetako bat aplikatu ahal izango dute:

  • Zergaldian ordaindutako zenbatekoen % 20, urteko 1.600 euroko kenkari-mugarekin.
  • Zergaldian ordaindutako zenbatekoen % 35, urteko 2.800 euroko kenkari mugarekin. Zergadunak familia ugariaren titularrak badira, zergadunak 36 urte baino gutxiago baditu, guraso, adoptatzaile edo hartzaile bakarra dagoen familia unitate batekoak badira FAren 98. artikuluko a), b) eta c) letretan aipatzen diren pertsonekin batera, edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortuta badute, edozein gradutan. 
  • Zergaldian ordaindutako zenbatekoen % 35, urtean 2.800 euroko kenkari mugarekin, etxebizitza despopulazio arriskuan dagoen eremu edo guneetako batean dagoenean, hogeita hamargarren xedapen gehigarrian jasotakoen artean. Kenkari hori aplikatzeko, errentaria despopulatzeko arriskuan dauden eremu edo guneetan bizi beharko da zergaldi osoan, salbu eta errentaria hiltzen denean.

Ondorio horietarako, ordaindutako zenbatekoei kendu egingo zaie zergadunak etxebizitza alokatzeko jaso dituen diru-laguntzen zenbatekoa, baldin eta salbuetsita badaude zerga honen araudi erregulatzailea aplikatuz.

Zergadunaren adina zehazteko, zergaldiaren sortzapen-egunean dagoen egoera hartuko da kontuan.

Ohiko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindutako kopuruen parekoak izango dira ohiko etxebizitzatzat hartzen diren erabilera-lagapeneko erregimeneko etxebizitzengatik etxebizitza-kooperatibetako edo bestelako elkarteetako bazkideek ordaindutako kanonak edo errenta sozialak.

Alokairuagatiko kenkaria bateragarria da ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkariarekin.
 

  • Zergadunak etxebizitza kontuan sartu dituen eta kenkarirako eskubidea sortu duten diru kopuruak ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko ez beste zerbaitetarako erabili baditu. Kopuru horiek partez erabiltzen badira, lehenengoz gordailututako kopuruak joko dira erabilitzat. Kasu honetan ez da pentsatuko ez dela bete dirua ezarri den bezala erabili beharra: kenkarirako eskubidea sortu duten diru kopuruak osorik sartzen badira berriro kreditu erakunde berean; gauza bera gertatuko da Zergaren sortzapena gertatu baino lehen dirua beste erakunde batera osorik eramaten bada ere.
  • Kontua ireki zenetik sei urte igaro direnean, eta kenkarirako eskubidea sortu duten zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabili ez direnean.
  • Gero ohiko etxebizitza erosteak edo eraberritzeak ez baditu betetzen kontzeptu horren kontura kenkari eskubidea ematen duten baldintzak.
     

Zergadunak, kenkariak aplikatu eta gero haiek aplikatzeko eskubidea galtzen badu, aurretik kendu dituen kopuru horiek gehi berandutza korrituak batu beharko dizkio baldintzak bete ez dituen ekitaldiko Zergaren kuotari.

Hiri Errentamenduei buruzko Legearen 2. artikuluaren edo Eusko Jaurlaritzaren "Bizigune" etxebizitza hutsen programaren mendeko kontratuen ondoriozko etxebizitza alokairutik eratorritako kapital higiezinaren etekin garbia zehazten duten zergadunek ehuneko 18ko kenkaria aplikatu ahal izango dute errentamenduaren xede den etxebizitza birgaitzeko ordaindutako zenbatekoetan, urtean 3.000,00 euroko kenkari mugarekin. 

Birgaitzetzat joko dira jabeak errentapeko etxebizitzan egindako obrak, obra horiek jarduketa babestutzat kalifikatzeko edo deklaratzeko ebazpena eman denean.
 

Bestelako kenkariak

Zergadunek langileen sindikatuei ordaindutako kuoten  % 20eko kenkaria aplikatu ahal dute.

Irabazteko xederik gabeko entitateen zerga-araubidearen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien foru arauan ezartzen diren kenkariak aplikatu ahal izango dituzte zergadunek.

Kenkariaren oinarria ezin daiteke zerga-oinarriaren % 35 baino handiagoa izan (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren zerga-oinarriaren batura hartuta zerga-oinarritzat).

Muga hori gainditzeagatik kendu ez diren zenbatekoak hurrengo 5 urteetan kendu ahal izango dira. 
 

  • Zergadunek ordaindutako zenbatekoen % 15 kendu ahal izango dute honako hauek eskuratzeko: 
    • Berokuntza eta hozte eskaria murriztea beren ohiko etxebizitzan edo une horretan errentan emandako beren titulartasuneko beste edozein etxebizitzatan, Hiri errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. 
    • Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa hobetzea beren ohiko etxebizitzan edo une horretan errentan emandako beren titulartasuneko beste edozein etxebizitzatan, Hiri errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. 
    • Birgaitze energetikoko obrak egitea batez ere bizitegi erabilera duten eraikinen efizientzia energetikoa hobetzeko, baldin eta zergadunak bere jabetzako etxebizitza bat badu bertan, bere ohiko etxebizitza dena edo une horretan errentan emanda daukana, Hiri errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, edo baldintza horiek berak betetzen dituzten etxebizitzetako efizientzia energetikoa hobetzeko obrak. 
  • Kenkariaren gehieneko oinarria 20.000 eurokoa da.
     

Zergadunek bilgailu berri bakar baten eskuratze balioaren ehuneko 5 kendu ahal izango dute, 87 quarter artikuluan aipatutakoetatik.

Kenkaria ibilgailu berri bakar baten eskuratze balioaren ehuneko 10ekoa izango da, zergadunak bere jabetzako ibilgailu bat txatar bihurtu badu eta zirkulazioan behin betiko baja eman badio. 

Kenkari honen oinarria ibilgailuaren eskuratze balioa izango da, eskuratzeak eragindako gastuak eta zergak barne. 10.000,00 eurokoa izango da L3e, L4e eta L5e kategorietako motozikletentzat, eta 40.000,00 eurokoa beste edozein kategoriatako ibilgailuentzat.
 

Beste gai batzuk

Aitortzaileak bi modutara egin dezake ordainketa: dena batera edo bitan zatituta.
Ordainketa bi epetan zatitzeko, ezinbestekoa da aitorpen osagarriak edo epez kanpo aurkeztutakoak ez izatea.

  • Zatikapenaren bi ordainketak helbideratzeko azken eguna:
    • Rentafacil, rentared eta rent@raba, 2026ko ekainaren 17ra arte aurkeztuak.

2026ko ekainaren 18tik 25era Rent@raba eta Rentared modalitatean aurkeztutako aitorpenek aipatutako zatikatzea baliatu ahal izango dute, eta kuotaren % 60ko lehen ordainketa egin beharko dute ordainketa pasabidearen edo ordainketa gutunaren bidez.

Helbideratzeen zordunketa datak honako hauek izango dira:

  •  % 60ko lehen ordainketa 2026ko ekainaren 25ean
  •  % 40ko bigarren ordainketa, 2026ko azaroaren 10ean.