Zergaren funtzionamendua

BEZa kontsumoaren gaineko zeharkako zerga da; honako hauek kargatzen ditu: enpresaburuek eta profesionalek egiten dituzten ondasun emateak eta zerbitzugintzak, eta Batasunaren barruko eskuraketak eta ondasun inportazioak.

Enpresaburuek eta profesionalek honako kasu hauetan aurkeztu behar dizkiote BEZaren autolikidazioak Arabako Foru Ogasunari:

Zerga egoitza Araban edukiz gero:

  • Aurreko urteko eragiketen bolumena 10 milioi euro baino gutxiago bada, % 100 Araban.

  • Aurreko urteko eragiketen bolumena 10 milioi euro baino gehiago bada, Araban egindako eragiketen bolumenaren proportzioan.

Zerga egoitza Araban ez badago eta aurreko urteko eragiketen bolumena 10 milioi euro baino gehiago bada, Araban egindako eragiketen bolumenaren proportzioan. 

Zerga enpresaburuek eta profesionalek aplikatzean bereizketa hau egin behar da:

  • Egiten dituzten salmenten eta zerbitzuen BEZaren kuotak eskuratzaileei jasanarazi behar dizkiete eta Ogasunean sartu.

  • Egiten dituzten eskuraketen kuotak jasan behar dituzte; kuota horiek kenkarirako eskubidea ematen dute aldizkako autolikidazioetan. Autolikidazio bakoitzean bezeroei jasanarazitako BEZa aitortzen da, hornitzaileei egindako erosketetan eta eskuraketetan jasandakoa kenduta; emaitza positiboa zein negatiboa izan daiteke.

Positiboa bada, Ogasunean sartu behar da.

Negatiboa bada eta aitorpena hiru hilean behingoa bada, emaitza hurrengo autolikidazioetan konpentsatu behar da. Horrelakoetan, ekitaldian aurkezten den azken autolikidazioaren emaitza negatiboa bada, bi aukera daude: dirua itzultzeko eskatu edo saldo negatiboa hurrengo ekitaldiko autolikidazioetan konpentsatu.

Emaitza negatiboa bada eta aitorpena hilean behin egiten bada (hileko itzulketen erregistroan sartzeko eskatu ondoren), itzulketa hilabeteka egiteko eska daiteke.

Ohiko galderak - Balio Erantsiaren gaineko Zerga

2022/10/18an eguneratuta 

Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan badaukate eta aurreko ekitaldiko eragiketen bolumena 10.000.000,00 baino gehiago izan ez bada (kopuru hau 2018ko urtarrilaren 1etik dago indarrean, abenduaren 28ko 10/2017 Legeak sartutako aldaketaren ondorioz). Ez da hartuko kontuan eragiketak non egin diren.

Baldin eta subjektu pasibo batek (pertsona fisikoa, juridikoa zein Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 35. artikuluan aipatutako erakundea) zerga egoitza aldatzen badu ekitaldian zehar, aldaketa egunera artekoa egoitza egon den lurraldeko administrazioari ordaindu behar dio eta egun horretatik aurrerakoa egoitza berria dagoen lurraldekoari.

Urteko eragiketen zenbatekoa 10.000.000,00 baino gehiago izan bada (kopuru hau 2018ko urtarrilaren 1etik dago indarrean, abenduaren 28ko 10/2017 Legeak sartutako aldaketaren ondorioz), Ekonomia Itunaren 27. artikuluan ezarritako konexio puntuekin bat etorriz. Hala denean, zerga administrazio bakoitzari beraren eskumeneko lurraldean egindako eragiketen proportzioan ordaindu behar zaio.

Eragiketen bolumena zer den jakiteko, irakurri sozietateen gaineko zergari buruzko 5. galdera.

Eskualdaketa BEZaren kargapean dago eskualdatzailea enpresaburua edo profesionala bada; aldiz, "Kostu bidezko ondare eskualdaketak" kontzeptua eskualdatzailea norbanakoa denean aplikatzen da.

Bi zerga hauek bateraezinak dira.

Salbuespena: Enpresaburuek eta profesionalek egiten dituzten ondasun higiezinen bigarren emateak eta ondokoak BEZaren kargapean daude eta ez daude hartatik salbuetsita (bigarren ematea edo ondokoa izanik), eta ondorioz ondare eskualdaketen gaineko zergaren kargapean daude; nolanahi ere, BEZaren salbuespenari uko egin dakioke, betekizun batzuk betez gero.

 

Kontzesionarioetan erosten diren bigarren eskuko autoak BEZaren kargapean daude, eta kuota erosleari jasanarazi behar zaio. Nolanahi ere, kontzesionarioak ondasun erabilien araubide berezia aplikatzen badu, BEZa salmenta prezioan sartu behar da.

Bigarren eskuko autoa norbanako bati erosiz gero, eskuratzaileak ondare eskualdaketen gaineko zerga ordaindu behar du.

Emate hau ondare eskualdaketen gaineko zergaren kargapean dago, salbuespenagatik.

  • Higiezin baten bigarren ematea edo ondokoa denez, ez dago BEZaren kargapean, hari buruzko arauan halako eragiketak salbuetsi baitira.
  • Enpresaburu batek egin arren, kostu bidezko eskualdaketen kontzeptuan zergapetzen da.

Norbanako batek bere garaje edo merkataritza lokal bat alokatzen badu, enpresaburu bihurtzen da BEZaren ondorioetarako, eta horregatik zerga jasanarazi eta sartu behar du, eta subjektu pasiboen gainerako eginbeharrak bete behar ditu.

1.- Ondasun erkidegoa eratu behar dute eta IFZ eskatu behar diote Arabako Foru Aldundiko Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuari.

2.- Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzura joan (Leihatila Bakarra edo Erregistroa jakinarazpenak) eta 037 inprimakia bete behar dute BEZaren errentatzaileen erroldan alta emateko.

Etxebizitzaren alokairua kargatik salbuetsita dago; garaje plaza etxebizitzaren eranskina denez, hau ere salbuetsita dago.

Bai, zerbitzugintzatzat hartzen da eta zergaren kargapean dago.

Subjektu pasibo baten enpresa edo lanbide ondareko elementu batzuk eskualdatzea, hain zuzen ere enpresa edo lanbide jarduera batean modu autonomoan aritzeko aukera ematen duen unitate ekonomiko autonomoa osatzen dutenak.

Nolanahi ere, kargapean daude:

1.- Errentatutako ondasunen emateak, baldin eta haiekin batera eskualdatzen ez bada ekoizpenerako faktoreen antolamendu egitura, unitate ekonomiko autonomoa eskualdatzen dela pentsaraz dezakeena (adibidez, subjektu pasiboak errentatuta daukan lokala bakarra saltzea).

2.- Urbanizatzaileek edo sustatzaileek noizean behin egiten dituzten eskualdaketak.

Bai, fakturak BEZ jasanarazi gabe egin daitezke.

Honako lau hauek:

  1. Ondasun higigarri eta gorpuzkorrak eskuratu behar dira kostu bidez.
  2. Salgai batzuk garraiatu behar dira Batasuneko beste estatu batetik Espainiako BEZ aplikatzen den lurraldera.
  3. Eskualdatzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da.
  4. Eskuratzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da, edo pertsona juridikoa, hala ez diharduena.

BEZa ordaindu behar du Espainian, Batasunaren barruko eskuraketa baita; ez da hartu behar kontuan nor den saltzailea. BEZa 309 ereduaren bidez sartu behar du.

Halaber, eskuratzailea enpresaburua edo profesionala bada, hark ere Espainian ordaindu behar du BEZa eta hileko edo hiruhilekoko aitorpenean sartu.

Enpresaburu bati erosiz gero, BEZa ordaindu behar du hark egoitza daukan herrialdean. Norbanako bati erosiz gero, ez du ordaindu behar BEZa, baizik eta ondare eskualdaketen gaineko zerga (% 4), eta Espainian ordaindu behar du.

Zergaren zerga oinarria da haren kargapeko hartzailearen edo hirugarrenaren eragiketen kontraprestazioen guztirako zenbatekoa.

Hona:

  1. Komisioak, garraio kostuak, garraio kostuak, aseguruak, primak, aurreratutako prestazioak, eta prestazio nagusiaren eta osagarrien ondoriozko gainerako kreditu guztiak.

  2. Prezioari zuzenean lotutako dirulaguntzak.

  3. Eragiketaren gaineko zerga eta karga guztiak (BEZ bera eta garraiobideen gaineko zerga berezia izan ezik).

  4. Eragiketa bat azkendu bada, prestazioa egin behar duenak Zuzenbideari lotuta atxikitako hartukizunak.

  5. Jasotzaileei jasanarazitako ontziak eta enbalajeak.

  6. Jasotzaileak kontraprestazio gisa bereganatutako zorrak.

Honako hauek:

  1. Izaera edo eginkizuna dela eta zergapeko eragiketen kontraprestazio ez konpentsazio ez diren kalte ordainak.

  2. Eragiketa egiten denean, edo egin baino lehen, hura dela bide ematen aplikatzen deskontuak eta hobariak, Zuzenbidean onartutako moduetako baten bidez frogatuz gero.

  3. Bezeroaren izenean eta kontura, eta berak berariaz aginduta, ordaindutako kopuruak. Subjektu pasiboek gastuen benetako zenbatekoa frogatu behar dute, eta ezin dute kendu jasandako zerga kuota.

  4. Eragiketen prezioarekin lotuta ez dauden dirulaguntzak.

Merkataritzako lokal bat errentatzen denean, BEZaren zerga oinarria kontraprestazio osoa da, hots, errenta eta harekin berdinetsitako kopuru guztiak eta errentatzaileak errentariari errentamenduagatik eta prestazio osagarriengatik jasanarazitako kopuruak, esaterako, erkidego gastuak, ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak, berokuntzaren, uraren eta argiaren gastuak, eta obrek eta antzeko beste kontzeptu batzuek eragiten dituzten gastu guztiak.

Errentatzaileari emandako fidantzaren zenbatekoa, errentamendu kontratua azkendu ondoren itzuli beharrekoa, ez da sartu behar zerga oinarrian, ez baitago kontraprestaziorik.

Oro har, Batasunaren barruko ondasun eskuraketen zerga oinarria ondasun emate eta zerbitzugintzetarako ezarritako arauak aplikatuz kalkulatzen da.

 

Zerga sortzen denean indarrean dagoen salmenta tasa, Espainiako Bankuak finkatua, aplikatu behar da.

Oro har, Batasunaren barruko emateen zerga oinarrian kargapeko eragiketa guztien kontraprestazioen zenbatekoa sartu behar da; beraz, garraio gastuak eta aseguruak ere bai.

Arau orokorra da halakoetan ezin dela aldatu zerga oinarria. Hala ere, egoera jakin batzuetan aldatu daiteke.

Hain zuzen ere, zerga oinarria kasu honetan ere murriztu ahal izango da: kargapeko eragiketengatik jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak kobraezinak badira (osorik edo zati bat) eta honako betekizun hauek betetzen badira:

  1. Eragiketen hartzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da edo, bestela, zerga oinarria, BEZ gabe, 300 euro baino gehiago.

  2. Urtebete igarota izatea eragiketaren sortzapenaren egunetik, eragiketa zergaren erregistro liburuetan behar bezala jasota egonik. Dena den, kreditu eskubidearen titularra enpresaburua edo profesionala bada eta bere eragiketen bolumena aurreko urte naturalean ez bada izan 6.010.121,04 euro baino gehiago, egin dezake, sei hilabeteko edo urtebeteko epealdian.

  3. Kreditua kobratzeko erreklamazio judiziala egin bada edo notario errekerimendu bidez erreklamatu bada.

  4. Aldaketa hiru hileko epealdian egitea, aurreko 2. apartatuan aipatutako sei hileko edo urtebeteko aldia amaitzen denetik aurrera.

  5. Egindako aldaketa jakinarazi beharko dio zerga administrazioari hilabeteko epean, zuzentzeko faktura emango den egunetik zenbatzen hasita.

Oinarria aldatu ondoren, ezin da berriz ere goraka zuzendu, nahiz eta berandututako kreditu osoa edo horren zati bat kobratu, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan ez diharduenean izan ezik. Kasu honetan, jasotako zenbatekoetan BEZ sartu dela pentsatuko da, eta sartu ere jasotako kontraprestazioaren proportzioan.

Bai, epaia eman arte (normalean, maizterra kaleratzeko).

Jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak ezin badira kobratu, osorik zein zati bat, zerga oinarria murriztu daiteke, baldintza batzuk betez gero (ikusi aurreko galdera).

Epaitegiak kaleratzea egintzat jotzen duen egunaz gero sortu diren kuota batzuk kobratzen ez badira, zerga oinarria aldatu behar da.

Epaiaren aurretik maizterrari jasanarazi eta hark ordaintzen ez dituen kuotak bide zibiletik erreklamatu behar zaizkio.

Jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak ezin badira kobratu, osorik zein zati bat, zerga oinarria murriztu daiteke, baldintza batzuk betez gero (ikusi 23. galdera).

Eragiketa bakoitzean aplikagarri den zerga tasa sortzapenaren unean indarrean dagoena izango da.

Hauexek dira indarreko zerga tasak:

Tasa orokorra % 21 eta tasa murriztuak % 10 eta % 4.

Tasa murriztuak honako hauei aplikatuko zaizkie batik bat: elikagaiei, sendagaiei, medikuntzako aparatuei eta minusbalioetarako eta etxebizitzetako eragozpenak gainditzeko aparatu ortopedikoei (zerrenda xehatua hemen dago: Balio erantsiaren gaineko zergaren Foru Araua, 91. artikulua).

% 4ko zerga tasa aplikatu ahal zaie gurpil aulkian dabiltzan edo mugitzeko arazoak dauzkaten ezinduak garraiatzeko erabiliko diren motordun ibilgailuen emateei, aurretik egokitu zein ez, eta gidaria nor den gorabehera.

Halako ibilgailuen emateei % 4 tasa aplikatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik eskuratzailearen eskubidea onartzea; honek ibilgailuaren xedea frogatu behar du.

Ondorioz, honen onura jaso nahi duten pertsonek honako agiri hauek aurkeztu behar dizkiote BEZaren Bulego Kudeatzaileari:

 

  • Ibilgailuaren saltzaileak salmentari % 4ko tasa aplikatzeko baimenaren eskaera.

  • Ibilgailuaren salmentaren proformako faktura, ezinduaren izenean; ibilgailuaren bastidorearen zenbakia agertu behar da.

  • Ezintasunaren ziurtagiria, erakunde eskudunak emana eta mugitzeko eragozpenen ebaluazioa azaltzen duena (ezintasunaren gradua aintzatesteari buruzko abenduaren 23ko 1.971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko I. kapituluan ezarritako baremoaren arabera). Itsuak edo ikusmena urrituta dutenak eta Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) kideak. Azken horiek ziurtagiri bidez egiaztatuko dute kidetasun hori.

Agiri horiek aztertuta, eta bidezkoa bada, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Bulego Kudeatzaileak ebazpen baten bidez baimena emango dio saltzaileari ibilgailuaren salmentari % 4ko tasa aplikatzeko BEZaren zioz.

Tasa hori bera aplikatu ahal zaie aipatu ibilgailuak egokitzeko zerbitzuei ere.

Kenkariak aplikatzeko, BEZagatik sortutako zorretik jasandako kuotek kengarri izateko betekizun guztiak betetzen dituzten epealdiko aitorpen-likidazioan jasandakoa kendu behar da, edo hurrengo epealdietakoetan jasandakoa, baina eskubidea sortzen denetik 4 urte pasatu gabe.

Kenkarien zenbatekoa sortutako kuotena baino gehiago bada, soberakina hurrengo zergaldietako aitorpen-likidazioetan konpentsa daiteke, hain zuzen ere soberakina gertatu eta hurrengo lau urteetan. Bidezkoa izanez gero, itzulketa ere hauta daiteke.

Bai, aplika daiteke, baina kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen denetik 4 urte igaro baino lehen.

  • Ematea edo zerbitzua egin duenak emandako jatorrizko faktura.
  • Inportazioetan, Administrazioak egindako likidazioaren berri ematen duen agiria.
  • Kargapeko Batasunaren barruko ondasun eskuraketetan, ematea egin duenak emandako jatorrizko faktura; fakturan behar bezala agertu behar da Zergaren autolikidazioa.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari heldutako subjektu pasiboei egindako eskuraketetan, nekazaritzako, basogintzako, abeltzaintzako edo arrantzako ustiapenaren titularrak sinatutako jatorrizko ordainagiria.

Bi alditan:

Jarduerari ekin ondoren:

Jarduerari ekin ondoren aurretik jasandako BEZaren kuotak ken daitezke, kentzeko eskubidea iraungita ez badago.

Jarduerari ekin aurretik:

Enpresa edo lanbide jarduerarik egin ez duen bat enpresaburu edo profesional bihurtzen bada ondasunak (lurrak barne) eta zerbitzuak eskuratu dituelako jarduera batean erabiltzeko (asmoa elementu objektiboen bitartez egiaztatu behar da), ondasunak ematen eta zerbitzuak egiten hasi aurretik jasandako BEZaren kuotak ken ditzake; itzultzeko ere eska dezake, baliokidetasun errekarguari lotuta daudenak izan ezik. EZ dago zertan aurkeztu jarduerari ekin aurreko aitorpena lehen bezala, baina horren berri eman behar da erroldarako (036 edo 037 eredua).

Kenkari hauen araubidea inbertsio ondasun guztien eskuraketetan aplikatzen dena da.

Ez, ez dira kengarriak.

 

Hala ere, inbertsio ondasunak eskuratzeagatik jasandako kuoten zati bat ken daiteke: inbertsio ondasuna aldi berean enpresa jarduera batean eta norberaren xedeetarako erabiliz gero, haren eskuraketan jasandako kuota enpresa edo lanbide jardueran erabiltzen den proportzioan ken daiteke.

 

Hain zuzen ere, ibilgailu automobilak eskuratzeagatik jasaten diren kuotei dagokienez, erabileraren % 50 enpresa jarduerari dagokio. Ibilgailua jardueran erabiliz gero, aurreko ehunekoa aplikatuko da kenkarirako, proportzioa bestelakoa frogatu ezean. Aldiz, jardueran erabiltzen ez bada, jasandako kuota ezin da kendu.

Subjektu pasibo batek, haien langileek edo hirugarrenek bidaia batean egindako gastuak PFEZen edo sozietateen gaineko zergaren ordainketan kengarri badira, BEZagatik jasandako kuotak ere kengarriak dira. Bidaia baten ondoriozkoak ez diren ostalaritza eta jatetxe zerbitzuengatik jasaten diren kuotak ezin dira kendu.

  • Araubide erraztua.

  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia.

  • Ondasun erabilien eta artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia.

  • Bidai agentzien araubide berezia.

  • Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia.

  • Inbertsioko urrearen araubide berezia.

  • Emandako telekomunikazio, irrati difusio edo telebista zerbitzuei eta bide elektronikoz emandakoei aplikatzekoa zaien araubide berezia.

  • Entitate taldeen araubide berezia.

  • Kutxa irizpidearen araubide berezia.

  • Urruneko salmenten eta Batasunaren barruko ondasun emate eta zerbitzugintza batzuen araubide bereziak.

4/2022 Foru Dekretua, urtarrilaren 11koa (ALHAO, 8. zk., 22-01-19).

Borondatezkoa da; uko egin dakioke.

Pertsona fisiko diren subjektu pasiboei aplikatzen zaie, bai eta PFEZen errenta egozketaren araubideko erakundeei ere (sozietate zibila, jaso gabeko jaraunspena, ondasun erkidegoa), baldin eta kide guztiak pertsona fisikoak badira, 4/2022 Foru Dekretuan ezarritako jarduerak eginez gero, eta araubideari uko egin ez badie edo ondoko arrazoietako batengatik hartatik bazter geratu ez badira:

  • Araubideak hartzen ez duen jarduera ekonomikoren bat egitea; salbuespena: jarduera dela eta NAAABri edo baliokidetasun errekarguaren araubideari helduta egotea. Hala ere, enpresaburu edo profesionala ez da geratuko araubide berezi erraztutik kanpo jarduera horretan egiten dituen eragiketa guztiak zergaren kargatik salbuetsita badaude zergaren arauko 20. artikulua aplikatuta, edo ondasun higiezinak errentatzen baditu jarduera ekonomikorik egin gabe, PFEZi buruzko araudian xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Aurreko urteko diru sarreren bolumena zenbateko hauetakoren bat baino handiagoa izatea:

    • Enpresa edo lanbide jarduera guztiak batuta (nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzakoak ez beste guztiak), 250.000 euro urtean (2021etik aurrera, 150.000 urtean).

    • Nekazaritzako, basozaintzako eta abeltzaintzako zenbait jarduera jakin batuta, 250.000 euro urtean.

  • Enpresa edo lanbide jarduera guztietarako egin dituzten ondasun eta zerbitzu eskuraketengatik eta inportazioengatik, ibilgetuko elementuenak salbu utzita, aurreko urtean 250.000 euro (BEZa aparte) baino gehiago ordaindu dituzten enpresaburuak edo profesionalak (2021etik aurrera, 150.000 urtean).

  • Urtarrilaren 11ko 4/2022 Foru Dekretuan (ALHAO, 8. zk., 2022ko urtarrilaren 19koa) jarduera bakoitzerako ezartzen diren magnitudeak gainditzen dituztenak.

  • Berariaz uko egin ezean, berez aplikatzen da. Uko egin nahi izanez gero, jardueraren hasierako aitorpena aurkeztearekin batera egin behar da, edo bestela abenduan, hurrengo urtean izan dezan eragina. Ukoa eginda dagoela uste izango da, halaber, hark ondoreak ekarri behar dituen egutegiko urteko lehen hiruhilekoko aitorpen-likidazioa araubide orokorra aplikatuta aurkezten denean. Era berean, jarduerari ekin badio, subjektu pasiboak jarduera hasi ondoren aurkeztu beharreko lehen aitorpen-likidazioa araubide orokorraren araberako epean aurkezten duenean joko da ukapena egin duela. Uko egiteak hiru urterako izango ditu ondorioak, gutxienez.

A.- Produktu naturalak ematen edo zerbitzu osagarriak egiten diren jarduerak

            Kuota kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: laborantza edo zerbitzu bakoitzeko hiruhilekoko sarreren guztirako zenbatekoa, dirulaguntzak eta kalte ordainak zenbatu gabe, bidezko "eragiketa arruntek sortutako kuotaren indizea"z biderkatu eta, ondoren, emaitzako kopuruari indizeen eta moduluen aplikaziorako jarraibideetan ezarritako ehunekoa aplikatu.

B.- Produktu naturalak eraldatu, prestatu edo lantzeko jarduerak (ad: ardogintza)

            Kuota kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: hiruhilekoan erabilitako produktu naturalen balioa, merkatu prezioen araberakoa, bidezko "eragiketa arruntek sortutako kuotaren indizea"z biderkatu eta, ondoren, emaitzako kopuruari indizeen eta moduluen aplikaziorako jarraibideetan ezarritako ehunekoa aplikatu.

C.- Gainerako jarduerak

            Jarduerarako ezarritako moduluei dagozkien kuotak batu behar dira. Modulu bakoitzaren zenbatekoa kalkulatzeko hauxe egin behar da: bakoitzari ezarritako kopurua ekitaldiaren hasieran jardueran erabilitako edo instalatutako unitateez biderkatu eta, ondoren, emaitzari indizeen eta moduluen aplikaziorako jarraibideetan ezarritako ehunekoa aplikatu.

Moduluen 2022ko zenbatekoak ALHAOn argitaratu ziren 2022ko urtarrilaren 19an (8. zk.): 4/2022 Foru Dekretua, urtarrilaren 11koa.

Subjektu pasiboek honelako hiru kuota ordaindu behar dituzte, apirilean, uztailean eta urrian, hileko lehen 25 egunetan, 310 ereduaren bitartez.

Araubide erraztuaren ondoriozko kuota kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: eragiketa arruntek sortutako kuoten zenbatekotik sartu beharreko gutxieneko kuota (jardueraren araberako ehunekoa) duten eragiketa arruntengatik jasandako edo ordaindutako kuoten zenbatekoa kendu.

Aurrekoaren emaitzako kopuruari ondokoak batu behar zaizkio:

a) EBren barruko ondasunen eskuratzeak.

b) Subjektu pasiboaren inbertsioaren bidezko eskuraketak.

c) Aktibo finkoen eskualdaketak.

Gero, horren guztiaren emaitzatik aktibo finkoak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuotak kendu behar dira.

Eragiketa arruntengatik jasandako edo ordaindutako kuotetan, eragiketek sortutako kuotaren % 1 ken daiteke frogatzen jasandako kuota frogagaitzen kontzeptuagatik. Kalkulu hau urtarrilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharreko urteko aitorpen-likidazioan egiten da (391 eredua), ekitaldiko lehen hiruhilekoetako aitorpen-likidazioetan ordaindutako kopuruak kenduta.

Araubide erraztuan dauden subjektu pasiboek jasotzen dituzten fakturak eta agiri baliokideak gorde behar dituzte, dataren araberako zenbakia jarrita. Halaber, ematen dituzten fakturak ere gorde behar dituzte, dataren araberako zenbakia jarrita eta hiruhilekotan taldekatuta.

Beste alde batetik, araubide erraztuan dauden subjektu pasiboek jasotako fakturen erregistro liburua eduki behar dute ondasun eta zerbitzuen eskuraketei eta inportazioei dagozkien fakturak eta agiri baliokideak idaztohartzeko. Gainera, aplikatutako indize edo moduluen gordekinak gorde behar dituzte.

Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako ustiapenen titular diren pertsona fisikoei eta juridikoei (salbuespena: merkataritzako sozietateak, kooperatiba sozietateak eta eraldaketarako nekazaritza sozietateak), eskatzen diren betekizunak betez gero eta araubideari uko egin ezean.

Ustiapen baten titularra da jarduera ekonomikoa egiten duen enpresaburua; jabea zein lagapen hartzailea izan daiteke.

Ondorioz, araubidearen ondorioetarako ez dira titulartzat hartzen.

  • Finka edo ustiategia errentan, erdirakoan edo beste zeinahi modu erabiliz lagatzen duten jabeak.
  • Abeltzaintza integratuko araubidean abeltzaintzako jarduerak egiten dituztenak.

Nekazaritza, baso, abeltzaintza eta arrantzako ustiapenaren kontzeptua: lugintzatik, ustiapenetatik edo harrapaketatik zuzenean produktu naturalak lortzen dituztenak. Besteak beste, loreen laborantza, espeziena, hazi laborantza,... are berotegietan ere; lurraren ustiapenari lotutako abeltzaintza, hegazti hazkuntza, erlezaintza, untxi hazkuntza, zetar hazkuntza eta ehiza espezieen hazkuntza barne; basogintza; ur gezako arrantza ustiapenak; moluskuen, oskoldunen eta arrainen haztegiak.

Araubide berezi honen barruan daude hirugarrenei egiten zaizkien zerbitzu osagarriak. Zerbitzuak osagarritzat jotzen dira aurreko urteko zenbatekoa ez bada ustiapeneko eragiketa guztien bolumenaren ehuneko hogei baino gehiago.

Zerbitzu osagarriak dira: Landatzea, ereitea, laboratzea, uzta biltzea eta garraiatzea; produktuen enbalajea eta egokitzapena; animaliak hazi, zaindu eta gizentzea; laguntza teknikoa ematea; tresnen eta makinen errentamendua; landare eta animalia kaltegarriak hiltzea; lurrak ureztatzeko eta lehortzeko instalazioen ustiapena; basogintzako zerbitzu osagarriak: arbolak moztea, entresaka egitea, ezpaltzea eta azal kentzea, basoak garbitzea.

Ez, araubidetik kanpo daude. Araubide erraztua aplika daiteke. (Ikusi 35 - 38 arteko galderak).

  • Merkataritzako sozietateak.

  • Kooperatiba sozietateak eta eraldaketarako nekazaritza sozietateak.

  • Aurreko urtean araubide bereziko jarduera guztietan egindako eragiketen bolumena 250.000 €-tik gorakoa izan duten subjektu pasiboak.

  • Aurreko urtean araubide berezia ez beste araubide guztietan egindako eragiketa guztien bolumena 150.000 eurotik gorakoa izan duten  subjektu pasiboak.

  • Araubide erraztuari uko egin dioten subjektu pasiboak.

  • Aurreko urtean enpresa edo lanbide jarduera guztietan egindako ondasun eta zerbitzuen eskuraketa eta inportazioetan, ibilgetuaren elementuei dagozkionak izan ezik, 250.000 eurotik (BEZ zenbatu gabe) pasatu diren enpresaburu edo profesionalak.

BEZaren araubide erraztuari uko egiteak berekin dakar nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezitik kanpo geratzea. (Arauaren 124.bi.5. artikulua)

Berari heldutako subjektu pasiboek ez daukate zerga jasanarazi behar, ezta ordaindu ere (ez daukate BEZaren aitorpena aurkeztu beharrik). Eskuraketetan jasandako BEZ kuotak ezin kendu dituztenez, oroharreko konpentsazioa lor dezakete beren produktuak araubide bereziari heldutako enpresaburuei saltzen dizkietenean. Konpentsazioa kengarria da jasaten duen enpresaburuarentzat.

Uko egin ezean, berez aplikatzen da; beraz, borondatezkoa da, uko egin ahal zaio eta. Jarduerari ekiten zaiola adierazten duen aitorpena aurkeztearekin batera egin beharko da ukoa edo, bestela, ondorioak izan behar dituen urtearen aurreko abenduan.

Uko egin dela ulertuko da baldin eta araubide orokorra aplikatuz ondorioak izango ditueneko urtea naturalaren lehenengo hiruhilabetekoari dagokion aitorpen-likidazioa epealdiaren barruan aurkezten bada.

Hiru urte gutxienez. Hau da: araubideari uko eginez gero, hiru urte pasatutakoan ezeztatu daiteke, hain zuzen ere berriz ere araubideari heldu nahi zaion urteko aurreko abenduan. 

Hona:

Nekazaritzako edo basogintzako ustiapenetan sortutako produktu naturalen emateen eta zerbitzu osagarrien % 12.

Abeltzaintzako edo arrantzako ustiapenetan sortutako produktu naturalen emateen eta haien zerbitzu osagarrien % 10,5.

Lehen adierazitako konpentsazio ehunekoak aplikatu zaizkio produktu edo zerbitzuen salmenta prezioari. Ez dira kontuan hartuko zeharkako zergak ez eta gastu gehigarri eta osagarriak ere, hala nola: komisioak, garraioak, aseguruak, interesak, eta abar.

Ondasuna edo zerbitzua eskuratzen duen enpresaburuak edo profesionalak. Ordainagiria jaso behar du, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari heldutako subjektu pasiboak sinatua; kopia bat eman behar dio.

Ez; produktuak araubide berezian dagoen beste nekazari bati ematen badizkio, ezin du jaso % 12ko konpentsazioa, ez eta BEZaren zioz ezer jasanarazi ere.

Ez, horretarako ezinbestekoa da ustiapenean sortutako produktu naturalak enpresaburu edo profesionalei ematea.

Ez, nekazariek ez dute eman behar fakturazio agiririk; eragiketen jasotzaileek ematen dizkieten ordainagiriak sinatu baizik ez dute egin behar.

Araubide berezi honi heldutako subjektu pasiboek araubidearen itzalpean egiten dituzten eragiketa guztiak (emateak eta zerbitzu osagarria) erregistro liburu batean idaztohartu behar dituzte.

Horrez gain:

  • Araubide erraztuaren edo baliokidetasun errekarguaren araubide bereziaren itzalpeko eragiketarik egiten badute, jasotako fakturen erregistro liburua eduki behar dute; araubide bakoitzekoak atal batean idaztohartu behar dira.

  • Eragiketaren bat bestelako araubide batean eginez gero, hari dagozkion betebehar formalak bete behar dituzte.

Pertsona fisiko diren txikizkako merkatariei eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren errentak esleitzeko araubideko entitateei, baldin eta kide guztiak pertsona fisikoak badira eta salgaiak edo produktuak txikizka merkaturatzen badituzte (berariaz salbuetsiak izan ezik).

Salbuespenak: Araubide hau ezin da aplikatu ondoko produktuen salmentan: ibilgailuak, ontziak, hegazkinak, garraiobideen osagarriak eta ordezko piezak, harribitxiak, larruzko jantziak, arte objektuak, antigoaleko gauzak eta bildumakoak, ondasun erabiliak, hegazti hazkuntzako eta erlezaintzarako tresnak, petrolio produktuak, industria makinak, eraikuntzako materialak, mineralak, eta metalak.

Txikizkarien hornitzaileek BEZ ez ezik baliokidetasun errekargua ere jasanarazi behar diete fakturan, bereizita, oinarri berari aplikatuta.

Txikizkako merkatariek araubidean daudenez argitu behar diete hornitzaileei, edo aduanako langileei, inportazioetan.

Bai merkataritzako eragiketetan, bai jarduerarako soilik diren ondasun eta eskubideen eskualdaketetan, BEZ jasanarazi behar diete bezeroei; errekargua ez, ordea. Ez dute aurkeztu behar BEZaren aitorpen-likidaziorik eta ezin dituzte kendu jardueragatik jasandako BEZ kuotak. Hala ere, salbuespenari uko egin ondoren txikizkako merkataritzan higiezinak eskualdatuz gero, zerga likidatu behar da eta emaitzako kopurua sartu.

Ez, araubide hau nahitaez eta berez aplikatzen da.

- BEZaren tasa   21%  ->  5,2%

- BEZaren tasa   10%  ->  1,4%

- BEZaren tasa    4%  ->   0,5%

- Tabakoa                  ->   1,75%

Aldizkakoa ez den BEZaren aitorpen-likidazioa (309 eredua) eta Batasunaren barruko eragiketen laburpen aitorpena (349 eredua).

a) Araubidearen aplikazioa dela eta Subjektu pasiboek araubide berezian daudenez argitu behar diete hornitzaileei, edo aduanako langileei.

b) Fakturak: Araubideko eragiketetan ez dute fakturarik egin behar, ez agiri baliokiderik. Faktura osoa kasu honetan soilik eman behar dute: ondasunen eskuratzailea zergaren subjektu pasiboa bada edo, oro har, faktura eskatzen badio subjektu pasibo den zergen ordainketarako oinarrietan kenkariak aplikatu ahal izateko.

c) Erregistro liburuak direla eta: Ez dute horrelakorik eduki behar BEZerako, baldin eta baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikatzen ez zaion jardueraren bat egiten badute.

d) Likidazioak: honako kasu hauetan soilik aurkeztu behar dute aitorpen-likidazioa:

  • Batasunaren barruko ondasun eskuraketak.
  • Subjektu pasiboaren inbertsioa.
  • Ondasun emateak bidaiariei, zergaren itzulketarako eskubidea dutela.
  • Higiezinekin egiten diren eragiketen zioko salbuespenei uko eginez gero, bidezko zerga kuotari dagokionean.

Aurreko urte naturalean gehienez 2.000.000 euroko eragiketa bolumena izan duten subjektu pasiboek.

Kutxa irizpidearen araubide berezitik kanpo utziko dira subjektu pasiboak, aurreko urte naturalean zehar jasotzaile jakin batekin egin dituen eskudiruzko kobrantzak guztira 100.000 eurotik gorakoak badira.

Bai. Adierazitako aukera baliatu beharko da jarduera hastearen aitorpena aurkeztearekin batera edo, bestela, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko abenduan.

Aukera hori hurrengo urteetara luzatzen dela ulertuko da araubide horri uko egin ezean.

Zergaren aplikazio lurraldean egiten diren eragiketa guztietan.

Baztertuta gelditzen dira:

a) Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezi erraztura, baliokidetza errekargura eta inbertsiotarako urrera lotutakoak. Denak bide elektroniko eta entitate talde bidez eskainitako zerbitzuei aplikatzekoak.

b) Batasunaren barruko ondasun esportazio eta emateak.

c) Batasunaren barruko ondasun eskuraketak.

d) Subjektu pasiboaren inbertsioak.

e) Inportazioak eta horiekin parekatutako eragiketak.

f) Ondasun eta zerbitzuen autokontsumoak.

Araubide horrek BEZ jasanaraziaren sortzapena eta, ondorioz, aitorpena eta ordainketa atzeratzen ditu, harik eta subjektu pasiboaren bezeroei kobratzen duten zaien arte; hala ere, atzeratu egingo da erosketengatik jasandako BEZari dagokion kenkaria, harik eta beren hornitzaileei ordaindu arte (kutxa bikoitzeko irizpidea). Atzeratze horiek muga izango dute eragiketak egin direneko hurrengo urteko abenduaren 31.

Ez, aitorpen-likidazio bat bakarrik aurkeztu behar du likidazioaldi bakoitzeko, egindako jarduera guztiak hartzen dituena.

Nolanahi ere, derrigorrezko betearazpena xede duten administrazio eta epai prozeduretan, adjudikaziodunek bi aitorpen aurkez ditzakete.

  • Ohikoa: 303 edo 310 eredua.

  • 309 eredua; honen bitartez eragiketak jasandako BEZ kuota sartzen da lehengo jabearen kontura eta beraren izenean.

Orokorrean, hiru hilean behin; kasu batzuetan, hala ere, hilero aurkeztu behar da (enpresa handiak, Hileko Itzulketen Erregistroan alta emanda dauden zergadunak, eta entitate taldeen araubide berezian dauden zergadunak).

Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatuta dauden subjektu pasiboek, enpresa handiek eta entitate taldeen araubide berezian dauden entitateek.

Aurreko urteko eragiketen zenbatekoa 6.010.121,04 eurotik gorakoa izan duten subjektu pasiboak (BEZ, baliokidetasun errekargua eta oroharreko konpentsazioa zenbatu gabe). Salbuetsitako eragiketak zenbatu behar dira; aldiz, ondasun higiezinen noizean behingo emateak eta inbertsio ondasunen emateak, ez.

Aitorpen-likidazioa eragiketarik egin ez den epealdietan ere aurkeztu behar da; salbuespena: aldizkakoak ez diren aitorpenak, horiek egitatea gertatzen denean baino ez dira aurkeztuko.

1) EGOITZA FISKALA ETA SOZIALA ARABAN DITUEN SOZIETATEA, HELBIDEA ALDATZEN DUENA:

Aldizkako aitorpen deklarazioak Eredua Aldizkotasuna

Aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra

303

Hiru hilean

Aitorpen-likidazioa. Araubide erraztua

310

Hiru hilean

Aitorpen-likidazioa. Enpresa handiak

303

Hilean behin

Aitorpen-likidazioa. Hileko itzulketa

303

Hilean

Aitorpen-likidazioa. Entitate taldeen araubidea. Banakako eredua

322

Hilean

Aitorpen-likidazioa. Entitate taldeen araubidea. Eredu erantsia

353

Hilean

Aitorpen-likidazioa. Urtekoa. Araubide orokorra      

390

Urtero

Aitorpen-likidazioa. Urtekoa. Araubide orokorra      

391

Urtero

Aitorpen-likidazioa. Entitate taldeen araubidea. Eredu erantsia

353

Urtero

Aitorpen-likidazioa. Subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten, ondasunak urrutitik saltzen dituzten eta ondasun batzuk barrutik ematen dituzten subjektu pasiboei aplikatzen zaien araubide berezia.

Batasunaren araubidea behin

369

Hiru hilean

Inportazioaren araubidea

369

Hilean

 

Aldizkakoak ez diren aitorpen-deklarazioak 308 eta 309

Hiruhilekoko aitorpenak:

Hileko aitorpenak:

  • Hilaren 1etik 25era bitartean (303, 322, 353 eta 369 ereduak).
  • Uztailekoa irailaren 10era arte aurkez daiteke (303, 322, 353 eta 369 ereduak).
  • Urteko aitorpen-likidazioa urtarrilaren 1etik 30era bitartean (390 eta 353 ereduak).
  • Abendua, 369 eredua - Inportazioaren araubidea, urtarrilaren 25era arte.

Aitorpen hauek Zergaren likidazioa eragiten duten eragiketak egiten diren aldietan soilik aurkeztu behar dira. Epealdiak hiruhilekoko aitorpenetarako ezarritako berak dira: hilaren 1etik 25era bitartean, apirilean, uztailean eta urrian, eta urtarrilaren 1etik 30era bitartean.

Salbuespena:

Batasunaren barruan garraiobide berriak eskuratzea: hogeita hamar egun eskuraketa egunetik, eta behin betiko matrikulazioa baino lehen (309 eredua).

Ekitaldiko urteko aitorpen-likidazioaren eredua, laugarren hilekoko aitorpena, abendukoa, bereganatzen eta ordezten duena. Aitorpen honetan ekitaldiko lehen hiru hilekoetako edo urtarriletik azarora bitarteko sarrerak eta itzulketak egozten dira.

Noizbehinkako subjektu pasiboek ez dute aurkeztu behar 390 eredua.

Sortutako kuotak gainditzeagatik kenkari batzuk ezin aplikatu izan dituzten subjektu pasiboek abenduaren 31ko saldoa itzultzeko eska dezakete urteko azken zergaldiko aitorpen-likidazioan.

Ez, BEZaren itzulketa urteko aitorpen-likidazioan baino ezin da eskatu.

Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatuta dauden enpresaburuek eta profesionalek hileko saldoa eska dezakete 330 ereduaren bitartez, eta fakturazio erregistroak ere modu elektronikoan aurkeztu behar dituzte (SII).

Zerga betebeharrak egunean dituzten enpresaburuek eta profesionalek, ezarritako epealdiaren barruan eskatuz gero. Salbuespena: zerga araubide erraztuan ordaintzen dutenek ezin dute eskatu.

Inskribatzeko eskaera modu telematikoan baizik ezin da egin.

Zergaren autolikidazioak nahitaez modu telematikoan 303 ereduaz baliatuz aurkeztu ez ezik, fakturazio erregistroak ere modu telematikoan aurkeztu behar dira (SII).

Oro har, ondorioak izan behar dituen urtearen aurreko azaroan.

Hala ere, aldizkako autolikidazioak aurkezteko epealdian (ad.: subjektu pasibo batek hiru hilean behin aurkezten dituenak 200x(e)eko apirilaren 1-25 bitartean eskatu ahal izango luke alta), eta eskaerak autolikidazioen likidazioaldia amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Errepidez bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko jarduerengatik araubide erraztu berezian dauden subjektu pasiboek eska dezakete jasandako kuota kengarriak itzultzeko jarduera horiei atxikitako garraiobideen eskuraketaren ondorioz, garraiobideak eskuratu dituzten hilaren hurrengoaren 25 egunetan.

Aurreko paragrafoan adierazi diren garraiobideetarik, errepidez salgaiak garraiatzeko jarduera egiten duten subjektu pasiboek eskuratu dituztenak, salgai garraiorako ibilgailuak izan beharko dira eta baimendutako gehieneko masa gutxienez 2.500 kg izan beharko dute.

Itzulketa eskatzeko, 308 eredua erabiliko da. Eredu hori ibilgailua erosi ondorengo hilaren lehenengo 25 egunetan aurkeztu behar da. Subjektu pasiboak, normalean, 310 autolikidazioa aurkeztuko du, ibilgailua erosteko jasandako kuotak sartu gabe.

Batasunaren barruan ondasun eta zerbitzuen emateak edo eskuraketak egiten dituzten enpresaburuek eta profesionalek (pertsona fisikoek eta juridikoek, eta ZFAOren 35.3 artikuluko entitateek) aurkeztu behar duten aitorpen informatiboaren eredua da. Osagai hauek dauzka: laburpen orri bat eta barruko orriak, Batasunaren barruko emate salbuetsiak eta Batasunaren barruko kargapeko eskuraketak aitortzeko eta haien zuzenketak egiteko erabili behar direnak.

Ez, halako eragiketarik egin ez den hiruhilekoan ez da aurkeztu behar aitorpena.

Oro har, hilero, hurrengo hilaren lehen 25 egunen barruan, uztailekoa eta abendukoa izan ezik. Uztailekoa irailaren 10 arte aurkeztu ahal izango da eta abendukoa hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 30 arte.

Ez erreferentziako hiruhilekoan ez aurreko lau hiruhilekoetan, ez Batasunaren barruko ondasun emateen zenbatekoa ez zerbitzugintzena ez bada izan 50.000 €-tik gorakoa, hiru hilean behin aurkeztu ahal izango da, hurrengo hiruhilekoko lehen 25 egun naturaletan (salbuespena: laugarren hiruhilekokoa hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 30era arte aurkeztu ahal izango da).

Hiruhilekoa osatzen duten edozein hilen bukaeran Batasun barruko ondasun emakidek edo zerbitzu eskaintzek 50.000 euro baino gehiago egiten badute, igarotako hil edo hilei dagokien 349 eredua aurkeztuko da. Aurkeztu ere hurrengo hilaren lehen 25 egunen barruan.

2021eko uztailaren 1etik aurrera leihatila bakarrean sartuko dira enpresaburuek eta profesionalek egoitza ez duten Batasuneko estatuetan azken kontsumitzaile partikularrei egiten dizkieten zerbitzu guztiak, bai eta ondasunen urrutiko salmentak eta ondasunen nazio barruko emate batzuk ere. Beraz, hemendik aurrera hauxe izango da beraren izena: «leihatila bakarra» (One Stop Shop, OSS).

Leihatila bakarrean (OSS) hiru araubide hauta daitezke. Araubide horiek BEZaren inguruko betebehar formalak errazten dizkiete Europar Batasunean azken kontsumitzaileei ondasunak ematen edo zerbitzuak egiten dizkieten enpresaburuei eta profesionalei; izan ere, ez dute edukiko zertan identifikatu eta alta eman Batasuneko estatu bakoitzean, eta:

  • BEZaren ondorioetarako aski izango dute Batasuneko estatu batean erregistratzea modu elektronikoan Batasuneko estatu guztietako bezeroei egiten dizkieten ondasun emate eta zerbitzu guztietarako, ezarritako baldintzak beteta eginez gero.

  • BEZaren aitorpen bakarra aurkeztu ahal izango dute modu elektronikoan identifikatuta dauden Batasuneko estatuan, eta ordainketa bakar batean likidatu ahal izango dute Batasunean egindako ondasun emate eta zerbitzu guztiak.

Horretarako, OSS sisteman alta emateko eskatu beharko dute modu elektronikoan 035 formularioa erabiliz.

OSS aplikatzea hautatzen dutenek hiru hilean behin aurkeztu beharko dute 369 eredua modu elektronikoan.

  • Garraiobide berriak.
  • Instalatzeko edo muntatzeko ondasunak (Arauaren 68.Bi.2 artikulua).
  • Erabilitako ondasunen, arte objektuen, antzinako gauzen eta bildumako objektuen araubide berezian dauden ondasunak, zeren eta ondasun hauen salmenta sorburuko estatuan kargatzen baita beti.
  • Zerga berezien kargapeko ondasunak, Batasunaren eskuraketak kargapean ez dituzten pertsonei salduz gero (Arauaren 14. artikulua).