Trikuharriak

Zer da trikuharri bat?

Neolito Aroan eta Brontze Aroan (duela 6000 eta 3000 urte bitartean) hildakoak lurperatzeko erabili ziren talde hilobiak dira trikuharriak.

 

Sorginaren Txabola 

Monumentuan, hildakoak kutxa moduko esparru batean ipintzen ziren: trikuharriaren ganberan. Ganbera hau bertikalki jarritako harlauza handiak erabiliz eraikita zegoen. Gainera, trikuharri batzuek ganberara iristeko pasabidea edo sarbidea zeukaten. Azkenik, guztia harriz estaltzen zen, tumulua izeneko esfera erdi baten formako mendixka bat eratuz. Barruan, gorpuei lagun egiten, hildakoen objektuak, hatu edo ostilamenduak eta eskaintzak jartzen ziren: apaingarriak, ontziak, armak…

Trikuharriak izendatzeko nazioarteko hitza “dolmen” da eta behe bretoieraz ‘harrizko mahaia’ esan nahi du, hori baita, estaltzen zituen tumulua desagertu ostean, monumentu hauek zeukaten itxura, ganbera agerian geratzen zenean, harri bat estalki gisa zeukalarik (sekzioan begiratuta, hiru harri, bi zutik bat etzanda: hortik euskarazko izena).

 
Trikuharrien Kalifikazioari buruzko Dekretua