Ohiko galderak
Ohiko galderak
Eguneratutako ohiko galdera guztiak kontsultatu (PDF)
2022/05/12ean eguneratua
1. Gai Orrokorrak
TicketBAI sistemari buruzko galdera orokorrak
TicketBAI foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu erkidea da, eta zergadunen fakturazio-softwareetan hainbat betebehar legezko eta tekniko ezartzea du helburu, zerga administrazioak haien jarduera ekonomikoen diruzko sarrerak kontrolatzea izan dezan eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jardueren sarrerak kontrolatzea izan dezan, neurri handi batean, eskudirutan kobratzen baitira.
Euskal erakundeek zergen arloan dituzten helburu nagusietako bi zergapekoei zerga betebeharrak betetzen laguntzea eta iruzur fiskalaren aurka borrokatzea dira, pertsona guztiek, nork bere ahalmen ekonomikoaren arabera, karga publikoei eusten laguntzen dutela bermatzeko, horixe baita ongizate estatua eraikitzeko oinarrizko elementua, hau da, gure herrian adostasun sozial eta politiko zabalena duen elkarbizitza eredua eraikitzeko.
Ikuspegi bikoitz horretatik, erakundeak etenik gabe ari dira erabiltzen dituzten lan sistemak eta prozedurak hobetzen eta modernizatzen, zergadunen betebeharrak ahalik eta gehien errazteko helburuz, eta, aldi berean, zerga iruzurraren aurkako borrokaren eraginkortasuna eta eragingarritasuna areagotzeko ahaleginak eta bi egiten dituzte, zerga betebeharrak borondatez betetzen ez dituzten eta, hortaz, gainerako herritarrekiko elkartasunik eza erakusten duten pertsonen kontra.
Hala, helburu bikoitz hori gauzatzeko, EAEko foru ogasunek informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenek eskura jartzen dizkieten bitarteko guztiak erabiltzen dituzte; inguruabar horretan, jarduera ekonomikoak garatzen dituzten zergadunekiko laguntzari eta kontrolari dagokionez, TicketBAI dugu elementurik berritzaileenetako bat. Horren helburua da jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsonek eta erakundeek egindako salmenta eragiketa guztien aitorpena bermatzea, arlo horretan, gure inguruko herrialdeek izan duten eskarmentua aintzat hartuta eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (aurrerantzean, ELGA) 2013an eta 2017an egindako txostenetan jasotako gomendioen arabera. Txostenen izenburua hauxe da: “Salmenten ezabatze elektronikoa: zerga sarreretarako mehatxua” eta “Zerga ihesari eta zerga iruzurrari aurre egiteko tresna teknologikoak”, hurrenez hurren. Bi horiei 2019ko martxoaren 28an argitaratutako txostena gehitu behar diegu: “Implementing Online Cash Registers: Benefits, Considerations and Guidance” izenburuko txostena.
Gaur egungo egoera teknologikoak aukera ematen duelako une honetan ezartzeko, zergadunarentzako laguntza eta zerga kontrola hobetzeko xedez.
TicketBAI Foru Ogasunen baterako proiektua da, baina Lurralde Historiko bakoitzak bere berezitasunak ditu fitxategiak ezartzean eta bidaltzean. Arabari dagokionez, https://web.araba.eus/eu/ogasuna/ticketbai web orriko estekan betebehar hori arautzen duten arau-testuak agertzen dira «araudia» atalean.
Ez. TicketBAI betebeharrak ezarritako XML TicketBAI fitxategiak bidaltzeak ez du aukerarik ematen, oraingoz, BEZ edo PFEZ zergen aitorpenen zirriborroak egiteko.
Nolanahi ere den, zergadunen betebehar formalak eta zeharkako kostuak errazteko lan egiten ari da foru ogasun hau, eta, beraz, epe ertainean, zerga horien zirriborroak edo autolikidazio proposamenak egiteko aukera ezar daitekeen helburuetako bat da, aldez aurretik beste datu batzuk lortuta.
TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturazio softwareek, faktura bat egiten duten bakoitzean, prozedura honi heldu beharko diote:
- XML fitxategi bat, TicketBAI formatuaren eskemaren diseinua eta edukia betetzen dituena, sortuko da. Fitxategi horri “TicketBAI fitxategia” deritzo.
- TicketBAI fitxategia era elektronikoan sinatu beharko da.
- Fakturaren irudia sortuko da, formatu fisikoan edo elektronikoan. Fakturaren irudiak TicketBAI sistemak eskatutako bi eduki ditu:
- TicketBAI sistemaren identifikagarria.
- eta QR kodea.
Bi eduki horiek sortzeko, aurretiaz sinatu den TicketBAI fitxategiaren sinaduraren zati bat erabili behar da.
TicketBAI fitxategia Arabako Foru Administrazioari bidaliko zaio, faktura egin eta berehala.
TicketBAI sistemak jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko eta nortasun juridikorik gabeko erakunde guztiei eragiten die (aurrerantzean, pertsonak eta erakundeak), baldin eta Euskadiko foru ogasunen PFEZ edo SZ zergei buruzko araugintza eskumenari lotuta badaude, maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean xedatutakoari jarraiki.
TicketBAI sistema indarrean jartzen denetik aurrera, fakturak egiten dituzten pertsona eta erakunde guztiek honelako gailuak erabili beharko dituzte: saltokiko terminalak (ST), ordenagailu pertsonalak, vending-makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak, telefono mugikorrak eta sistema hori arautzen duen araudian zehaztutako eskakizun teknikoak eta funtzionalak garatu behar dituzten gainerako gailuak.
Araudi erregulatzaileak zehaztuko du TicketBAI sistemaren betebeharrak betetzetik salbuetsita geratzen diren zergadunak, osorik edo zati batean, zehazten diren eragiketei dagokienez.
TicketBAI ondasunen emateei eta zerbitzuen prestazioei aplikatzen zaie. Ondorio horietarako, ondasun ematetzat eta zerbitzu prestaziotzat joko dira BEZ zerga arautzen duen legerian halakotzat definitutako eragiketak.
TicketBAIren helburua da zergadunek egindako ondasun emateak eta zerbitzu prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroen osotasuna, zaintza, trazabilitatea, bortxaezintasuna eta igorpena bermatzea, bai fakturena, bai eragiketak justifikatzen dituen euskarri elektronikoko edo paperezko beste edozein dokumenturena.
Beraz, TicketBAI aplikatzen zaie faktura egiteko betebeharra duten eragiketei (Fakturazio Erregelamenduaren 2. artikulua aplikatuta (maiatzaren 28ko 18/2013 Foru Dekretua), bai eta betebehar horretatik salbuetsitako eragiketei ere (Erregelamendu horren 3. artikulua aplikatuta).
Bigarren kasu horretan, TicketBAI ondasunak emateko edo zerbitzuak emateko eragiketen dokumentu edo egiaztagiriei aplikatuko zaie.Ondasun emate eta zerbitzu ematetzat hartzen ez diren eragiketak bakarrik egongo dira TicketBAI sistemaren aplikazio eremutik kanpo.
Honako abantaila hauek azpimarra daitezke:
- Lehia babestea, zerga betebeharrak betetzen ez dituzten zergadunek onurarik jaso ez dezaten betetzen diztuztenen aldean.
- Betebehar formalak murriztea eta zerga betebeharrako betetzeko kostuak murriztea (jaulkitako fakturazioari dagokionez, administrazio eskakizunak murriztuz, itzultzeko epeak murriztuz eta jaulkitako fakturak linean egiaztatzeko aukera emanez).
- Negozioak zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko aukera ematea bezeroei, jaulkitako fakturen egiazkotasuna, osotasuna eta aitorpena bermatzen baitira.
Ogasunaren eta enpresaburuen eta profesionalen arteko harremanak digitalizatzen laguntzea
Euskal zerga administrazio bakoitzak ezarriko du zein datatik aurrera eskatu ahalko den TicketBAI.
Zehazki, Araban, TicketBAI sistemari borondatez atxiki ahalko da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta nahitaezko ezarpena hiru alditan egingo da, sektore ekonomikoen arabera.
Ezarpen egutegia 48/2021 Foru Dekretuan argitaratu zen, eta, gerora, 9/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuak aldatu zuen. Honako hau da:
- 2022/01/01 borondatezkoa.
- 2022/04/01 Zergak aplikatzen Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile diren aholkularitza etxeak (pertsona fisikoak, errentak eratxikitzeko araubideari lotutako erakundeak eta erakunde juridikoak).
- 2022/07/01 Sendagaien, osasun produktuen eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako merkataritza (EJZren 651.2 epigrafea), bai eta EJZren epigrafeen 2. atalean jasotako jarduera profesionalak ere.
- 2022/12/01 Gainerako zergadunak.
Ez da izapide administratiborik egin behar; XML fitxategiak bidaltzen hasi besterik ez da behar. Borondatezko aldian, ez dago loturarik, eta TicketBAI sistemaren XML fitxategiak bidali edo bidaltzeari utz daioke erabiltzaileak nahi duenean. Borondatezko aldian, betebeharra osorik bete behar da, eta horrek badakar prozedura osoa betetzea, hots, fitxategia sortzea, era elektronikoan sinatzea, fakturan TBAI kodea eta QR kodea txertatzea eta XML fitxategia Zerga Administrazioari berehala igortzea.
Ez. Borondatezko aldian, ez dago gutxieneko iraunkortasun aldirik, ezta inolako loturarik ere, hau da: TicketBAI sistema betetzeari uko egin dakioke inolako ondoriorik sortu gabe.
TicketBAI sistemak sorturiko XML fitxategia da bidali beharrekoa. Fitxategi hori faktura edo egiaztagiri bat egiten den guztietan sortzen da, eta fitxategi horren datuak fakturaren oso antzekoak dira Fitxategiaren edukia fakturaren edukiaren antzekoa da, baina ez berdina. Adibidez, faktura sortu deneko ordua edo jaulkitzailearen tributazio araubidearen datuak jasotzen ditu, fakturan agertzen ez direnak; fakturaren jaulkitzailearen helbidea, aldiz, ez da agertzen, eta fakturan bai.
Gainera, Araban, igorri beharreko fitxategiak fakturaren xehetasuna eta, hala badagokio, hartzailearen helbidea adierazita izan behar ditu.
Bai, borondatezko aldian, uko egin dakioke TicketBAI sistemaren betebeharra borondatez aurretiaz betetzeari eta aukera errefusa daiteke.
Borondatezko aldian, uko egin dakioke TicketBAI betetzeari, eta ez da Borondatezko aldian, uko egin dakioke TicketBAI betetzeari, eta ez da inolako ondoriorik sortuko zergapekoarentzat. Hala ere, % 60ko kenkari gehitua baliatu ahal izateko, ezin izango dio uko egin dena delako jarduerari doakion nahitaezko ezarpena heltzeko hilabete baino gutxiago geratzen denean.
TicketBAI ez da atzeraeraginezko ondorez aplikatuko. Ezarpen data (borondatezkoa nahiz nahitaezkoa) igaro ondoren jaulkitzen diren faktura guztiei aplikatu beharko zaie, 2020. urteko faktura zuzentzaileak diren edo aurreko fakturak diren alde batera utzita, gaur egun egiten den bezala.
Oro har, TicketBAI sistemaren XML fitxategiek informazio multzo hauek dituzte:
- Subjektuak: jaulkitzailea, hartzailea edo hartzaileek hirugarrenek edo hartzaileak jaulkitako faktura eta abar.
- 2. Faktura – Fakturaren goiburua: besteak beste, faktura seriea, faktura zenbakia, jaulkipen data, jaulkipen ordua, faktura sinplifikatua, faktura sinplifikatua ordezteko egindako faktura, faktura zuzentzailea, zuzendutako edo ordeztutako fakturak.
- 3. Faktura – Fakturaren datuak: besteak beste, eragiketa-data, fakturaren deskribapena, fakturaren guztizko zenbatekoa, kostuaren zerga oinarria, BEZ zergaren araubideen gakoak eta zerga irismena duten eragiketak.
- 4. Faktura – Fakturaren banakapena/Eragiketa motaren banakapena: besteak beste, lotuta dagoen, salbuetsita dagoen, salbuespenaren arrazoia, salbuetsitako zerga oinarria, salbuetsi gabeko tasa eta abar.
- 5. TicketBAI aztarnak:
- a. Aurreko fakturaren kateamendua:
- 1. Aurreko fakturaren seriea, faktura zenbakia eta jaulkipen data.
- 2. Aurreko fakturari dagokion TicketBAI fitxategiaren sinadura. Fitxategia murriztu egingo da, aurreko fakturako TicketBAI sistemaren fitxategiko SignatureValue eremuan ageri diren lehen ehun karaktereetara laburtuta, tamaina alferrik ez handitzeko
- b. TicketBAI lizentzia, TicketBAI sistemaren erakunde garatzaileen erregistroak emana.
- c. TicketBAI sistemaren erakunde garatzaileen erregistroan inskribatutako erakunde garatzailea.
- d. TicketBAI sistemaren erakunde garatzaileen erregistroan inskribatutako fakturazio softwarea.
- e. Gailua. Gailua.
- a. Aurreko fakturaren kateamendua:
Faktura jaulkitzeko TicketBAI sistemaren betekizunak nahitaezkoak izango dira faktura baten irudia sortzerakoan, bai paperezko euskarrian, bai formatu elektronikoan (PDF, XML, adibidez).
Zehaztapen horiek ez dute fakturazio araudia aldatzen, eta ez diote araudi horri betekizun gehigarririk eransten. TicketBAI sistemaren zehaztapenak faktura egiten duen zergadunak PFEZ eta SZ zergen eremuan bete beharreko betebeharrak baino ez dira. Fakturazio softwareak TicketBAI sistemaren identifikatzailea eta TicketBAI sistemaren QR kodea sortu eta fakturan txertatu beharko ditu.
- TicketBAI identifikatzailea 39 karaktereko kodea da, zenbakiek, letrek eta beste karaktere batzuek osaturikoa, eta faktura identifikatzen di TicketBAI sistemaren barruan. Letra tipoaren motak eta tamainak fakturaren gainerakoaren antzekoa izan beharko dute, eta fakturaren hartzaileak irakurri ahalko duela ziurtatu beharko da.
- TicketBAI sistemaren QR kodea QR formatuko kodea da, 30x30 milimetrokoa edo handiagoa, eta 40x40 milimetrokoa edo txikiagoa.
TicketBAI sistemaren identifikatzailearen eta TicketBAI sistemaren QR kodearen zehaztapenak TicketBAI softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen foru aginduan zehazten dira.
2 APLIKAZIO EREMUA ZERGAPEKOAK
TicketBAI sistemara behartuta dauden subjektuak
Ekonomia Itunari buruzko maiatzaren 23ko 12/2002 Legean agertzen diren lotura-puntuak aplikatzearen zioz, Sozietateen gaineko Zergan aplikatzekoa den araudia lurralde erkidekoa bada, eta ikuskatzeko eskumena ZAEAri badagokio, ez die eragiten eta ez zaie derrigorrezkoa TicketBAI sistema aplikatzea; izan ere, sistema lurralde historikoetako kasuan kasuko araudian erregulatuko da, zergapekoek lurralde historikoetan bolumenaren araberako zergak ordaintzen dituzten kontuan hartu gabe.
Bai TicketBAI sistemak IBES sistema erabiltzera behartuta dauden pertsonei ere eragingo die.
Euskadiko zerga administrazio bakoitzaren mende dago.Arabari dagokionez, ez du salbuesten IBES betetzetik. Hala ere, ez da informazio bera bi aldiz edo bikoiztuta bidali behar.
TicketBAIk bidalitako datuak IBES sisteman jaulkitako faktura-liburuarekin soilik bat datozen eremu horiek betetzen dituztela ulertuko da. Jaulkitako fakturetan, bete ez diren gainerako datuak IBES betetzeko ezarritako epearen barruan bidali beharko dira, laster gaituko diren web zerbitzuen bidez.
Aurrekoari kalterik egin gabe, jasotako faktura liburuei, inbertsio ondasunei eta erkidego barruko zenbait eragiketari buruzko informazioa bidaltzen jarraitu beharko dute IBES erabiliz.
Ez. Enpresa handiek ere behartuta daude TicketBAI sistema betetzera (IBES betetzera dagoenez gero). Hala ere, jaulkitako fakturen informazio beraren igorpena bikoiztu behar ez izateko neurriak hartuko dira.
Aplikazio eremuari dagokionez, esan behar da irizpide erabakigarria edo lotura puntua ez dela zehazki sozietatearen egoitza edo zerga egoitza; aitzitik, Ekonomia Itunaren Legearen lotura alderdiei jarraiki, nork bere zerga (PFEZ, SZ edo EEEZ) foru araudiari lotuta duten zergapeko guztiei aplikatzen zaie. Beraz, eragiketak foru lurraldean egin arren, lurralde erkideko araudia aplikatzekoa zaien zergapekoak ez daude behartuta TicketBAI erabiltzera.
Zergapekoaren zerga pertsonalaren arabera bereizi behar da.
PFEZ zergan, jarduera ekonomiko bat garatzen dela ulertuko da, baldin eta jarduera antolatzeko, gutxienez, lan kontratua duen langile bat badago, lanaldi osokoa eta jarduera horretan arduraldi esklusiboa duena.
Ondorio horietarako, ezkontidea, izatezko bikotea, bigarren mailako aurretikoa, ondorengoa edo alboko ahaidea ez da enplegatutzat zenbatuko, ez eta zergadunarekin lotura duten pertsonak ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauaren 42. artikuluaren 3. paragrafoak xedatzen duenari jarraiki.
Kasu horretan, TicketBAI ezartzeko betebeharra dago.
Bestela, egiten den jarduera ekonomiko bakarra BEZ zergaren ondorioetarako besterik ez bada, negozio lokalaren errentamendu hutsagatik eta jarduera horren zioz jasotako etekinek PFEZ zergan kapital higiezinaren etekin gisa tributatzen badute, zergapekoa ez dago TicketBAI ezartzera behartuta.
Sozietateen gaineko Zergan, aldiz, alokairu hori zerbitzu ematetzat hartu behar denez, zergapekoaren jardueraren esparruan, TicketBAI ezartzera behartuta dagoela ulertu behar da.
Laburbilduz, higiezinen errentatzaileek kasu hauetan bakarrik aplikatu behar dute TicketBAI:
- a) Pertsona juridikoak badira (sozietate anonimoak, mugatuak, kooperatibak…).
- b) Pertsona fisikoak edo ondasun erkidegoak badira, eta gutxienez besteren konturako langile bat badute, jarduera horretan arduraldi esklusiboa duena.
Badira kasuak.
1. TicketBAI betebeharretik salbuetsita daude zergapetze pertsonalean salbuespen subjektiboa duten pertsonak. Hala, ez daude behartuta Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren (SZFA) 12. artikuluaren 1. paragrafoak jasotzen dituen erakunde salbuetsiak.
2. Salbuetsita daude, halaber, Irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga araubideari eta mezenasgoaren zerga pizgarriei buruzko uztailaren 16ko 16/2004 Foru Arauak arautzen duen irabazi asmorik gabeko erakundeen araubidea aplikatu behar zaien pertsonak, bai eta Sozietateen gaineko zerga dela eta lotuta eta salbuetsita dauden errentengatik ere.
3. Era berean, SZFAren 12. artikuluaren 2. paragrafoan jasotzen diren eta zati batean salbuetsita dauden erakundeek TicketBAI betebeharra bete beharko dute soilik zerga oinarrian integratu beharreko errentak dituzten eragiketak direla eta.
Hala ere, zerga oinarrian jaso behar ez diren errentak ez dira TicketBAIren arabera fakturatu behar.
4. TicketBAI betebeharra betetzetik salbuetsita egongo dira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziari lotuta zergak ordaintzen dituztenak, faktura egiteko betebeharra maiatzaren 28ko 18/2013 Foru Dekretuak onartutako fakturazioaren arloko betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 16. artikuluaren 1. atalak jasotzen duen konpentsazio-ordainagiria eginez betetzat jotzen diren eragiketak direla eta.
5. Zerga pertsonalaren ondorioetarako jarduera ekonomikorik ez egiteagatik, TicketBAI sistemari lotuta ez dauden pertsona fisikoak, hala nola higiezinen errentatzaileak, beren zergapetze pertsonalean kapital higiezinaren etekinak jasotzeagatik ordaintzen baitituzte zergak.
6. Zergadunek ez dute TicketBAI betebeharra bete beharko, ondoan zehazten diren eragiketei dagokienez:
- a) Maiatzaren 28ko 18/2013 Foru Dekretuak onartutako fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluak xedatutakoaren arabera, eragiketaren hartzaile den pertsonak edo erakundeak faktura egiteko betebeharra era materialean betetzen duenean, baldin eta pertsona edo erakunde horri eskatzerik ez badago Arabako lurralde historikoaren zerga araudiak xedatutako TicketBAI betebeharra, edo Bizkaiko nahiz Gipuzkoako lurralde historikoetan ezartzen den antzeko obligazioren bat.
- b) Maiatzaren 28ko 18/2013 Foru Dekretuak onartutako fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren bigarren eta bosgarren xedapen gehigarriek jasotzen dituztenak.
- c) Atzerrian dauden establezimendu iraunkorren bidez egindako eragiketen faktura edo egiaztagirietan dokumentatzen diren eragiketak.
7. Ogasun Zuzendaritzak, interesdunak aldez aurretik eskatuta, TicketBAI betebeharretik salbuestea ebatzi ahal izango du honako kasu hauetan:
- a) Enpresa-sektoreei, profesionalei edo enpresa jakinei dagokienez, dagokion sektoreko merkataritza edo administrazio jardunbideek justifikatzen dutenean, edo, bestela, enpresa edo lanbide jardueren garapenean nahasmenik ez sortzeko.
- b) Betetzea eragozten duten aparteko inguruabar teknikoak antzematen diren eragiketei dagokienez. Salbuespen hori aldi baterako izango da, eta eragiketa horien bidez aipatutako betebeharrak bete ahal izateko beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko konpromisoari lotuta egongo da; hala, ondorioak bertan behera geratu dira salbuespena onartzea eragin zuten aparteko inguruabarrak desagertu direla egiaztatzen denean.
8. TicketBAI betebeharretik salbuetsita egongo dira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Foru Arauaren 20.Bat.16 eta 18. artikuluetan, a) idatz-zatitik n) idatz-zatira, zehaztutako zerbitzu emateak, ondokoetako bat gertatzen ez bada:
- a) Aplikatu beharreko lekutze arauen arabera, zerga aplikatzen den lurraldean edo Europar Batasuneko beste estatu kide batean egindakotzat jotzen badira, eta zergari lotuta eta ezsalbuetsita badaude.
- b) Aplikatu beharreko lekutze arauen arabera, zerga aplikatzen den lurraldean, Kanarietan, Ceutan edo Melillan egindakoak direla ulertzen bada, zerga horri lotuta eta salbuetsita badaude, eta enpresaburuek edo profesionalek egindakoak badira, aseguru erakundeek, inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileek, pentsio funtsen erakunde kudeatzaileek, titulizazio funtsek eta haien sozietate kudeatzaileek edo kreditu-erakundeek, aipatutako jarduera ekonomikoaren egoitzaren edo establezimendu iraunkorraren bitartez.
9. 9/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 1. artikuluaren arabera:
- “1. TicketBAI betebeharra betetzetik salbuetsita geratzen dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunak diren pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) 2021eko abenduaren 31n jarduera ekonomiko bat egiten aritzea.
b) Egun horretan 60 urte edo gehiago izatea.
c) Talde honetakoa ez izatea: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, elkargo bateko kide izateko betebeharra duen jarduera profesional batean jarduteagatik Administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoen bidez izan behar dituzten pertsona fisikoak.
d) 2021ean ez izatea besteren konturako langilerik kontratatuta. 33 / 129 Ez da beharrezkoa izango d) letra honetan ezarritako baldintza betetzea, baldin eta 2021. urtean besteren konturako langileak aldi baterako kontratatu badira eta jarduera ekonomikoa garatzen duen zergadunaren gaixotasunagatik edo ezinbestezko kausagatik izan bada. - 2. Aurreko apartatuan xedatutakoa honako hauei ere aplikatuko zaie: sozietate zibilei, nortasun juridikoa izan zein ez; jaso gabeko jaraunspenei; ondasun erkidegoei, eta Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak 35.3 artikuluan aipatzen dituen gainerako erakundeei, baldin eta zergak errenta egozpeneko araubidean ordaintzen badituzte eta bertan jasotako baldintzak betetzen badituzte. Ondorio horietarako, aurreko apartatuko b) eta c) letretan ezarritako baldintzak bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide guztiek bete beharko dituzte.”
10. Erregelamendu bidez zehazten direnak.
TicketBAI betebeharrari lotuta daude vending sektorean jarduten duten zergapekoak, eta makinak araudira egokitu beharko dira, edo, bestela, egokitu ezin direnak ordeztu.
Hala ere, hala badagokio, betebehar hori betetzetik salbuesteko baimena eskatu ahal izango dute, aldi baterako bada ere, betebehar hori betetzeko dagoen arazo zehatza azalduta.
Foru ogasunak emandako baimenen baten ondorioz, faktura jaulkitzetik salbuetsita badago, horrek ez du esan nahi TicketBAI sistematik kanpo dagoenik.
TicketBAI sistema ezartzeko betebeharra sortzen da egiten diren ondasun emateen eta zerbitzu prestazioenen zioz egiten diren faktura edo egiaztagiri guztiak direla eta, hartzailea beste enpresa edo profesional bat (B2B) edo azken kontsumitzaile bat (B2C) den kontuan hartu gabe. Beraz, biei eragiten die.
Bai. TicketBAI jarduera ekonomiko bat egiten duten zergadun guztiei aplikatzen zaie, jarduera hori lokal batean modu iraunkorrean edo kalez kaleko salmentaren bidez egiten den kontuan hartu gabe. Egiten den eragiketa bakoitzeko, XML fitxategia sortu beharko da, era elektronikoan sinatu, Arabako Foru Ogasunera berehala bidali, eta faktura bezeroari igorri, TicketBAI identifikatzailea eta QR kodea txertatuta dituela.
Gaur egun, badira merkatuan TicketBAI betebeharra betetzeko gai diren soluzio teknologiko merkeak, XML fitxategiak sortzeko eta Ogasunera berehala bidaltzeko gai diren gailu eramangarriak erabiliz, kable bidezko konexioaren beharrik gabe
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren hainbat epigrafetan alta emanda bazaude, kontuan izan behar duzu TicketBAI aplikatu beharko duzula lehenengoari dagokion unetik bertatik.
Betetzeko betebeharra duen epigrafe batek TicketBAI betebeharrera daramatza gainerako epigrafe guztiak.
Adibidez: zergapekoa jarduera profesional batean alta emanda badago (EJZren tarifen bigarren atala) eta, aldi berean, txikizkako merkataritza jarduera bat garatzen badu, TicketBAI aplikatzen hasi beharko da egiten dituen jarduera guztiengatik 2022ko uztailaren batetik aurrera.
3 BALDINTZA TEKNIKOAK
TicketBAI sistemarako baldintza teknikoak
Fakturazioa egiteko erabiltzen den gailuak, ekipoak edo makinak hauexek burutzeko gauza izan behar du:
- a) Era elektronikoan sinatutako fitxategi informatikoa sortzea (beraz, ziurtagiri digitala behar da).
- b) Aurreko a) letran xedatutakoaren arabera sortutako fitxategi informatiko bakoitza zerga administrazioari berehala bidaltzea (beraz, Interneteko konexioa behar da).
- c) Fakturan, faktura edo frogagiria identifikatzeko kode bat eta QR kode bat txertatzea.
Beraz, TicketBAI betebeharra betetzeko, softwarea, edo fakturazio-programa, Interneterako konexioa eta ziurtagiri digital bat behar dira.
TicketBAI sistemak ziurtagiri hauetakoren bat erabiltzea eskatzen du:
- Gailuaren ziurtagiria: ziurtagiri ez-kualifikatua, gailu bakoitzeko nortasun bakarra ematen duena, eta fakturak egiten diren gailuan instalatuta eta hari lotuta dagoena.
- Pertsona fisikoaren edo erakundearen ordezkariaren ziurtagiria: pertsona fisikoaren edo juridikoaren nortasuna egiaztatzeko ziurtagiri kualifikatuak.
- Enpresa zigilua: ziurtagiri kualifikatua da, aplikazio batek laguntzarik gabe erabil dezakeena, baita sail edo lantalde bateko pertsona talde batek ere. Mundu fisikoan, kautxuzko zigilua duen enpresa baten eguneroko eta ohiko erabilerarekin aldera daitekeen ziurtagiria da.
- Autonomoaren ziurtagiria: kualifikatu gabeko ziurtagiria, jarduera ekonomikoak autonomo gisa deklaratzen dituzten pertsona fisikoentzat egina, ziurtagiri horren eskatzailearen IFZ eta JEZen alta bermatzea helburu duena.
TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, beste edozein fakturazio programa bezala.
Zerga administrazioak sistemaren zehaztapen teknikoak argitaratu ditu, software garatzaileek bezeroei merkaturatzen dizkieten programetan TicketBAIko eskakizunak txerta ditzaten.
Software batek baldintza horiek guztiak betetzen dituela ulertuko da TicketBAI software-erregistroan inskribatuta dagoenean. Erregistro hori pertsona eta erakunde garatzaileek eta
TicketBAI softwareek osatzen dute, urriaren 5eko 48/2021 Foru Dekretuaren 21. artikuluak eta hurrengoek ezartzen duten legez.
Gainera, Arabako Foru Ogasunak FakturAraba izeneko doako aplikazioa jarriko du zergadunen eskura, TicketBAI baldintzak betetzen dituzten fakturak sortzeko, inolako muga kuantitatiborik gabe.
FakturArabari buruzko informazioa aurkituko duzu webgunean: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/fakturaraba
Ez. Softwarea ez da homologatzen, ezta ziurtatzen ere, baina ezin da edozein software erabili.Erabiltzen beharreko softwareak TicketBAI software erregistroan inskribatuta egon behar du. Erregistro horretan, software guztiak agertzen dira, eta horien garatzaileek edo merkaturatzaileek erantzukizunpeko adierazpena sinatu dute, non TicketBAIren zehaztapen teknikoak eta funtzionalak betetzen dituztela adierazten den. Garatzaile horiei TicketBAI fitxategian agertu behar duen software lizentzia bat esleitu zaie.
Software bat inskribatu ahal izateko, pertsona edo enpresa garatzaileek inprimaki bat bete eta erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute, 48/2021 Foru Dekretuaren 21. artikuluak eta hurrengoek eta Zehaztapen Tekniko eta Funtzionalei buruzko Foru Aginduak ezarritako baldintzetan. Gainera, aplikazioaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du, aipatutako foru aginduak ezarritako baldintzetan.
Administrazioak ez du softwarea homologatzeko edo ziurtatzeko prozesurik egingo. Eskaera jaso eta lehen adierazitako dokumentazioa aztertu ondoren, alta ziurtagiriaren edo jarduteko lizentziaren zenbaki bat emango da, eta zenbaki hori TicketBAI sistemaren XML fitxategian islatuko da.
Erregistroan inskribatutako softwareen zerrendarako sarbidea webgunearen bidez egin daiteke: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/ticketbai/softwarearen-zerrenda
Webgunean , izena emanda eta softwarea garatzen duten pertsonak edo erakundeak argitaratuko dira, izena eta aplikazioaren deskribapen laburra adieraziko dira, bai eta zer sektoreri zuzenduta dauden eta haien ezaugarriak zer webgunetan kontsultatu ahal izango diren ere.
Doako web aplikazioa eguneroko fakturen bolumen handirik jaulkitzen ez duten zergadunentzat pentsatuta dago, baina aplikazioaren erabilera ez dago mugatuta. Oinarrizko aplikazioa da, erabilerraza. Zergapekoek fakturak sortu ahal izango dituzte, TicketBAI sistemaren baldintza guztiak beteta, paperean inprimatu edo bezeroei bidali ahal izango dizkiete formatu elektronikoan, baina inola ere ez ditu ordezkatuko merkatuko egungo fakturazio-sistemak.
Zergadun gehienek erabil badezakete ere, ez da baliozkoa izango BEZ zergan (Erakunde Taldeen Araubide Berezia) edo eragiketa zehatz batzuetan zerga araubide berezia dutenentzat.
Administrazio publikoei fakturak egiteko ere ez du balio FakturaBAIk, ez baititu betetzen faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritako baldintzak, ez baitu betetzen Facturae formatua. Euskal administrrazio publiokoekin lan eginez gero, ef4ktur programa gomendatzen da.
4 OINARRIZKO GAIAK · SOFTWAREA
TicketBAI softwareari buruzko galderak
Bai. Araban inskribatutako software bat Bizkaian eta Gipuzkoan jarduteko egokia da. Beste alde batetik, lurralde horietako zerga administrazioen erregistroetan inskribatutako edozein softwarek balio du Araban jarduteko. Nahiz eta erregistro lokabeak izan, horietako batean inskribatzeak beste guztietan inskribatzea dakar; beraz, TicketBAI sistemaren betebeharra betetzeko, hiruretako edozeinetan alta emanda dagoen software bat erabil daiteke. Arabako Foru Aldundiak eguneratuta izango du bere webgunean hiru lurralde historikoetan inskribatutako softwareen zerrenda
Inskribatutako softwareren bat eskuratzeko edo harpidetzeko betebeharrik ez dagoen arren, eta erregistroan inskribatuta ez dagoen software bat erosteagatik zehapen espezifikorik ezarrita ez dagoen arren, beharrezkoa da inskribatuta egotea, XML eskema betetzeko eskatzen baita, bai eta alta lizentziaren ziurtagiriaren zenbaki bat ere, inskribatzean ematen dena.
Pentsatzekoa denez, inskribatutako software orok jarduteko behar duten lizentzia edo kodea benetakoa eta egiazkoa da. Software bat berme horiek gabe ezartzeak TicketBAI sistemaren betebeharra erabat ez betetzea ekar dezake.
Era berean, TicketBAI betebeharra betetzea dago Foru Ogasunak zergapekoen eskura jartzen duen doako aplikazioaren bidez: FakturAraba, ez baitu urtero egin daitezkeen fakturen mugarik kopuruari dagokionez.
Ef4ktur Software Erregistro bermatzailean inskribatuta dago; beraz, programa hori erabiliz egin dezakezu fakturazioa, TicketBAI sistemaren betebeharra beteta.
Gainera,Ef4ktur baliagarria da administrazio publikoei fakturak egiteko, faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak ezarritako baldintzak betetzen baititu.
Guztiz bateragarria da fakturazio software bat baino gehiago erabiltzea, besteak beste, Ef4ktur eta FakturAraba fakturazio softwareak.
Garrantzitsuena da fakturazio software guztiek Araban TicketBAI sistemaren betebeharra betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzea, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiak online bidaltzea eta guzti.
Hori bai, fakturek serie bereizia izan beharko dute erabiltzen den software bakoitzeko, fakturok bereizi ahal izateko.
Gainera, gogoratu behar da Ef4ktur bakarrik dela baliagarria fakturak Administrazio Publikoei egiteko, faktura elektronikoa sustatzeari eta sektore publikoan fakturen kontularitza erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak ezarritako baldintzak betetzen baititu. FakturaBAI-k ez du balio fakturak betetzeko eta administrazioaren faktura elektronikoen sarrera puntu orokorrera bidaltzeko, ez baitu Facturae formatua betetzen.
Ez, ez da TicketBAI zerbitzuaren erantzunaren zain egon behar.
Bai TicketBAI identifikatzailea, bai QR kodea, TicketBAI sistemaren REST zerbitzuaren esku-hartzerik gabe faktura igortzen duen softwareak sortu behar ditu. TicketBAI software bermatzaileak informazio guztia du TBAI identifikatzailea sortzeko eta, ondorioz, QR kodea sortzeko. XML fitxategia bidali aurretik sor ditzake.
Horrela, softwareak, komunikazio-arazoak edo TicketBAI zerbitzuak berak arazoak izanez gero, fakturak modu independentean jaulki eta bezeroari eman ahal izango dizkio, adieraziz, hala badagokio, QR kodeak ez duela bidalketa egiaztatzen utziko bidalketa egin arte. Komunikazioa edo zerbitzua berrezarri bezain laster egin beharko da.
5 OINARRIZKO GAIAK · EGUTEGIA
TicketBAIren aplikazio-egutegiari buruzko gaiak
Urtarrilaren 1etik aurrera, borondatez egin nahi duten zergapekoek TicketBAI betebeharra bete dezakete.
2022ko apirilaren 1ean, TicketBAI ezarri beharko dute pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek eta zerga aholkularitza eskaintzen duten eta Arabako Foru Ogasunaren erakunde laguntzaile diren pertsona juridikoek.
2022ko uztailaren 1ean, TicketBAI ezarri beharko dute 1. atalean, 652.1 epigrafean, alta emanda dauden zergadunek: sendagaien, osasun-produktuen eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako merkataritza; 2. atalean, berriz, atal horretako epigrafe guztietan alta emanda daudenek, hau da, lanbide jarduera bat egiten duten guztiek.
2022ko abenduaren 1ean sartuko dira gainerako zergadunak TicketBAIn.
TicketBAI sistema 2022/04/01ean ezartzeko betebeharrak, Arabako Foru Aldundiaren erakunde laguntzaile diren aholkulariei dagokienez, haien jarduera ekonomikoaren esparruan beraien izenean egiten dituzten ondasunen emateei eta zerbitzu-prestazioei eragiten die, ez aholkularien bezeroei.
Beraz, betebehar horrek ez die eragiten ordezkatuen eginkizun hori esleituta dutelako egiten dituzten faktura edo egiaztagiriei; izan ere, ordezkatuek jaulki beharko dituzte fakturak (nahiz eta, egiatan, haien ordezkariak gauzatu betebehar hori), TicketBAI sistemaren baldintzak data egokietan beteta, hau da, argitaratutako epigrafeak eta egutegia kontuan hartuta.
TicketBAI betebeharra betez, ordezkatuen fakturak edo egiaztagiriak egiten badituzte aholkulariek, ulertu beharko da ordezkatuek betebeharra nahitaez bete beharreko data aurreratu dutela, hain zuzen ere, aholkulariak ordezkatuaren izenean betebeharra betetzen duen faktura egiten duen egunera.
6 OINARRIZKO GAIAK · SINATZAILEA ETA/EDO BIDALTZAILEA
TicketBAI sinatzeari eta bidaltzeari buruzko gaiak
Hirugarrena fakturatzeko betebeharra zein TicketBAI betebeharra betetzeko betebeharra kanporatu zaion edozein pertsona edo erakundea da. Zergapekoaren eta hirugarrenaren artean egindako kontratu edo baimen baten arabera egingo da hori, eta hirugarrenak betebehar hori bete beharko du. Hala, hirugarrenak betebehar horiek betearazi eta bete egingo ditu zuzenean. Egindako kontratua edo akordioa ez da hirugarrenen aurrean aurkeztu behar. Fakturak egin, TicketBAI fitxategiak sinatu eta Zerga Administrazioari bidal diezazkioke.
Halaber, TicketBAI betebeharraren ondorioetarako, hirugarrena da fitxategiak sinatzen dituena, nahiz eta zergapekoak fakturak zuzenean egin.
Borondatezko ordezkaria da, ahalorde bat dela bide, zergadunaren izenean diharduen pertsona edo erakundea, emandako ahalmenez baliatuz, Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 13ko 15/2010 Foru Dekretuak, borondatezko ordezkaritza arautzen duenak, xedatutakoari jarraiki, 4 maila eta hainbat azpimaila ezartzen dituela.
Azaroaren 23ko 52/2021 Foru Dekretuaren bidez, 2-d) borondatezko ordezkaritzaren maila aldatu da, maila hori dutenek TicketBAI betebeharra bete ahal izan dezaten ordezkatuen izenean Arabako Foru Aldundiaren aurrean.
Kasu horietan, hirugarrena eta borondatezko ordezkaria pertsona bera direnean, ordezkariaren izaera gailenduko da.
Normalean, ordezkaria aholkularia izan ohi da, eta, gainera, zergadunari, oro har, aholkularitza fiskala ematen dio. 2-d) mailarekin, ordezkariak ordezkatuen TicketBAI fitxategiak Foru Ogasunera bidali eta kontsultatu ahal izango ditu.
Hirugarren gisa edo hartzaile gisa jarduteko, ez da beharrezkoa Zerga Administrazioan alta ematea, eta zergadunaren XML fitxategiak sinatu eta bidali ahal izango dira.
Borondatezko ordezkari gisa alta emateko (2-d maila izanda), eta Zerga Administrazioaren aurrean fakturazioa egiteko, fitxategiak sortzeko, sinatzeko, bidaltzeko eta kontsultatzeko ahalmena izateko, honako helbide elektroniko honen bidez izapidetu behar duzu prozedura:
https://web.araba.eus/eu/ogasuna/borondatezko-ordezkaritza
2-d) mailadun borondatezko ordezkariak ordezkatuaren TicketBAI betebeharra bete dezake zuzenean, zergaduna balitz bezala. Era berean, egindako bidalketak kontsulta ditzake.
Bai, ahal du. Fakturazioa zuzenean egiten duenak sinatu behar ditu fakturak, nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria edo gailuaren ziurtagiria erabiliz.
Hirugarrenak egindako fakturazioaren kasuan, hau da, zergapekoak zeregin hori kanpora atera edo azpikontratatu nahi duenean, kontuan izan behar du horrek ez duela inola ere betebehar horretatik salbuesten, eta ez duela derrigortasun data edo egutegia aldatzen; beraz, bermatu behar du TicketBAI sistema bat erabiltzen dela bere izenean jaulkitzen diren fakturetan, eta jaulkipen bakoitzeko TicketBAI sistemari datxekion XML fitxategia edo jaulkipen bakoitzaren egiaztagiriak Foru Ogasunari bidaltzen zaizkiola.
Halaber, TicketBAI betebeharraren ondorioetarako, hirugarrena da fitxategiak sinatzen dituena, nahiz eta fakturak zuzenean egin dituena ez izan.TicketBAI sistemaren XML fitxategiak sortzeko eta FakturAraba aplikazioaren bidez bidaltzeko, zer behar da?
- Zergapekoa bera izatea.
- 2-d mailadun borondatezko ordezkaria izatea.
Hau da: hartzaileak eta hirugarrenak ezin dute FakturAraba erabili, baldin eta 2-d mailadun borondatezko ordezkaritza maila ez badute eta hura erabiliz identifikatzen ez badira.
Bai, ahal du. Fakturak edo egiaztagiriak eta haiei lotutako XML fitxategiak fakturazioa egitean sinatu behar dira.
Bereizi egin behar da hartzaileak ere fakturak edo egiaztagiriak TicketBAI sistema erabiliz jaulkitzeko betebeharra duen edo betebehar hori bete behar ez duen.
*Hartzaileak fakturazioa TicketBAI sistema erabiliz egin eta jaulki behar badu, adibidez, betebehar hori borondatez betetzeko data aurreratu duelako, Arabako foru araudiari lotutako zergapekoak fitxategiak honako modu hauetakoren batez igor ditzake:
- a) Eragiketaren pertsona edo erakunde hartzaileak, faktura egiteaz batera.
- b) Pertsonak edo erakundeak berak, zergapeko jaulkitzaile gisa, faktura onartu bezain laster, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak ezarritako modu-lekuetan.
*Hartzaileak TicketBAI sistema erabiliz fakturak edo egiaztagiriak egiteko betebeharrik EZ badu, TicketBAI betebeharra betetzetik salbuesteko kasua da.
Era berean, zergadunak 2-d) maila duen borondatezko ordezkaria izenda dezake TicketBAI sistema aplikatzeko betebeharrik ez duen hartzailea, sistema horrek fitxategia sortu eta faktura edo egiaztagiria egin dezan FakturAraba aplikazioaren bidez.
Ez, baldin eta 2-d borondatezko ordezkaritza-maila ez badu eta hura erabiliz identifikatzen ez bada.
Foru Ogasunaren aplikazioan, zergadunak berak edo 2-d mailadun ordezkariak bakarrik jaulki ahalko dituzte fakturak.
TicketBAI betebeharraren betetzea kanpora ateratzen bada, kontuan izan behar da egintza horrek ez duela betebeharraren data edo egutegia aldatzen.
Borondatezko ordezkaritza (2-d maila) eratxikita edukiz gero bakarrik.
Ez da beharrezkoa izango zergapekoak hirugarrenekin hitzartu edo sinatu duen baimena edo kontratua igortzea, baina faktura egiteko betebeharra duen zergapekoak faktura horiek bere gain hartu edo aitortu beharko ditu, Administrazioaren aurrean aitortu ere.
Taldeko kide den erakundeetako bakoitzak.
Softwarearen arkitekturaren arabera, sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak aukeratu ahal izango du aldez aurretik hari lotutako gailu ziurtagiriren bat edo erakundearen ordezkariaren ziurtagiri bat erabiltzen duen. Kasu horretan, erkidegoaren legezko ordezkariak sinatu beharko du. Sinadura elektronikoko ziurtagiriaren emaileak beharrezko dokumentazioa eskatuko du; nolanahi ere den, zerga-ondorioetarako, Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren 45.3 artikuluan jasota dago horri buruzko erregulazioa.
7 OINARRIZKO GAIAK ZIURTAGIRI DIGITALA
TicKetBAI sisteman erabil daitezkeen ziurtagiri digitalak
TicketBAI sistemari atxikitako fitxategiak era elektronikoan sinatzeko, ziurtagiri mota hauetako bat erabili beharko da:
- Gailuaren ziurtagiria.
- Pertsona fisikoaren ziurtagiria.
- Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria.
- Enpresaren zigilua
Ez, gailuaren ziurtagiriak norberaren izenean bakarrik erabil daitezke, eta ez da baliozkoa hirugarren batek edo fakturaren hartzaileak erabiltzea.
Gailuaren ziurtagiria erabiltzen duen zergapekoa aipatutako ziurtagiriari lotu behar zaio eta norberarena dela aitortu beharko du TicketBAI fitxategiak bidali aurretik. Horretarako, web aplikazio bat izango du erabilgarri https://web.araba.eus/eu/ogasuna/ticketbai helbidean, eta, fitxategiak bidali aurretik, lotura bat egingo du fakturen igorlearen IFZren eta ziurtagiriaren serie zenbakiaren artean.
Fakturak bidaltzeko gailua erabiltzeari uzten diozunean, lotura baliogabetu ahal izango du web aplikazioan bertan. Hori egitea gomendatzen dugu.
Gailuaren ziurtagiria ziurtagiri ez-kualifikatua da, eta gailu bakarra baino ez du identifikatzen; erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, berriz, ziurtagiri kualifikatua eta pertsonala da, edozein administrazioren aurrean erakundearen ordezkaritza ahalmena duen pertsona bat ordezkatzen duena, oro har, beste ahalmen zabal batzuen artean.
Gailuaren ziurtagiria, euskal administrazioen eremuan, TicketBAI fitxategiak sinatu eta bidaltzeko bakarrik erabil daiteke, eta erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, berriz, hainbat izapidetan erabil daiteke. Gailuaren ziurtagiria sinadurari lotutako pasahitzik gabe instalatu ohi da; erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, aldiz, nahiz eta pasahitzik gabeko software bertsioan instalatu daitekeen, ez da gomendatutako jardunbidea.
Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da, eta erakundearen ordezkariaren ziurtagiriarena, berriz, 4 urtekoa.
Bestalde, gailuaren ziurtagiria, kualifikaziorik gabeko ziurtagiria da, gailu bakarra identifikatzen duena; erakundearen zigilua dokumentuak eta fakturak erraz eta arin zigilatzeko tresna da, jatorria zigilua erabili den erakundea dela bermatuta.
Euskal administrazioen eremuan, gailuaren ziurtagiria TicketBAI fitxategiak sinatu eta bidaltzeko bakarrik erabil daiteke; erakundearen zigilua, berriz, hainbat izapidetan erabil daiteke, baina ezin du borondatearen adierazpena adierazi, identitate hutsa baizik. Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da, eta erakundearen zigiluarena, berriz, 3 urtekoa
Erabiliko duzun gailu bakoitzarentzat bat eskatu behar duzu (kutxa erregistratzailea, saltokiko terminalak, balantza...).
Bai, gailuen ziurtagiriak etorkizunean berritu daitezke, iraungi baino 60 egun lehenagotik.
Bai. Kasu horretan, zergadun bakoitzak Foru Ogasunari jakinarazi beharko dio ziurtagiriaren serie zenbakia, dagokion formulario elektronikoa betez.
Adibidez: nork bere kabuz lan egiten duten baina egitura bera (lokala, zerbitzuak, hornidurak, etab.) partekatzen duten lau abokatuk gailu bakarra erabil dezakete fakturak TicketBAI sistemaren araudiaren arabera egiteko. Kasu horretan, horietako bakoitzak TicketBAIren webgunean egongo den aplikazioaren bidez lotu beharko du ziurtagiri hori.
Ez.
Eskaera aplikazioan identifikatutako bezero berarekin eta IFK berarekin behar beste ziurtagiri atera ditzakezu. Esaterako, supermerkatu bat baldin badut, ziurtagiri bat atera dezaket kutxa bakoitzarentzat.
8 OINARRIZKO GAIAK FAKTURA BIDALTZEA
Nola egin faktura-bidalketak
Zergapekoek TicketBAI fitxategiak bidali beharko dizkiote PFEZ, SZ edo, hala badagokio, EEEZren araugintzaren eskumena duen foru administrazioari.
Euskadiko zerga administrazio bakoitzak araudi propioan ezarriko du TicketBAI fitxategiak bidali edo bidaltzeko epea. Epe hori aldatu ahal izango da eta, esterako, TicketBAI fitxategiak berehala bidaltzeko eska daiteke, eragiketari dagokion faktura sortu eta egin bezain laster, edo igorpena aldizkakoa izan daiteke, gehienez ere, hiruhilekoko epeen arabera.
Arabaren kasuan, TicketBAI fitxategiak faktura edo egiaztagiria eman eta berehala bidali behar dira, linean.
Kasu horietan, edo zergadunak beste inguruabar batzuk direla kausa TicketBAI fitxategirik sortu ezin badu, ezta TicketBAI softwarea erabiliz fakturarik edo frogagiririk egin ere, gertaera horren berri emango zaio zerga administrazioari, ticketbai@araba.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita, eta zergadunak faktura edo egiaztagiria paperean edo beste bitarteko baten bidez egin eta bidaliko dio pertsona edo erakunde hartzaileari, kopia gordeta. Helbide elektroniko horretan, zergadunak honako hau adierazi beharko du:
- Identifikazioa: izena edo sozietatearen izena eta IFZ/IFK.
- Gorabehera eragin duen arrazoia.
- Posta elektronikoaren ‘gaia’ eremuan, TicketBAI sistemari buruzko Erregelamenduaren 17. artikuluan jasotako gorabeheretako bat dela adierazi beharko da.
Faktura edo egiaztagiria serie espezifiko batean jasoko da, eta gorabehera hori aipatzen duen adierazpena erantsiko zaio, erregelamenduaren 17. artikuluak xedatutakoari jarraiki.TicketBAI fitxategiak sortzea eta TicketBAI softwarea erabiliz faktura edo egiaztagiria egitea eragozten duen arrazoia desagertu bezain laster, hurrenez hurren, TicketBAI softwarean jaso beharko dira faktura guztien datuak, TicketBAI fitxategiak sortu eta zerga administrazioari bidali.
TicketBAI softwareak emandako faktura edo egiaztagiria kopia edo bikoiztutzat joko da.
Interneteko konexioa ez da beharrezkoa fakturak sortu eta egin ahal izateko, baina beharrezkoa da, faktura jaulki ondotik, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia administrazioari berehala eta luzamendurik gabe bidaltzeko betebeharra bete dadin. Beraz, Araban, Interneteko konexioa beharrezkoa da TicketBAI betebeharra betetzeko.
Hala ere, konexioa galtzeak edo sarea eteteak ez dakar fakturak egiten jarraitu ezin izatea, hau da, konexio ezak ez du eragozten fakturatzen jarraitzea; hala ere, konexioa berrezarri bezain laster, sistemak aldi horretan sortu diren fitxategi guztiak bidaliko beharko dira
Bai. Estaldurarik ez dagoela eta banda zabaleko edo sare mugikorreko operadore baten bidez sarera sartzea ezinezkoa dela egiaztatuz gero, Ogasun Zuzendaritzak, zergadunak eskatu ondoren, bidalketa geroratua baimendu ahalko du.
Bidalketa REST zerbitzu baten bidez egiten da. Horri buruzko zehaztapenak TicketBAI sistemaren zehaztapen teknikoak arautzen dituen Foru Aginduaren IV. eranskinean argitaratuta daude, eta webgune honetan agertzen dira: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/ticketbai
Zergadunaren beraren edo 2d mailadun borondatezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiri bat erabiliz bidal daiteke.Gailuaren ziurtagiri bat erabiliz ere egin daiteke, jaulkitzailearen eta gailuaren ziurtagiriaren arteko lotura eginez.
“Hirugarren” edo “hartzaile” gisa ere egin daitezke fakturak, hirugarren edo hartzaile horren nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiri bat erabiliz (eta dagokion marka xml fitxategian jarrita).
Ez, TicketBAI sistemaren bidez fakturaren informazio jakin bat igortzen da, beste datu batzuez gain. Datu horiek, neurri handi batean, bat datoz emandako fakturen erregistro liburuan jasotako informazioarekin. TicketBAI betebeharra betetzeko bidali den informazio hori ez da berriro bidali beharko.
Bai, erabilitako arkitekturaren eta softwarearen arabera, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia hainbat gailutan sortu eta bidal daiteke, hala nola hainbat fakturazio gailuren fitxategiak bidaltzen dituen zerbitzari nagusi batean.
Halaber, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia sinatzeko eta sortzeko erabili ez den beste ziurtagiri bat erabiliz ere bidal daiteke.
❖ Ogasunera bidaltzerakoan, TicketBAI fitxategia eskema betetzen ez duelako, xehetasun lerrorik ez daukalako, ziurtagiria baliozkoa ez delako edo nahitaezko datuak jasota ez dituelako ONARTU EZ bada, akatsa honela ZUZENDU beharko da:
Jatorrizko fitxategia ezin da aldatu, eta, beraz, aldatu gabe geratuko da. Gaur egun garapen aldian dagoen ZUZENDU zerbitzuaren bidez, ZUZENTZE fitxategi berria bidaliko da, datuak osaturik eta zuzenduta dituena, baina EZ da era elektronikoan sinatuko; fitxategi horretan, jatorrizko fitxategiaren sinadura elektronikoa txertatu beharko da.
❖ Erantzun mezuan, bidalketa aldatu behar dela adierazten duten ABISUAK jasotzen badira (fakturan agertzen ez diren datuak dira, baina XML fitxategiari soilik eragiten diote, adibidez: BEZ zergaren araubidearen inkongruentzia bat, zuzendutako fakturak ez dira identifikatu…), ZUZENDU zerbitzua erabiliz, ALDAKETA FITXATEGIA bidali beharko da, datuak osaturik eta zuzenduta dituena, baina EZ da era elektronikoan sinatuko; fitxategi horretan, jatorrizko fitxategiaren sinadura elektronikoa txertatu beharko da.
❖ Aitzitik, fakturazio erregelamenduaren 15. artikuluan aipatzen den fakturaren edukiren bat aldatu behar bada, ezin izango da ZUZENDU zerbitzua erabili; faktura zuzentzailea egin beharko da, dagokion TicketBAI fitxategia sortu eta informazioa bidali.
❖ Ezohiko kasuetan, eragiketa okerra denean (faktura zuzentzailea jaulkitzetik salbuetsita daude kasu horiek), adibidez, benetako salmentarik izan ez denean, faktura akastuna egin bada, jatorrizko eragiketa deuseztatu beharko da, eta DEUSEZTATZEKO TicketBAI fitxategia jaulki beharko da.
Ez da beharrezkoa dokumentu berririk sortzea eta inprimatzea, baina egin daiteke. TicketBAI fitxategia baliogabetzen edo deuseztatzen denean, sinatutako XML fitxategia sortu eta dagokion foru ogasunera bidali behar da.
Faktura sinplifikatu (edo ‘tiket’) batean, faktura oso batean ez bezala, BEZ zergaren ondorioetarako, emandako ondasun eta zerbitzuen tratamendua berdina den heinean, ez da beharrezkoa emandako ondasun edo zerbitzu bakoitza banaka identifikatzea; nahikoa da horien aipamen orokorra egitea (adibidez, jatetxe zerbitzuak).
Hala eta guztiz ere, bereizita identifikatu behar dira BEZ zergaren ondorioetarako tratamendu desberdina duten ondasun eta zerbitzu motak (tasa desberdinak ditzutenak, salbuetsiak eta salbuetsi gabeak…)
Eragiketaren hartzaileak jaulkitako fakturak TicketBAI sistemari lotuko zaizkio soil-soilik bi operadoreak (jaulkitzailea eta hartzailea) foralak badira eta bi-biak TicketBAI sistema betetzera behartuta badaude.
Igorlea sistemari loturik ez badago eta hartzailea bai, faktura horiek ez zaizkio TicketBAI sistemari lotuko.
Igorlea TicketBAI sistemari lotuta badago eta hartzailea ez (gerta daiteke hartzaileari, forala izan arren, sistemaren derrigortasuna artean ez aplikatzea), faktura horrek ere ez ditu TicketBAI baldintzak bete beharko.
Beraz, eragiketaren hartzaileak jaulkitako fakturetan, bi operadoreak sistemara behartuta dauden unetik aurrera baino ez da bete beharko TicketBAI sistemaren beharkizuna.
9 OINARRIZKO GAIAK · SOFTWAREA
Fakturei buruzko gaiak
TicketBAI betebeharra betetzeak ez die eragiten fakturazio araudian ezarritako aukerei.
Beraz, TicketBAIk ez du aldatzen fakturazio araudian ezarritako aukera hori, eta laburbiltze fakturak egiteko aukera ematen du.
Fakturaren datu ia guztiak biltzen dituen fitxategi elektronikoa sortzea nahitaezkoa denez, faktura edo egiaztagiria formatu elektronikoan egin eta bidaltzea lehenetsiko da, hartzaileak egiaztagiria edo faktura paperean eskatzen badu izan ezik.
Ezin da fakturarik aldatu aldez aurretik TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategi berria sortu gabe.
Faktura zuzentzaile berria egin behar bada, lehengo faktura baten akatsik zuzentzeko, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategi bat sortu behar da aldez aurretik.
Eta oso kasu berezietan: salmenta egin gabe, faktura akastuna egin bada edo zergapekoak hartzaileak emandako faktura onartzen ez badu, faktura deuseztatzeko TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia sortu beharko da.
Bai. Fakturaren edozein datu aldatzen edo zuzentzen bada, haren garrantzia gorabehera, faktura zuzentzailea egin behar da, eta, beraz, faktura zuzentzaile berriari dagokion TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia bidali behar da, edozein aldaketak XML fitxategiaren sinaduran eragina izango lukeelako eta TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiaren osotasuna eta trazabilitatea aldatuko liratekeelako.
Bai. Horretarako, TicketBAI sistemari atxikitako deuseztatze fitxategia sortu behar da.
a) Egoera batzuetan, indarrean dagoen araudiaren arabera faktura zuzentzaileak egin behar direnekoak ez bezalakoetan (ohiko prozedura da), beharrezkoa gerta liteke jaulkitako fakturari baja ematea edo baliogabetzea, eta, hala badagokio, egindako eragiketa behar bezala jasoko lukeen beste bat egitea: adibidez, faktura bat oker egin denean inoiz egin ez den eragiketa batengatik, eta baliogabetu egiten denean. (DGT V0611/2011-03-11), edo hartzaileak emandako faktura zergapekoak onartu ez duenean (kasu horretan, fitxategia deuseztatu egin behar da, faktura bera egon gabe ere).
Kasu horretan, egin ez den eragiketaren fakturaren ziozko faktura deuseztatu edo baliogabetzeko, TicketBAI sistemari atxikitako deuseztatze fitxategia erabili beharko da.
Horregatik, TicketBAI sistemari atxikitako deuseztatze fitxategian, jaulkitzailea eta seriea, zenbakia eta baliogabetutako fakturaren jaulkipen data baino ez dira identifikatu beharko
Ez. Ezin dira berriro erabili deuseztatu edo baliogabetutako fakturaren zenbaki eta serie berdinak; izan ere, faktura deuseztatu arren, baliogabetu nahi den fakturari dagokion XML fitxategia eta TicketBAI sistemari atxikitako deuseztatze XML fitxategia zerga administrazioari bidali behar zaizkio.
Fakturaren zenbakiari eta serieari buruzko informazioa erregistroaren gako bakarraren atal da (nahiz eta faktura baliogabetu), eta ezin dira berriro erabili beste eragiketa bat egiteko.
Hartzaileak hornitzailearen izenean eta haren kontura egindako faktura proposamena hornitzaileak onartzen ez badu, hornitzaileak atzera botatako edo onartu gabeko faktura horri dagokion XML fitxategia deuseztatzeko fitxategia bidali beharko da.
Ez. TicketBAI sistemak sinatutako XML fitxategia sortzera eta dagokion foru ogasunera bidaltzera behartzen du.
Beraz, ez dio eragiten fakturazio erregelamenduaren 14. artikuluak arautzen dituen fakturaren bikoiztuen jaulkipenari. TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiari doazkion faktura baten bikoiztuek jatorrizko fakturaren QR kode berdina eta TicketBAI sistemaren identifikatzaile berdina izan behar dute, bai eta “bikoiztua” dela adierazi ere, baina besterik ez. Hau da, ez dira sinatuta egon behar, ez dira foru ogasunera bidali behar, ez dira egindako fakturen erregistro liburu batean jaso behar eta abar.
Ez.
TicketBAI sistema faktura egiteko betebeharra duten eragiketei aplikatzen zaie (fakturazio erregelamenduaren 2. artikulua aplikatuta), bai eta betebehar horretatik salbuetsita dauden eragiketei ere (erregelamendu horren 3. artikulua aplikatuta). Bigarren kasu horretan, TicketBAI ondasunak edo zerbitzuak emateko eragiketen dokumentu edo egiaztagiriei aplikatuko zaie, eta emandako ziurtagiri bakoitzari dagozkion TicketBAI sistemari atxikitako fitxategiak sinatu beharko dira.
Emate agirien kasua eta azken kasu hori desberdinak dira; izan ere, ondasun edo zerbitzu baten eman izanaren egiaztagiri gisa balio duten merkataritza dokumentuak diren arren, ez dute salbuesten faktura egiteko betebeharretik. Hortaz, eragiketaren faktura da, ez emate-agiria, TicketBAI sistemak ezartzen dituen baldintzak betez sortu eta bidali behar dena
10 OINARRIZKO GAIAK · BESTE BATZUK
TicketBAI sistemari buruzko beste gai orokor batzuk
TicketBAI identifikatzailea eta QR kodea fakturaren azken orrialdean txertatu behar dira. Aukeran, gainerako orrialdeetan ere txerta daiteke.
- Orientazio bertikalean, fakturaren edo egiaztagiriaren beheko aldean jarriko dira. TicketBAI kodea lerro bakarrean txertatuko da, eta azpian QR kodea.
- Orientazio horizontalean, fakturaren edo egiaztagiriaren eskuinaldean kokatuko dira. TicketBAI kodea lerro bakarrean txertatuko da, eta azpian QR kodea.
Gutxienez, 30x30 milimetrokoak eta, gehienez, 40x40 milimetrokoak izango dira kodeak.
Foru aldundien zerga administrazio bakoitzaren mende dago. Arabari dagokionez, oraingoz ez.
11 TICKETBAI XML FITXATEGIAK FAKTURAREN GOIBURUA
XMLko fakturen goiburuei buruzko gaiak
Bai. IBES sisteman ez bezala, informazio hori eremu bakarrean baitator, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategietan fakturaren serieari eta fakturaren zenbakiari buruzko informazioa eremu desberdinetan sartu behar da (“FAKTURAREN SERIEA”, “FAKTURAREN ZENBAKIA”)
Ez. Fakturazio araudiaren 6. artikuluaren arabera, faktura batek fakturaren zenbakia eta, hala badagokio, seriea jaso beharko ditu. Beraz, hasiera batean, seriea ez da faktura baten nahitaezko datua. Hala, fakturazio-erregelamenduaren 6. artikulu horrek honako hau ezartzen du: “Fakturak serie bereizien bidez egin ahal izango dira, hori justifikatzen duten arrazoiak daudenean, eta, besteak beste, fakturak egin behar dituenak hainbat establezimendu dituenean eragiketak egiteko, eta fakturak egin behar dituenak izaera desberdineko eragiketak egiten dituenean”. Honako faktura hauek, ordea, beti egin behar dira serieka:
1. Eragiketen hartzaileek edo araudi honetako 5. artikuluan aipatzen diren hirugarrenek egiten dituztenean; fakturagile bakoitzak bere faktura seriea eduki behar du.
2. Faktura zuzentzaileak.
3. Apirilaren 27ko 124/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren bidez onartutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren bosgarren xedapen gehigarriaren arabera egiten direnak.
4. Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen araudiaren 84. artikuluaren Bat paragrafoaren 2. zenbakiaren g) idatz zatiak araututakoaren arabera egiten direnak.
5. Apirilaren 27ko 124/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren bidez onartutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Araudiaren 61 quinquies artikuluaren 2. paragrafoak araututakoaren arabera egiten direnak.
6. TicketBAI Erregelamendua onartzen duen urriaren 5eko 48/2021 Foru Dekretuaren 17. artikuluaren arabera egiten direnak
Faktura TicketBAI sistemaren bidez egin den eguna eta ordua adierazten ditu, era fisikoan inprimatu ez bada ere.
TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiko fakturaren goiburuko datuetan “FAKTURA SINPLIFIKATUA” izeneko eremua dago, eta “S” eta “N” balioak onartzen ditu (“N” (EZ) balioa lehenetsita dagoela ulertu behar da).ktura sinplifikatua denean (“ticket” bat), eremu hori markatu beharko da “S” (BAI) balioarekin.
Faktura osoa denean, eremu hori “N” (EZ) balioarekin markatu beharko da.
Baliorik adierazten ez bada, faktura osoa dela ulertuko da.
Bai. Fakturazio erregelamenduaren 7. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren “faktura sinplifikatu kualifikatuak” dira
Kasu horretan, faktura sinplifikatu kualifikatua “S” gakoaren bidez identifikatuko da “faktura sinplifikatua” eremuan, eta, gainera, eragiketaren hartzailearen identifikazio datuak jaso beharko dira (gutxienez, haren IFZ edo, hala badagokio, beste identifikazio zenbaki bat)
Bai, faktura zuzentzailea faktura sinplifikatua bada, “S” gakoa adierazi beharko da “faktura sinplifikatua” eremuan.
Era berean, faktura zuzentzailearen mota zein den adierazi beharko da, “S – ordezpenezko faktura” edo “I - aldeen ziozko faktura” gakoak erabiliz
Bai. Faktura egiteaz batera linean edo aldi berean bidaltzen denez, faktura sinplifikatua igorriko da. Horregatik, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia sortu eta bidali behar da, bai faktura sinplifikatuarena, bai hura ordezten duen faktura osoarena. Kasu horretan, faktura osoa bidaltzean, “S” gakoaren bidez markatu beharko da “Faktura sinplifikatuaren ordez egindako faktura” eremua
Fakturan akats material bat gertatu denean (fakturan, fakturazio erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatutako baldintzaren bat betetzen ez denean), zuzenbideko oinarria duen akats bat gertatu denean, jasanarazitako kuota oker zehaztu denean edo zerga oinarria aldatzea eragin duten inguruabarretako bat gertatu denean (BEZFAren 80. artikulua) faktura zuzentzaile bat egin beharko da, eta faktura zuzentzailearen mota adierazi beharko da, honako gakoen bidez: “R1”, “R2”, “R3”, “R4”, “R5”.
Era berean, faktura zuzentzailearen mota zein den adierazi beharko da, “S – ordezpenezko faktura” edo “I - aldeen ziozko faktura” gakoak erabiliz.
Faktura zuzentzaileen kasuan, zerga oinarriaren aldaketaren jatorria eragiketa bolumenagatiko deskontuak edo hobariak baliatzea izan bada, honela jokatu beharko da:
Faktura zuzentzaile bat egingo da, “S” ordeztekoa edo “I” aldeengatikoa, faktura zuzentzaileentzat adierazitakoaren arabera, honako berezitasun hauekin:
Faktura zuzentzailearen kodea: R1.
“Ordezko faktura zuzenduak” multzoan, “ID Ordezko faktura zuzendua” eremuan, aldaketak eragiten dien lehenengo faktura eta azken faktura identifikatuko dira, eta horiei dagokien deskontuaren edo hobariaren aldia adieraziko da.
“Fakturaren Datuak” multzoan, “Fakturaren Deskribapena” eremuan, “rappel”, “deskontua” edo “hobaria” hitzak agertu beharko dira deskribapen orokorraren barruan.
Fakturaren informazioa bidaltzeko, faktura mota adierazi behar da, honako gako hauen bidez: “R1”, “R2”, “R3” eta “R4”. Faktura sinplifikatu bat zuzentzen bada, gakoa hauxe izango da: “R5”.
Zuzenketa “ordezpenez” egiten denean, egindako zuzenketaren berri eman behar da; era berean, zuzenketaren zenbatekoa ere adierazi beharko da. Informazio hori honela eman ahal izango da:
- - 1. aukera: erregistro berri baten berri eman behar da. Erregistro horretan, zenbateko zuzenak adieraziko dira, honako eremu hauetan zuzendu ondoren: “Zerga oinarria”, “Kuota” eta, hala badagokio, “Errekargua”. Era berean, jatorrizko fakturari dagokionez zuzendutako zenbatekoen berri ere eman behar da, honako eremu hauetan: “Oinarri zuzendua”, “Kuota zuzendua” eta, hala badagokio, “Errekargu zuzendua”.
- - 2. aukera: zuzenketa egin ondoren, zenbateko zuzenak adierazten dituen erregistro berri baten berri emango da, honako eremu hauetan: “Zerga oinarria”, “Kuota” eta, hala badagokio, “Errekargua”. Halaber, zuzendutako zenbatekoak adierazten dituen beste erregistro baten berri emango da.
1. adibidea: zerga oinarriaren murrizketa
1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota dituen 1. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketa zerga oinarria 200 euro gutxitzean datza.
- 1. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak 800 euroko zerga oinarriko eta 168 euroko kuotako faktura zuzentzailea egitea ekarriko luke. Faktura horretan adieraziko da egindako zuzenketa 1.000 eurokoa dela zuzendutako zerga oinarriagatik eta 210 eurokoa zuzendutako kuotagatik.
Hauek dira jaulkitako fakturen erregistro liburuan kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, zuzendutako oinarria (1.000) eta zuzendutako kuota (210) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 68.
BEZaren banakapena: zerga oinarria: 800, jasanarazitako kuota: 168
- 2. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak bi faktura jaulkitzea ekarriko luke:
1. Faktura bat, zuzentzailea izango ez dena eta faktura arrunten zenbaki bera daramana, - 1.000 €-ko zerga-oinarriarekin eta
2. Faktura zuzentzailea, zerga oinarria 800 €koa dela adierazita.
Lehenengo fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira jaulkitako fakturen erregistro-liburuan:
Faktura mota: F1, faktura arrunten zenbaki berdina duena.
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa ken (-) ikurraz adieraziko da (zerga oinarria: (-1.000), jasanarazitako kuota (-210).
Bigarren zuzenketa fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira jaulkitako fakturen erregistro liburuan:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, zuzendutako oinarria (0) eta zuzendutako kuota (0) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 968. BEZaren banakapena: zerga oinarria: 800, jasanarazitako kuota: 168
2. adibidea: zerga-oinarria handitzea
1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota dituen 2. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketa zerga oinarria 200 euro handitzean datza.
- 1. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak faktura zuzentzaile bat igortzea ekarriko luke, 1.200 euroko zerga oinarriarekin eta 252ko kuotarekin. Faktura horretan adieraziko da egindako zuzenketa 1.000 eurokoa dela zuzendutako zerga-oinarriagatik eta 210 eurokoa zuzendutako kuotagatik.
Hauek dira jaulkitako fakturen erregistro liburuan kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, “zuzendutako oinarria” (1.000) eta “zuzendutako kuota” (210) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 1.452.
BEZaren banakapena: zerga oinarria: 1.200, jasanarazitako kuota: 252
- 2. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak bi faktura jaulkitzea ekarriko luke:
1. Faktura bat, zuzentzailea izango ez dena eta faktura arrunten zenbaki bera daramana, - 1.000 €-ko zerga-oinarriarekin eta
2. Faktura zuzentzailea, zerga oinarria 1.200 €koa dela adierazita.
Lehenengo fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira jaulkitako fakturen erregistro liburuan:Faktura mota: F1, faktura arrunten zenbaki berdina duena.
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa ken (-) ikurraz adieraziko da (zerga oinarria: (- 1.000), jasanarazitako kuota (-210).
Bigarren faktura zuzentzailean, ondoko eremu eta gakoak jasoko dira:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, “zuzendutako oinarria” (0) eta “zuzendutako kuota” (0) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 1.452.
BEZaren banakapena: Zerga oinarria: 1.200, jasanarazitako kouta:252
3. adibidea: Zerga-oinarria txikiagotzea ez-ordainketarengatik
1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota duen 3. faktura zuzenduko da, e ordainketarengatik, jasanarazitako kuota osoa kenduz.
- 1. aukera: Ordezkatzeagatiko aldaketaren ondorioz, zuzentzeko faktura bat egin beharko litzateke, zerga-oinarri gisa 1.000 euro dituena, eta 0 euroko kuota. Horrela, 1.000 euroko zuzenketa egin dela adieraziko da, zuzendutako zerga-oinarriarengatik, eta 210 eurokoa, zuzendutako kuotarengatik.
Hauek dira Luzatutako Fakturen Erregistro Liburuan kontsignatzeko eremuak eta kodeak: Komunikazio mota: A0
Faktura mota: R2 / R3
Zuzentzaile mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (1.000) eta “zuzendutako kuota” (210).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: 1.000. BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 1.000, jasanarazitako kuota, 0.
- 2. aukera: Ordezkatzeagatiko zuzenketaren ondorioz, -1.000 euroko zerga-oinarria duen faktura bat, -210eko kuotarekin, eta zerga-oinarria 1.000 euro eta kuota 0 euro direla adieraziko den faktura zuzentzaile bat egin beharko lirateke.
Hauek dira Luzatutako Fakturen Erregistro Liburuan kontsignatzeko eremuak eta kodeak lehen fakturan:
Komunikazio mota: A0
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga oinarria: (-1.000), jasanarazitako kuota (-210).)
Hauek dira Luzatutako Fakturen Erregistro Liburuan kontsignatzeko eremuak eta kodeak bigarren faktura zuzentzailean:
Komunikazio mota: A0
Faktura mota: R2 / R3
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (0) eta “zuzendutako kuota” (0).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: 1.000. BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 1.000, jasanarazitako kuota, 0.
“Ordezko zuzenketaren zenbatekoa” multzoaren barruan dauden eremuak ordeztearen ziozko faktura zuzentzaile bat jaulkitzen denean baino ez dira bete behar (Faktura zuzentzailearen etiketan, S gakoa markatu behar izan da)
Informazioa faktura mota adieraziz erregistratzen da, honako gako honekin: “R1”, “R2", “R3”, “R4” edo “R5”. Faktura zuzentzailea faktura sinplifikatua bada, “S” gakoa adierazi beharko da “faktura sinplifikatua” eremuan.Zuzenketa “aldeen ziozkoa” bada, zuzenketaren zenbatekoaren gaineko informazioa eman beharko da zuzenean. Horretarako, faktura zuzentzailearen berri eman beharko da erregistro bakarrean, “I” gakoa erabiliz.
Adibidea: 1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota dituen
1. faktura zuzendu egingo da Aldaketen ziozko zuzenketa eginez gero, ondoko zerga oinarria daukan faktura egin beharko da: - 200 €.
Jaulkitako fakturen erregistro liburuan, eremu eta gako hauek jaso behar dira:
- Faktura mota: R1, R2, R3, R4 edo R5.
- Zuzenketa mota: I.
- Guztizko zenbatekoa: zuzenketaren guztizko zenbatekoa adieraziko da: -242.
- BEZaren banakapena: Zerga oinarria: -200, jasarazitako kuota: -42.
Honako hau adierazi behar da:
- Zuzendutako fakturaren “zerga oinarria” eremua, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta badago eta salbuetsita ez badago
- Zuzendutako fakturaren “zerga oinarri salbuetsia” eremua, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta badago eta salbuetsita badago.
- Zuzendutako fakturaren “zenbatekoa” eremua, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa lotuta ez badago.
- Zuzendutako fakturaren datuen “kostuaren araberako zerga oinarria” eremua, zuzendutako fakturan jasotako eragiketa BEZaren arloko erakundeen taldearen araubide berezitik (maila aurreratua) kanpo badago.
Zuzendutako fakturaren zergaren kuota banakatzeko eremua adierazi beharko da. Zuzendutako fakturan jasotako eragiketa salbuetsita badago edo lotu gabe badago, zero balioa adierazi beharko da.
Zuzendutako fakturaren “baliokidetasun errekarguaren kuota” banakapen eremua adierazteko aukerako eremua da.
TicketBAI sisteman, bi egoera bereizten dira:
- Faktura zuzentzaileak. Fakturan akats material bat gertatu denean (fakturan, fakturazio erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatutako baldintzaren bat betetzen ez denean), zuzenbideko oinarria duen akats bat gertatu denean, jasanarazitako kuota oker zehaztu denean edo zerga oinarria aldatzea eragin duten inguruabarretako bat gertatu denean (BEZFAren 80. artikulua) faktura zuzentzaile bat egin beharko da, eta faktura zuzentzailearen mota adierazi beharko da, honako gakoen bidez: “R1”, “R2”, “R3”, “R4”, “R5”. Era berean, faktura zuzentzailearen mota zein den adierazi beharko da, “S–ordezpenezko faktura” edo “I−aldeen ziozko faktura”. Kasu horiek faktura berri baten jaulkipen-kasuak dira (fakturaren “alta”).
- TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia deuseztatzea. Gainera, aurrekoez bestelako egoerak egon daitezke, eta horietan beharrezkoa da jaulkitako fakturari baja ematea eta, hala badagokio, egindako eragiketa behar bezala jasoko duen beste bat egitea. Adibidez, inoiz egin ez den eragiketa batengatik faktura oker bat egiten denean eta ezeztatu egiten denean. Kasu horretan, egin gabeko eragiketagatik faktura baliogabetzeko, TicketBAI sistemari atxikitako deuseztatze XML fitxategia erabiltzen da. Horregatik, TicketBAI sistemari atxikitako deuseztatze XML fitxategian, jaulkitzailea eta baliogabetutako fakturaren seriea, zenbakia eta jaulkipen data bakarrik identifikatu beharko dira.
Faktura deuseztatzeko kasuak, besteak beste, honako hauek izan daitezke:
a) Faktura egin baina artean eman edo igorri ez denean, eta eragiketarik ez dagoela argi geratzen denean.
Hartzaileak hornitzailearen kontura eta haren izenean emandako faktura hornitzaileak onartzen ez duenean. (Kasu horretan, bidezkoa da fitxategia deuseztatzea, fakturarik egon gabe).Fakturaren zenbakiari eta serieari buruzko informazioa erregistroaren gako bakarraren atal da (nahiz eta faktura baliogabetu), eta ezin dira berriro erabili beste eragiketa bat egiteko.
Zuzendutako fakturen seriea, zenbakia eta jaulkipen data TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiaren “Faktura zuzenduak edo ordeztuak” atalean jakinarazi beharko dira. Zuzendutako fakturek 100eko kopurua gainditzen badute, zuzenketaren aldiko lehenengo eta azken fakturen datuak bakarrik jaso ahal izango dira.
Ez.
Nahiz eta jaulkitako fakturen laburpen idazpenak egiteko baldintzak bete, hots BEZaren Erregelamenduaren 63.4 artikuluan ezarritakoak (fakturak data berean egitea –hau da, eguneko laburpen idazpenak izan behar dira−, hartzailearen identifikazioa nahitaezkoa ez izatea eta eragiketa dokumentatuen sortzapena hilabete natural berean gertatu izana), TicketBAI sisteman, jaulkitako fakture informazioa dakarten TicketBAI fitxategiak sinatu eta bereiz bidali behar zaizkio zerga administrazioari, hots, banaka. Horrela, eragiketaren hartzaileak gerora egiaztatu ahal izango du, zerga administrazioaren webgunean, faktura jaulkitzaileak aitortu dion ala ez.
- - Faktura sinplifikatuan, ez da hartzailea betetzen, 18/2013 Foru Dekretuaren 7.2 eta 7.3 artikuluen arabera egindako faktura sinplifikatua ez bada. Beraz, beste faktura oso bat sortu beharko da, eta horren berri eman beharko da:
- “Faktura sinplifikatuaren ordez jaulkitako faktura” eremua, S balioa (BAI) adierazita.
- “Faktura zuzenduak edo ordeztuak” atala (1etik 100era) bete egin beharko da. Ordeztutako faktura sinplifikatuak identifikatuko dira, zenbakia, seriea eta jaulkipen data adierazita. Ez da faktura zuzentzailea. (Fakturazio erregelamenduaren 15.6 artikulua).
Aurreko fakturen ordezko faktura horrek TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategi bat ere sortu beharko du, eta fitxategi hori aurreko fakturarekin sinatu eta kateatu beharko da.OHAR GARRANTZITSUA: faktura sinplifikatua ordaintzen bada (“Faktura sinplifikatua” eremuan, “S” gakoa adierazita eta erregistro negatiboa bidalita), “Faktura sinplifikatuaren ordez jaulkitako faktura” eremuan ez da “S” gakoa adierazi beharko.
12 TICKETBAI XML FITXATEGIAK FAKTURAREN DATUAK
Fakturaren datuak TicketBAI XML-n
“Eragiketaren data” eremua bete beharko da eragiketa egin den data faktura egin den eguna ez bada. Adibidez: A enpresak 2022ko uztailaren 3an salgaiak saldu dizkio beste enpresa bati, eta eragiketa 2022ko abuztuaren 1eko fakturan dokumentatu du. Kasu horretan, 2022ko abuztuaren 1eko fakturaren “jaulkipen data” eta 2022ko uztailaren 3ko “eragiketaren data” eremua jasoko dira.
Ez. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen 18/2013 Foru Dekretuaren 11. artikuluak honako hau xedatzen du:
“1. Eragiketa egiten den unean egin beharko dira fakturak.Hala ere, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten duen enpresaburu edo profesional bat bada, eragiketa horri dagokion zerga sortu eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.
2. BEZari buruzko Foru Arauaren 75.Bat.8 artikuluan jasotako ondasun emateetan, ondasunak eskuratzailearentzako egiten edo garraiatzen hasi eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak. 3. Zergaren Legearen IX. tituluaren X. kapituluan araututako kutxa irizpidearen araubide bereziari atxikitako eragiketetan, eragiketa horiek egiten diren unean egin beharko da faktura, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten duen enpresaburu edo profesional bat denean izan ezik; kasu horretan, eragiketa egin eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira. Beraz, ezin da TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia Ogasunera bidali egite-data baino lehen.
Laburbiltze fakturak dokumentatzen dituen eragiketak egin diren egutegiko hilabetearen azken eguna kontsignatuko da, edo, laburbiltzeko aldia hilabetea baino laburragoa bada, aldi horretako eragiketa egin den azken eguna.
Adibidez: 2021eko uztailaren 25ean egindako faktura, 2021eko uztailaren 1, 10, 15 eta 20an egindako zenbait ondasun emate dokumentatzen dituena; eragiketa-data uztailaren 20koa da.
Zuzentzen ari den jatorrizko fakturari dagokion eragiketa egin deneko data.
Zuzendutako azken faktura dokumentatzen duen eragiketa egin den azken eguna kontsignatuko da (azken data duena).
Foru aldundien zerga administrazio bakoitzak arautzen duenaren araberakoa izango da.
Arabaren kasuan, nahitaezkoa da eremu horiek betetzea
Ez. Eduki libreko eremua da, 250 posizio har ditzakeena, eta fakturatzen den eragiketaren edo eragiketen deskribapen orokorra jasotzen du.
Pertsona fisikoen datu pertsonalak babesteari buruzko 679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako datuak badira, xehetasunetan nahikoa izango da hauxe jasotzea: “679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako informazioa”, fakturan, eragiketaren egiazko nondik norakoak adierazteari kalterik egin gabe.
Faktura zuzentzailea bada, zuzenketa eragin duen arrazoiaren deskribapena adierazi beharko da.
Ez. Eduki libreko eremua da, 250 posizio har ditzakeena, eta fakturatzen den eragiketaren edo eragiketen deskribapen xehea jasotzen du.
Eragiketaren deskribapena eta ondasunen identifikazioa biltzen dituen lerro bakoitzean agertzen diren datu berberak jaso behar dira.
Pertsona fisikoen datu pertsonalak babesteari buruzko 679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako datuak badira, xehetasunetan nahikoa izango da hauxe jasotzea: “679/2016 Erregelamenduaren 9. artikuluak babestutako informazioa”, fakturan, eragiketaren egiazko nondik norakoak adierazteari kalterik egin gabe.
Unitateko prezioa BEZik gabe kontsignatu behar da, salbuespenen batean izan ezik, hala nola erabilitako ondasunen araubide bereziaren edo bidaia agentzien araubide bereziaren kasuan
“Fakturaren banakapena” multzoaren barruko “Guztizko zenbatekoa” eremua kalkulatzeko, “kopurua” deritzon eremuan jasotako zenbatekoak eta “unitateko prezioa” eremuan jasotakoak biderkatu egingo dira. Hala badagokio, kendu egingo dira aplikatutako deskontuak, BEZ zerga eta baliokidetasun errekargua. Eremu horretan, eragiketan jasanarazten den BEZa eta baliokidetasun errekargua ere aintzat hartu behar dira.
Ez, deskontua ezin da ehuneko batez adierazi, ezpada, ehunekoak ordezkatzen duen zenbatekoa bihurtuta, eurotan edo zentimotan
Emandako egiaztagirian edo fakturan agertzen den xehetasun bera eman behar da, “eragiketen deskribapena” eremuaren eduki gisa. XML eskemak 1.000 xehetasun lerro onartzen ditu, gehienez ere. Birziklatze kanonak (Ecoembes, Sigaus) ere xehetasunen lerro gisa agertu beharko dira.
Zerga oinarriaren etiketan, hain zuzen ere, deskontuetatik eta garraio kostuetatik ateratzen den zenbatekoa agertu behar da. Xehetasunean agertzen diren deskontuak unitateko deskontuak izango dira.
Hala ere, deskontu orokor bakoitza fakturan ere agertu beharko da, eta horietako bakoitza xehetasunen lerro berri gisa jasoko da, deskontuaren kontzeptua deskribatuz, hala badagokio, bai eta deskontuaren konfigurazioa zein den, ateratzen den zeinua (negatiboa ere izan daiteke).
TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiak fakturan dauden deskontuei buruzko informazio guztia izan behar du, eta, beraz, fitxategi hori ia faktura guztien bilduma dela pentsa daiteke; beraz, TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiaren xehetasuna fakturan agertzen den xehetasun bera izango da, eta, beraz, deskontu orokor bakoitza eta hari doakion zenbatekoa adieraziko ditu
Faktura gehienetan, “Fakturaren guztizko zenbatekoa” bat etorri behar da “banakatze” mailako zenbatekoen baturarekin. Hala ere, badaude bat ez datozen egoerak, adibidez:
- Erabilitako ondasunen araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
- Bidaia agentzien araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
- Eragiketen prezioarekin zuzenean lotuta egoteagatik, BEZaren zerga oinarrian jasotako dirulaguntzak barruratzen diren fakturetan.
Fakturaren egileak jasan behar duen eta fakturan jasota dagoen atxikipenaren zenbatekoa adierazi behar da. Ez da atxikipenaren ehunekoa adierazi behar, zenbatekoa baizik.
Eremu hori soilik kontsignatu behar da “BEZ araubideen eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoa” eremuaren barruko 06 gakoa, “BEZaren erakundeen taldearen araubide berezia (maila aurreratua)” erabiltzen denean, erakundeko kide diren enpresen arteko eragiketetan, baldin eta talde horrek BEZari buruzko Foru Arauaren 163 sexies.
Bost artikuluak araututako modalitatea aukeratu badu. Kasu horietan, “Kostuko zerga oinarria” eremua bete ahal izango da.BEZari buruzko Foru Arauaren 78. eta 79. artikuluetan arautzen den zenbatekoa izango da “Zerga oinarria” eremua. Kontuan izan behar da jasanarazitako kuotaren eremuan, kostuko zerga oinarria bider dagokion zerga tasa eginda ateratzen den emaitza kontsignatuko dela
Eremu horretan jaso beharreko eragiketak eta gakoak ondokoak dira:
01 Araubide orokorreko eragiketak eta ondoko gakoetan sartzen ez diren gainerako kasu guztiak.
02 Esportazioa.
03 Erabilitako ondasunen, arte gauzen, antzinako gauzen eta bildumako gauzen araubide berezia aplikatzen zaien eragiketak.
04 Inbertsio urrearen araubide berezia.
05 Bidaia agentzien araubide berezia.
06 Entitate taldeen BEZaren araubide berezia (maila aurreratua).
07 Kutxa irizpidearen araubide berezia.
08 IPSI / IGIC (Ekoizpenaren, zerbitzuen eta inportazioaren gaineko zerga / Kanarietako zeharkako zerga orokorra) zergen kargapeko eragiketak.
09 Besteren izenean eta kontura ari diren bidaia agentziek egindako zerbitzuen fakturazioa (Fakturazioaren Araudia, 3. xedapen gehigarria).
10 Hirugarrenen kontura (bazkideen, kideen edo elkargokideen kontura, alegia) lanbide ordainsariak, jabetza intelektual edo industrialaren edo egile jabetzaren ondoriozko eskubideak edo bestelakoen kobrantza, baldin eta kobratzaileak beren eginkizunen artean kobrantza egiten duten sozietate, elkarte, lanbide elkargo edo bestelako erakundeak badira.
11 Negozioa garatzeko lokala errentamenduan hartzeko eragiketak, atxikipenari lotuak.
12 Negozioa garatzeko lokala errentamenduan hartzeko eragiketak, atxikipenari lotu gabeak.
13 Negozioa garatzeko lokala errentamenduan hartzeko eragiketak, atxikipenari lotuak eta lotu gabekoak.
14 BEZ sortu gabe duten fakturak, hartzailea administrazio publikoa den obra egiaztapenetan
15 BEZ sortu gabe duen faktura, segidako traktuko eragiketetan.
17 XI. kapituluko IX. Tituluan jasotako araubideren bati loturiko eragiketa (OSS eta IOSS).
19 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzako Erregimen Berezian sartzen diren eragiketak.
51 Baliokidetasun errekarguaren araubideko eragiketak.
52 Araubide erraztuko eragiketak.
53 BEZaren ondorioetarako ez enpresari ez profesional ez diren pertsonek edo erakundeek egindako eragiketak.
54 Kanarietako, Ceutako eta Melillako establezimendu iraunkorretatik egindako eragiketak.
Taldeko enpresen arteko eragiketetan, BEZari buruzko Foru Arauaren 163 sexies.Bost artikuluan araututao modalitatea aukeratu denean bakarrik jaso behar da. Kasu horietan, “Kostuko zerga oinarria” eremua bete ahalko da.
BEZari buruzko Foru Arauaren 78. eta 79. artikuluetan arautzen den zenbatekoa izango da “Zerga oinarria” eremua. Kontuan izan behar da jasanarazitako kuotaren eremuan, kostuko zerga oinarria bider dagokion zerga tasa eginda ateratzen den emaitza kontsignatuko dela
Egindako obra ziurtagiriei dagokien informazioa bidaltzeko erabiltzen da, baldin eta obraren hartzailea administrazio publikoa bada eta zerga sortu ez bada, honako inguruabar hauek gertatu direlako:
- Ez da gauzatutako obrari dagokion zenbateko osoa edo zati bat ordaindu.
- Ez da obra harrera osoa edo zati bat egin, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 235. artikuluak xedatutakoaren arabera (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina).
Inguruabar horietakoren bat gertatzen bada, dokumentu bat egin behar da, eta TicketBAIko XML fitxategia bidali behar da, honako informazio honekin:
-
"BEZaren araubidearen gakoa" eremuan, 14. gakoa jarri behar da.
-
"Eragiketaren data" eremuan, aurreikusitako kobratze data adierazi behar da.
Ondoren, obra harrera egiten edo obra kobratzen den unean (eta, beraz, sortzapena gertatzen denean), dagokion faktura (F1) egin beharko da, eta honela jakinarazi:
-
"Fakturaren deskribapena" eremuan, hasierako dokumentuaren identifikazio datua jarri beharko da (14 gakoa duena), hau da, jaulkipenaren unean esleitu zitzaion zenbakia.
-
"BEZaren araubidearen gakoa" eremuan, 01 gakoa jarri behar da (araubide orokorreko eragiketa).
-
"Eragiketaren data" eremua beteko da soilik baldin eta, araudiaren arabera, eragiketaren eta faktuaren jaulkipen datak bat ez badatoz, eta obraren harrera edota kobratze data jarri beharko da.
Segidako traktuko eragiketak (hornidurak, errentamenduak, etab.) islatzen dituzten dokumentuei dagokien informazioa igortzeko erabiltzen da. Agiri horiek, fakturazio erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluetan araututako baldintzak betetzen badituzte ere, ez dira fakturatzat hartzen, ez delako artean zergaren sortzapena gertatzen, honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen delako:
- Fakturatutako zenbatekoa ezin da jaulkipen datan eskatu.
- Ez da osorik edo zatika ordaindu.
Kontuan hartu behar da galdagarritasun data (sortzapena) jaso beharko dela eragiketa data gisa
Ez, baldin eta nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide bereziari atxikitako zergadunak emandako ondasuna edo zerbitzua eskuratzen duen enpresaburuak eragiketa hori konpentsatzeko ordainagiria egiten badu.
Hala eta guztiz ere, gainerako kasuetan, TicketBAI sistema bete beharko da
Gako hori enpresaburuek eta profesionalek baliokidetasun errekarguko araubidean egindako fakturetan erabili behar da.
Aitzitik, gako hori ez da erabili behar baliokidetasun errekarguaren araubidean dauden enpresaburuen eta profesionalen hornitzaileek egindako fakturetan. Gako horren helburua da azken kontsumitzaile bati BEZ zerga jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina, baliokidetasun errekarguko araubidean dagoen enpresaburu batek jaulkitakoak direnez, ez dakarte zergadun horien autolikidazioetan integratu beharreko BEZ zergaren kuota sorturik, txikizkako aldian sortutako BEZa hornitzaileak jasanarazitako baliokidetasun errekarguaren bidez biltzen baita.
Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek enpresariaren jarduera ekonomikoaren diru-sarrerak dira PFEZn. Horretarako, fakturaren banakapenean, “Baliokidetasun errekarguko eragiketa” edo “Araubide sinplifikatuko eragiketa” izeneko marka gaitu da, eta “N” balioa lehenetsita dauka. “S” markaz adierazten bada, zergadun batek araubide sinplifikatuan edo baliokidetasun errekarguko araubidean egindako faktura da.
Kasu horretan jasanarazitako BEZaren kuota EZ da BEZaren aitorpenean jasoko. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek jardueraren sarrera handiagoa dakar
Gako hori enpresaburuek eta profesionalek BEZaren ondorioetarako araubide sinplifikatuan egindako fakturetan erabili behar da.
Gako horren helburua da azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina enpresaburu batek araubide sinplifikatuan jaulkitzen dituenez, ez dakarte zergadun horien autolikidazioetan integratu beharreko BEZaren kuota sorturik; izan ere, sortutako BEZa beste era batera kalkulatzen da hari dagozkion zeinuak, indizeak eta moduluak aplikatuz. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek enpresariaren jardueraren sarrerak dira PFEZn.
Horretarako, fakturaren banakapenean, “Baliokidetasun errekarguko eragiketa” edo “Araubide sinplifikatuko eragiketa” izeneko marka gaitu da, eta “N” balioa lehenetsita dauka. “S” markaz adierazten bada, zergadun batek araubide sinplifikatuan edo baliokidetasun errekarguko araubidean egindako faktura da. Kasu horretan jasanarazitako BEZaren kuota EZ da BEZaren aitorpenean jasoko. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek jardueraren sarrera handiagoa dakar.
Bai, “Jasandako atxikipena” deritzon eremuan. TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategian, atxikipenaren zenbatekoa baino ez da jasotzen. Beraz, atxikipenaren oinarria ez da jasotzen, ezta aplikatutako atxikipenaren ehunekoa ere
Bai. Fakturazio erregelamenduaren 6. artikuluaren arabera, eragiketen hartzailearen izenabizenak, izena edo sozietatearen izen osoa jaso beharko dira fakturan. Era berean, EBko edozein estatu kidetako zerga administrazio eskudunak eragiketen hartzaileari emandako IFZ jaso beharko da honako kasu hauetan:
- 1. BEZaren Arauaren 25. artikuluari jarraiki, salbuetsita dagoen beste estatu kide bati egindako ondasunen ematea.
- 2. Eragiketa baten hartzailea eragiketa horri dagokion BEZaren subjektu pasiboa izatea.
- 3. Zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzen diren eragiketak izatea, eta faktura egin behar duen enpresaburua edo profesionala lurralde horretan finkatutzat hartzea.
Bestalde, 1. eranskinean (TicketBAI sistemari atxikitako altako fitxategiaren egitura eta baliozkotzeak), eta fakturazio erregelamenduaren 6.1.d artikuluan jasotzen ez diren kasuetan, badago aukera ID eremuan «0» balioa adierazteko.
13 TICKETBAI XML BANAKAPENA
Banakapenari buruzko galderak TicketBAIko XMLn
Bai. Lotu gabeko eragiketaren kasuan, “Fakturaren banakapena – LOTU GABEA – Lotu gabeko fakturaren banakapena” multzo funtzionalaren barruan jaso eta lotuta ez izatearen arrazoia edo kausa adierazi beharko da (OT – lotu gabea, 7. eta 14. artikuluak, beste kasu batzuk”; edo RL - Lokalizazio arauen zioz lotu gabea), bai eta lotu gabeko zenbatekoa ere. Eragiketa salbuetsia bada, “Fakturaren banakapena” multzoaren barruan “lotu” eta “salbuetsi” gisa jasoko da, eta salbuespenaren arrazoia eta salbuetsitako zerga oinarria adieraziko dira. Hauexek dira salbuesteko arrazoien gakoak:
- E1: BEZFAren 20. artikuluak salbuetsia ➔ salbuespenak barruko eragiketetan
- E2: BEZFAren 21. artikuluak salbuetsia ➔ salbuespenak ondasunen esportazioetan
- E3: BEZFAren 22. artikuluak salbuetsia ➔esportazioen pareko eragiketak
- E4: BEZFAren 23. eta 24. artikuluek salbuetsia ➔ zona frankoak; aduana eta zerga araubideak
- E5: BEZFAren 25. artikuluak salbuetsia ➔ Europar Batasunaren barruko ondasun emateak Salbuespenaren arrazoia nahitaez bete behar da.
Fakturak salbuespen kausa desberdina duten eragiketak jasotzen baditu, eragiketa bakoitzari dagokion oinarri salbuetsiaren zenbatekoa banakatu ahal izango da.
“BEZaren araubideen eragiketak eta zerga garrantzia duten eragiketak” atalean, “02 - Esportazioa” gakoa idatziko da.
Hartzailea atzerritarra izanez gero, “Herrialdearen kodea” eta 03 “Pasaportea”, 04 “Bizilekua duen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri ofiziala”, 05 “Bizilekuaren ziurtagiria” edo 06 “Beste frogagiri bat” gakoen bidez identifikatu beharko da, “IDType” eremuan.
Bestalde, fakturaren zerga oinarria “salbuetsita” eragiketa motaren eremuan jasoko da, “Ematea” multzoaren barruan. Salbuespen arrazoi gisa, “E2 - 21. artikuluak salbuetsia” gakoa adieraziko da.
Hartzailea espainiarra bada, hornitzaileak edo zerbitzu emaileak faktura egingo du, eta “Fakturaren banakapena” multzoan, “Salbuetsi gabea − Subjektu pasiboaren inbertsioarekin” gakoa adieraziko du. Eragiketaren zenbatekoaren berri emango da “Zerga oinarria” eremuan, baina “Zerga tasa” eta “Zerga kuota” eremuak, betetzen badira, zeroko zenbatekoa adieraziko da haietan.
Hartzailea Europar Batasunekoa bada (IFK-BEZ), “Eragiketa motaren banakapena” atala beteko da, eta “Lotu gabe” eremuan, “Lotu gabea – Banakapena” atalean, “RL - Lokalizazio arauen zioz lotu gabe” lotua ez izatearen kausa eta lotu gabeko zenbatekoa beteko dira. Era berean, zerbitzu ematea edo ondasun prestazioa den adierazi behar da.
TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategian, Europar Batasuneko bezeroa identifikatu beharko da, 02 gakoa erabiliz “IDType” bizilekua duen herrialdeko identifikazio motan, eta “ID” eremuan, Erkidegoaren barruko operadore-zenbakia jarri beharko da.
“Herrialdearen kodea” eremua ez da nahitaez bete behar. Bestalde, fakturaren zerga oinarria “Salbuetsita” eragiketa motaren eremuan sartuko da, “Ematea” multzoaren barruan. Salbuesteko kausa gisa, ondoko gakoa adieraziko da “E5 - 25. Artikuluaren zioz salbuetsia”
Erregistro bakar batean emango da fakturaren berri, honako hauei dagokien informazioa banakatuta: zerga tasa, zerga oinarria, jasanarazitako kuota, baliokidetasun errekargu mota eta baliokidetasun errekargu kuota, tasa edo errekargu desberdinen arabera.
Ez. Haien kontrabalio guztiak eurotan adierazi behar dira, eragiketaren sortzapen egunean indarrean dagoen Europako Bankuak ezarritako salmentaren kanbio tasa aplikatuta (BEZaren Legearen 79.11 artikulua).
Fakturazio Araudian zergaren kuotaren balioa eurotan adieraztea derrigorrezkoa dela ageri den arren, TicketBAI sisteman, balio guztiak eurotan adierazi behar dira
TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiaren “BEZaren banakapena” multzoan, nahitaezko etiketa bakarra zerga oinarria da; izan ere, dagokion eragiketa zeinahi dela ere, hura da bete behar den eremu bakarra. Aipatutako gainerako eremuak XML eskeman nahitaezkoak ez direnez, eragiketa motaren arabera, baliteke informazio hori eman behar ez izatea.
- Lotutako eta salbuetsi gabeko eragiketa bada, subjektu pasiboaren inbertsioarekin, “Zerga tasa” eta “Zerga kuota” eremuak, betetzen badira, zeroko zenbatekoa adierazi behar da horietan.
- “Baliokidetasun errekargu mota” eta “Baliokidetasun errekargu kuota” eremuak soilik bete behar dira eragiketa bat dokumentatzen bada eta eragiketa horren hartzailea baliokidetasun errekarguaren araubide bereziari atxikitako txikizkako merkataria bada eta errekargu hori aplikatu behar bada, BEZaren Legearen 156. eta 157. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Azaldutako arrazoiengatik, aipatutako eremuak ezin dira nahitaezkotzat agertu TicketBAI eskeman, baina horrek ez du esan nahi eremu horiek bete gabe utzi behar direnik, fakturak Fakturazio Araudiaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako eskakizunak bete behar baititu.
Bezeroa atzerritarra denean eta faktura erraztua ez denean, eragiketa motaren banakapena adierazi behar da nahitaez.
Bai. Zerga tasa bakoitzari dagokion zerga oinarria eta dagokion zerga kuota banakatu behar dira.
Kasu horretan, faktura batek salbuetsitako hainbat ondasun eskualdaketa edo ondasun emate dokumentatzeko aukera eskaintzen da, betiere kasu desberdinak aplikatuta. Adibidez, lursail batez gozatzeko eskubide errealak eratu eta eskualdatzea (20.23 artikuluaren ziozko salbuespena) eta bidaiariei ondasunak ematea (21. artikuluaren ziozko salbuespena).
Horretarako da, hain zuzen ere. Horrela, fakturan bertan lursailen ematea eskualdatzen den kasua islatzen da (salbuespena subjektu pasiboaren inbertsioarekin, 20.Bat.20 artikulua) eta gozamenerako eskubide errealak eratu eta eskualdatzea (salbuespena subjektu pasiboaren inbertsiorik gabe, 20.Bat.23 artikulua), BEZaren Legearen 84.bat.e) artikuluak subjektu pasiboaren inbertsioari buruz xedatutakoari jarraiki.
Bai garraio gastuak, bai goiz ordaintzeagatiko deskontua, fakturaren jaulkitzaileak banakatu ahal izango ditu; izan ere, gerta daiteke garraio lanak horietako bati bakarrik dagozkiola ondorioztatzea (ondasunak ematea), edo bi eragiketetan garraio lanak egotea. Kasu horretan, garraio lanak eta bestelako eragiketa osagarriak fakturan jasotako eragiketen artean zatitu ahal izango dira, betiere egozpen irizpide zentzuzkoen arabera, indarrean dauden xedapenek ez badute irizpiderik ezartzen.
Garraio gastuen kontu zehatzari dagokionez, soilik ondasunen emateari, ez zerbitzuen prestazioari egozteari dagokionez, baliozkoa izan liteke, baldin eta horrek eragiketaren errealitatea islatzea badakar
Baliokidetasun errekarguaren araubidean dauden enpresaburu eta profesionalek egindako fakturetan, “BEZaren araudi berezien eta zerga garrantzia duten eragiketak” eremuaren barruko “51- Baliokidetasun errekarguko eragiketak” gakoa erabili behar da.
Aitzitik, gako hori ez da erabili behar baliokidetasun errekarguaren araubidean dauden enpresaburuen eta profesionalen hornitzaileek egindako fakturetan.
Gako horren helburua dugu azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina, enpresaburu batek baliokidetasun errekarguaren araubidean jaulkitzen dituenez, ez da zergadun horien autolikidazioetan jaso beharko sortutako BEZaren kuota; izan ere, txikizkako alditik sortutako BEZa hornitzaileak jasanarazitako baliokidetasun errekarguaren bidez biltzen baita. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek jarduera ekonomikoaren diru sarrerak izango dira enpresaburuaren PFEZn. Horretarako, fakturaren banakapenean, “Eragiketa baliokidetasun errekarguan edo araubide erraztuan”, marka bat gaituko da, non lehenetsitako balioa “N” den. “S” markatuz gero, zergadun batek araubide erraztuan edo baliokidetasun errekarguaren araubidean egindako faktura bat izango da. Kasu horretan jasanarazitako BEZaren kuotak ez dauka eraginik BEZaren aitorpenean. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek haren jardueraren diru sarrera handiagoa dakar. Adibidez, baliokidetasun errekarguaren araubidean dagoen enpresaburu batek zerga oinarria (BEZ) duen sendagai baten faktura bat egin du, 100 eurokoa, eta BEZaren kuota 4 eurokoa da.
Nola sortu behar da TicketBai fitxategia kasu horretan? “51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak” gakoa markatu behar da, “BEZaren araudiak eta zerga garrantzia duten eragiketak” eremuan. Fakturaren banakapenean, zenbateko eta balio hauek bete behar dira:
- Zerga oinarria: 100
- Zerga tasa: 4.
- Zergaren kuota: 4
- Baliokidetasun errekargu mota: 0.
- Baliokidetasun errekarguaren kuota: 0.
Baliokidetasun errekarguaren edo araubide erraztuaren eragiketa: S. Marka horrek esan nahi du BEZaren kuota ez dela zergaren likidazioaren atal, eta, beraz, jarduera ekonomikoaren sarreratzat hartzen da PFEZaren ondorioetarako
Honako erantzun hau aurreko galderaren erantzunaren jarraipena da, faktura berean, baliokidetasun errekarguaren araubideari lotutako enpresaburu batek araubide hori aplikatzen duten eragiketak eta araubide orokorreko beste eragiketa batzuk dokumentatzen direnean.
Adibidez, baliokidetasun errekarguaren araubidean dagoen enpresaburu batek 100 euroko zerga oinarria eta 10 euroko BEZaren kuota duten pastelen salmenta faktura bat (baliokidetasun errekarguaren araubidea aplikatuta) eta ogiaren salmenta faktura bat (araubide orokorra aplikatuta, hornitzaileei erosi baitie ogi masa izoztua, eta ondoren laberatu, saltzeko ogia eskuratuz), jaulki du.
Bi eragiketak erregistratzen dituen TicketBAI fitxategian, “51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak” gakoa markatu behar da.
Fakturaren banakapenean, zenbateko eta balio hauek bete behar dira:
a) Pastelak saltzeagatik (baliokidetasun-errekarguaren araubidea aplikatzea):
- Zerga oinarria: 100.
- Zerga tasa: 10.
- Zergaren kuota: 10.
- Baliokidetasun errekargu mota: 0.
- Baliokidetasun errekarguaren kuota: 0
Baliokidetasun errekarguaren edo araubide erraztuaren eragiketa: S. Marka horrek esan nahi du BEZaren kuota ez dela zergaren likidazioaren atal, eta, beraz, jarduera ekonomikoaren sarreratzat hartzen da PFEZaren ondorioetarako.
b) Ogia saltzeagatik (ez da aplikatzen baliokidetasun errekarguaren araubidea, araubide orokorra baizik):
- Zerga oinarria: 100.
- Zerga tasa: 4.
- Zergaren kuota: 4.
- Baliokidetasun errekargu mota: 0.
- Baliokidetasun errekarguaren kuota: 0.
- Baliokidetasun errekarguaren edo araubide erraztuaren eragiketa: N.
Marka horrek esan nahi du BEZaren kuota badela zergaren likidazioaren atal, eta, beraz, ez da jarduera ekonomikoaren sarreratzat hartzen PFEZaren ondorioetarako.
Enpresaburuek araubide erraztuan jaulkitako fakturetarako, “52 Araubide erraztuko eragiketak” gakoa erabili behar da, “BEZaren araudien eragiketak eta zerga garrantzia duten eragiketak” eremuan.
Gako honen helburua da azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina, enpresaburu batek araubide erraztuan jaulkitzen dituenez, ez dira zergadun horien autolikidazioetan jaso beharko sortutako BEZaren kuota, sortutako BEZa araubide honetarako ezarritako zeinu, indize eta moduluen aplikazioaren bidez kalkulatzen baita. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek diru sarrera handiagoa ekarriko diote enpresaburuaren jarduera ekonomikoari, PFEZren ondorioetarako.
Horretarako, fakturaren banakapenean, “Eragiketa baliokidetasun errekarguan edo araubide erraztuan” izeneko marka bat gaitzen da, non lehenetsitako balioa “N” den. “S” markatuz gero, zergadun batek araubide erraztuan edo baliokidetasun errekarguaren araubidean egindako faktura da. Kasu horretan jasanarazitako BEZaren kuotak ez dauka eraginik BEZaren aitorpenean. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek bere jardueraren diru sarrera handiagoa dakar.
Adibidez, araubide erraztuko enpresaburu batek 100 euroko zerga-oinarria eta 21 euroko BEZaren kuota duen ondasun baten faktura egiten du. Nola sortu behar da TicketBAI fitxategia kasu honetan? “52 Araubide erraztuko eragiketak” gakoa markatu behar da, “BEZaren araudien eragiketak zerga garrantzia duten eragiketak” eremuaren barruan. Fakturaren banakapenean, zenbateko eta balio hauek bete behar dira:
- Zerga oinarria: 100.
- Zerga tasa: 21.
- Zergaren kuota: 21.
- Baliokidetasun errekargu mota: 0.
- Baliokidetasun errekarguaren kuota: 0.
- Baliokidetasun errekarguaren edo araubide erraztuaren eragiketa: S.
Marka horrek esan nahi du BEZaren kuota ez dela zergaren likidazioaren atal, eta, beraz, jarduera ekonomikoaren sarreratzat hartzen da PFEZaren ondorioetarako
Oso ohikoa ez bada ere, gerta daiteke TicketBAI fitxategi berean “BEZaren araubideen eragiketak eta zerga garrantzia duten eragiketak” eremuan gako bat baino gehiago dokumentatu behar izatea, faktura berean BEZaren araubide desberdinak dituzten hainbat eragiketa dokumentatzen direnean, nahiz eta eragiketa guztiak elkarren artean bateragarriak ez izan, eskemen baliozkotzeetan zehazten den bezala.
Adibidez, hainbat gako erabiliko dira “BEZaren araubide bereziak eta zerga garrantzia duten eragiketak “ eremuan, honako egoera hauetan:
- Subjektu pasibo batek faktura berean dokumentatzen duenean erabilitako ondasunen, arte objektuen, zaharkinen eta bilduma objektuen araudi berezia aplikatzen zaion ondasunen emate bat (03 gakoa), BEZaren Legearen 135. artikuluak jasotako baldintzak betetzeagatik, eta BEZaren araubide orokorrari lotuta dagoen ondasunen beste emate bat (01 gakoa), ondasunak entregatzeak lehen aipatutako baldintzak betetzen ez dituelako edo subjektu pasiboak araubide bereziari uko egin diolako.
- Kutxaren irizpideari atxikitako subjektu pasibo batek faktura berean BEZaren araubide berezi horri atxikitako eragiketa bat dokumentatzen duenean (07 gakoa), bai eta BEZaren Legearen 136. artikuluaren arabera kanpo geratzen den eragiketa bat ere, salbuetsitako ondasunemate bat delako (01 gakoa).
14 TICKET BAI XML TICKETBAI AZTARNA
TicketBAI aztarnari buruzko galderak
TicketBAI sistemak badakar faktura bakoitzak aurreko fakturarekin identifikatzea. Kateatzeko betekizuna betetzea fakturazio sistemaren funtzionamendu moduaren araberakoa da:
- Gailu edo fakturazio gune berak hainbat serietako fakturak jaulkitzen baditu, kateatzearen betekizunak igorritako aurreko faktura identifikatu behar du, gailu edo fakturazio gune horren barne seriea edozein dela ere (adibidez, serie arrunt bateko faktura baten aurretik beste serie bateko faktura zuzentzaile bat jar daiteke).
- Fakturazio gailu bat baino gehiago baldin badago, eta horiek gailu bakoitzerako serie espezifiko baten barruan soilik jaulkitzen badituzte fakturak, kateamendua serie bakoitzaren barruan gertatzen da.
- Fakturazio sistema fakturazio serieak eta zenbakiak sortzen dituen sistema zentralizatua bada, kateamendua sistemak jaulkitako azken fakturari dagokio.
Dena den, kateamendua beti zergadun berari lotuta egongo da; beraz, gailu berak hainbat zergadunen fakturak jaulkitzen baditu, zergadun horrek berak egindakoa hartuko da aurreko fakturatzat.
Fakturak urte batean eta bestean igortzen dituen gailua berbera bada, aurreko urtean jaulkitako azken fakturarekin kateatu behar da, nahiz eta serie desberdinekoak izan
Justifikatutako kasu batzuetan ezinezkoa da aurreko fakturarekin kateatzea, besteak beste:
- Gailu berri baten lehen faktura jaulkitzen denean.
- Zergadunaren lehen faktura jaulkitzen denean.
- Gailua apurtzen denean eta beste gailu batez ordeztu behar denean.
Kateatzearen baldintza betetzeko, aurreko softwarearen kateatze datuak lortu ahal izango dira software berriarekin jaulkitzen diren fakturetarako. Softwarea aldatu arren, TicketBAI fitxategiak sisteman gordeta egongo dira, eta, horrela, jaulkitako azken fakturaren informazioa jaso ahal izango da.
Bakar-bakarrik teknikoki ezinezkoa edo kostu handikoa bada fitxategi berriak sortzea zergapekoak emandako aurreko fakturaren datuekin, justifikatuta egongo litzateke TicketBAI fitxategia bidaltzea aurreko faktura identifikatu gabe.
Aplikazio desberdinak erabiliz gero, aurreko fakturarekin kateatzea erabilitako aplikazio bakoitzaren araberakoa izango da, eta aplikazio bakoitzak serie bereizia izan beharko du.
Aurreko fakturarekiko kateatzea hainbat aldagairen arabera alda daiteke, baina, nolanahi ere, zergapeko bakoitzari eta aplikazio bakoitzari lotuta dago, edo, hala badagokio, erabilitako gailu bakoitzari.
Bai.
Fakturen deuseztapena aurreikusten da baldin eta, akats baten ondorioz, faktura bat ondasuna eman edo zerbitzua eman gabe egiten bada, hau da, eragiketa inoiz egin ez bada eta deuseztatzea bidezkoa bada (DGT V0611/2011-3-11).
Kateatzearen ondorioetarako, ordea, baliteke ezeztatutako faktura aurre-aurrekoa izatea; izan ere, faktura jaulki eta berehala, edo geroago, deuseztatu den fakturari dagokion TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategia bidali egin behar da, eta aurreko faktura gisa balio du kateatzearen ondorioetarako.
Gainera, baliteke gero deuseztatzen den fakturaren jaulkipenaren eta ondoko deuseztapenaren artean faktura baliodunak jaulki izana; beraz, geroago deusezta daitekeen faktura bat aurreko fakturatzat har daiteke kateatzearen ondorioetarako.
Zehaztapen teknikoetan ez da argitzen kateatzeko modua edo irizpidea, fakturazio sisteman erabiltzen den arkitektura informatikoaren arabera alda daitekeelako.
TicketBAIn, faktura bakoitzak aurreko faktura identifikatu behar du. Kateatzeko baldintza betetzea, beraz, fakturazio sistemaren funtzionamendu moduaren araberakoa da. Gailu berak serie desberdinetako fakturak jaulkitzen baditu, kateatzeko betekizunak igorritako aurreko faktura identifikatu behar du, seriea edozein dela ere (adibidez, serie arrunt bateko faktura baten aurretik beste serie bateko faktura zuzentzaile bat egon daiteke). Hala ere, fakturazio gailu bat baino gehiago baldin badago, eta horiek gailu bakoitzerako serie espezifiko baten barruan soilik jaulkitzen badituzte fakturak, kateamendua serie bakoitzaren barruan gertatzen da, fakturaziosistemak horrela funtzionatzen baitu.
Beraz, seriea ez da erabakigarria kateatzeko, gailu berak faktura erraztuak eta faktura osoak igortzen dituenean, aurreko faktura serie desberdinekoa izan baitaiteke. Hala ere, irizpide baliagarria eta egokia da fakturak seriearen arabera kateatzea, baldin eta zergapekoak faktura jaulki behar badu; izan ere, nahitaezkoa da kateatzea beti zergapeko berari badagokio, serie desberdin bat ezartzearen arrazoia fakturazioa hartzaile edo hirugarren baten arabera egitea bada
Horregatik, eskeman aukerakoa bezala agertzen da.TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategiei, fakturei edo bezeroei buruzko datuak berreskuratu behar badira, igorritako azken fakturari buruzko XML fitxategiaren datuak kontsultatu ahal izango dira beti Ogasunaren aplikazioan (bezeroaren datuak barne).
Hala ere, ohiz kanpokoa bada ere, fakturazio sistema suntsitu bada edo berreskuraezina bada, eta sortutako azken fakturan sartzerik ez badago, beste fakturazio serie bat egin beharko da, eta salbuespenezko kasu horretan ez da eskatuko aurreko fakturarekin kateatzea. Lehen faktura ezin da kateatu; beraz, faktura horretan ez da aurreko faktura elementua agertuko.
15 TICKETBAI KENKARIA
Kenkariak TicketBAI sistemarekin
TicketBAI kenkariak TicketBAI sistema ezartzera behartuta dauden zergadunen PFEZaren edo Sozietateen gaineko Zergaren kuota murriztea ahalbidetzen du, TicketBAI sistema ezartzeko beharrezkoak diren eta 2020, 2021, 2022 eta 2023 urte naturaletan egiten dituzten inbertsio eta gastuen % 30 (% 60, TicketBAI betebeharra borondatez aurreratzen bada, derrigortasun datari dagokionez, gutxienez, hilabete lehenago). Beraz, zergapekoari TicketBAI betebeharra betetzea nahitaezkoa izan aurretik egin behar da inbertsioa edo gastua. Zehazki, TicketBAI sistemara behartuta dauden zergadunek kuota osoan kenkari bat aplikatzeko eskubidea izango dute, 2020, 2021, 2022 eta 2023 urte naturaletan egindako inbertsioen eta gastuen zenbatekoaren % 30ekoa, ondoren zehazten den moduan:
- a) Tresneria eta terminalak erostea, dagokien softwarearekin eta periferikoekin batera, sistema honen betebeharrak bete ahal izateko.
- b) Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2014 Foru Arauaren 122 bis artikuluaren 2. apartatuaren b) letran aipatzen diren ondasun emateak eta zerbitzu prestazioak dokumentatzen dituzten fitxategiekin lotutako betebeharrak betetzeko beharrezkoa den softwarea eskuratzea, sinatzea, entregatzea, eguneratzea edo berritzea.
- c) Ondasun emateak eta zerbitzu prestazioak dokumentatzen dituzten fitxategiekin lotutako betebeharrak betetzeko inplementatu beharreko sinadura elektronikoko softwarea eskuratzea, harpidetzea, entregatzea, eguneratzea edo berritzea, softwarea instalatzeko eta ezartzeko gastuak barne.
Lehen adierazi bezala, TicketBAI betebeharra borondatez betetzen bada, zergadunari dagokion derrigortasun data baino hilabete lehenago, gutxienez, muga batzuk handituko dira, eta kenkariaren ehunekoa 30etik 60ra igoko da
2020an, 2021ean, 2022an eta 2023an egindako inbertsioek eta gastuek soilik emango dute TicketBAI kenkarirako eskubidea, zergadunaren zergaldia edozein dela ere. Hala ere, TicketBAI betebeharra betetzea nahitaezkoa den data baino lehen egin beharko dira inbertsioak eta gastuak, gastuen ordainketa geroago egin arren.
Kenkariak 2020, 2021, 2022 eta 2023 urte naturaletan TicketBAI sistema ezarri ahal izateko egindako jarduerei dagozkien gastuak eta inbertsioak bakarrik barruratzen ditu, hau da, zergadunak sistema 2022ko uztailaren 1etik aurrera edo nahitaez bete behar den datatik aurrera bete ahal izateko behar-beharrezkoak diren software eta hardwareko baliabide materialak eta ekipo informatikoak izateko bakarrik erabiltzen direnak. Ondorio horietarako, zenbateko horiek noiz ordaintzen diren ez da garrantzitsua, kontuan hartu beharko dena sistemara egokitzeko behar den inbertsioa eta/edo gastua noiz egiten den.
Bestalde, kenkaria egiaztatzeko aurkeztutako agirietatik, era berean, ondorioztatu beharko da 2020-2023 urte naturaletan zergadunean sistema ezartzeko egindako beharrezkoak diren gastu eta inbertsio horiei dagozkiela.
Baldintza horiek eskatuko dira, halaber, harpidetza bidezko ordainketa baliatuta, negozioek egiten duten fakturazioa aintzat hartuta.
TicketBAI kenkaria aplikatu ahal izango dute jarduera ekonomiko bat garatzen duten pertsona fisiko zergadunek eta pertsona juridikoek eta sozietateen gaineko zergaren zergapeko gainerako erakundeek, 2020tik 2023ra bitarteko urte naturaletan TicketBAI sistema ezartzeko betebeharra betetzeko egiten dituzten inbertsio eta gastuengatik. Bereziki, eta salbuespen gisa, kenkari hori sortu eta aplikatu ahal izango dute ondare sozietatetzat hartzen diren Sozietateen gaineko Zergaren zergadunek.
Sozietateen gaineko Zergatik salbuetsita daudelako (37/2013 Foru Arauaren 12. artikulua edo lege mailako beste manu bat) edo 35/2021 Foru Arauak (Fundazioak) araututako zergaaraubidearen mende daudelako TicketBAI betebeharra bete behar ez dutenek ezin izango dute TicketBAI kenkaria aplikatu.
TicketBAI kenkaria kuota osoari aplikatzen zaion kenkaria da, eta, beraz, kuota likidoa 0ra murriztu dezake. Hau da, gutxieneko tributazioaren arauak ez du kenkari horren aplikazioa mugatzen.
Era berean, kenkari horren aplikazioari ez diote eragiten kuota likidoaren gaineko kenkarietarako aurreikusitako aplikazio-mugek (kuota horren % 35 edo % 70). Aldiz, zergaren kuota efektiboa kalkulatzeko inbertsioengatiko eta gastuengatiko kenkari gehienen aplikazioa mugatzen dute.
Kenkaria sortzen den urtea eta hurrengo 30 urteak. Hau da, zergadunaren kuota nahikoa ez izateagatik onura fiskal hori sortzeko aldian kendu ez diren TicketBAI kenkariaren zenbatekoak berehalako eta segidako hurrengo hogeita hamar urteetan amaitzen diren zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira.
Bai. Kenkariaren oinarria kalkulatzeko, inbertsio eta gastu horiek egiteko jasotako dirulaguntzen gainean kenkari hori aplikatzen duen erakundeari edo zergadunari aplikatu beharreko karga tasaren eta 100en arteko aldearen ondoriozko ehunekoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa kendu beharko da.
Adibidez: Sozietateen gaineko Zergan % 20ko zerga-tasa ordaintzen duen mikroenpresa izanik, inbertsioa 1.500 eurokoa izan bada eta 300 euroko dirulaguntza jaso badu, kenkariaren oinarria honako hau izango da: 1.500 – (% 100 - % 20)* 300 = 1.260 euro
Bai, halaxe da. TicketBAI kenkariaren oinarria kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko TicketBAI sistema ezartzeko beharrezkoak diren inbertsio eta gastuen erosketa prezioaren parte den jasandako BEZ ez-kengarria.
Bai. Bai. TicketBAI kenkariak berariaz arautzen du ondasunak eta zerbitzuak hirugarrenei eskuratuz egiten diren gastu eta inbertsioei dagokien kenkariaren oinarria (adierazten du, funtsean, hitzartutako kontraprestazioa izango dela). Hala ere, TicketBAI sistema ezartzeko enpresak berak egindako inbertsio eta gastuek ere ematen dute kenkari horretarako eskubidea. Kasu horretan, kenkariaren oinarria finkatzeko, dagokion ondare elementuaren ekoizpenaren barne kostuari erreparatu behar zaio.
Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren 101. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen dira frogabideei buruzko arauak eta bitartekoak. Horretarako, Kode Zibilean eta Prozedura Zibilaren Legean ezarritako arauetara jotzen du. Bereziki, kenkariak lehentasunez dagokion fakturaren bidez justifikatu beharko dira.
Hala ere, kenkari horretarako eskubidea ematen dute, halaber, enpresak berak TicketBAI sistema ezartzeko egin dituen inbertsio eta gastuek. Kasu horretan, kenkariaren oinarria finkatzeko, dagokion ondare elementuaren ekoizpenaren barne kostuari erreparatu behar zaio, eta zergadunak frogabideak izan beharko ditu, benetan egin dela eta balorazio ekonomikoa egin dela egiaztatzeko.
Ez.
TicketBAI kenkariaren oinarria zergadunak egindako inbertsioak eta gastuak dira. Gastu eta inbertsio horiek 2020tik 2023ra bitarteko urte naturaletan egin diren, TicketBAI sistema ezartzea beharrezkoa denean betetzeko, zergadun horrek TicketBAI sistemarekin fakturak borondatez egin ala ez.
TicketBAI betebeharra ezartzea eta betetzea borondatez aurreratzen bada derrigortasun-datari dagokionez, gutxienez hilabete lehenago, kenkaria ehuneko 60koa izango da.
Bai. Hala ere, TicketBAI kenkariaren oinarria kalkulatzeko, kenkarirako eskubidea ematen duten inbertsioak eta gastuak egiteko jasotako dirulaguntzei kenkari hori aplikatzen duen erakundeari aplikatu beharreko 100en eta karga-tasaren arteko aldeari dagokion ehunekoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa deskontatu beharko da. (ikus 15.7 galdera).
Bai, pizgarri fiskalak egongo dira, Arabako Foru Aldundiak emanda eta, segurutik, beste administrazio batzueek emanda (Eusko Jaurlaritza, udalak….), sektore edo fakturazio maila batzuetarako. Ogasun Sailak beste erakunde batzuei helarazi die gai hori.
Kenkari horrek zerga-onurak handitzen ditu, baldin eta borondatez aurreratzen bada betebeharra nahitaez ezarri baino hilabete lehenago gutxienez bete behar dela. Horrela, 13/2021 Foru Arauan aurreikusitako kenkariak % 60raino igoko dira.
Adibidez: Adibidez: 2019an 45.000 euroko salmentak izan dituen zergaduna, TicketBAIri egokitutako fakturazio programarekin ordenagailu berri batean 1.200 euroko inbertsioa egiten duena. Kenkariaren oinarria 3 kopuruetatik txikiena da:
37/2013 Foru Arauaren 83. artikuluaren arabera, talde fiskala zergaduntzat hartzen da, baina talde fiskala osatzen duten entitateak ere banakako zerga ordainketaren araubidetik eratorritako zerga betebeharrak bete beharko dituzte, zerga zorraren ordainketa izan ezik. Taldea osatzen duten erakundeak dira, beraz, TicketBAI betebeharra bete behar dutenak eta, beraz, kenkaria sorrarazten duten inbertsioak eta gastuak egin behar dituztenak.
Beraz, kenkariaren oinarriaren muga kenkaria sortzen duten banakako erakundeen mugen baturak osatuko du, nahiz eta kenkaria benetan aplikatzen duena erakunde ordezkaria izan autolikidazio kontsolidatua aurkezteko unean (220 eredua)
Hala ere, Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen 37/2013 Foru Arauaren 96.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako kenkariak aplikatzeko ezarritako baldintzak talde fiskalari buruzkoak izango dira.
Ondorioz, kenkari hori aplikatzeko baldintza guztiak talde mailan bete beharko dira, eta kenkariaren oinarria erakunde guztiek egindako gastu eta inbertsioen zenbatekoa izango da, honako muga honekin talde osorako: 5.000 eurotik beherako zifra edo 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio-zifraren % 1 baino txikiagoa.
Oro har, % 30eko kenkari tasa aintzat hartuta, kenkariaren oinarria ezingo da izan honako zenbateko hauetatik txikiena baino handiagoa:
- 5.000 euro.
- 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio bolumenaren zenbateko garbiaren % 1, baina, gutxienez, 500 euro.
Kenkaria % 60raino handituta aplika daitekeenean, kenkariaren oinarria ezingo da izan honako zenbateko hauetatik txikiena baino handiagoa:
- 5.000 euro
- 2019an amaitutako azken zergaldiari dagokion negozio bolumenaren zenbateko garbiaren % 1, baina, gutxienez, 1.500 euro.
Jarduera 2019. urtearen ondotik hasi bada, jarduera hori hasteko zergaldia hartuko da kontuan. Ondorio horietarako, negozio bolumena urtebetera igoko da zergaldia urte naturala baino laburragoa denean edo aldi horretan jarduera ekonomikoa hasi denean.
Kenkaria izateko eskubidea duten inbertsio eta gastuek zergaldi bat baino gehiago hartzen dutenean, kenkariaren oinarriaren gehieneko muga bakarra izango da guztientzat.
Kenkariaren oinarritik kendu behar da inbertsiora bideratutako dirulaguntzen zenbatekoa, inbertsioak egiten dituen zergaldian zergadunari dagokion zerga tasarekin zuzenduta.
Adibidez: nire zerga tasa % 24koa bada, kenkariaren oinarritik dirulaguntzaren % 76 kendu beharko da. [Dirulaguntza x (100 – 24)].
PFEZean, bi muga izango ditu kenkariak:
- Zergadunaren jarduera ekonomikoen etekinei kuota osoan dagokien zatia. (Oinarri orokorraren kuota osoa x (EEJJen etekinen batura / Zerga Oinarri Orokorra)
- Ekitaldiko kuota likidoaren zenbatekoa.
Sozietateen gaineko Zergaren zergadunen kasuan, ekitaldiko kuota efektiboa izango da muga
- Kenkaria eta mugak zergadunaren arabera aplikatzen dira, ez errentak esleitzeko araubidearen arabera.
- Kenkariaren oinarriaren eta kuotaren mugak zehazteko, zergadunari errentak esleitzen dituen entitatearen magnitudeak egotzi behar zaizkio, bertan duen partaidetza portzentajearen proportzioan. Gainera, bere kabuz beste jarduera bat egiten badu, bere negozio zifraren zenbateko garbiari gehitu beharko zaio errentak esleitzen dituen entitatean parte hartzeagatik dagokiona