Gailu ziurtagirien erregistroa - araba
ABISUA: Fakturak jasotzeko unean etenaldiak egon dira 2026/03/30etik 2026/04/01era. Baliteke Ogasunak faktura/fitxategi batzuk jaso ez izana. Informazio gehiago
Gailu ziurtagirien erregistroa

Gailu ziurtagiriak kualifikaziorik gabeko ziurtagiriak dira, hau da, gailu bat identifikatzen dute, baina ez dute identifikatzen nori dagokion gailu hori.
Horregatik, TicketBAI fitxategiak bidaltzeko gailu ziurtagiriak erabiltzen badira, aplikazioan sartu eta erregistratu behar dituzu, fakturen jaulkitzailearen eta erabilitako gailu ziurtagiriaren arteko erlazioa ezarriz.
Jaulkitzailearen IFZren eta gailu ziurtagiriaren arteko lotura hori behin bakarrik egin behar da, TicketBAI fakturak jaulkitzen hasi aurretik.
Gailu ziurtagiri bat hainbat faktura jaulkitzailerekin lotu daiteke.
