FakturAraba - araba
Zer da FakturAraba
FakturAraba web aplikazio bat da, Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duena, TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulki ahal izateko.
FakturArabak pdf formatuko fakturak sortzen ditu, QR kodea eta TicketBAI identifikatzailea dutenak, eta informazioa Arabako Foru Ogasunera bidaltzen du.
Aplikazioan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu (BakQ edo ziurtagiri elektronikoa); izan ere, egindako faktura bakoitzean, beharrezkoa da bidaltzen den fitxategia elektronikoki sinatzea.
Honako hauetarako ezin da FakturAraba erabili:
- 06 – BEZaren erakunde taldeen araubide berezian (maila aurreratua) egindako eragiketak
- Facturae formatua behar duten administrazio publikoentzako fakturak Lanean ari gara mota horretako fakturak FakturArabarekin ere jaulki ahal izateko.

FakturAraban sartu (PROBEN bertsioa)
Laguntza materiala
Ohiko galderak
Fakturazioa
Araudia
BEZari buruzko araudia
- 12/1993 Araugintzako Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena.
- 124/1993 Foru Dekretua, apirilaren 27koa, balio erantsiaren gaineko zergaren araudia onartzen duena.
Fakturazioaren araudia
- 18/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 28ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da fakturazio betebeharren arautegia.
TicketBAI araudia
- 13/2021 Foru Araua, apirilaren 21ekoa, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duena
- Foru Gobernu Kontseiluaren 48/2021 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa. Onespena ematea TicketBAI betebeharra garatzen duen arautegiari
- 802/2021 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Lehenengo diputatu nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuarena TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI softwarearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzea
- Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, ekainaren 14koa.
Onespena ematea TicketBAI betebeharrari buruzko hainbat neurriei - Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 774/2022 Foru Agindua, abenduaren 23koa. Onespena ematea arautzeari TicketBAI betebeharra duten zergadunentzako informazioaren berehalako horniduraren berezitasunak eta salbuespenezko kasu jakin batzuetan TicketBAI fitxategiak bidaltzeko beste modu berezi batzuk
- 24/2022 Foru Araua, abenduaren 23koa, 2023. urterako zerga neurriei buruzkoa
Harremanetarako bideak
Arabako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko zerbitzu bat gaitu du, TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko.
945 56 90 28 telefonora dei dezakezu edo zure kontsulta formulario honen bidez bidali.
