Iruzur fiskala prebenitzeko herritarren lankidetza - araba
Iruzur fiskala prebenitzeko herritarren lankidetza
Ticketen/fakturen gorabeherak
Arabako zerga araudiaren araberako jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona eta erakunde guztiei aplikatzen zaie TicketBAI betebeharra.
Horrek esan nahi du jasotzen dituzun faktura edo ticket guztiek (dendetan, farmazian, fisioan, ile apaindegian...) QR kodea izan behar dutela, zerga betebeharrak benetan betetzen ari diren egiaztatu ahal izan dezazun.
Herritarrek QR kodea eskaneatu dezakete, eta zerga betebeharrak benetan betetzen diren egiaztatu. Hala izan ezean, balizko iruzurraren berri eman dezakete.
QR kodea behar bezala irakurtzen ez bada, tiketa kontsulta dezakezu, "TBAI" rekin hasten den fakturan agertzen den identifikazio-kodea barne, Ticketa kontsultatzeko webgunean.
Zer egin dezakezu QR koderik ez duen ticket edo faktura bat jasotzen duzunean?
Jasotzen duzun ticketean edo fakturan ohiz kanpoko zerbait ikusten baduzu (QR koderik ez duela, QR kodea okerra dela, ticketik ematen ez badizute etab.), modu anonimoan jakinarazi diezaiokezu Ogasunari, azter dezan.
TicketBAIren abantailak
- Negozioak digitalizatzea
- Zerga betebeharrak betetzeko lagungarria den informazio baliagarria
- Saltzailearentzako marka
- Eroslearentzako konfiantza
- Iruzurra eta lehia desleiala murriztea
Harremanetarako bideak
Arabako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko zerbitzu bat gaitu du, TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko.
945 56 90 28 telefonora dei dezakezu edo zure kontsulta formulario honen bidez bidali.
