ABISUA: Fakturak jasotzeko unean etenaldiak egon dira 2026/03/30etik 2026/04/01era. Baliteke Ogasunak faktura/fitxategi batzuk jaso ez izana.  Informazio gehiago

TicketBAI software zerrenda


TicketBAI software berme-emaileen erregistroan erregistratutako softwareen eta softwarea garatzen duten pertsona eta erakundeen zerrenda.

Beren softwareak TicketBAI software berme-emaileen erregistroan inskribatu nahi dituzten pertsona eta erakunde garatzaileek erregistroan alta emateko adierazpena aurkeztu behar dute.

Kontsultatu zerrenda

 

Software bati alta eman nahi diozu?


Software bati TicketBAI software berme-emaileen zerrendan alta emateko eska dezakezu, softwareak araudiak ezarritako TicketBAI baldintza guztiak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuz. Egoitza elektronikoaren bidez egin behar duzu.

Eskaerarekin batera, softwarearen deskribapen memoria bat aurkeztu behar da, dokumentu honetan adierazitako puntuak dituena gutxienez. 

 

Softwareari alta ematea 

Araudia


 

Harremanetarako bideak


Arabako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko zerbitzu bat gaitu du, TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko.

945 56 90 28 telefonora dei dezakezu edo zure kontsulta formulario honen bidez bidali.