2025eko Sozietateen gaineko Zerga

Sozietateen gaineko Zergaren aitorpen guztiak telematikoki aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bitartez.

Bigarren diputatu nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 380/2026 Foru Agindua, ekainaren 23koa. Onespena ematea Sozietateen gaineko Zergaren eta establezimendu iraunkorren eta atzerrian eratuta egonik Arabako Lurralde Historikoan ari diren errenten egozketaren araubideko erakundeen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren auto¬likidazioa egiteko 200 eta 220 ereduei, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako, eta eredu horiek telematikoki aurkezteko baldintza orokorrei.

Estatuko araudia duten erakunde edo talde fiskalek aldez aurretik baliozkotu behar dute beren fitxategien formatua, foru ogasun honetan aurkezteko izapideak egiteko.

 

Aitorpena zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteen ondorengo 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da.

Epe horren hasieran Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak zergaldi horren aitorpena aurkezteko modua zehaztu ez badu, aitorpena aurkezteko modu hori zehazten duen xedapena indarrean jarri eta hurrengo 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Hala ere, kasu horretan, zergadunak aurreko lerrokadan aipatutako epean aurkeztu ahal izango du aitorpena, aurreko zergaldiko aitorpenerako ezarritako baldintza formalak betez gero.

2025eko abenduaren 31n edo lehenago 2025eko ekitaldiari dagokion zergaldia amaitu duten erakundeek, oro har, 2026ko uztailaren 1etik 27ra bitartean aurkeztu beharko dute autolikidazioa.

Araudia: Sozietateen gaineko Zergari buruzko 37/2013 Foru Arauaren 126.1 artikulua.

Informazio gehiago

Sozietateen gaineko zergaren aitorpen guztiak, bide telematikoz bidaliko dira ezinbestez  EGOITZA ELEKTRONIKOAREN bidez:

Arabako araudiaren mende dauden erakunde eta talde fiskalek zuzenean bidali ahal izango dituzte fitxategiak aitorpena egiteko erabilitako Eredu Fiskalak laguntza-programatik.

Aitorpenari erantsitako dokumentazio gehigarria ere telematikoki aurkeztuko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu aitorpenak aurkezteko baldintza orokorrak.

 

OINARRIZKO ARAUDIA:

37/2013 Foru Araua, abenduaren 13koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.

41/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, sozietateen gaineko zergaren arautegia onartzen duena.

16/1997 FORU ARAUA, ekainaren 9koa, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzkoa.

17/1997 FORU ARAUA, ekainaren 9koa, nekazaritzarekin erlazioa duten zerga-neurriei buruzkoa.

60/2004 Foru Dekretua, urriaren 19ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, irabazteko xederik gabeko erakundeen zerga-erregimena eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak aplikatzeko arautegia onartzen da.

35/2021 Foru Araua, abenduaren 23koa, irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruz.

 

2025eko BERRITASUNAK:

19/2024 Foru Araua, abenduaren 20koa 2025. urterako zerga neurriei buruz.

Foru Gobernu Kontseiluaren 27/2024 Foru Dekretua, abenduaren 23koa. Onespena ematea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan eta sozietateen gaineko zergan aplikatu beharreko eguneratze koefizienteei.

3/2025 Foru Araua, apirilaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko zerga sistemako zerga batzuk eta zergen arloko beste foru arau batzuk berrikusteko.

39/2025 Foru Dekretua, azaroaren 18koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea interes orokorreko 2025erako xedeen eremuko lehentasunezko mezenasgo jardueren edo programen zerrenda, bat etorriz Irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 35/2021 Foru Arauak ezarritakoarekin.

21/2025 Foru Araua, abenduaren 19koa, 2026ko zerga neurriei buruzkoa.

42/2025 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea honako hauek aldatzeari: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegia onesten duen 40/2014 Foru Araua, Sozietateen gaineko Zergaren arautegia onesten duen abuztuaren 1eko 41/2014 Foru Araua, abenduaren 23ko 111/2008 Foru Araua eta otsailaren 27ko 3/2024 Foru Araua.

3/2026 Presa fiskaleko dekretu arauemailea, apirilaren 21ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako zerga araudira egokitzeari Balio Erantsiaren gaineko Zergan, Zerga Berezietan eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergan egindako zenbait aldaketa, eta araubide iragankor bat ezartzea ikus-entzunezko lanak eta zuzeneko ikuskizunak finantzatzearen arloan.

 

INGURUMENA: 

9/2010 Foru Dekretua, martxoaren 9koa, ingurumen egokitasunaren ziurtagiria arautzen duena.

 

AURKEZPEN TELEMATIKOA:

1/2012 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa. Honen bidez, arautu egiten da Arabako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren zerbitzuak erabiltzen dituztenentzako urrutiko laguntza informatikoaren zerbitzua.

Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2020 Foru Dekretua, urriaren 6koa. Onespena ematea Arabako Foru Ogasunaren aurrean aitorpenak eta autolikidazioak telematikoki aurkezteko baldintza eta betekizun orokorrak arautzeari.

603/2020 Foru Agindua, azaroaren 20koa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuarena, zeinaren bidez ezartzen dira zergapeko pertsona eta erakunde jakin batzuek zerga eredu eta eskaerak modu telematikoan, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak.

Bigarren diputatu nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 380/2026 Foru Agindua, ekainaren 23koa. Onespena ematea Sozietateen gaineko Zergaren eta establezimendu iraunkorren eta atzerrian eratuta egonik Arabako Lurralde Historikoan ari diren errenten egozketaren araubideko erakundeen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren auto¬likidazioa egiteko 200 eta 220 ereduei, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako, eta eredu horiek telematikoki aurkezteko baldintza orokorrei.

Hemen ematen den informazioa ez da ofiziala, zabalkunde hutsekoa baizik.

Informazio gehiago eskuratzeko, gomendatzen da osorik irakurtzea 37/2013 Foru Arauaren eta hura garatzen duten arauen artikulu egokiak.

2025eko Karga tasak

2025eko kenkariak

Mikroenpresa, enpresa txikia eta enpresa ertaina

Amortizazio Taula 37-2013FA

Garraio elementuetan kengarriak ez diren gastuak

Autolikidazioa aurkeztean egin behar diren hautapenak

Autolikidazioarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: ikus 330/2026 Foru Aginduaren 8. eta 9. artikuluak