Gizarte Zerbitzuak - Arabako Foru Aldundia

Ohar garrantzitsua: GOFEren bulegoetan arreta aurretiko hitzorduaren bidez

 

Familia ugariaren titulua eskatzea

 

Mendekotasuna baloratzea eskatzea

 

Desgaitasuna baloratzea eskatzea

 

Arreta goiztiarra baloratzea eskatzea

 

 

Kotizazio gabeko pentsioa eskatzea 

 

Agiriak aurkeztea eta erregistratzea 

 

Ziurtagiriak eskatzea

 

Gizarte informaziorako zerbitzua

 

Oharrak

Emandako ordua bulegoko harrera-mahaian aurkeztekoa da. Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.

  • Hitzordua baduzu eta Covid-19rekin bateragarria den sintomatologiarik baldin baduzu edo susperraldian bazaude, abisatu hitzordua baliogabetzeko.
  • Osasun-agintarien jarraibideen arabera, instalazioen gehieneko edukiera errespetatuko da une oro, babes-distantzia eta ezarritako higiene-neurriak.
  • Gaitutako langileen jarraibideak bete beharko dira beti. Ez egon behar baino denbora gehiago korridorean.
  • Puntualtasuna eskatzen da esleitutako egunean eta orduan, hitzordua ez galtzeko. Ez iritsi bost minutu aurretik baino lehenago, itxarongela beteta badago, kanpoan itxaron beharko duzu.
  • Elkarren segidako hitzordu bat baino gehiago eskatzea gomendatzen da, izapide bat baino gehiago egin behar bada.
  • Bulegoetara pertsona bakarra sartuko da, salbu eta mendeko pertsonei laguntzen bazaie.
  • Bulegora joaten denak harreran identifikatu beharko du bere burua.
  • Behin izapidea amaituta, ezin izango da bulegoan egon.
  • Zeure boligrafoarekin joan beharko duzu.

 

Arreta soziala eta informazio bulegoa

Gizarte-informaziorako zerbitzua

Zerbitzu honetatik herritarrei bideratutako informazioa, balorazioa eta orientazioa eskaintzen da, eskubide sozialei, zerbitzuei eta laguntza sozialei buruz.

Gasteizen bizi diren herritarren gizarte-arretako beharrei erantzutea du helburu, haien gizarteratzea, autonomia eta ongizate sozialaea hobetzeko asmoz, Arabako Foru Aldundia eskudun den gizarte zerbitzuen arloan. 

Administrazio honetan erreferentziazko gizarte langile bat dagoeneko esleituta baduzu, ez duzu aurretiko hitzordurik erreserbatu behar zerbitzu honetan, profesional horrekin zuzenean harremanetan jarri baizik.

 

Aurretiko hitzordua

Nabarmenduak

Kontaktua

 
 

 

Helbidea:

San Prudentzio kalea, 30 
P.K.: 01005 Gasteiz (Araba)

e-maila: ifbs@araba.eus 

Telefonoa: 945 15 10 15

Arreta-ordutegia: 

Astelehenetik ostiralera

09:00 - 14:00