Aurretiko hitzordua - araba
- Gizarte Zerbitzuak
- Aurretiko hitzordua

Hitzordua
Arreta GOFEren bulegoetan
Dokumentazioa entregatzea eta erregistratzea
ERREGISTROrako aurretiko hitzordua eskatzea gomendatzen dizugu, emandako arreta arinagoa eta kalitate hobekoa izan dadin.
Orrialde honetan adierazten diren urratsei jarraituz, hitzordua eskura dezakezu modu erraz eta intuitiboan.
Tramitatzea zaila egiten bazaizu, jar zaitez harremanetan 945 15 10 15 telefonoarekin, norbaitek lagunduko dizu eta.
Hala ere, zerbitzu honetan hitzordurik gabeko arreta ere ematen da, nahiz eta horrek itxaronaldi luzeagoa ekar dezakeen.
Arreta GOFEren bulegoetan, hitzorduaren bidez
Administrazio honetako beste zerbitzu batzuek aurretiko prestakuntza edo arreta espezializatuagoa behar dute, beraz, zerbitzu hauetarako, aldez aurretik hitzordua eskatuta joan behar duzu:
Oharrak
- Zure aurretiko hitzordua informatikoki izapidetzeko laguntza behar izanez gero, 945 15 10 15 telefonoan eska dezakezu laguntza.
- Puntualtasuna eskatzen da esleitutako egunean eta orduan, hitzordua ez galtzeko. Ez iritsi bost minutu aurretik baino lehenago, itxarongela beteta badago, kanpoan itxaron beharko duzu.
- Elkarren segidako hitzordu bat baino gehiago eskatzea gomendatzen da, izapide bat baino gehiago egin behar bada.
- Bulegoetara pertsona bakarra sartuko da, salbu eta mendeko pertsonei laguntzen bazaie.
- Bulegora joaten denak harreran identifikatu beharko du bere burua.
Dokumentazioa aurkezteko eta erregistratzeko aurretiko hitzordua baloratu