1.17. Laburrean esanda, zer-nolako informazio gehitu behar zaie TicketBAI sistemaren aplikazioaren ziozko fakturei?

Faktura jaulkitzeko TicketBAI sistemaren betekizunak nahitaezkoak izango dira faktura baten irudia sortzerakoan, bai paperezko euskarrian, bai formatu elektronikoan (PDF, XML, adibidez).

Zehaztapen horiek ez dute fakturazio araudia aldatzen, eta ez diote araudi horri betekizun gehigarririk eransten. TicketBAI sistemaren zehaztapenak faktura egiten duen zergadunak PFEZ eta SZ zergen eremuan bete beharreko betebeharrak baino ez dira. Fakturazio softwareak TicketBAI sistemaren identifikatzailea eta TicketBAI sistemaren QR kodea sortu eta fakturan txertatu beharko ditu.

  • TicketBAI identifikatzailea 39 karaktereko kodea da, zenbakiek, letrek eta beste karaktere batzuek osaturikoa, eta faktura identifikatzen di TicketBAI sistemaren barruan. Letra tipoaren motak eta tamainak fakturaren gainerakoaren antzekoa izan beharko dute, eta fakturaren hartzaileak irakurri ahalko duela ziurtatu beharko da.
  • TicketBAI sistemaren QR kodea QR formatuko kodea da, 30x30 milimetrokoa edo handiagoa, eta 40x40 milimetrokoa edo txikiagoa.

TicketBAI sistemaren identifikatzailearen eta TicketBAI sistemaren QR kodearen zehaztapenak TicketBAI softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen foru aginduan zehazten dira.

volver atrás  Itzuli