ABISUA: Fakturak jasotzeko unean etenaldiak egon dira 2026/03/30etik 2026/04/01era. Baliteke Ogasunak faktura/fitxategi batzuk jaso ez izana.  Informazio gehiago

 

Zer behar dut hasteko?


 

1. INTERNET KONEXIOA

Internet konexioa duen gailu bat beharko duzu zure fakturak bidali ahal izateko. 

 

2. ZIURTAGIRI DIGITALA

Ziurtagiri elektroniko bat beharko duzu fakturak bidaltzeko orduan zure burua identifikatzeko. 

Ziurtagiri elektronikoak ematen dituzten erakundeek adieraziko dizute zer urrats egin behar dituzun eta zer dokumentazio aurkeztu behar duzun. Ziurtagiri hauekin egin daiteke lan:

 

Onartutako ziurtagiriei buruzko informazio gehiago

 

3. GAILUA (ST, datafonoa, balantza, ordenagailua...)

Fitxategiak bidaltzeko gailuak erabili behar duen enpresaren edo pertsona fisikoaren IFZri lotuta egon beharko du.

Gailuak honekin bidali ahal izango du:

  • Pertsona fisiko edo juridikoaren ziurtagiria (ez du loturarik egin beharrik izango). Gailuan instalatu beharko da.
  • Gailu-ziurtagiria: Gailu-ziurtagiriak kualifikatu gabeko ziurtagiriak dira, gailu bat identifikatzen dutenak, baina ez dute identifikatzen gailu hori nori dagokion. Kasu horretan, GAILUAREN LOTURA urrats hauei jarraituz egin beharko da:

    1.- Gailuaren ziurtagiria erakunde ziurtatzailearen bidez lortzea
    2.- Gailuan ziurtagiria instalatzea.
    3.- Lortutako gailuaren ziurtagiria erregistratzea, TicketBAI aplikazioan sartuz, fakturen jaulkitzailearen eta erabilitako gailuaren ziurtagiriaren arteko erlazioa ezarriz.

 

Gailu ziurtagirien erregistroa

 

4. FAKTURAK SORTZEKO SOFTWAREA

 

FAKTURARABA

FakturAraba web aplikazio bat da, Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duena, TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulki ahal izateko.

FakturArabak pdf formatuko fakturak sortzen ditu, QR kodea eta TicketBAI identifikatzailea dutenak, eta informazioa Arabako Foru Ogasunera bidaltzen du.

FakturArabari buruzko informazio gehiago

 

BESTE SOFTWARE BATZUK

Kontsultatu TicketBAI software berme-emaileen erregistroan erregistratutako softwareen eta softwarea garatzen duten pertsona eta erakundeen zerrenda

Kontsultatu software zerrenda eguneratua

 

 

Laguntza materiala


INFORMAZIO PILULAK
Gailua lotzea

 

Araudia


 

Harremanetarako bideak


Arabako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko zerbitzu bat gaitu du, TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko.

945 56 90 28 telefonora dei dezakezu edo zure kontsulta formulario honen bidez bidali.