ABISUA: Fakturak jasotzeko unean etenaldiak egon dira 2026/03/30etik 2026/04/01era. Baliteke Ogasunak faktura/fitxategi batzuk jaso ez izana.  Informazio gehiago

 

Hasi naiz fakturak TicketBAI sistemaren bidez jaulkitzen


Zenbait tresna eskaintzen dizkizugu, TicketBAI betekizunekin jaulkitzen dituzun fakturak kudeatzen laguntzeko, aurki ditzakezun erroreak konpontzeko eta, besteak beste, honako zerga hauen autolikidazioak egiteko: BEZa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga.

Bidalitako fakturak kontsultatzea

Bidalitako fakturak kontsultatzeko aplikazioan egiazta dezakezu zer faktura jaso diren Ogasunean, eta teknikoki zuzenak diren (baliozkotzeak gainditu dituzten) ala ez.

Zuzendu Aldaketa bat egiteko aukera izango duzu, baldintza teknikoek eta araudiak horretarako aukera ematen badute.

 

Bidalitako fakturak kontsultatzea

Aitorpenetarako laburpena

Tresna honetan, TBAI fitxategietan jasotako informazioa multzokatzen da, eta 303/390 ereduen aurrekalkulua egiten da; hori lagungarria da aitorpenak egiteko eta bidalitako informazioa egiaztatzeko.

Hilaren, hiruhilekoaren edo urtearen arabera egin ditzakezu kontsultak, eta egindako aitorpenak bistaratu, alderatu ahal izateko.

Nolanahi ere, zergadunaren erantzukizuna da jaulkitako fakturetan jasanarazitako kuota guztiak behar bezala aitortzea, TicketBai fitxategia ezetsi den edo zuzentzeko erroreak dituen alde batera utzita.

Aitorpenetarako laburpena

Aitorpenetarako zerrenda

TBAI fitxategietan jasotako informazioarekin, zerga informazio garrantzitsua duten fakturen zerrenda sortzen da, eta errore oso larriak dituzten adierazten da (gorriz).

Aitorpenetarako zerrenda da aitorpenetarako laburpenera bidaltzen den informazioaren jatorria, eta hori 303/390 ereduetako laukitxo bakoitzean jasotako informazioarekin alderatu daiteke.

 

Aitorpenetarako zerrenda

Erroreak kontsultatzea

Tresna honen bidez, errore teknikoekin jaso diren fakturak (ez dituzte baliozkotzeak gainditu) ikusi ahal izango dituzu, eta erroreak larriak edo oso larriak diren. 

Laguntza materialaren atalean, horiek zuzentzeko informazioa duzu. 
Zuzendu Aldaketa bat egiteko aukera izango duzu, baldintza teknikoek eta araudiak horretarako aukera ematen badute.

 

Erroreak kontsultatzea

 

Aplikazioetarako sarbidea (PROBA bertsioa)

Araudia


BEZari buruzko araudia


Fakturazioaren araudia

  • 18/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 28ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da fakturazio betebeharren arautegia.

TicketBAI araudia

 

Harremanetarako bideak


Arabako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko zerbitzu bat gaitu du, TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko.

945 56 90 28 telefonora dei dezakezu edo zure kontsulta formulario honen bidez bidali.