Aitorpenetarako laburpena


 

Resumen para declaraciones

 

Tresna honetan, TBAI fitxategietan jasotako informazioa multzokatzen da, eta 303/390 ereduen aurrekalkulua egiten da; hori lagungarria da aitorpenak egiteko eta bidalitako informazioa egiaztatzeko.

Hilaren, hiruhilekoaren edo urtearen arabera egin ditzakezu kontsultak, eta egindako aitorpenak bistaratu, alderatu ahal izateko.

Nolanahi ere, zergadunaren erantzukizuna da jaulkitako fakturetan jasanarazitako kuota guztiak behar bezala aitortzea, TicketBai fitxategia ezetsi den edo zuzentzeko erroreak dituen alde batera utzita.

Aitorpenetarako laburpena

Araudia


BEZari buruzko araudia


Fakturazioaren araudia

  • 18/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 28ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da fakturazio betebeharren arautegia.

TicketBAI araudia

 

Harremanetarako bideak


Arabako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko zerbitzu bat gaitu du, TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko.

945 56 90 28 telefonora dei dezakezu edo zure kontsulta formulario honen bidez bidali.