Nori eragiten dion - araba
Nori eragiten dio TicketBAI sistemak?
Araudiak ezartzen du, alde batetik, zein zergadun ez dauden TicketBAI betebeharraren mende, eta, bestetik, betebehar hori betetzetik salbuetsita daudenak, egiten dituzten faktura guztietan edo horietako batzuetan. Egora horietako batean bazaude, ez da beharrezkoa salbuesteko eskatzea.
Ez-zergapekoak edo salbuetsiak (Garrantzitsua: irakurri argibide gehiago 3.1 galderan):
- Sozietateen gaineko zergatik erabat salbuetsita dauden erakundeak (zergaren foru arauaren 12. artikuluaren 1. apartatua)
- Errentak zerga oinarrian sartzeko betebeharrik EZ duten eragiketengatik soilik partzialki salbuetsita dauden erakundeak (foru arau beraren 12. artikuluaren 2. apartatua)
- Higiezinak alokatzen dituzten pertsona fisikoak, betiere jarduera hori PFEZen jarduera ekonomiko gisa kalifikatuta ez badago
- 2021eko abenduaren 31n erretiro adinetik hurbil dauden pertsonak (adina eta beste baldintza batzuk)
- Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzako Araubide Berezian dauden zergadunak, konpentsazio ordainagiriari dagokionez
- Betebeharraren hartzaileak jaulkitako fakturak, hartzaileak oraindik betebeharra bete beharrik ez badu eta borondatez hasi ez badu
- Elektrizitate salmenta (Fakturazio Araudiaren 2. eta 5. xedapenak)
- Finantza erakundeak eta aseguruak: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 20. artikuluko Bat apartatuko 16 eta 18 zenbakietako a) letratik n) letrara bitartean definitutako zerbitzu emateak (salbuespenak daude)
- Atzerriko establezimendu iraunkorrak (Kanariak, Ceuta eta Melilla ez dira atzerritartzat hartzen)
- Autozerbitzuko makina edo gailu automatikoak, jarduera ekonomiko osagarriari edo jarduera ekonomiko nagusiari dagozkionak (adibidez, tabakoa tabernetan): betebeharraren zenbait alderdi salbuetsita. 2023rako Zerga Neurriei buruzko 24/2022 Foru Arauaren 6. xedapen gehigarria
Aldi baterako salbuespena eska dezakezu, zure izenean, baldin eta zure kasuan salbuespenezko eta aldi baterako inguruabar jakin batzuk betetzen badira.
Kasu bereziak
- LOKALAK/HIGIEZINAK ALOKATZEA, ETXEBIZITZAK BARNE:
Higiezinen errentatzaileek kasu hauetan bakarrik aplikatu behar dute TicketBAI:- a) Pertsona juridikoak badira (sozietate anonimoak, mugatuak, kooperatibak…), beti.
- b) Pertsona fisikoak edo errentak eratxikitzen zaizkien erakundeak badira eta besteren konturako langile bat edo gehiago badute jarduera horretan, arduraldi esklusiboan, edota jarduera ekonomikotzat hartzen badira, adibidez, apartamentu turistikoak ustiatzea.
- NORTASUN JURIDIKORIK EZ DUTEN ETA ERRENTAK ERATXIKITZEN ZAIZKIEN ERAKUNDEAK:
TicketBAI nahitaezkoa izango da egoitza fiskala Araban duten, jarduera ekonomiko bat egiten duten eta errentak eratxikitzen zaizkien erakundeentzat. Betebehar hori nahitaez bete beharrekoa da, edozein delarik ere erakunde horietako kideen zerga egoitza.
- VENDING-AK/AUTOZERBITZUKO IKUZTEGIAK/JOKO MAKINAK:
Eragiketa horiek TicketBAI betebeharraren mende daude, baina betebeharraren alderdi batzuk betetzetik aldi baterako salbuesteko eska daiteke.
- SALMENTA IBILTARIA:
TicketBAI betebeharra jarduera ekonomiko bat egiten duten zergadun guztiei aplikatzen zaie, jarduera hori lokal batean modu iraunkorrean, establezimendurik gabe edo salmenta ibiltariaren bidez egiten den kontuan hartu gabe.
- ESTABLEZIMENDU BAT ARABATIK KANPO DUEN ARABAKO ZERGAPEKOA:
Arabako zergapeko baten jarduera orok dakar TicketBAI betekizunen araberako faktura egiteko betebeharra. Adibidea: Arabako zergapeko batek PFEZaren aitorpena Araban aurkezten du eta denda bat du Burgosen. Burgosko dendan TicketBAI fakturak egin beharko ditu.
- HARTZAILEAK IGORTZEN DITU NIRE FAKTURAK
Bi egoera gerta daitezke:
1. Hartzaileak (faktura egiten duen bezeroak) TicketBAI sistema erabiliz jaulki eta igorri behar ditu fakturak. Bezeroak hornitzailearen izenean egiten du faktura, eta hornitzaileak, Arabako foru araudiaren mende dagoenez, TicketBAI fitxategiak bidali behar ditu, eta bi modu ditu hori egiteko:-
a) Fakturaren hartzaile den pertsonak edo erakundeak (bezeroak) Arabako Ogasunera bidaltzen ditu fitxategiak faktura egitearekin batera. Hornitzaileak eta bezeroak akordio bat izan beharko dute sinatuta, non hornitzaileak baimena emango baitio bezeroari TicketBAI fitxategiak bere izenean bidaltzeko
-
Zergapekoak berak (haren izenean egin du faktura bezeroak), faktura onartu bezain laster, bezeroak aldez aurretik bidali dion XML fitxategia inportatzen du (zortzi egun naturaleko epean), Arabako Foru Aldundiaren web orrian, TicketBAI webgunean, "Bidalketa geroratuak" atalean. Esteka honen bitartez sar daiteke atal horretara: Bidalketa geroratuak
-
-
2. Hartzaileak (bezeroak) EZ badu TicketBAI sistema erabiliz fakturak edo frogagiriak egiteko betebeharrik, TicketBAI betebeharra betetzetik salbuesteko arrazoia da. Esaterako, bezeroa ez bada zergaduna Euskadiko hiru lurralde historikoetako batean. Salbuespen hori aldi baterakoa da, eta bezeroak TicketBAIren antzeko betebehar bat bete behar duenean amaituko da.
Ohiko galderak
Araudia
- 13/2021 Foru Araua, apirilaren 21ekoa, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duena.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 48/2021 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa. Onespena ematea TicketBAI betebeharra garatzen duen arautegiari.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, ekainaren 14koa.
- 24/2022 Foru Araua, abenduaren 23koa, 2023. urterako zerga neurriei buruzkoa.
Harremanetarako bideak
Arabako Foru Ogasunak herritarrei arreta emateko zerbitzu bat gaitu du, TicketBAIri buruzko zalantzak argitzeko.
945 56 90 28 telefonora dei dezakezu edo zure kontsulta formulario honen bidez bidali.
