1.4. TicketBAI aplikazioa instalatuta, ogasunak berak bidaliko dizkie BEZ eta PFEZ zergei dagozkien aitopenen zirriborroak enpresaburu eta profesionalei?

Ez. TicketBAI betebeharrak ezarritako XML TicketBAI fitxategiak bidaltzeak ez du aukerarik ematen, oraingoz, BEZ edo PFEZ zergen aitorpenen zirriborroak egiteko.

Nolanahi ere den, zergadunen betebehar formalak eta zeharkako kostuak errazteko lan egiten ari da foru ogasun hau, eta, beraz, epe ertainean, zerga horien zirriborroak edo autolikidazio proposamenak egiteko aukera ezar daitekeen helburuetako bat da, aldez aurretik beste datu batzuk lortuta.

Gaur egun, jasanarazitako BEZaren zatiari buruzko informazioa eskaintzen da, TicketBAIra bidalitako datuen arabera.

volver atrás  Itzuli