1.5. Zein dira TicketBai sistemaren funtzionamenduaren oinarriak?

TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturazio softwareek, faktura bat egiten duten bakoitzean, prozedura honi heldu beharko diote:

  • XML fitxategi bat, TicketBAI formatuaren eskemaren diseinua eta edukia betetzen dituena, sortuko da. Fitxategi horri “TicketBAI fitxategia” deritzo.
  • TicketBAI fitxategia era elektronikoan sinatu beharko da.
  • Fakturaren irudia sortuko da, formatu fisikoan edo elektronikoan. Fakturaren irudiak TicketBAI sistemak eskatutako bi eduki ditu:
    • TicketBAI sistemaren identifikagarria.
    • eta QR kodea.

Bi eduki horiek sortzeko, aurretiaz sinatu den TicketBAI fitxategiaren sinaduraren zati bat erabili behar da.
TicketBAI fitxategia Arabako Foru Administrazioari bidaliko zaio, faktura egin eta berehala.

volver atrás  Itzuli