1.5. Zein dira TicketBai sistemaren funtzionamenduaren oinarriak? - araba
1.5. Zein dira TicketBai sistemaren funtzionamenduaren oinarriak?
TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturazio softwareek, faktura bat egiten duten bakoitzean, prozedura honi heldu beharko diote:
- XML fitxategi bat, TicketBAI formatuaren eskemaren diseinua eta edukia betetzen dituena, sortuko da. Fitxategi horri “TicketBAI fitxategia” deritzo.
- TicketBAI fitxategia era elektronikoan sinatu beharko da.
- Fakturaren irudia sortuko da, formatu fisikoan edo elektronikoan. Fakturaren irudiak TicketBAI sistemak eskatutako bi eduki ditu:
- TicketBAI sistemaren identifikagarria.
- eta QR kodea.
Bi eduki horiek sortzeko, aurretiaz sinatu den TicketBAI fitxategiaren sinaduraren zati bat erabili behar da.
TicketBAI fitxategia Arabako Foru Administrazioari bidaliko zaio, faktura egin eta berehala.
