1.7. Zer eragiketa motari eragiten dio TicketBai sistemak? - araba
1.7. Zer eragiketa motari eragiten dio TicketBai sistemak?
TicketBAI ondasunen emateei eta zerbitzuen prestazioei aplikatzen zaie. Ondorio horietarako, ondasun ematetzat eta zerbitzu prestaziotzat joko dira BEZ zerga arautzen duen legerian halakotzat definitutako eragiketak.
TicketBAIren helburua da zergadunek egindako ondasun emateak eta zerbitzu prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroen osotasuna, zaintza, trazabilitatea, bortxaezintasuna eta igorpena bermatzea, bai fakturena, bai eragiketak justifikatzen dituen euskarri elektronikoko edo paperezko beste edozein dokumenturena.
Beraz, TicketBAI aplikatzen zaie faktura egiteko betebeharra duten eragiketei (Fakturazio Erregelamenduaren 2. artikulua aplikatuta (maiatzaren 28ko 18/2013 Foru Dekretua), bai eta betebehar horretatik salbuetsitako eragiketei ere (Erregelamendu horren 3. artikulua aplikatuta).
Bigarren kasu horretan, TicketBAI ondasunak emateko edo zerbitzuak emateko eragiketen dokumentu edo egiaztagiriei aplikatuko zaie.Ondasun emate eta zerbitzu ematetzat hartzen ez diren eragiketak bakarrik egongo dira TicketBAI sistemaren aplikazio eremutik kanpo.
