1.9. Noiztik aplikatu behar da TicketBai?

Euskal zerga administrazio bakoitzak ezarriko du zein datatik aurrera eskatu ahalko den TicketBAI.

Zehazki, Araban, TicketBAI sistemari borondatez atxiki ahalko da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta nahitaezko ezarpena hiru alditan egingo da, sektore ekonomikoen arabera.

Ezarpen egutegia 48/2021 Foru Dekretuan argitaratu zen, eta, gerora, 9/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuak aldatu zuen. Honako hau da:

  • 2022/01/01 borondatezkoa.
  • 2022/04/01 Zergak aplikatzen Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile diren aholkularitza etxeak (pertsona fisikoak, errentak eratxikitzeko araubideari lotutako erakundeak eta erakunde juridikoak).
  • 2022/07/01 Sendagaien, osasun produktuen eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako merkataritza (EJZren 651.2 epigrafea), bai eta EJZren epigrafeen 2. atalean jasotako jarduera profesionalak ere.
  • 2022/12/01 Gainerako zergadunak.

volver atrás  Itzuli