10.10. Europar batasunaren barruko entregen ordainketa aurreratutako TicketBAI faktura jaulki behar al da? - araba
10.10. Europar batasunaren barruko entregen ordainketa aurreratutako TicketBAI faktura jaulki behar al da?
Ez. Indarrean dagoen araudiaren arabera, Europar Batasunaren barruko entregen ordainketa aurreratuek ez dakarte BEZaren sortzapenik, eta ez dira faktura bidez dokumentatu behar (2006/112/EE Zuzentarauaren 63. artikulua, BEZari buruzko 37/1992 Legearen 75 Bis artikulua, eta 18/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako fakturazioaren betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 2. artikulua). Ondorioz, zerga egitatearen aurreko ordainketa aurreratuak Fakturazio Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritako datu guztiak jasotzen ez dituen dokumentu batean jasotzen badira, ez da fitxategirik bidali beharko TicketBAI betebeharra betetzeko.
Halakoetan, azken faktura jaulkitzen denean bidali behar da faktura TicketBAI bidez, eta eragiketaren zenbateko osoa idatzi behar da (eragiketa mota: 01; E5 gakoa: 25. artikulua dela-eta salbuetsitako faktura).
Hala ere, ordainketa hori Fakturazio Erregelamenduaren 6. artikuluko datu guztiak jasotzen dituen dokumentu batean jasotzea erabakitzen bada, eta, beraz, fakturatzat hartzen bada, TicketBAI betebeharra betez egin beharko da. Halakoetan, aurrerakinaren fakturari dagokion TicketBAI fitxategiak honako balio hauek izan behar ditu: eragiketa mota: 01; E5 gakoa: 25. artikulua dela-eta salbuetsitako faktura, eta «Fakturaren deskribapena» eremuan «aurrerakina» terminoa agertu behar da.
Azken entregari dagokion fakturan, BEZarekin lotutako kalkuluak errazago egiteko, kontuan hartu behar da ordainketa aurreratuaren zenbatekoa ezin dela lerro batean sartu (horrek zerga oinarriaren kalkuluari eragingo liokeelako); oharren eremu batean edo antzeko eremu batean jaso behar da.
