10.11. Esportazioetan aurreratutako ordainketek TicketBAI faktura jauki behar al dute?

Bai. Indarrean dagoen araudiaren arabera, ordainketa aurreratuek BEZaren sortzapena dakarteetafakturan dokumentatu behar dira (2006/112/EE Zuzentarauaren 63. artikulua, BEZari buruzko37/1992 Legearen 75 Bis artikulua, eta 18/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Fakturazioobligazioak arautzen dituen Erregelamenduaren 2. artikulua).

Hona hemen TicketBAIn informazioa emateko modu bat:

Aurrerakinaren faktura erregistratzen da. Eragiketari dagokion zenbateko osoaren erregistroa. 02eragiketa mota; faktura salbuetsia, E2 gakoa, 21. artikuluaren arabera; «deskribapena » eremuan«Aurrerakina » hitza adierazi behar da, eta, haren atzetik, egoki irizten den beste edozein ohar jar daiteke (eskariaren zenbakia, kontratua, etab.).

Azken faktura jaulkitzean, Eragiketari dagokion zenbateko osoaren erregistroa egitenda(aurrerakina kenduta). 02 eragiketa mota; faktura salbuetsia, E2 gakoa, 21. artikuluaren arabera; «deskribapena» eremuan, berriz, egoki irizten den beste edozein ohar jar daiteke (eskariarenzenbakia, kontratua, etab.).

Ez da fakturarik jaulki behar aldez aurreko kobrantza gauzatu baino lehen, horrek zergaren sortzapena zehazten baitu.

volver atrás  Itzuli