10.9. Emate agiriak TicketBAI sistema erabiliz egin behar dira?

Ez.

TicketBAI sistema faktura egiteko betebeharra duten eragiketei aplikatzen zaie (fakturazio erregelamenduaren 2. artikulua aplikatuta), bai eta betebehar horretatik salbuetsita dauden eragiketei ere (erregelamendu horren 3. artikulua aplikatuta). Bigarren kasu horretan, TicketBAI ondasunak edo zerbitzuak emateko eragiketen dokumentu edo egiaztagiriei aplikatuko zaie, eta emandako ziurtagiri bakoitzari dagozkion TicketBAI sistemari atxikitako fitxategiak sinatu beharko dira.

Emate agirien kasua eta azken kasu hori desberdinak dira; izan ere, ondasun edo zerbitzu baten eman izanaren egiaztagiri gisa balio duten merkataritza dokumentuak diren arren, ez dute salbuesten faktura egiteko betebeharretik. Hortaz, eragiketaren faktura da, ez emate-agiria, TicketBAI sistemak ezartzen dituen baldintzak betez sortu eta bidali behar dena.

volver atrás  Itzuli