11.1. Zer motatako faktura zuzentzaile daude? - araba
11.1. Zer motatako faktura zuzentzaile daude?
Faktura zuzentzaileak hiru motatakoak izan daitezke:
- 1) Faktura zuzentzailea, diferentziengatik: zuzenketaren zenbatekoa jasotzen du zuzenean, haren zeinua edozein dela ere.
- 2) Urrats batean ordezteko faktura zuzentzailea: zenbatekoak jasotzen ditu zuzenketa egin ondoren geratzen diren bezalaxe, eta zuzendutako fakturaren zenbatekoa ere adierazten du. Datu guztiak fakturra zuzentzaile bakar batean jasotzen dira.
- 3) Bi urratsetan ordezteko faktura zuzentzailea: zenbatekoak jasotzen ditu zuzenketa egin ondoren geratzen diren bezalaxe, eta zuzendutakoaren zenbatekoa ere adierazten du. Kasu honetan bi faktura jaulkitzen dira:
- a) Faktura arrunt bat, zuzendutako fakturaren zenbateko berberak kontrako zeinuarekin jasotzen dituena.
- b) Bigarren faktura zuzentzaile bat, aurrekoa ordezten duena. Bigarren faktura zuzentzaile horretan, oinarrian eta kuotan eragiketaren behin betiko datuak adieraziko dira, eta zuzendutako oinarrian eta kuotan 0 jarriko da.
