11.14. Zein ekitaldi eta epealdiri egozten zaizkio faktura zuzentzaileak?

Aurretiaz esan, zergadunaren erantzukizuna dela faktura zuzentzaile horien ekitaldia eta likidazio aldia behar bezala zehaztea. Era berean, zergadunari gogorarazten zaio bere erantzukizuna dela jaulkitako fakturetan jasanarazi diren kuotak behar bezala aitortuta egotea, eta ez duela axolik “.xml” fitxategia errefusatu den edo ez edo zuzendu gabeko erroreak dituen.

Oro har, fakturak ekitaldi eta likidazio aldi bati egozteko, eragiketaren data hartzen da kontuan Hala ere, R1, R2, R3 eta R5 motako faktura zuzentzaileen kasuan, faktura zuzentzailea egiten den datari egozten zaizkio; hau da, ekitaldia eta likidazio aldia jaulkipen dataren arabera kalkulatzen dira. Era berean, F1 negatiboen kasuan ere jaulkipen datari begiratuko zaio.

volver atrás  Itzuli