11.2. Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da? - araba
11.2. Faktura zuzentzailea noiz jaulki behar da?
Faktura zuzentzailea jaulki beharra dago fakturan akats material bat egiten denean (hau da, Fakturazio Erregelamenduko 6. edo 7. artikuluan ezarritako baldintzetako bat fakturan betetzen ez denean), bertan zuzenbidezko akats oinarridun bat dagoenean, jasanarazitako kuota gaizki kalkulatu denean, edo zerga oinarria aldatzera behartzen duten zirkunstantzietako bat gertatzen denean (BEZaren Legeko 80. art).
