11.6. Nola erregistratu behar ditu bidaltzaileak ordezpenezko faktura zuzentzaileak, “s” kodekoak, alegia?

Fakturaren informazioa bidaltzeko, faktura mota adierazi behar da, honako gako hauen bidez: “R1”, “R2”, “R3” eta “R4”. Faktura sinplifikatu bat zuzentzen bada, gakoa hauxe izango da: “R5”.
Zuzenketa “ordezpenez” egiten denean, egindako zuzenketaren berri eman behar da; era berean, zuzenketaren zenbatekoa ere adierazi beharko da. Informazio hori honela eman ahal izango da:

  • 11.6.1 1. aukera: erregistro berri baten berri eman behar da. Erregistro horretan, zenbateko zuzenak adieraziko dira, honako eremu hauetan zuzendu ondoren: “Zerga oinarria”, “Kuota” eta, hala badagokio, “Errekargua”. Era berean, jatorrizko fakturari dagokionez zuzendutako zenbatekoen berri ere eman behar da, honako eremu hauetan: “Oinarri zuzendua”, “Kuota zuzendua” eta, hala badagokio, “Errekargu zuzendua”.
  • 11.6.2 2. aukera: zuzenketa egin ondoren, zenbateko zuzenak adierazten dituen erregistro berri baten berri emango da, honako eremu hauetan: “Zerga oinarria”, “Kuota” eta, hala badagokio, “Errekargua”. Halaber, zuzendutako zenbatekoak adierazten dituen beste erregistro baten berri emango da.

 


 

1. adibidea: zerga oinarriaren murrizketa
1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota dituen 1. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketa zerga oinarria 200 euro gutxitzean datza.

1. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak 800 euroko zerga oinarriko eta 168 euroko kuotako faktura zuzentzailea egitea ekarriko luke. Faktura horretan adieraziko da egindako zuzenketa 1.000 eurokoa dela zuzendutako zerga oinarriagatik eta 210 eurokoa zuzendutako kuotagatik.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, zuzendutako oinarria (1.000) eta zuzendutako kuota (210) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 68€.
BEZaren banakapena: zerga oinarria: 800€, jasanarazitako kuota: 168€

2. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak bi faktura jaulkitzea ekarriko luke:
1. Faktura bat, zuzentzailea izango ez dena eta faktura arrunten zenbaki bera daramana, -1.000 €-ko zerga-oinarriarekin eta
2. Faktura zuzentzailea, zerga oinarria 800 €koa dela adierazita.
Lehenengo fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira jaulkitako fakturen erregistro-liburuan:
Faktura mota: F1, faktura arrunten zenbaki berdina duena.
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa ken (-) ikurraz adieraziko da (zerga oinarria: (-1.000€), jasanarazitako kuota (-210€).
Bigarren zuzenketa fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, zuzendutako oinarria (0) eta zuzendutako kuota (0) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 968€.
BEZaren banakapena: zerga oinarria: 800€, jasanarazitako kuota: 168€

 


 

2. adibidea: zerga-oinarria handitzea
1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota dituen 2. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketa zerga oinarria 200 euro handitzean datza.

1. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak faktura zuzentzaile bat igortzea ekarriko luke, 1.200 euroko zerga oinarriarekin eta 252ko kuotarekin. Faktura horretan adieraziko da egindako zuzenketa 1.000 eurokoa dela zuzendutako zerga-oinarriagatik eta 210 eurokoa zuzendutako kuotagatik.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, “zuzendutako oinarria” (1.000€) eta “zuzendutako kuota” (210€) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 1.452€.
BEZaren banakapena: zerga oinarria: 1.200€, jasanarazitako kuota: 252€

2. aukera: ordeztearen ziozko aldaketak bi faktura jaulkitzea ekarriko luke:

  • 1. Faktura bat, zuzentzailea izango ez dena eta faktura arrunten zenbaki bera daramana, -1.000 €-ko zerga-oinarriarekin eta
  • 2. Faktura zuzentzailea, zerga oinarria 1.200 €koa dela adierazita.

Lehenengo fakturan, honako eremu eta gako hauek jaso behar dira:
Faktura mota: F1, faktura arrunten zenbaki berdina duena.
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa ken (-) ikurraz adieraziko da (zerga oinarria: (-1.000€), jasanarazitako kuota (-210€).
Bigarren faktura zuzentzailean, ondoko eremu eta gakoak jasoko dira:
Faktura mota: Rx
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriren berri emango da, “zuzendutako oinarria” (0) eta “zuzendutako kuota” (0) adierazita.
Guztizko zenbatekoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da: 1.452€.
BEZaren banakapena: Zerga oinarria: 1.200€, jasanarazitako kouta:252€.

 


 

3. adibidea: Zerga-oinarria txikiagotzea ez-ordainketarengatik
1.000 €-ko zerga-oinarria eta 210 €-ko kuota duen 3. faktura zuzenduko da, ez ordainketarengatik, jasanarazitako kuota osoa kenduz.

1. aukera: Ordezkatzeagatiko aldaketaren ondorioz, zuzentzeko faktura bat egin beharko litzateke, zerga-oinarri gisa 1.000 euro dituena, eta 0 euroko kuota. Horrela, 1.000 euroko zuzenketa egin dela adieraziko da, zuzendutako zerga-oinarriarengatik, eta 210 eurokoa, zuzendutako kuotarengatik.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: R2 / R3
Zuzentzaile mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (1.000€) eta “zuzendutako kuota” (210€).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: 1.000€.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 1.000€, jasanarazitako kuota, 0€.

 

2. aukera: Ordezkatzeagatiko zuzenketaren ondorioz, -1.000 euroko zerga-oinarria duen faktura bat, -210eko kuotarekin, eta zerga-oinarria 1.000 euro eta kuota 0 euro direla adieraziko den faktura zuzentzaile bat egin beharko lirateke.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak lehen fakturan:
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga oinarria: (-1.000€), jasanarazitako kuota (-210€).
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak bigarren faktura zuzentzailean:
Faktura mota: R2 / R3
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (0) eta “zuzendutako kuota” (0).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: 1.000€.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 1.000€, jasanarazitako kuota, 0€.

 


 

4. adibidea: Aurretiko faktura zuzentzailearen zuzenketa: zerga-oinarria handitzea.
Zerga-oinarri gisa -1.000 € eta -210 €-ko kuota dituen R1/2023 faktura zuzentzailea zuzenduko da. Zuzenketaren ondorioz, zerga-oinarria 200 eurotan handituko da, R1/2023 faktura zuzentzailearen zerga-oinarriak -800 € eta kuotak -168 € izan beharko luketelako.

1. aukera: Ordezkatzeagatiko aldaketaren ondorioz, beste faktura zuzentzaile bat egin beharko litzateke, zerga-oinarri gisa -800 euro dituena, eta -168 euroko kuota. Horrela, -1000 euroko zuzenketa egin dela adieraziko da, zuzendutako zerga-oinarriarengatik, eta -210 eurokoa, zuzendutako kuotarengatik.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (-1.000€) eta “zuzendutako kuota” (-210€).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: (-968€).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: -800€, jasanarazitako kuota, (-168€).

2. aukera: Ordezkatzeagatiko zuzenketaren ondorioz, 1.000 euroko zerga-oinarria duen faktura bat, eta zerga-oinarria -800 euro dela adieraziko den faktura zuzentzaile bat egin beharko lirateke.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak lehen fakturan:
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga oinarria: 1.000€, jasanarazitako kuota, 210€).
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak bigarren faktura zuzentzailean:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (0) eta “zuzendutako kuota” (0).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: (-968€).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria:( -800€), jasanarazitako kuota, (-168€).

 


 

5. adibidea: Aurretiko faktura zuzentzailearen zuzenketa: zerga-oinarria txikiagotzea.
Zerga-oinarri gisa -1.000 € eta -210 €-ko kuota dituen R2/2023 faktura zuzentzailea zuzenduko da. Zuzenketaren ondorioz, zerga-oinarria 200 eurotan txikiagotuko da, R2/2023 faktura zuzentzailearen zerga-oinarriak -1.200 € eta kuotak -252 € izan beharko luketelako.

1. aukera: Ordezkatzeagatiko aldaketaren ondorioz, beste faktura zuzentzaile bat egin beharko litzateke, zerga-oinarri gisa -1.200 euro dituena, eta -252 euroko kuota. Horrela, -1000 euroko zuzenketa egin dela adieraziko da, zuzendutako zerga-oinarriarengatik, eta -210 eurokoa, zuzendutako kuotarengatik.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (-1.000€) eta “zuzendutako kuota” (-210€).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: (-1.452€).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: (-1.200€), jasanarazitako kuota (-252€).

2. aukera: Ordezkatzeagatiko zuzenketaren ondorioz, 1.000 euroko zerga-oinarria duen faktura bat, eta zerga-oinarria -1.200 euro dela adieraziko den faktura zuzentzaile bat egin beharko lirateke.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak lehen fakturan:
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga oinarria: 1.000€, jasanarazitako kuota, 210€).
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak bigarren faktura zuzentzailean:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (0) eta “zuzendutako kuota” (0).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: (-1.452€).
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: (-1.200€), jasanarazitako kuota (-252€).

 


 

6. adibidea: Zenbateko negatiboa duen aurretiko faktura zuzentzailearen zuzentzea: zerga-oinarria zenbateko positibora arte handitzea.
Zerga-oinarri gisa -1.000 € eta -210 €-ko kuota dituen R3/2023 faktura zuzentzailea zuzenduko da. Zuzenketaren ondorioz, zerga-oinarria 1.500 eurotan handituko da, R3/2023 faktura zuzentzailearen zerga-oinarriak 500 € eta kuotak 105 € izan beharko luketelako.

1. aukera: Ordezkatzeagatiko aldaketaren ondorioz, beste faktura zuzentzaile bat egin beharko litzateke, zerga-oinarri gisa 500 euro dituena, eta 105 euroko kuota. Horrela, -1.000 euroko zuzenketa egin dela adieraziko da, zuzendutako zerga-oinarriarengatik, eta -210 eurokoa, zuzendutako kuotarengatik.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (-1.000€) eta “zuzendutako kuota” (-210€).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: 605€.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 500€, jasanarazitako kuota, 105€.

2. aukera: Ordezkatzeagatiko zuzenketaren ondorioz, 1.000 euroko zerga-oinarria duen faktura bat, eta zerga-oinarria 500 euro dela adieraziko den faktura zuzentzaile bat egin beharko lirateke.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak lehen fakturan:
Faktura mota: F1
BEZaren banakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuarekin adieraziko da (zerga oinarria: 1.000, jasanarazitako kuota, 210.
Hauek dira kontsignatzeko eremuak eta kodeak bigarren faktura zuzentzailean:
Faktura mota: R4
Zuzenketa mota: S
Zuzenketaren zenbatekoa: beste bi eremu adieraziko dira: “zuzendutako oinarria” (0) eta “zuzendutako kuota” (0).
Zenbateko osoa: baliozkoa den azken zenbatekoa adieraziko da: 605€.
BEZaren banakapena: zerga-oinarria: 500€, jasanarazitako kuota, 105€.

volver atrás  Itzuli