12.1. Non agertu behar dira TicketBAI sistemaren identifikatzailea eta QR kodea jaulkitako fakturak hainbat orrialde baditu? - araba
12.1. Non agertu behar dira TicketBAI sistemaren identifikatzailea eta QR kodea jaulkitako fakturak hainbat orrialde baditu?
TicketBAI identifikatzailea eta QR kodea fakturaren azken orrialdean txertatu behar dira. Aukeran, gainerako orrialdeetan ere txerta daiteke.
- Orientazio bertikalean, fakturaren edo egiaztagiriaren beheko aldean jarriko dira. TicketBAI kodea lerro bakarrean txertatuko da, eta azpian QR kodea.
- Orientazio horizontalean, fakturaren edo egiaztagiriaren eskuinaldean kokatuko dira. TicketBAI kodea lerro bakarrean txertatuko da, eta azpian QR kodea.
Gutxienez, 30x30 milimetrokoak eta, gehienez, 40x40 milimetrokoak izango dira kodeak.
