14.1. Noiz bete behar da "Eragiketaren data" eremua? - araba
14.1. Noiz bete behar da "Eragiketaren data" eremua?
“Eragiketaren data” eremua bete beharko da eragiketa egin den data faktura egin den eguna ez bada. Adibidez: A enpresak 2022ko uztailaren 3an salgaiak saldu dizkio beste enpresa bati, eta eragiketa 2022ko abuztuaren 1eko fakturan dokumentatu du. Kasu horretan, 2022ko abuztuaren 1eko fakturaren “jaulkipen data” eta 2022ko uztailaren 3ko “eragiketaren data” eremua jasoko dira.
