14.10. Zer adierazi behar da "Guztizko zenbatekoa" eremuan "Fakturaren banakapena" multzoaren barruan? - araba
14.10. Zer adierazi behar da "Guztizko zenbatekoa" eremuan "Fakturaren banakapena" multzoaren barruan?
“Fakturaren banakapena” multzoaren barruko “Guztizko zenbatekoa” eremua kalkulatzeko, “kopurua” deritzon eremuan jasotako zenbatekoak eta “unitateko prezioa” eremuan jasotakoak biderkatu egingo dira. Hala badagokio, kendu egingo dira aplikatutako deskontuak, BEZ zerga eta baliokidetasun errekargua. Eremu horretan, eragiketan jasanarazten den BEZa eta baliokidetasun errekargua ere aintzat hartu behar dira.
