14.21. Noiz erabili behar da bez zergaren araubideen eta zerga garrantzia duten eragiketen eremuko gako hau: "51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak"?

Gako hori enpresaburuek eta profesionalek baliokidetasun errekarguko araubidean egindako fakturetan erabili behar da.

Aitzitik, gako hori ez da erabili behar baliokidetasun errekarguaren araubidean dauden enpresaburuen eta profesionalen hornitzaileek egindako fakturetan. Gako horren helburua da azken kontsumitzaile bati BEZ zerga jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina, baliokidetasun errekarguko araubidean dagoen enpresaburu batek jaulkitakoak direnez, ez dakarte zergadun horien autolikidazioetan integratu beharreko BEZ zergaren kuota sorturik, txikizkako aldian sortutako BEZa hornitzaileak jasanarazitako baliokidetasun errekarguaren bidez biltzen baita.

Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek enpresariaren jarduera ekonomikoaren diru-sarrerak dira PFEZn. Horretarako, fakturaren banakapenean, “Baliokidetasun errekarguko eragiketa” edo “Araubide sinplifikatuko eragiketa” izeneko marka gaitu da, eta “N” balioa lehenetsita dauka. “S” markaz adierazten bada, zergadun batek araubide sinplifikatuan edo baliokidetasun errekarguko araubidean egindako faktura da.

Kasu horretan jasanarazitako BEZaren kuota EZ da BEZaren aitorpenean jasoko. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek jardueraren sarrera handiagoa dakar.

volver atrás  Itzuli