14.22. Noiz erabili behar da BEZ zergaren araubideen eta zerga garrantzia duten eragiketen eremuko gako hau: “52 Araubide sinplifikatuko eragiketak”?

Gako hori enpresaburuek eta profesionalek BEZaren ondorioetarako araubide sinplifikatuan egindako fakturetan erabili behar da.

Gako horren helburua da azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina enpresaburu batek araubide sinplifikatuan jaulkitzen dituenez, ez dakarte zergadun horien autolikidazioetan integratu beharreko BEZaren kuota sorturik; izan ere, sortutako BEZa beste era batera kalkulatzen da hari dagozkion zeinuak, indizeak eta moduluak aplikatuz. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek enpresariaren jardueraren sarrerak dira PFEZn.

Horretarako, fakturaren banakapenean, “Baliokidetasun errekarguko eragiketa” edo “Araubide sinplifikatuko eragiketa” izeneko marka gaitu da, eta “N” balioa lehenetsita dauka. “S” markaz adierazten bada, zergadun batek araubide sinplifikatuan edo baliokidetasun errekarguko araubidean egindako faktura da. Kasu horretan jasanarazitako BEZaren kuota EZ da BEZaren aitorpenean jasoko. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek jardueraren sarrera handiagoa dakar.

volver atrás  Itzuli