14.3. Zer eragiketa datak agertu behar du laburbiltze faktura batean? (fakturazio betebeharrak arautzen dituen 18/2013 Foru Dekretuaren 13. Aartikulua)?
Laburbiltze fakturak dokumentatzen dituen eragiketak egin diren egutegiko hilabetearen azken eguna kontsignatuko da, edo, laburbiltzeko aldia hilabetea baino laburragoa bada, aldi horretako eragiketa egin den azken eguna.
Adibidez: 2021eko uztailaren 25ean egindako faktura, 2021eko uztailaren 1, 10, 15 eta 20an egindako zenbait ondasun emate dokumentatzen dituena; eragiketa-data uztailaren 20koa da.