15.2. Nola erregistratzen dira esportazioak? - araba
15.2. Nola erregistratzen dira esportazioak?
“BEZaren araubideen eragiketak eta zerga garrantzia duten eragiketak” atalean, “02 - Esportazioa” gakoa idatziko da.
Hartzailea atzerritarra izanez gero, “Herrialdearen kodea” eta 03 “Pasaportea”, 04 “Bizilekua duen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri ofiziala”, 05 “Bizilekuaren ziurtagiria” edo 06 “Beste frogagiri bat” gakoen bidez identifikatu beharko da, “IDType” eremuan.
Bestalde, fakturaren zerga oinarria “salbuetsita” eragiketa motaren eremuan jasoko da, “Ematea” multzoaren barruan. Salbuespen arrazoi gisa, “E2 - 21. artikuluak salbuetsia” gakoa adieraziko da.
