15.3. Nola erregistratzen da subjektu pasiboaren inbertsio eragiketa bat? - araba
15.3. Nola erregistratzen da subjektu pasiboaren inbertsio eragiketa bat?
Hartzailea espainiarra bada, hornitzaileak edo zerbitzu emaileak faktura egingo du, eta “Fakturaren banakapena” multzoan, “Salbuetsi gabea − Subjektu pasiboaren inbertsioarekin” gakoa adieraziko du. Eragiketaren zenbatekoaren berri emango da “Zerga oinarria” eremuan, baina “Zerga tasa” eta “Zerga kuota” eremuak, betetzen badira, zeroko zenbatekoa adieraziko da haietan.
Hartzailea Europar Batasunekoa bada (IFK-BEZ), “Eragiketa motaren banakapena” atala beteko da, eta “Lotu gabe” eremuan, “Lotu gabea – Banakapena” atalean, “RL - Lokalizazio arauen zioz lotu gabe” lotua ez izatearen kausa eta lotu gabeko zenbatekoa beteko dira. Era berean, zerbitzu ematea edo ondasun prestazioa den adierazi behar da.
