15.4. Nola erregistratzen dira europako erkidegoaren barruko ondasunen emateak? - araba
15.4. Nola erregistratzen dira europako erkidegoaren barruko ondasunen emateak?
TicketBAI sistemari atxikitako XML fitxategian, Europar Batasuneko bezeroa identifikatu beharko da, 02 gakoa erabiliz “IDType” bizilekua duen herrialdeko identifikazio motan, eta “ID” eremuan, Erkidegoaren barruko operadore-zenbakia jarri beharko da.
“Herrialdearen kodea” eremua ez da nahitaez bete behar. Bestalde, fakturaren zerga oinarria “Salbuetsita” eragiketa motaren eremuan sartuko da, “Ematea” multzoaren barruan. Salbuesteko kausa gisa, ondoko gakoa adieraziko da “E5 - 25. Artikuluaren zioz salbuetsia”
