2.1. Foru lurraldean egoitza duten eta foru arauaren arabera tributatzen duten enpresaburu edo profesionalei bakarrik eragiten die edo, bestela, araudi erkidearen arabera tributatu arren, eragiketa bolumenaren zioz eukal autonomia erkidegoan zergak ordaintzen dituzten enpresei ere eragiten die?
Ekonomia Itunari buruzko maiatzaren 23ko 12/2002 Legean agertzen diren lotura-puntuak aplikatzearen zioz, Sozietateen gaineko Zergan aplikatzekoa den araudia lurralde erkidekoa bada, eta ikuskatzeko eskumena ZAEAri badagokio, ez die eragiten eta ez zaie derrigorrezkoa TicketBAI sistema aplikatzea; izan ere, sistema lurralde historikoetako kasuan kasuko araudian erregulatuko da, zergapekoek lurralde historikoetan bolumenaren araberako zergak ordaintzen dituzten kontuan hartu gabe.