2.10. Alta emanda nago zenbait epigrafetan. Zer-nolako eragina dauka egoera horrek ezarpen egutegian? - araba
2.10. Alta emanda nago zenbait epigrafetan. Zer-nolako eragina dauka egoera horrek ezarpen egutegian?
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren hainbat epigrafetan alta emanda bazaude, kontuan izan behar duzu TicketBAI aplikatu beharko duzula lehenengoari dagokion unetik bertatik.
Betetzeko betebeharra duen epigrafe batek TicketBAI betebeharrera daramatza gainerako epigrafe guztiak.
Adibidez: zergapekoa jarduera profesional batean alta emanda badago (EJZren tarifen bigarren atala) eta, aldi berean, txikizkako merkataritza jarduera bat garatzen badu, TicketBAI aplikatzen hasi beharko da egiten dituen jarduera guztiengatik 2022ko uztailaren batetik aurrera.
